EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-08-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2015146

AGINDUA, 2015eko uztailaren 17koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak berritzekoa.

Xedapenaren data: 2015-07-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201503425
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/08/06an argitaratutako 2014/07/08ko AGINDUA [201403483]

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko uztailaren 8ko Aginduaren bidez, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideak berritu ziren. Kontseilu Nagusi horretan parte hartzen zuten Eusko Jaurlaritzako Sailetako goi karguetako batzuk ordezkatu direnez, eta Kontseilu Nagusian ordezkapena duten erakundeetako batek ordezkari bat berritzeko proposamena helarazi duenez, beharrezkoa da kideen zerrenda berria izendatu eta argitara ematea, aipatutako Kontseilu Nagusiaren ohiko funtzionamendua ahalbidetzeko, berebiziko garrantzia baitauka erakunde autonomo horren jarduera garatzeko.
Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko abenduaren 21eko 7/1993 Legearen 6.7 artikuluan eta erakunde horren egitura eta funtzionamenduaren erregelamendua onartu zuen uztailaren 30eko 191/2002 Dekretuaren 6.4 artikuluan xedatutakoa kontuan hartuz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kide hauek kargutik kentzea:
Xabier Iñigo Ochandiano Martínez jauna, Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendaria, Kontseiluko ordezko lehendakaria.
Itziar Fernández Mendizabal andrea, ordezko bokala, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak proposatuta.
María Ubarrechena Cid andrea, bokal titularra, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak proposatuta.
Javier Goienetxea Urkaregi jauna, ordezko bokala, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak proposatuta.
2. artikulua.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kide hauek izendatzea:
Amaia Arteaga Dañobeitia andrea, Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendaria, Kontseiluko ordezko lehendakaria.
Josu Mirena de Zubero Olaechea jauna, ordezko bokala, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak proposatuta.
Alfredo Ispizua Zuazua jauna, bokal titularra, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak proposatuta.
Lorea Soldevilla Palazuelos andrea, ordezko bokala, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak proposatuta.
3. artikulua.– Argitara ematea Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko Kontseilu Nagusiko kideen zerrenda. Hauek izango dira organo horretako kide:
Lehendakaria:
Titularra: Jose Andrés Blasco Altuna jauna, Enplegu eta Laneko sailburuordea.
Ordezkoa: Amaia Arteaga Dañobeitia andrea, Plangintzako eta Enplegu Berrikuntzako zuzendaria.
Lehendakariordea:
Titularra: Guillermo Viñegra García jauna, Osasuneko sailburuordea.
Ordezkoa: Miren Dorronsoro Iraeta andrea, Osasun Publikoko zuzendaria.
Bokalak:
– Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren ordez:
Titularra: José Javier Losantos Omar, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria.
Ordezkoa: Josu Mirena de Zubero Olaechea jauna, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Bizkaiko Laneko lurralde-ordezkaria.
Titularra: Alfredo Ispizua Zuazua jauna, Gizarte Ekonomiaren zuzendaria.
Ordezkoa: Carlos Zapatero Berdonces jauna, Arabako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako burua.
Titularra: Ricardo Mínguez Muñoz jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako zuzendariordea.
Ordezkoa: Begoña Lasa Ibarreche andrea, Bizkaiko Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzako burua.
– Osasun Sailaren ordez:
Titularra: Concepción Castells Carrillo andrea. Bizkaiko Osasun Publikoko zuzendariordea.
Ordezkoa: José M.ª Arteagoitia Axpe jauna, Osasun Publikoko teknikaria.
– Udalen eta foru-aldundien proposamenak entzunda, Eusko Jaurlaritzak izendatutakoak:
Titularra: Estefanía Gordoa Ríos andrea, Lan Harremanen zuzendaria.
Ordezkoa: Ismael Gorostiza Fernández-Villarán jauna, Prebentzio Zerbitzuko arduraduna.
– Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren aldetik:
Titularra: Agustín Mendiola Gorospe jauna.
Ordezkoa: Lorea Soldevilla Palazuelos andrea.
– Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren aldetik:
Titularra: Jon Bilbao Saralegui jauna.
Ordezkoa: Manuel Guerrero Igoa jauna.
Titularra: Montserrat Ruiz Mitjans andrea.
Ordezkoa: Nerea Zamacola Gárate andrea.
Titularra: Enrique González Sal jauna.
Ordezkoa: Gonzalo Salcedo Bilbao jauna.
– Langileen aldetik:
ELA zentral sindikalaren ordez:
Titularra: Leire Txakartegi Iramategi andrea.
Ordezkoa: Juan Cruz López Barrena jauna.
Titularra: Leire Heredia Bilbao andrea.
Ordezkoa: Luis Bernardo Otxoa de Oribe jauna.
CC.OO. zentral sindikalaren ordez:
Titularra: Alfonso Ríos Velada jauna.
Ordezkoa: Jesús Uzkudun Illarramendi jauna.
LAB zentral sindikalaren ordez:
Titularra: Ibon Zubiela Martin jauna.
Ordezkoa: Juan José Rodríguez Horna jauna.
UGT zentral sindikalaren ordez:
Titularra: Esperanza Morales Quicios andrea.
Ordezkoa: Amaia Calleja Irazu andrea.
4. artikulua.– Izaskun Urien Azpitarte andreak, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak, Kontseilu Nagusiko bileretan parte hartuko du, eta hitza izango du, baina botorik ez.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuari, hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honek berau sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 17a.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,
ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.