EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-08-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2015145

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 22koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko balorazio batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2015-07-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201503415
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/07/03an argitaratutako 2015/07/01eko AGINDUA [201502963]

Aztertu da musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Agindua, 2015eko uztailaren 1ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena.
Kontuan hartu da agindu horren 10. artikuluak hau xedatzen duela: aipaturiko diru-laguntzak emateko, Balorazio Batzorde batek ebazpen-proposamena egingo du, eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren bidez batzorde horretako kideak izendatuko dira eta batzordearen osaera argitaratuko da.
Horiek horrela,
XEDATZEN DUT:
Lehena.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, batzordean honako kide hauek izango dira:
Batzordeburua: Clara Montero Tellechea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Idazkaria: Imanol Arana Ariz (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko teknikaria).
Kideak:
a) Musika-partituren edizio inprimatuak: Jon Bagües Erriondo; Itziar Larrinaga Cuadra; Jose Manuel Tife Iparragirre. Ordezkoa: Aintzane Camara Izagirre.
b) Banakako musika-proiektuak: Cesar Ibarretxe Azkueta; Mikel Mate Ormazabal; Mari Jose Oria Eraso; Ixiar Uria Aramburu. Ordezkoa: Jose Manuel Tife Iparragirre.
c) Musika-ekimen enpresarialak: Jose Maria Argoitia San Martín; Jon Bagües Erriondo; Aintzane Camara Izagirre. Ordezkoa: Ixiar Uria Aramburu.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 22a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.