EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-07-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2015144

156/2015 DEKRETUA, 2015eko uztailaren 27koa, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide bat kargutik kendu eta izendatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201500156
Xedapenaren data: 2015-07-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201503401
Maila: Dekretua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/05/15ean argitaratutako 2013/04/16ko 201300205 DEKRETUA

Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitatea Antolatzeko ekainaren 29ko 19/1998 Legearen 14. artikuluaren bidez, Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua sortu zen.
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 68.1. artikuluak ezartzen du kontseilu hori dela unibertsitate-sistema publikoaren xedeak eta helburuak zehazteko koordinazioko, aholkularitzako eta parte hartzeko organoa. Bestalde, 68.2 artikuluak xedatzen duenez, unibertsitate-arloan eskumena duen saileko burua edo hark izendatutako ordezkoa izango da organo horretako lehendakari. a) letran xedatutakoaren arabera, besteak beste, unibertsitate-gaietan eskumena duen saila ordezkatuko duten sei kidek osatuko dute, sailburuak izendatuta.
Halaber, 314/1998 Dekretuaren 7.2 artikuluak xedatzen duenez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak izendatutako kideak Eusko Jaurlaritzak izendatuko ditu, dekretu bidez izendatu ere.
Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzan izandako titulartasun-aldaketaren ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluan jarduteko izendatutako kidea kendu eta beste bat izendatu behar da.
Horren ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzako Kontseiluak 2015eko uztailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Itziar Alcorta Idiaquez andrea Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. artikulua.– Unibertsitate eta Ikerketako sailburuorde Adolfo Morais Ezquerro jauna Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseiluko kide izendatzea, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak hala izendatu duelako.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko uztailaren 27an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.