EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-07-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2015142

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordearena, Itsasketako Gradua deituko den Euskal Herriko Unibertsitateko titulazioaren izena eta haren ikasketa planarena aldatzeko ebazpena argitaratzekoa.

Xedapenaren data: 2015-07-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201503366
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2011/03/03an argitaratutako 2010/12/20ko EBAZPENA aldatzen du [201101145]

Itsas Ingeniaritzako Gradua unibertsitateko titulu ofiziala da. Ministroen Kontseiluaren 2010eko azaroaren 12ko Erabakiaren bidez ezarri zen, eta Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2010eko azaroaren 22ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean 2010eko abenduaren 16an. Bestalde, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak (uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez eguneratuak) zehazten du zein prozedura bete behar den dagoeneko egiaztatuak izan diren ikasketa planak aldatzeko. Itsas Ingeniaritzako Graduko ikasketa planaren izena aldatu behar denez, dekretu horretan ezarritako prozedura bete dugu; hori behin eginda, jaso dugu Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Espainiako Agentziaren, hau da, ANECAren, idazkia, unibertsitateak aurkeztutako aldaketak onartzen dituela esateko.
Auzitegi Gorenaren 158/2011 epaia betez, honako hau
EBATZI DUT:
Agindua ematea argitara dadin Itsas Ingeniaritzako Graduaren izenaren eta ikasketa planaren aldaketa, ebazpen honen eranskinean zehazten den moduan. Ikasketa plana Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 20 abenduaren 2010 Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2011ko urtarrilaren 31ko Estatuko Buletin Ofizialean eta 2011ko martxoaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian). Izen berria hau izango da: Itsasketako Gradua.
Leioa, 2015eko uztailaren 8a.
Errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA.
Eskumenen eskuordetzaz (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).
Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko errektoreordea,
AMAYA ZÁRRAGA CASTRO.