EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-07-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2015141

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrarena, osoko bilkurak transkribatzeko kontratuari buruzkoa (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2015eko uztailaren 21eko erabakia) (Espedientea: 06-850-15).

Organo emailea: EUSKO LEGEBILTZARRA
Xedapenaren data: 2015-07-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201503357
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
Kontratu-mota: zerbitzua.
Xedea: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.
Izapidea: ohikoa.
Prozedura: irekia.
Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 3,93 euro grabazio-minutuko, BEZik gabe. Hauxe dagokio BEZari (% 21): 0,82 euro. Guztizko zenbatekoa 4,75 euro grabazio-minutuko da.
Burutzeko epea: 2 urte.
Luzapena: 2, urte bateko bakoitza.
Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria toki hauetan eskuratu ahal izango dira:
– Eusko Legebiltzarraren egoitzan, 09:00etatik 14:00etara, Vitoria-Gasteizko Becerro de Bengoa kalea, z.g. (01005 posta-kodea).
– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, www.legebiltzarra.eus / Kontratatzailearen profila.
Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazi bezala.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 10a arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00etara.
Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, aldez aurretik Kontratatzailearen profilean argitaratuko da eta posta elektronikoren bidez jakinaraziko zaie lizitatzaileei data eta ordua.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 21a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.