EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-07-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2015140

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena. Lizitazio-prozedura irekiari dagokiona, ondoko espedienteari buruzkoa: «Araba Unibertsitate Ospitalea - Santiago Egoitzarako areto zuri bat hornitu eta espazioa egokitzea».

Xedapenaren data: 2015-07-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201503346
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailera atxikitako Ente Publikoa, Arabako Unibertsitate Ospitalea, Olagibel k., 29, 01004, Vitoria-Gasteiz (Araba).
b) Espedientea izapidetzen duen zerbitzua: Arabako Unibertsitate Ospitalea. Kontratazioko Zerbitzua.
c) Espediente zenbakia: G/130/20/0/0994/O101/0000/072015.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: hornidurak.
b) Xedearen deskribapena: Araba Unibertsitate Ospitalea- Santiago Egoitzarako areto zuri bat hornitu eta espazioa egokitzea.
c) Loteka eta kopuruka banatzea: ez.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 150.000 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio kalkulatua: 150.000 euro (BEZik gabe).
5.– Behin-behineko fidantza: ez da behar.
6.– Agiriak eta argibideak: Olagibel k., 29, 01004, Vitoria-Gasteiz (Araba)
7.– Kontratistaren berariazko eskakizunak.
a) Sailkapena: ez da behar.
b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikusi oinarriak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 4an 10:00etan.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eskatzen direnak.
c) Aurkezteko lekua: ikus 1.a) puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, Administrazio Klausula Berezien Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera:
a) Formuletan oinarritutako irizpideak:
– Prezioa: 40 puntu. Burutzeko epea: 5 puntu. Berme-epea: 5 puntu. Mantenimendu Zerbitzua: 5 puntu.
b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:
– Ekipoaren ezaugarri teknikoak: 25 puntu. Proiektuaren ikuspuntua eta egokitzapena: 20 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: entitatea: Arabako Unibertsitate Ospitalea, Olagibel k., 29, 01004, Vitoria-Gasteiz (Araba) 2015eko irailaren 8an, goizeko 09:00etan.
b) Eskaintza ekonomikoa: Arabako Unibertsitate Ospitalea, Olagibel k., 29, 01004, Vitoria-Gasteiz (Araba). 2015eko irailaren 28an, goizeko 09:00etan.
11.– Bestelako argibideak.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (456,95 euro).
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 16a.
Presidentea,
FERNANDO ENCINAR MARTÍN.