EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-07-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2015140

IRAGARKIA, 2015ean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko ikastetxeentzat –Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetako 5. eta 6. mailak eta Bigarren Hezkuntza Ikastetxeetako 1. eta 2. maila–, armairu elektrifikatuak hornitzea, banatzea eta instalatzea xede duen kontratuaren lizitazioa jakinarazten duena.

Xedapenaren data: 2015-07-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201503342
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa jasotzeko datuak.
a) Erakundea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia – Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I, 2. Solairua, I eremua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 94 97.
5) Telefaxa: 945 01 95 35.
6) Posta elektronikoa: k-navas@euskadi.eus
7) Kontratatzailearen profilaren internet-helbidea: www.contratacion.euskadi.net
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko abuztuaren 11, 13:00ak.
d) Espedientearen zenbakia: SU/13/15.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: hornidura.
b) Deskribapena: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko ikastetxeentzat –Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetako 5. eta 6. mailak eta Bigarren Hezkuntza Ikastetxeetako 1. eta 2. mailak– armairu elektrifikatuak hornitzea, banatzea eta instalatzea.
c) Loterik dagoen eta zenbat lote: ez.
d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan kokatuta dauden Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko ikastetxe publikoak.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: kontratua formalizatzen denetik gehienez 40 egun naturalen epean gauzatu beharko da, eta 2015eko abenduaren 22a baino lehen.
f) Luzapena onartzea: ez.
i) CP (Nomenklaturako erreferentzia): 30200000-1. Material informatikoa.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago: prezioa 75 puntu; gauzatzeko epea 20 puntu; berme gehigarria 5 puntu.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 63.471,07 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: 63.471,07 euro. BEZa (% 21): 13.328,93 euro. Guztira: 76.800 euro.
6.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez da eskatzen.
Behin-betikoa: lizitazioaren oinarrizko aurrekontuaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez da eskatzen.
b) kaudimen ekonomikoa eta finantza mailakoa eta kaudimen tekniko eta profesionala, behar izanez gero: administrazio klausula zehatzen agiriko karatularen 29.2 puntuan ezarritakoaren arabera.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko abuztuaren 11, 13:00ak.
b) Aurkezteko modalitatea: eskuz.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I, 2. solairua, I eremua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Zenbat enpresari dei egingo zaien eskaintzak aurkezteko (prozedura murriztua): ez.
e) Aldaerak: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 15 egun, eskaintzak ireki eta biharamunetik aurrera.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Helbidea: Donostia kalea 1.
b) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
c) Eguna eta ordua:
– «B» gutunazalaren irekitzea: 2015eko abuztuaren 24a, 11:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: esleipendunaren kontu, 456,95 euro EHAA.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dago bidali beharrik.
12.– Bestelako argibideak: ez dago.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 15a.
Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,
AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.