EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-07-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2015139

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Zuatzuko geltokiko nasa bakoitiaren zaharberritze lanei buruzko lizitazioa argitara emateko dena.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2015-07-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201503324
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Zuatzuko geltokiko nasa bakoitiaren zaharberritze lanak.
c) Burutzapen/entrega tokia: Bizkaian.
d) Burutzapen/entrega epea: bi (2) hilabete.
e) Luzapenak: ez.
f) Loterik: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomiko hoberena esleipen-irizpide hauen arabera: Irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 40 puntu artean) eta burutzapen epea (balorazioa 0 eta 20 puntu artean). Irizpide subjektiboak; eskaintza teknikoaren kalitatea (balorazioa 0 eta 30 puntu artean) eta proposamen hobekuntzak (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Ikus irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: ehun eta hirurogei mila (160.000) euro, BEZik gabe.
5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen profilaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviaria Vasca-ren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2015eko irailaren 3a.
g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Euskadiko Kontratazio Publikoaren web orrian. Lotura: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20014071).
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko irailaren 10eko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaerarik onartzen al da: ez.
9.– Bestelako informazioa: karatulak, baldintza partikularren pleguak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lizitazioaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2015eko uztailaren 16a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.