EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-07-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2015139

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Hendaiako geltoki berriaren eta Kostorbeko merkantzien transferentzia gunearen (Irun) Eraikuntza Proiektuen Idazketarako zerbitzuari buruzko lizitazioari publizitatea emateko.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2015-07-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201503322
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Hendaiako geltoki berriaren eta Kostorbeko merkantzien transferentzia gunearen (Irun) Eraikuntza Proiektuen Idazketarako zerbitzua.
c) Burutzapen/entrega tokia: Gipuzkoan.
d) Burutzapen/entrega epea: sei (6) hilabete.
e) Luzapenak: ez.
f) Loterik: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena hurrengo esleipen-irizpideen arabera: Irizpide objektiboak; proposamen ekonomikoaren zenbatekoa (balorazioa 0 eta 60 puntu artean). Irizpide subjektiboak; metodología eta eskaintza teknikoaren kalitatea (balorazioa 0 eta 20 puntu artean) eta Intermodoa erraztu eta hiri integrazioa hobetuko duen Hendaiako geltoki berrirako proposamenak (0 eta 5 arteko balorazioa) eta Trenbide Pasaguneak kentzea (0 eta 5 arteko balorazioa); trenbideko mugaz gaindiko trafikoaren azterketa funtzionala, metro bateko eta UIC zabalerako sareetan, trenbideak zabalera mistoan jartzea (3 edo 4 hari), sareen arteko interoperabilitatea eta garraio aldaketarako instalazioen aurre-diseinua Kostorben (0 eta 10 arteko balorazioa).Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: hirurehun mila (300.000) euro, BEZik gabe.
5.– Bermeak: Pleguaren Karatulan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Fax: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2015eko irailaren 4a.
g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20014092).
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2015eko irailaren 11ko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaketarik onartzen al da: ez.
9.– Bestelako informazioa.
Baldintza partikularren pleguak, karatula eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2015eko uztailaren 16a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.