EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-07-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2015139

EBAZPENA, 2015eko uztailaren 1ekoa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Euskalgintza deialdiari dagozkion 2015eko diru-laguntzen berri ematen duena.

Xedapenaren data: 2015-07-01
Hurrenkenaren zenbakia: 201503321
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2014/12/29an argitaratutako 2014/12/26ko AGINDUA [201405499]

Gizarte bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarriz (Euskalgintza deialdia) Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2014ko abenduaren 26an emandako Aginduak finkatutakoari jarraituz (2014ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.) eta, aldi berean, Balorazio-batzordeak eginiko proposamena gogoan izanik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak 2014ko abenduaren 26an emandako Aginduaren babesean diru-laguntza jaso duten egitasmoen zerrenda.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 1a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.