EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-07-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2015139

ERABAKIA, 201 5eko uztailaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena. Honen bidez, UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko seigarren xedapen iragankorrean zehaztapen bat egiten da berrantolaketaren eraginpeko ikastegietako batzarretan ikasleen ordezkariak berritu ahal izateko.

Xedapenaren data: 2015-07-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201503309
Maila: Akordioa

Aurreko erreferentziak:
  • 2015/02/24an argitaratutako 2015/02/05eko AKORDIOA aldatzen du [201500911]

AURREKARIAK
201 5eko otsailaren 5ean Gobernu Kontseiluak egindako bileran, onartu zen UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorrari seigarren xedapen iragankor bat gehitzea, ikastegien berrantolaketaren eragina jasoko duten ikastegietako batzarretako kideen agintaldia luzatzeko.
Zenbait gorabehera dela eta, oraindik ez da indarrean sartu egitura berria. Hala ere, Klaustrorako hauteskundeak deitzeko izapideak egiten hasi beharra dago, unibertsitate askok hauteskundeetako egutegi horri jarraituz berrituko baitituzte ikastegiko batzarrerako 201 3an aukeratutako ikasleen ordezkariak; ordezkariak berritzeko izapide horrekin aurrera egiteko, lehenengo, batzarrek onartu behar dute, eta, onartu ere, ahal den heinean, irailean onartu behar dute.
Ikasleen ordezkari askok ikasketak bukatu dituztenez, batzar batzuetan –besteak beste berrantolaketaren eraginpeko ikastegietakoetan– ez dago talde horren ordezkaririk, eta, beraz, ez dago ikasleen kontseilurik; horrela, bada, beharrezkoa da paragrafo bat gehitzea seigarren xedapen iragankor horri, horrela berrantolaketaren eragina jasoko duten ikastegietan ikasleek aukera izan dezaten ordezkariak aukeratzeko.
Horrela, bada, idazkari nagusiaren proposamenari jarraituz, Gobernu Kontseiluak honakoa
ERABAKITZEN DU:
Lehenengoa.– Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko seigarren xedapen iragankorrari paragrafo hau gehitzea:
«Lehenengo paragrafoan xedatutakoa ez zaio ezarriko ikastegiko batzarretan ikasleen ordezkariak berritzeko prozedurari.»
Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hirugarrena.– Aldaketa hau indarrean sartuko da argitaratzen den egunean bertan.
Leioa, 201 5eko uztailaren 9a.
Errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.
Idazkari nagusia,
JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.