EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-07-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2015138

ERABAKIA, 2015eko ekainaren 4koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, irakasle eta ikertzaile funtzionarioen lanpostuen zerrenda eguneratzekoa 2015eko apirilaren 30eko datarekin.

Xedapenaren data: 2015-06-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201503302
Maila: Akordioa
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 70. artikuluak ezarritakoaren arabera, unibertsitate publiko bakoitzak urtero zehaztuko du, bere aurrekontuko gastuen egoeran, irakasleen lanpostuen zerrenda. Bertan, behar bezala sailkatuta, irakasle guztien postuak agertuko dira.
UPV/EHUko Estatutuetan (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuaren bidez onartuak), 27. artikuluan, jasota dago errektoreak UPV/EHUko irakasleen eta ikertzaileen lanpostuen zerrenda aurkeztuko diola Gobernu Kontseiluari horrek onar dezan, irakasleen eta ikertzaileen ordezkaritza organoen iritzia entzunda, indarreko legerian zehazten den moduan. Jasota dago, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela kostua onartu ondoren.
Otsailaren 25eko 3/2004 Legeak, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzkoak, 98. artikuluan dio lanpostuen zerrenda unibertsitatearen tresna bat dela, barruko egiturak arrazoizko eran eratu eta antolatu, zenbat langile behar dituen erabaki, lanpostuak betetzeko eskakizunak zehaztu eta lanpostu bakoitza sailtzeko.
UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile funtzionarioen lanpostuen zerrendak azkenekoz onartu zirenetik Gobernu Kontseiluaren ia bilera guztietan aldaketak onartu direnez ikasturtea antolatze aldera, eta, horrez gain, beharrezkoa zenez datu guztiak egiaztatu eta zuzentzea lanpostuen zerrendak jasotako datuak benetako plantillarekin bat etortzeko, komenigarria da lanpostuen zerrenda eguneratzea egindako aldaketa guztiak jasotzeko eta egungo egoerarekin bat datorren zerrenda izateko, ikuspegi eguneratua izateko hartara.
Horregatik guztiagatik, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak proposatuta, Gobernu Kontseiluak honako hau
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Onartzea irakasle eta ikertzaile funtzionarioen lanpostuen zerrenda eguneratzea 2015eko apirilaren 30eko datarekin.
Bigarrena.– Berori Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntzako sailari igortzea, behar diren ondorioetarako.
Hirugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Errekurtsoak:
Erabaki honek administrazio bidea agortzen du. Bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten den egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian hilabete biko epean, erabaki hau jakinarazten den egunetik hasita (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena; 107. artikulua eta hurrengoak).
Leioa, 2015eko ekainaren 4a.
Errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.
Idazkari nagusia,
JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.