EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-07-09 Aldizkari honetan argitaratua: 2015128

124/2015 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Traparango Udalak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: «N-634-errepidean, Hiltegiaren eta Done Bikendi errepidearen bidegurutzearen artean espaloia eraikitzeko (8 tartea) proiektua» burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

Xedapenaren zenbakia: 201500124
Xedapenaren data: 2015-06-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201503058
Maila: Dekretua
Trapagarango Udalak, «N-634-errepidean, Hiltegiaren eta Done Bikendi errepidearen bidegurutzearen artean espaloia eraikitzeko (8 tartea) proiektua» espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.
2015eko otsailaren 9an, Trapagarango Udalak nahitaezko desjabetze espedientea hastea zein ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zuen, 20 eguneko epez prentsan eta 2015eko otsailaren 29ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (37. zk.). 2015eko otsailaren 9an ere, Trapagarango Udalak Eusko Jaurlaritzari proiektuak eragiten dituen eskubide eta ondasunak okupatzeko premiazkotasunaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta zehazturik agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikatzioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta ez zen alegaziorik aurkeztu, administrazio-espedientean adierazten denez.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luza ezinezkotzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:
Trapagarango udalerriko Zaballa auzora oinezkoentzako irisgarritasuna bermatzea N-634, errepidetik udalerriko antzinako hiltegiraino espaloi bat gauzatzearen bidez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde antolamenduaren eskumenak dituen Sailburuari zegokion horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.
Hori dela bide, Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburuak proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2015eko ekainaren 30ean egindako bilkuran, aztertu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26. artikuuan xedatutakoari jarraituz, nahitaez desjabetzeko, «N-634-errepidean, Hiltegiaren eta Done Bikendi errepidearen bidegurutzearen artean espaloia eraikitzeko (8 tartea) proiektua» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Trapagarango Udalak urgentziaz okupatu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.
AZKEN XEDAPENA
Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatuko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko ekainaren 30ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.