EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-07-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2015126

IRAGARKIA, ibilgailuentzako garbiketa-zubiak eskuratu eta instalatzeko lizitazioari buruzkoa (Espedientea: S-153/2015).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2015-06-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201503007
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea, 18.
3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
4) Telefonoa: 94 607 80 00.
5) Telefaxa: 94 607 83 04.
6) Posta elektronikoa: contratacion@seg.euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko abuztuaren 5a, 10:00etan.
d) Espedientearen zenbakia: S-153/2015.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: hornidura.
b) Deskribapena: ibilgailuentzako garbiketa-zubiak eskuratu eta instalatzea.
c) Loteak eta lote-kopurua edo unitate-kopurua: jarraian zehazten dira.
– 1. lotea: Berrozin ibilgailuentzako garbiketa-zubiak eskuratu eta instalatzea.
– 2. lotea: Iurretan ibilgailuentzako garbiketa-zubiak eskuratu eta instalatzea.
– 3. lotea: Bilbon ibilgailuentzako garbiketa-zubiak eskuratu eta instalatzea.
d) Betearazteko/entregatzeko lekua: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2 hilabete.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) Esparru-akordiorik ezartzea (behar bada): ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.
i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 42995100-8.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: kasu honetan ez.
d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago.
– Eskaintza ekonomikoa: 85 puntu.
– Berme-epea: 15 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
a) Zenbateko garbia: 247.993,88 euro. BEZa: % 21. Zenbatekoa, guztira: 300.000 euro, honela banakatuta:
– 1. lotea: 140.000 euro.
– 2. lotea: 105.000 euro.
– 3. lotea: 55.000 euro.
5.– Eskatzen diren bermeak:
Behin betikoa: esleitutako lote bakoitzaren esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
6.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
c) Bestelako betebehar espezifikoak: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
d) Erreserbatutako kontratuak: ez.
7.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko abuztuaren 5a, 10:00etan.
b) Aurkezteko modalitatea: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza – Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea, 18.
3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
4) Helbide elektronikoa: contratacion@seg.euskadi.eus
d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez, kasu honetan ez.
e) Aldaerak onartzea, behar izanez gero: ez.
f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hamabost egun, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
8.– Eskaintzak irekitzea.
«B» gutun-azalak: eskaintza ekonomikoa, eta formula bidez automatikoki balioesten diren irizpideak.
a) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea, 18.
b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
c) Eguna eta ordua: 2015eko abuztuaren 14a, 12:00etan.
9.– Publizitate-gastuak: esleipendunek ordainduko dituzte.
10.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala egin bada): 2015eko ekainaren 25ean.
11.– Bestelako argibideak: ikus kontratuaren agiriak.
Erandio, 2015eko ekainaren 26a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.