EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-07-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2015126

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 23koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakaritzak, Markel Olano Arrese jauna Gipuzkoako diputatu nagusi izendatzearen argitalpena xedatzen duena.

Organo emailea: GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
Xedapenaren data: 2015-06-23
Hurrenkenaren zenbakia: 201502998
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko Foru Arauko (6/2005 Foru Araua, uztailaren 12koa) 21. artikuluak xedatutakoari jarraiki:
Ebazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta, jakinarazten dut Gipuzkoako Batzar Nagusiek gaur egindako Osoko Bilkuran Markel Olano Arrese jauna Gipuzkoako diputatu nagusi izendatu dutela, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzko Foru Arauko 20. artikuluan eta Gipuzkoako Batzar Nagusien Araudiko 163. artikuluan eta hurrengoetan agindutakoari jarraikiz.
Donostia, 2015eko ekainaren 23a.
Batzar Nagusietako lehendakaria,
EIDER MENDOZA LARRAÑAGA.