EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-06-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2015119

EBAZPENA, 2015eko ekainaren 15ekoa, Alokabide, S.A.ko zuzendari nagusiarena, 2016tik 2022ra eranskinean adierazitako sozietateko bulegoetan telekomunikazio-zerbitzuak (1., 2., 3., 4. eta 5. loteak) kontratatzeko eskumena Ogasun eta Finantzako sailburuari eskuordetzen diona.

Organo emailea: ALOKABIDE SA
Xedapenaren data: 2015-06-15
Hurrenkenaren zenbakia: 201502883
Maila: Ebazpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1998ko uztailaren 28ko bilkuran, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eskatuta, Telekomunikazioen Administrazio Sare Korporatiboa zehazteko erabakia onartu zuen.
Erabaki horren azalpen-zatian, eta Administrazio Sare Korporatiboari buruz, hauxe adierazi zen:
Hori dela eta, Administrazio Sare Korporatiboa delakoa definitu da. Sare Korporatibo hori Administrazioak eskatzen dituen telekomunikazio-zerbitzuen kudeaketa zentralizaturako zentzuzko esparru bat zehaztea baino ez da. Administrazio Sare Korporatiboa telekomunikazioko zerbitzuei, higiezinei eta organoei dagokiena, definizio dinamikotzat hartu behar da: oinarrizko parametroak errespetatuz, aldaketa organikoen eta fisikoen erritmora bilakatuko da, etenik gabe.
Erabakiak berak aurreikusten du Administrazio Sare Korporatiboa, uneoro, irizpide hauei jarraiki eratuko dela:
– Kudeaketa zentralizatuko eraikinetan edo beste higiezin batzuetan kokatutako Sailak eta Organismo Autonomoak sartuko dira sare horretan.
– Sare horretatik kanpo geratuko dira Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoen Sarea eta Sozietate Publikoak, bai eta polizia-, hezkuntza- eta osasun-sareak eta sare judizialak ere.
– Hala ere, sare horretan sartuko dira aipatu sektoreko sareekin lotutako administrazio-zerbitzuak, baldin eta dokumentu- eta ekonomia-informazioko sistemek, giza baliabideen sistemek edo sistema arruntek edo orokorrak datuen trafikoan eragiten badiete.
– Era berean, beste sare batzuekin –polizia-sarearekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioarekin edo beste herri-administrazioekin izan ezik– konektatzeko erabakiak, kasu bakoitzean, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak hartuko ditu.
– Baldin eta aurreko 2. atalean aipatzen duen sareen kudeaketaren organo titularrek 136/1996 Dekretuaren, ekainaren 5ekoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzkoaren, 19. artikuluko bidea erabiltzen badute, Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin adostutako erabakien arabera eta haiek sinatutako kontratuen esparruan eratuko da haien Telekomunikazio Sareen kudeaketa.
1998ko uztailaren 28ko Erabakiak zehaztu zuen zer zen Telekomunikazioen Administrazio Sare Korporatibo bat. Hala, aukera eman zen telekomunikazioen arloko kontratuak Sektoreko Sareetara hedatzeko 136/1996 Dekretuaren, uztailaren 5ekoaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzkoaren, 19. artikuluan aurreikusitako bidea erabiliz. Azken bide horrek hauxe ezartzen du: horien instrumentalizazioa hitzarmenen, administrazio alorreko berariazko klausuletako berariazko aurreikuspenen edo Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean gai horretarako jarritako formulen bidez.
Aukera guztiak aztertu ondoren, iritzi da aukerarik onena hauxe dela: 30/1992 Legean, azaroaren 26koan, Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidearenean, jasotako eskumenak eskuordetzan emateko irudiaren bidez instrumentalizatzea Sektoreko Sareen hedatzea.
Zentzu horretan, telekomunikazio-zerbitzuen kudeaketa-maila handitzeko eta garatzeko, komenigarria da zerbitzua bi zati bereizitan banatzea, aurrerago beste kontratazio bat egingo dela aurreikusiz.
Kontratuak prestatzeko, izapidetzeko eta esleitzeko jardueraren inguruko jarduketek osatuko dute zati bat, bai eta kontratuak aldatzeko, iraungitzeko eta interpretatzeko jardueraren ingurukoek ere. Jarduera horiek dira kontratazio guztien nukleo komuna, eragindako sareak edozein izanda ere.
Beste zatiak kontratuaren kudeaketaren berariazko esparruari eragingo dio, alderdi materialari nahiz aurrekontu-alderdiari, eta sareen kudeaketaren titularrei egokitu behar zaie.
30/1992 Legearen, azaroaren 26koaren, Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkidearenaren, 13.1. artikuluan eskumenak eskuordetzan emateko aurreikusitako formula da lehen aipatutako esparruan telekomunikazio-zerbitzuen kontratazioa modu zentralizatuan egiteko formula egokia. Hauxe xedatzen du artikulu horrek:
«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».
Hori dela eta, 172/2013 Dekretuaren 3.2.f) artikuluak Ogasun eta Finantzako sailburuari kontratazioaren esparruan esleitzen dizkion eskumenen arabera, eta esleitutako ahalmenei jarraiki, Alokabideko zuzendari nagusiari dagokiola kontratazio-organoaren ahalak erabiltzea, zenbatekoagatik Administrazio Kontseiluari dagozkionak erabiltzeari utzi gabe,
EBAZTEN DUT:
I.– Ogasun eta FinantzaKO sailburuari eskuordetzea 2016tik 2022ra Sozietateko bulegoetarako Sareari telekomunikazio-zerbitzuak kontratatzeko eskumena.
3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan, irailaren 14koan, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duenean, aurreikusitako esparru hauetara, kontratuari aplikagarri zaizkionetara, hedatuko da eskuordetza:
– Kontratuaren prestaketa (II. Liburua).
– Kontratuaren esleipena (III. Liburua, I. Titulua, I. Kapitulua).
– IV. Liburuan, I. tituluan, I. kapituluan oro har aurreikusitako xedapen orokorrak (Administrazioaren eskumenak, aldatzeko, iraungitzeko, lagatzeko eta azpikontratatzekoak); eta IV. Liburuan, II. tituluan, IV. kapituluan berariaz hornidura-kontratuetarako aurreikusitakoak.
– Kontratua formalizatzea (III. Liburua, I. titulua, I. kapitulua).
II.– Kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenak, eta batez ere emandako zerbitzuak egitea eta zerbitzu horien ordainketa agintzea onartzeko ahalmenak, organo eskuordetza-emailearenak izango dira.
III.– Eskuordetza hori sinatu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.
Gasteizen, 2015eko ekainaren 15ean,
Alokabideko zuzendari nagusia,
IRUNE BERASALUZE LAZKANO.
ANEXO
Vitoria-Gasteiz, Araba
Gamarrako Atea, 1.A (El Boulevard Eraikina – sarrera Zaramagatik)
01013 Vitoria-Gasteiz
Bilbao, Bizkaia
San Vicente, 8 behealdea (sarrera Uribitartetik)
48001 Bilbao
Donostia, Gipuzkoa
Errotaburu Pasealekua, 1-7.a.
20018 Donostia