EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-06-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2015119

IRAGARKIA, IP-TDM teknologia hibridoko irrati-loturen sare bat hornitu, instalatu eta martxan jartzeko lizitazioari buruzkoa (Espedientea: S-097/2015).

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2015-06-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201502872
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea, 18.
3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
4) Telefonoa: 94 607 80 00.
5) Telefaxa: 94 607 83 04.
6) Posta elektronikoa: contratacion@seg.euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko uztailaren 27a, 10:00etan.
d) Espedientearen zenbakia: S-097/2015.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: hornidura.
b) Deskribapena: IP-TDM teknologia hibridoko irrati-loturen sare bat hornitu, instalatu eta martxan jartzea.
c) Lote-banaketa eta lote- edo unitate-kopurua: ez dago loterik. Ikusi kontratuaren dokumentazioa.
d) Betearazteko/entregatzeko lekua: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
e) Betearazteko/entregatzeko epea: 24 hilabete.
f) Luzapena onartzea: ez.
g) Esparru-akordiorik ezartzea (behar bada): ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.
i) CPV (nomenklatura-erreferentzia): 32000000-3.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: kasu honetan ez.
d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago.
– Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu.
– Berme-epea: 5 puntu.
– Burutzeko epea: 2 puntu.
– Horniduraren garrantzia eta ezaugarriak: 15 puntu.
– Migrazio-plana: 10 puntu.
– Zerbitzuen garrantzia eta ezaugarriak: 5 puntu.
– Proiektuaren antolaketa eta lan-plana: 2 puntu.
– Betearazpenaren laburpena: 1 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
a) Zenbateko garbia: 1.652.892,56 euro. BEZa: % 21. Zenbatekoa, guztira: 2.000.000 euro.
5.– Eskatzen diren bermeak:
Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
6.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.
a) Sailkapena (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
c) Bestelako betebehar espezifikoak: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
d) Kontratu erreserbatuak: ez.
7.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko uztailaren 27a, 10:00etan.
b) Aurkezteko modalitatea: ikusi kontratuaren dokumentazioa.
c) Aurkezteko lekua:
1) Bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza – Kontratazio Arloa.
2) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea, 18.
3) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
4) Helbide elektronikoa: contratacion@seg.euskadi.eus
d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez, kasu honetan ez.
e) Aldaerak onartzea, hala badagokio: bai, bat.
f) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik hasita.
8.– Eskaintzak irekitzea.
«B» gutun-azalak: eskaintza ekonomikoa eta formula bidez automatikoki balioesten diren irizpideak.
a) Helbidea: Larrauri Mendotxe bidea, 18.
b) Herria eta posta-kodea: Erandio 48950.
c) Eguna eta ordua: 2015eko abuztuaren 28a, 11:30etan.
9.– Publizitate-gastuak: esleipendunek ordainduko dituzte.
10.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala egin bada): 2015eko ekainaren 15a.
11.– Bestelako argibideak. C gutun-azalak jendaurrean irekitzeko ekitaldia (balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak), 2015eko abuztuaren 7an, 11:30etan.
Erandio, 2015eko ekainaren 16a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.