EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-06-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2015112

IRAGARKIA, ingurumenean eragina izan dezaketen gorabehera edota larrialdi-abisuak zein bertan sortutako hondakinak kudeatzeko zerbitzuaren lizitaziorako (espedientea: 018SV/2015).

Xedapenaren data: 2015-06-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201502699
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 018SV/2015.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: ingurumenean eragina izan dezaketen gorabehera edota larrialdi-abisuak zein bertan sortutako hondakinak kudeatzea.
b) Loteak eta kopurua: bai, 2.
1. lotea: aste bakoitiak: kontratuaren iraupenaren 26 aste bakoitiak.
2. lotea: aste bikoitiak: kontratuaren iraupenaren 26 aste bikoitiak.
c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitzan eta gorabeherak edota istripuak gertatzen diren tokietan egingo da lan, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailean entregatu.
d) Burutzeko epea: 52 aste.
1. lotea: 26 aste bakoitiak, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.
2. lotea: 26 aste bikoitiak, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: ehun eta hirurogeita bost mila berrehun eta laurogeita bederatzi euro eta hogeita sei zentimo (165.289,26) gehi BEZaren hogeita hamalau mila zazpiehun eta hamar euro eta hirurogeita hamalau zentimo (34.710,74). Beraz, guztira, berrehun mila (200.000 euro), bi lotetan banatuta:
1. lotea: laurogeita bi mila seiehun eta berrogeita lau euro eta hirurogeita hiru zentimo (82.644,63), gehi BEZaren hamazazpi mila hirurehun eta berrogeita hamabost euro eta hogeita hamazazpi zentimo (17.355,37). Beraz, guztira, ehun mila (100.000) euro.
2. lotea: laurogeita bi mila seiehun eta berrogeita lau euro eta hirurogeita hiru zentimo (82.644,63), gehi BEZaren hamazazpi mila hirurehun eta berrogeita hamabost euro eta hogeita hamazazpi zentimo (17.355,37). Beraz, guztira, ehun mila (100.000) euro.
5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
6.– Agiriak eta argibideak lortzeko:
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko uztailaren 17a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
7.– Kontratistaren betekizunak:
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken bi urteei dagokien urteko fakturazioaren guztizkoaren gaineko adierazpena. Azken bi ekitaldietako bakoitzean, gutxienez, fakturazioaren guztizkoak lizitazio honen zenbatekoaren parekoa izan behar du.
B) Kaudimen teknikoa:
B.1.– Lan-taldea osatuko duten pertsonen zerrenda eta horien titulua edo Elkargoen ziurtagiria, zein curriculumak. Gutxieneko lan-taldea hiru pertsonak osatu behar dute, eta horiek erdi-mailako edo goi-mailako titulazioa izan behar dute. Hiru pertsona horiek gorabeherak edota hondakinak kudeatzen 2 urteko eskarmentua dutela egiaztatu behar dute.
B.2.– Kontratuaren egikaritzan enpresak honako baliabide hauek izango dituela adierazi behar du: tanga-kamioi bat eta isuriak xurgatzeko gaitasuna, garabi-kamioi bat, material xurgatzaileak eta ontziak.
B.3.– Azken hiru urteetan parte hartutako gorabehera- edo larrialdi-egoera nagusien zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 3 urteetan, gorabehera eta larrialdi-egoerak nahiz horrelakoetan sortutako hondakinak kudeatzen gutxienez urtebeteko esperientzia duela egiaztatu behar du enpresak; gainera, halako egoeren ezaugarriak eta kontratu hau betetzean enpresak aurkeztu ditzakeenak antzekoak izan behar dira.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2015eko uztailaren 20a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila.
2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
9.– Esleitzeko irizpideak:
a) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 70 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 70 puntu. Formula: ikus karatularen 30.1.a puntua.
b) Balio-judizioan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: ponderazioa, guztira: 30 puntu.
Zerbitzuaren kalitatea. Ponderazioa: 30 puntu. Ikus karatularen 30.1.b puntua.
10.– C gutun-azalak irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2015eko uztailaren 29a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
11.– B gutun-azalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2015eko abuztuaren 11.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– Bestelako argibideak: ez.
13.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: 2015eko ekainaren 8a.
15.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 10a.
Zerbitzu zuzendaria,
JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.