EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-06-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2015109

70/2015 DEKRETUA, maiatzaren 19koa, Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201500070
Xedapenaren data: 2015-05-19
Hurrenkenaren zenbakia: 201502585
Maila: Dekretua
Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren 10.1 artikuluak ezartzen duenez, Estatuko Administrazio Orokorrak finkatuko ditu Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalean aditzera emandako lanbide-prestakuntzako eskaintzak osatuko dituzten profesionaltasun-ziurtagiriak eta -tituluak, betiere Konstituzioaren 149.1.30 eta 7. artikuluan xedatutakoaren arabera eta Lanbide Heziketaren Kontseilu Nagusiari kontsultatu ondoren.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39.6 artikuluak xedatzen duenez, Espainiako Gobernuak, autonomia-erkidegoei kontsultatu ostean, Lanbide Heziketako ikasketei dagozkien titulazioak ezarriko ditu, baita titulazio horietako bakoitzaren curriculumaren oinarrizko alderdiak ere.
Ekonomia iraunkorraren martxoaren 4ko 2/2011 Legeak eta Ekonomia iraunkorraren Legea osatzen duen martxoaren 11ko 4/2011 Lege Organikoak –Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen 5/2002 Lege Organikoa eta Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa aldatzen dituenak–, hainbat lege-aldaketa adierazgarri eragin dituzte bestelako ekonomia baten garapena sustatzeko eta bizkortzeko, hau da, ekonomia lehiakorragoa eta berritzaileagoa, produkzio-sektore tradizionalak berritzeko gauza izango dena eta kalitateko enplegu egonkorra eskatzen duten beste jarduera batzuetarantz bidea egiteko gauza izango dena sustatzeko eta bizkortzeko.
Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 9. artikuluan definitzen da lanbide-heziketako tituluen egitura. Horretarako, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionala, Europar Batasunak finkatutako jarraibideak eta gizarte-intereseko beste alderdi batzuk hartu dira kontuan.
7. artikuluak titulu horien lanbide-profila zehazten du. Lanbide-profil horretan sartuko dira konpetentzia orokorra, lanbide-konpetentzia, konpetentzia pertsonal eta sozialak eta, hala badagokio, Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalaren konpetentzia-atalak. Horrenbestez, titulu bakoitzak lanbide-kualifikazio oso bat, gutxienez, hartuko du barnean, Lanbide Heziketako tituluek produkzio-sistemaren beharrei eta hiritartasun demokratikoa egikaritzeko aukera emango duten balio pertsonal eta sozialei eraginkortasunez erantzuteko betiere.
Urriaren 11ko 779/2013 Errege Dekretuak Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako titulua ezartzen du, eta haren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen.
Bestetik, Hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen aurrez aipatutako 1147/2011 Errege Dekretuaren 8. artikuluaren 2. atalak xedatzen duenez, hezkuntza-administrazioek ezarriko dituzte Lanbide Heziketako irakaskuntzen curriculumak. Edonola ere, errege dekretu horretan bertan eta titulu bakoitza erregulatzen duten arauetan xedatua errespetatu beharko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoaren berezko eskumenen esparruari dagokionez, Autonomia Estatutuaren 16. artikuluan hau ezartzen du: «Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko, irakaskuntza, zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskuduntzapean dago, Konstituzioaren 27. artikuluan ezarritakoari eta hura garatzen duten Lege Organikoei, eta 140.1.30 artikuluak Estatuari ematen dizkion ahalmenei eta hori guztia betetzeko eta bermatzeko behar den goi inspekzioari kalterik egin gabe».
Bestalde, otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak ezartzen du hezkuntza-sistemaren barruan Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako.
Azaldutako aurrekarien arabera, dekretu honen helburua da Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzea Euskal Autonomia Erkidegorako, Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariaren titulua ezartzen duen eta tituluaren gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituen azaroaren 4ko 779/2013 Errege Dekretuaren babesean betiere.
Alderdi hauek deskribatzen dira Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariaren tituluaren curriculumean: alde batetik, tituluak adierazten duen lanbide-profila (kualifikazioak eta konpetentzia-atalak zerrendatzen dira, eta konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak deskribatzen), eta, bestetik, tituluak biltzen dituen helburu orokorren eta lanbide-moduluen bidez, besteak beste, ezarritako irakaskuntzak (lanbide-modulu bakoitzari dagozkion ikaskuntzaren emaitzak, ebaluazio-irizpideak eta edukiak, eta horiek antolatu eta ezartzeko jarraibideak eta zehaztapenak barne hartuta).
Profilean deskribatzen diren konpetentzia profesional, pertsonal eta sozialetatik atera dira helburu orokorrak. Haietan adierazten dira ikasleak heziketa-zikloaren amaieran eskuratu behar dituen gaitasunak eta lorpenak; hortaz, lehen iturria dira heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluetako bakoitzean landu beharreko edukiak eta ikasleak bereganatu behar dituen ikaskuntzaren emaitzak lortzeko.
Modulu bakoitzean jasotako edukiak dira irakasteko eta ikasteko prozesuaren euskarria, ikasleak eskura ditzan trebetasun eta abilezia teknikoak, etorkizun profesionalean aurrera egiteko kontzeptuzko oinarri zabala eta lortu nahi den kualifikazioarekiko lanbide-nortasun koherentea islatuko duten portaerak.
Dekretu hau bideratzean, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 19. artikulutik 22. artikulura bitartean aurreikusten diren izapideak bete dira.
Ondorioz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluak emandako txostena eta gainerako aginduzko txostenak aztertuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko maiatzaren 19an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRA
1. artikulua.– Xedea eta aplikazio-esparrua.
1.– Dekretu honek ezartzen du Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariaren tituluari dagozkion Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma, Euskal Autonomia Erkidegorako.
2.– Ikastetxeak duen autonomia pedagogikoaren eta antolamendukoaren ildotik, hari dagokio ikastetxearen ikasketa proiektua ezartzea, zeinetan behar diren erabakiak ezarriko baititu bere irakaskuntza-lanaren ezaugarriak eta nortasuna zehazteko eta lanbide-moduluen programazioak prestatzeari buruzko irizpideak finkatzeko.
3.– Ikastetxearen ikasketa proiektuaren esparruan, heziketa-zikloaren ardura duen irakasle-taldeari eta zehazki irakasle bakoitzari dagokio programazioak prestatzea. Horretarako, ezartzen diren helburu orokorrak izan beharko ditu kontuan, lanbide-modulu bakoitzean bildutako ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatu beharko ditu, eta irakaskuntzen erreferentziazko lanbide-profila hartu beharko du euskarri.
II. KAPITULUA
TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA ETA LANBIDE-PROFILA
2. artikulua.– Tituluaren identifikazioa.
Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:
– Izena: Genero-berdintasuna sustatzea.
– Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.
– Iraupena: 2.000 ordu.
– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultur zerbitzuak.
– Irakaskuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuko erreferentea: INSN-5b.
– Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.
3. artikulua.– Lanbide-profila.
1.– Titulu honen konpetentzia orokorra da emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna sustatzearekin lotutako esku-hartzeak programatu, garatu eta ebaluatzea, esku hartzeko estrategiak eta teknikak aplikatuta gizartean, sexuagatik diskriminatzeko arriskua dagoen egoerak hautemanez eta emakumeen gizarte-mailako parte-hartzea sustatuz.
2.– Konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak.
Hauek dira titulu honen konpetentzia profesionalak, pertsonalak eta sozialak:
a) Informazioa eskuratzea, errealitatea aztertzeko baliabideak, estrategiak eta tresnak erabilita, hartzaileen beharrei eta testuinguruaren beharrei egokitzeko esku-hartze soziokulturala.
b) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten esku-hartzeak programatzea, legezko araudia, plan estrategikoa eta erreferentziako politika publikoak interpretatu eta aintzat hartuz.
c) Genero-ikuspegia esku-hartzearen fase guztietan barneratzea, emakumeen ikusgarritasuna ahalbidetzen duten estrategiak eta teknikak hautatuz.
d) Genero-berdintasuna sustatzeko proiektuak ezartzeko modua zuzentzea, beste profesionalen jardunak koordinatuz, eta jarduerak kalitate-irizpideekin egiten diren gainbegiratzea eta talde-lana erraztea.
e) Emakumeen eta oro har herritarren informazio-, komunikazio- eta sentsibilizatze-jarduerak egitea, komunikazio-euskarri ezberdinak erabiliz, emakumeen irudi ez-estereotipatuen eta hizkuntza ez-sexistaren erabilera sustatuz.
f) Genero-berdintasuna sustatzeko sail, programa eta jarduerak antolatzea, dokumentazioa eta baliabideak kudeatuz, baita esleitutako aurrekontuaren kontrol eta finantzaketa ere.
g) Talde eta elkarteak eratu eta abiarazteko laguntza teknikoa, dokumentuzkoa eta logistikoa ematea, partaideak autokudeaketa-arloan trebatuz eta komunitate bat edo lurralde-eremu bat osatzen duten eragileen arteko harremanak erraztuz.
h) Taldeak dinamizatzea, parte hartzeko eta dinamizatzeko teknikak aplikatuz, gatazkak kudeatuz eta errespetua eta elkartasuna sustatuz.
i) Bizitza sozialeko eremuetan eta erabaki-hartzeko prozesuetan emakumeen parte-hartzea sustatzeko esku-hartzeak egitea, topaketa- eta lankidetza-espazioak sortu eta mantentzea sustatuz.
j) Emakumeak lan-munduan sartzera bideratutako esku-hartzeak garatzea, eragiten duten faktoreak enplegu-hobi potentzialak aztertuz.
k) Genero-indarkeria prebenitzeko estrategiak diseinatzea, arrisku-faktore posibleak detektatuz.
l) Genero-indarkeria prebenitzeko programak eta ekintzak ezartzea, bigarren mailako biktimizazio-prozesuak saihesteko jarduera-protokoloak aplikatuz.
m) Genero-indarkeria egoeran dauden emakumeei aholku ematea eta laguntzea, babes-eskubide, -zerbitzu eta -baliabideetako legezko araudia aplikatuz.
n) Lehen laguntzen arlorako ezarrita dauden protokoloak aplikatzea istripu edo larrialdietan.
ñ) Genero-berdintasunaren arloan esku-hartze sozioedukatiboko ekintzak garatzea, aldaketa sozialerako eta genero-indarkeria prebenitzeko hark duen garrantziaz sentsibilizatuz
o) Esku-hartze prozesua eta eskuratutako emaitzak ebaluatzea, jarrera autokritikoa izanez, prozesuarekin zerikusia duen dokumentazioa landuz eta kudeatuz kalitate-irizpideekin.
p) Laneko egoera berrietara egokitzea, egunean izanda lanbide-ingurunearen gaineko ezagutza zientifikoak, teknikoak eta teknologikoak; prestakuntza eta baliabideak bizitza osoko ikaskuntzan kudeatuz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.
q) Egoerak, arazoak eta gorabeherak konpontzea, ekimenez eta autonomiaz dagokion eskumen-eremuan, eta sormenez, berrikuntzaz eta hobetzeko gogoaz norberaren eta lantaldearen zereginetan.
r) Lantaldeak arduraz antolatu eta koordinatzea; horretarako, haien garapena gainbegiratuko da, harreman onak ezarriko dira, lidergoa hartuko da eta lantaldean sortzen diren gatazkak konpontzeko aterabideak proposatuko dira.
s) Parekoekin, nagusiekin, bezeroekin eta bere ardurapeko pertsonekin komunikatzea, komunikazio-bide eraginkorrak erabiliz, informazioa edo ezagupen egokiak emanez eta dagokion lan-eremuan parte hartzen duten lagunen autonomia eta eskumenak errespetatuz.
t) Norberaren eta lantaldearen lan-garapenean ingurune seguruak sortzea, laneko eta inguruneko arriskuen prebentziorako prozedurak gainbegiratuta eta aplikatuta, enpresaren arautegian eta helburuetan xedatuarekin bat betiere.
u) Produkzioko edo zerbitzugintzako prozesuetan bildutako lanbide-jardueretan, kalitate-prozedurak, irisgarritasun unibertsalekoak eta «denontzako diseinukoak» gainbegiratzea eta aplikatzea.
v) Enpresa txiki bat sortu eta abiarazteko oinarrizko kudeaketa egitea eta dagokion lanbide-jardueran ekimena izatea, erantzukizun sozialez jokatuta.
w) Jardueraren ondoriozko eskubideak baliatzea eta betebeharrak betetzea, indarrean dagoen legerian xedatutakoaren arabera, eta bizitza ekonomikoan, sozialean eta kulturalean aktiboki parte hartuta.
3.– Titulu honetan biltzen diren Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko kualifikazioen eta konpetentzia-atalen zerrenda:
– Lanbide-kualifikazio osoak:
a) Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako sustapena: SSC451_3 (1096/2011 Errege Dekretua, uztailaren 22koa, lanbide-kualifikazioen katalogo nazionala osatzen duena, gizarte eta kultur zerbitzuak lanbide-arloko bederatzi lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC1453_3: informazio-kanalak sustatzea eta mantentzea esku-hartzearen ingurunean, genero-ikuspegia txertatuta.
UC1454_3: emakumeen parte-hartzea eta, genero-ikuspegia baliatuta, gizartean jarrerak aldatzen eta emakumeak ahalduntzen lagunduko duten sare egonkorren sorrera bultzatzea.
UC1582_3: esku-hartzearen inguruneko erakunde, enpresa, emakume eta eragileak hauteman eta informatzea lan-harremanei buruz eta enplegua sortu, bertara sartu eta egonkortzeari buruz, betiere emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorra oinarritzat hartuta.
UC1583_3: emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako proiektuak hauteman, aztertu, ezarri eta ebaluatzeko lanetan parte hartzea.
UC1584_3: emakumeen aurkako indarkeriazko egoerak hautematea, prebenitzea eta arreta jasotzeko prozesuan laguntzea.
b) Gizarte-dinamizazioa: SSC451_3 (1368/2007 Errege Dekretua, urriaren 19koa, lanbide-kualifikazioen katalogo nazionala osatzen duena, kultura- eta gizarte-zerbitzuak lanbide-arloko sei lanbide-kualifikazio ezartzearen bidez). Konpetentzia-atal hauek barne hartzen ditu:
UC1020_3: gizarte-eragile nagusiekin (herritarrekin, teknikariekin eta administrazioekin) harremanak ezartzea eta mantentzea, horien arteko harremanak dinamizatuta.
UC1021_3: gizarte-proiektuetan eta -baliabideetan herritarren parte-hartzea sustatzea.
UC1022_3: gizarte edo lurralde-esparru jakin bat osatzen duten eragileen artean garatzen diren komunitate-jardunen eta -proiektuen eta herritarrek parte hartzekoen plangintza, garapena eta ebaluazioa dinamizatzea.
UC1023_3: elkarte-ehunaren sorreran eta garapenean parte hartzea, bultzatzea eta laguntzea.
UC1024_3: gizarte-proiektuen eta -jardunen komunikaziorako eta hedapenerako estrategiak ezartzea.
UC1025_3: gizarte-eragileen arteko gatazkak kudeatzean, bitartekaritza-prozesuak eta -teknikak aplikatzea.
UC1026_3: genero-ikuspegia txertatzea gizartean esku hartzeko proiektuetan.
4. artikulua.– Lanbide-ingurunea.
1.– Titulu hau lortzen duten pertsonek esparru publiko zein pribatuan jardungo dute, genero-berdintasuneko zerbitzuak emateko sektorean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorra xede duten eta ekonomia- eta gizarte-zerbitzuak ematen dituzten erakunde eta entitateetan, honako hauetan, besteak beste: elkarteak, fundazioak, erakundeak, sindikatuak, enpresak, aholkularitzak, udal-zerbitzuak, berdintasuneko erakundeak eta gizarte-zentroak.
2.– Hauek dira zeregin eta lanpostu aipagarrienak:
Emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasunaren sustatzailea.
Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako sustatzailea.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorraren arloko laguntza-teknikaria.
III. KAPITULUA
HEZIKETA-ZIKLOAREN IRAKASGAIAK, ESPAZIOAK ETA EKIPAMENDUAK, ETA IRAKASLEAK
5. artikulua.– Heziketa-zikloaren irakasgaiak.
1.– Heziketa-zikloaren helburu orokorrak:
a) Errealitatea aztertzeko baliabideak, estrategiak eta tresnak hautatzea, eta horien ezaugarriak, aukerak eta mugak aztertzea, betiere pertsona hartzaileen beharrei eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alorreko esku-hartze testuinguruari buruzko informazioa lortzeko.
b) Plangintza-prozedurak aplikatzea, beren elementuak errealitatearen azterketatik lortutako informazioarekin lotuta, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko esku-hartzeak programatzeko.
c) Gizonen eta emakumeen arteko tratu- eta aukera-berdintasunaren esparru legala, ekonomikoa, lanekoa eta soziala interpretatzea, eta genero-ikuspegia esku-hartzearen fase guztietan txertatzeko irizpideak, estrategiak eta tresnak identifikatzea.
d) Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariari eta lantaldeko kideei eskatutako konpetentziak aztertzea, bai eta esku-hartze testuingurua eta plangintzan ezarritako kalitate-irizpideak ere, genero-berdintasuna sustatzeko proiektuen ezarpena bideratzeko.
e) Espazioak, estrategiak eta materialak aukeratzea, eta komunikazioaren esparruko aurrerapen teknologikoen aukerak aztertzea, emakumeak eta orokorrean, herritarrak informatu, eurekin komunikatu eta sentsibilizatzeko jarduerak garatzeko.
f) Kudeaketa-teknikak aplikatzea, eta, horretarako, beharrezko baliabideak, finantziazio-iturriak eta aurrekontu-kontrolarekin lotzen den dokumentazioa aztertzea, genero-berdintasuna sustatzeko sailak, programak eta jarduerak antolatzeko.
g) Gizarte-garapeneko prozesuak eta estrategiak interpretatzea, esparru legala eta eskura dauden baliabideak aztertuta, betiere gizarte-eragile guztiei laguntza teknikoa, dokumentuzkoa eta logistikoa emateko eta haien arteko harremanak eta autokudeaketa errazteko.
h) Parte hartzeko eta dinamizatzeko teknikak hautatzea eta gatazka-sorburuak aztertzea –taldeak dinamizatzeko–, errespetua eta elkartasuna sustatuta.
i) Harremanak ezarri eta mantentzeko estrategiak diseinatzea, sare eta topagune potentzialak aukeratuta, emakumeen parte-hartzea sustatzeko esku-hartzeak gauzatzeko.
j) Emakumeen ordaindutako lanean eragina duten faktoreak aztertzea, eta enplegu-sorguneak identifikatzea, eurak lanean txertatzea bultzatzeko.
k) Arrisku-faktore potentzialak hautematea, ebaluatzeko tresnak eta adierazleak aplikatuta, genero-indarkeria prebenitzeko estrategiak diseinatzeko.
l) Jardun-protokoloak aplikatzea, bigarren mailako biktimizazio-prozesuak aztertuta, genero-indarkeria prebenitzeko programak eta ekintzak ezartzeko.
m) Jardun-protokoloak aukeratzea, babes-eskubide, -zerbitzu eta -baliabideen alorreko araudi legala interpretatuta, genero-indarkeria jasandako emakumeei aholkuak eman eta laguntzeko.
n) Istripuetan edo larrialdietan jarduteko protokoloak deskribatzea, lehen laguntzak aplikatzeko teknika egokiak hautatuta.
ñ) Prestakuntza- eta sentsibilizazio-estrategiak eta -materialak diseinatzea, xede den biztanleriaren beharrak eta ezaugarriak aztertuta, berdintasunaren alorreko eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari lotutako gizarte- eta hezkuntza-jarduneko ekintzak garatzeko.
o) Ebaluazio-teknikak eta -tresnak hautatzea eta, horretarako, plangintzan ezarritako kalitate-adierazleak eta irizpideak aztertzea, baita prozesuarekin lotzen den dokumentazioa ere, esku-hartze prozesua eta lortutako emaitzak ebaluatzeko.
p) Sektoreko bilakaera zientifikoarekin, teknologikoarekin eta antolamendukoarekin lotzen diren ikaskuntza-baliabideak eta -aukerak aztertzea eta erabiltzea, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ere, eguneratze-izpirituari eusteko eta laneko egoera berrietara eta egoera pertsonal berrietara egokitzeko.
q) Sormena eta berrikuntzarako gogoa garatzea, laneko prozesuetan eta antolamenduan nahiz bizitza pertsonalean agertzen diren erronkei erantzuteko.
r) Erabakiak arrazoituta hartzea eta, horretarako, inplikatutako aldagaiak aztertzea, hainbat esparrutako jakintzak integratzea eta arriskuak eta erabaki okerrak hartzeko aukera onartzea; hala, askotariko egoerei, arazoei edo gorabeherei aurre egitea eta irtenbidea ematea.
s) Lidergo, motibazio, gainbegiratze eta komunikazioko teknikak garatzea talde-laneko testuinguruetan, betiere lan-taldeen antolamendua eta koordinazioa errazteko.
t) Komunikazio-estrategiak eta -teknikak aplikatzea eta transmitituko diren edukietara, xedera eta hartzaileen ezaugarrietara egokitzea, komunikazio-prozesuen eraginkortasuna ziurtatzeko.
u) Laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko egoerak ebaluatzea, norberaren eta taldearen prebentziorako neurriak proposatuz eta aplikatuz, lan-prozesuetan aplikatzekoa den araudiaren arabera, betiere ingurune seguruak bermatzeko, bai eta sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena hautemateko, prebentzioko eta babesteko egoerak ere.
v) Irisgarritasun unibertsalari, guztiontzako diseinuari eta aniztasunaren kudeaketari erantzuteko beharrezkoak diren lanbide-ekintzak identifikatzea eta proposatzea.
w) Kalitate-parametroak identifikatzea eta aplikatzea ikaskuntza-prozesuan egindako lanetan eta jardueretan, eta, hartara, ebaluazioaren eta kalitatearen kultura balioestea eta kalitate-kudeaketako prozedurak gainbegiratu eta hobetu ahal izatea.
x) Kultura ekintzailearekin, enpresakoarekin eta ekimen profesionalekoarekin erlazionatutako prozedurak erabiltzea, enpresa txiki baten oinarrizko kudeaketa egiteko edo lan bati ekiteko.
y) Baldintza sozialak eta lanekoak arautzen dituen lege-esparrua kontuan izanda, gizarteko agente aktibo gisa dituen eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea, herritar demokratiko gisa parte hartzeko.
2.– Hau da heziketa-zikloa osatzen duten lanbide-moduluen zerrenda:
a) Gizarte-trebetasunak.
b) Lehen laguntzak.
c) Gizartean esku hartzeko metodologia.
d) Gizarte-garapena.
e) Informazioa eta komunikazioa generoaren ikuspegitik.
f) Genero-indarkeriaren prebentzioa.
g) Emakumeentzako enplegua sustatzea.
h) Berdintasuna sustatzeko jardun-esparruak.
i) Emakumeen gizarte-mailako parte-hartzea.
j) Berdintasunerako gizarte-hezkuntzazko esku-hartzea.
k) Genero-berdintasuna sustatzeko proiektua.
l) Ingeles teknikoa.
m) Laneko prestakuntza eta orientabidea.
n) Enpresa eta ekimen sortzailea.
ñ) Lantokiko prestakuntza.
I. eranskinean zehaztu da lanbide-moduluen ordu-esleipena eta lanbide-moduluak zein kurtsotan eman beharko diren.
Lanbide-heziketaren eskumena duen sailak arautu ditzakeen heziketa-eskaintzen arabera egokitu ahal izango da moduluen ordu-esleipena eta moduluak zein kurtsotan emango diren, dekretu honen 11. artikuluan xedatuarekin bat eginik.
3.– Lanbide-modulu bakoitzerako, ikaskuntzaren emaitzak (prestakuntzaldia amaitzean ikasleak jakin, ulertu eta egin dezan espero dena deskribatzen dutenak) eta ebaluazio-irizpideak eta eman beharreko edukiak ezartzen dira. II. eranskinean ezarri da hori guztia.
4.– Lantokiko prestakuntzako modulua, bestalde, bigarren kurtsoko azken hamahiru asteetan garatuko da, eta ikastetxean egindako lanbide-modulu guztien ebaluazio positiboa lortu ondoren egingo da.
5.– Europako Batzordeak ezarritako oinarrizko konpetentziak garatzeko eta sakontzeko gomendioei jarraituz eta lehentasuneko arloekin lotzen den prestakuntzaren garapenaren indarrez, curriculumean Ingeles teknikoa modulua txertatuta landuko da heziketa-ziklo horretan atzerriko hizkuntza, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoaren xedapen gehigarrietatik hirugarrenean ezarritakoaren arabera, betiere.
6. artikulua.– Espazioak eta ekipamenduak.
Prestakuntza garatzeko, eta ezarritako emaitzak eta konpetentziak lortzeko gutxieneko espazioak eta ekipamenduak III. eranskinean zehazten dira.
7. artikulua.– Irakasleak.
1.– Prestakuntza-ziklo hau osatzen duten lanbide-moduluak honako irakaskuntza-kidegoetako irakasleak emango dituzte: Bigarren Hezkuntzako katedradunak, Bigarren Hezkuntzako irakasleak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak, dekretu honen IV. eranskineko 1. paragrafoan ezarritako espezialitateen arabera, betiere.
2.– Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoak dira aipatu irakaskuntza-kidegoetako irakasleei oro har eskatzen zaizkien titulazioak. Izan ere, errege dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena. Ondorio horietarako, aipatu titulazioen baliokideak –irakaskuntza-espezialitateen arabera– dekretu honen IV. eranskineko 2. paragrafoan jasotakoak dira.
3.– Irakasle espezialistek eskumena izango dute dekretu honen IV. eranskineko 1. paragrafoan zehaztutako lanbide-moduluak irakasteko.
4.– Irakasle espezialistek otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 12. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete behar dituzte irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko. Izan ere, Errege Dekretu horrek onartzen du Hezkuntzako maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko araudia, eta arautzen du lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako aldi baterako erregimena.
5.– Gainera, lanbide-moduluaren barnean sartutako prozesuen beharrei erantzuten zaiela bermatzeko, irakasle espezialistek nork bere lan-esparruan ezagututako lanbide-esperientzia egiaztatu beharko dute izendapen bakoitzaren hasieran, behar bezala eguneratua. Izan ere, izendapenaren aurre-aurreko lau urteetan gutxienez bi urteko lanbide-jarduna frogatu beharko dute.
6.– Hezkuntzakoaz bestelako administrazioetan barnean hartuta dauden titulartasun pribatuko nahiz titulartasun publikoko ikastetxeetako irakasleentzat, dekretu honen IV. eranskinaren 3. atalean barne hartuta daude titulua osatzen duten lanbide-moduluak emateko beharrezko titulazioak eta eskakizunak. Nolanahi ere, aditzera emandako titulazio horiek lortzeko irakaskuntzek lanbide-moduluen helburuak bete beharko dituzte. Helburu horiek barnean hartuta ez badaude, titulazioaz gain, lanbide-arlo horrekin lotzen den sektorean gutxienez hiru urteko lan-esperientzia frogatu beharko da «ziurtagiri» bidez –ikaskuntzaren emaitzekin inplizituki lotzen diren enpresetan produkzio-jarduerak garatzen hiru urteko esperientzia frogatu beharko du ziurtagiriak–.
7.– Sailaren ardura izango da lanbide-moduluak ematen dituzten irakasleek zehaztutako eskakizunak bete ditzaten, bermatuz horrela irakaskuntza horien kalitatea.
IV. KAPITULUA
BESTE IKASKETA BATZUETARAKO SARBIDEAK ETA LOTURA. BALIOZKOTZEAK, SALBUESPENAK ETA EGOKITASUNAK. BALIOKIDETASUNAK, ETA ONDORIO AKADEMIKOAK ETA PROFESIONALAK. URRUTIKO ESKAINTZA ETA BESTELAKO MODALITATEAK
8. artikulua.– Prestakuntza-ziklo honetara sartzeko lehentasuna, batxilergoan ikasitako modalitateak eta ikasgaiak aintzat hartuta.
Prestakuntza-ziklo honetara sartzeko lehentasuna izango dute batxilergoan Giza eta Gizarte Zientziak modalitatea ikasi dutenek.
9. artikulua.– Beste ikasketa batzuetarako sarbideak eta haiekiko lotura.
1.– Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du goi-mailako edozein heziketa-ziklotara zuzenean sartzeko, horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan, betiere.
2.– Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariaren tituluak aukera ematen du graduko unibertsitate-tituluak eskuratzeko ikasketetara zuzenean sartzeko, horretarako ezartzen diren onarpen-baldintzetan, betiere.
3.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak baliozkotze-araubidea ezarriko du Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikari-titulua dutenen eta horrekin lotutako graduko unibertsitate-titulua dutenen artean. Baliozkotze-araubidea errazteko asmoz, dekretu honetan ezarritako irakasgaietan 120 ECTS kreditu esleitu dira prestakuntza-ziklo honetako lanbide-moduluen artean.
10. artikulua.– Baliozkotzeak, salbuespenak eta egokitasunak.
1.– Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua edo Enpresa eta ekimen sortzailea modulua gaindituta dituenak modulu horiek baliozkotuta izango ditu lege horren babespeko beste edozein ziklotan.
2.– V. eranskinean adierazten dira hezkuntza-sistemaren antolamendu orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren babesean ezarritako lanbide-moduluen eta maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren babesean ezarritakoen arteko baliozkotzeak.
3.– Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuaren 27. artikuluan ezarritakoaren arabera, Lantokiko prestakuntza lanbide-modulua osorik edo zati batean salbuestea erabaki ahal izango da, baldin eta heziketa-ziklo honekin lotutako lan-esperientzia egiaztatzen bada, artikulu horretan jasotako baldintzen arabera.
4.– Laneko esperientziaren bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak aintzat hartzeko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren bitartez, titulu honetan barnean hartzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Laneko prestakuntza eta orientabidea modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta:
– urtebeteko lan-esperientzia, gutxienez, egiaztatzen badute.
– jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria badute –Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izango da–.
5.– Titulu honen profilarekin lotzen diren konpetentzia-atal guztiak egiaztatu dituztenek Ingeles teknikoko modulua baliozkotzea eskatu ahal izango dute, baldin eta proiektuko lanbide-modulua gainditzen badute. Edonola ere, gutxienez 3 urteko lan-esperientzia egiaztatu beharko dute, uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretuaren 40.5 artikuluan xedatutakoaren indarrez.
6.– VI. eranskinean jasotzen da Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariaren tituluaren irakaskuntzako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna –horiek baliozkotzeko edo salbuesteko– eta titulu honetako lanbide-moduluen eta konpetentzia-atalen arteko egokitasuna –horiek egiaztatzeko–.
11. artikulua.– Urrutiko eskaintza eta bestelako modalitateak.
Lanbide-heziketaren eskumena duen sailak arautu egingo ditu ziklo honetako irakasgaiak eskaini ahal izateko baimena eta eskaintza horren oinarrizko alderdiak (hala nola moduluen iraupena eta sekuentziazioa), araubide orokorrean ezarritakoaz bestelako eskaintza osoaren modalitatean, bai eta urrutiko irakaskuntzan edo beste modalitate batzuetan ere.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA.– Titulazio baliokideak eta lanbide-trebakuntzekiko lotespena.
Errege-dekretu honetan Laneko prestakuntza eta orientabidea lanbide-modulurako ezarritako prestakuntzak trebatu egiten du lanbide-ardurak betetzeko, hau da, laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko mailako jardueren pareko lanbide-ardurak, baldin eta gutxienez 45 eskola-ordu ematen badira. Ardura horiek jasota daude Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Lanbide Heziketako Sailburuordetzak aukera izango du dekretu honen I. eranskinean ezarritakoaz bestelako iraupena duten proiektuak baimentzeko, baldin eta moduluen kurtsokako banaketa aldatzen ez bada eta titulua sortzeko errege-dekretuan modulu bakoitzari esleitutako gutxieneko orduak errespetatzen badira.
AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko maiatzaren 19an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
I. ERANSKINA, MAIATZAREN 19KO 70/2015 DEKRETUARENA
LANBIDE-MODULUEN ZERRENDA, ORDU ESLEIPENA ETA KURTSOA
II. ERANSKINA, MAIATZAREN 19KO 70/2015 DEKRETUARENA
LANBIDE-MODULUAK: IKASKUNTZAREN EMAITZAK, EBALUAZIO-IRIZPIDEAK ETA EDUKIAK
1. lanbide-modulua: Gizarte-trebetasunak
Kodea: 0017
Kurtsoa: 1
Iraupena: 132 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 6
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Ingurunearekiko komunikazioa eta harreman sozialak errazteko estrategiak eta teknikak ezartzen ditu, eta adimen emozionalaren eta sozialaren printzipioekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Adimen emozionalaren eta sozialaren printzipioak deskribatu ditu.
Gizarte-trebetasunek lan-jardunean duten garrantzia balioetsi du.
b) Komunikazio-prozesu batean etapa guztiak ezaugarritu ditu.
c) Komunikazio-estiloak, eta horien abantailak eta mugak identifikatu ditu.
d) Pertsonarteko harremanetan hitzezko zein hitzik gabeko komunikazioa erabiltzearen garrantzia balioetsi du.
e) Zereginak esleitzeko, jarraibideak jasotzeko eta ideiak eta informazioa trukatzeko komunikazio eraginkorra ezarri du.
f) Egoeraren arabera gizarte-trebetasun egokiak erabili ditu, kultura-aniztasuna aintzat hartuta.
g) Pertsonak ez epaitzeko eta haien bereizgarri pertsonalak (hala nola emozioak, sentimenduak, nortasuna...) errespetatzeko interesa agertu du.
h) Aldaketaren eta gertatzen den guztitik ikastearen aldeko jarrera agertu du.
i) Autokritikak eta autoebaluazioak pertsonen arteko harremanetako eta komunikazioko trebetasun egokiak garatzeko duten garrantzia balioetsi du.
2.– Talde-lana dinamizatzen du, teknika egokiak aplikatuta eta horien aukeraketa justifikatuta, aintzat hartuta taldearen ezaugarriak, egoera eta helburuak.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Talde baten funtsezko elementuak, eta taldearen egitura eta dinamika alda dezaketen faktoreak deskribatu ditu.
b) Taldeen dinamizazio- eta funtzionamendu-teknikak analizatu eta aukeratu ditu.
c) Talde-lanak bakarkako lanarekiko dituen alde onak azaldu ditu.
d) Talde batean ager daitezkeen rolak eta beren arteko loturak bereizi ditu.
e) Taldeko komunikazioaren oztopo nagusiak identifikatu ditu.
f) Hainbat jardun-estrategia planteatu ditu, gidaritzak eta rolek taldearen egituran eta funtzionamenduan duten eginkizunaz baliatzeko.
g) Talde-laneko prozedura gisa zereginen banaketa zehaztu du.
h) Taldearen konfiantza bereganatzeko jarrera jasanbera eta enpatia izatearen garrantzia balioetsi du.
i) Lankidetzako lan-giro lasaia lortu du.
j) Norberarena ez bezalako iritziak eta taldearen erabakiak errespetatu ditu.
3.– Bilerak zuzentzen ditu, bildutakoen eta testuinguruaren arabera erabil daitezkeen esku-hartze eta antolaketako moduak eta estiloak aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Bileren motak eta funtzioak deskribatu ditu.
b) Bilera bat garatzeko etapak deskribatu ditu.
c) Bilerak moderatzeko teknikak aplikatu ditu, bai eta horiek justifikatu ere.
d) Ideiak argi eta labur adierazteko gaitasunaren garrantzia egiaztatu du.
e) Bilera baten arrisku-faktoreak eta sabotaje posibleak deskribatu ditu, eta horiek ebazteko estrategiak justifikatu.
f) Bileren deialdia egitean informazio ona eta zabala ematearen beharra baloratu du.
g) Bileretan parte hartzea lortzeko, motibazioak eta erabilitako estrategiek duten garrantzia deskribatu du.
h) Bilera baten informazioa biltzeko eta emaitzak ebaluatzeko teknikak aplikatu ditu.
i) Bilerak zuzentzean, errespetuz eta tolerantziaz aritu da.
4.– Gatazkak kudeatzeko eta arazoak konpontzeko estrategiak ezartzen ditu, estrategia horiek testuinguruaren arabera hautatuta eta eskura dauden ereduak analizatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Taldeko arazo eta gatazken iturri nagusiak aztertu eta identifikatu ditu.
b) Gatazkak kudeatzeko teknika eta estrategia nagusiak deskribatu ditu.
c) Arazoen irtenbideak bilatzeko eta ebazteko estrategiarik egokienak identifikatu eta deskribatu ditu.
d) Erabakiak hartzeko prozesuaren fase guztiak deskribatu ditu.
e) Arazoak eta gatazkak ebatzi ditu, kasu bakoitzean egokiak diren prozedurak aplikatuta.
f) Arazoak eta gatazkak konpontzeko irtenbide posibleei buruz besteek dituzten iritziak errespetatu ditu.
g) Bitartekaritza- eta negoziazio-teknikak behar bezala aplikatu ditu.
h) Erabakiak hartzeko prozesuan, erabiltzaileak kontuan hartu ditu, beren adina eta egoera fisiko eta mentala gorabehera.
i) Erabakiak hartzeko zeregina eta prozesuaren autoebaluazioa planifikatu ditu.
j) Erabakiak hartzeko unean komunikazio-trukeak duen garrantzia balioetsi du.
5.– Talde-prozesuak eta lanbide-funtzioak garatzeko gizarte-konpetentzia bera ebaluatzen ditu, hobe daitezkeen alderdiak identifikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Ebaluazio-adierazleak hautatu ditu.
b) Gizarte-ikerketako teknikak eta teknika soziometrikoak aplikatu ditu.
c) Profesionalaren abiapuntuko egoera pertsonalari eta sozialari buruzko autoebaluazioa egin du.
d) Informazioa biltzeko tresnak diseinatu ditu.
e) Datuak ezarritako euskarrietan erregistratu ditu.
f) Bildutako datuak interpretatu ditu.
g) Hobetu beharra duten egoerak identifikatu ditu.
h) Hobekuntzan bete beharreko jarraibideak ezarri ditu.
i) Profesionalak gauzatutako prozesuaren amaierako autoebaluazioa egin du.
B) Edukiak:
1.– Gizarte-harremanak eta komunikazioa laguntzen duten estrategiak eta teknikak ezartzea
Komunikazioaren eta bizi-kalitatearen arteko harremana aztertzea jardun-esparruetan.
Komunikazio eta gizarte-harremanen printzipioak adimen emozionalaren eta sozialaren printzipioekin lotzea.
Zereginak esleitzeko, jarraibideak jasotzeko eta ideiak eta informazioa trukatzeko komunikazio eraginkorra ezartzea.
Komunikazio enpatiko eta asertiboa ezartzea.
Egoera bakoitzera egokitutako gizarte-trebetasunak erabiltzea.
Gizarte-trebetasunak eta antzeko kontzeptuak.
Komunikazio-prozesua. Etapak. Hitzezko komunikazioa, hitzik gabekoa eta paralinguistikoa.
Komunikazioaren errazgarriak eta oztopoak.
Testuinguruaren komunikazio-balorazioa: komunikazioaren errazgarriak eta oztopoak/mugak.
Adimen emozionala. Emozioak eta sentimenduak.
Hezkuntza emozionala.
Gizarte-adimena.
Babes-mekanismoak.
Komunikazioko eta gizarte-trebetasunetako programak eta teknikak.
Komunikazio-estiloak: estilo oldarkorra, estilo inhibitua/pasiboa, estilo asertiboa.
Haur Hezkuntzako goi-mailako teknikariaren eta antzeko profilen printzipio deontologikoak.
Gizarte-trebetasunek lan-jardunean duten garrantzia balioestea.
Pertsonarteko harremanetan hitzezko komunikazioa, hitzik gabekoa zein paralinguistikoa egoki erabiltzearen garrantzia balioestea.
Pertsonak ez epaitzeko interesa eta haien bereizgarri pertsonalak (hala nola emozioak, sentimenduak, nortasuna...) errespetatzeko jarrera.
Aldaketaren eta gertatzen den guztitik ikastearen aldeko jarrera.
Autokritikak eta autoebaluazioak pertsonen arteko harremanetako eta komunikazioko trebetasun egokiak garatzeko duten garrantzia balioestea.
2.– Talde-lana dinamizatzea
Talde-egitura eta -prozesuak aztertzea.
Talde baten egitura eta dinamika alda dezaketen faktoreak identifikatzea.
Taldea dinamizatzeko teknika eta tresna egokiak aplikatzea.
Taldea dinamizatzeko tekniken hautaketa justifikatzea, haren ezaugarriak, egoera eta helburuak aintzat hartuta.
Talde-lanak bakarkako lanarekiko dituen alde onak aztertzea.
Hainbat jardun-estrategia aplikatzea, gidaritzak eta rol positiboek taldearen egituran eta funtzionamenduan duten funtzioaz baliatzeko, eta rol negatiboak neutralizatu edo zuzentzeko.
Lankidetzako lan-giro lasaia lortzea.
Taldean konfiantza egokia eta kohesioa lortzeko teknikak eta dinamikak aplikatzea.
Taldea: motak eta ezaugarriak. Talde baten egitura eta dinamika. Talde-garapena.
Komunikazioa taldeetan. Komunikazio-estiloak. Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioa. Beste hizkera batzuk: ikonoak, ikus-entzunezkoak, IKTak. Oztopoak eta mugak.
Taldeak analizatzeko teknikak.
Taldeak dinamizatzeko teknikak.
Lankidetza eta lehiakortasuna taldeetan.
Talde-dinamikak. Talde-dinamiketara aplikatutako oinarri psikosoziologikoak.
Lantaldea. Lankidetza-lanerako estrategiak. Zereginen antolamendua eta banaketa.
Bakarkako lana eta talde-lana.
Taldeko rolak: rol positiboak eta negatiboak. Rol positiboak bultzatzeko eta negatiboak neutralizatu edo zuzentzeko jardun-estrategiak.
Konfiantza eta kohesioa taldean.
Taldearen garapenean komunikazioak duen garrantzia baloratzea.
Motibazioak talde-dinamikan duen eragina baloratzea.
Talde-lanean banakoen arteko desberdintasunak errespetatzea.
Taldearen konfiantza bereganatzeko jarrera jasanbera eta enpatia izatearen garrantzia balioestea.
3.– Bilerak zuzentzea
Bilera bateko partaideen tipologia identifikatzea.
Bilerak moderatu eta dinamizatzeko teknikak era justifikatuan aplikatzea, partaideen eta testuinguruaren ezaugarrien arabera.
Bilera batean, gatazkak konpontzeko estrategiak era justifikatuan aplikatzea.
Bilera baten informazioa biltzeko eta emaitzak ebaluatzeko teknikak era egokian aplikatzea.
Talde baten portaeran eragina duten faktoreak aztertzea.
Bilera, talde-lan moduan hartuta.
Bilera motak eta haien funtzioak.
Bilera bat garatzeko etapak.
Bilerak dinamizatzeko eta moderatzeko teknikak.
Arrisku-faktoreak bilera batean. Gatazka posibleak. Ebazpen-estrategiak.
Bilera baten informazioa biltzeko eta emaitzak ebaluatzeko teknikak.
Ideiak argi eta labur adierazteko gaitasunaren garrantzia balioestea.
Bileren deialdia egitean informazio ona eta zabala ematearen beharra balioestea.
Bileretan parte hartzea lortzeko, motibazioak eta erabilitako estrategiek duten garrantziaz ohartzea.
Bilerak errespetuz eta tolerantziaz gidatzea.
4.– Gatazkak kudeatzeko eta erabakiak hartzeko estrategiak ezartzea
Taldeko gatazkak ebazteko teknika eta estrategia egokiak aplikatzea.
Bitartekaritza- eta negoziazio-teknikak behar bezala aplikatzea.
Erabakiak hartzeko prozesuaren plangintza eta autoebaluazioa egitea.
Gatazka: kontzeptua, ezaugarriak eta tipologia.
Taldeko arazoak eta gatazkak. Gatazken iturri nagusiak.
Arazoak ebazteko teknikak eta estrategiak.
Erabakiak hartzeko prozesua. Faseak. Prozesuaren plangintza eta ebaluazioa.
Taldeko gatazken kudeaketa.
Negoziazioa eta bitartekaritza. Negoziazio- eta bitartekaritza-teknikak.
Talde-dinamiketan garapena errazten duen elementu positibotzat baloratzea gatazka.
Arazoak eta gatazkak ebazteko garaian errespetuak eta tolerantziak duten zeregina baloratzea.
Erabakiak hartzeko unean komunikazio-trukeak duen garrantzia balioestea.
5.– Gizarte-konpetentzia eta talde-prozesuak ebaluatzea
Taldeak aztertzeko estrategiak eta tresnak analizatzea.
Informazioa biltzeko tresnak diseinatzea.
Taldeekiko lanean, gizarte-ikerketako teknikak eta teknika soziometrikoak aplikatzea.
Lortutako emaitzak interpretatzea.
Hobetzeko jarraibide egokiak ezartzea, lortutako emaitzen arabera.
Profesionalaren abiapuntuko egoera pertsonalari eta sozialari buruzko autoebaluazioa egitea, hobetu daitezkeen alderdiak identifikatuta.
Gizarte-konpetentziaren ebaluazioa.
Taldeen egitura eta prozesuen ebaluazioa.
Gizarte-ikerketako teknikak.
Oinarrizko soziometria.
Datu-bilketa.
Informazioa biltzeko tresnak. Tresnen diseinua.
Emaitzak analizatzea eta interpretatzea.
Hobetzeko jarraibide posibleak ezartzea, lortutako emaitzen arabera.
Haur-hezitzailearen hasierako prestakuntzaren eta bizialdi osoko prestakuntzaren azterketa eta prozesua.
Gizarte-konpetentzia hobetzeko estrategia gisa baloratzea autoebaluazioa.
Taldeak hobetzeko eta garatzeko estrategia gisa baloratzea talde-ebaluazioa.
Konfidentzialtasuna datuen tratamenduan.
2. lanbide-modulua: Lehen laguntzak
Kodea: 0020
Kurtsoa: 2
Iraupena: 60 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 3
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Larrialdi bateko laguntzaren hasierako balorazioa egiten du, eta arriskuak, eskura dauden bitartekoak eta beharrezko laguntza-mota deskribatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Eremua prozedura egokiaren arabera babestu du.
b) Istripua izan duten pertsonak manipulatzean norbera babesteko erabili beharreko teknikak identifikatu ditu.
c) Larrialdietako botikinaren gutxieneko edukia, eta produktuen eta sendagaien indikazioak deskribatu ditu.
d) Biktima anitz daudenerako jardun-lehentasunak ezarri ditu.
e) Aire-bideen iragazkortasuna egiaztatzeko prozedurak deskribatu ditu.
f) Aireztatzeko/oxigenatzeko funtzionamendu-baldintza egokiak identifikatu ditu.
g) Odoljariorik izanez gero jarduteko prozedurak deskribatu eta gauzatu ditu.
h) Konorte-maila egiaztatzeko prozedurak deskribatu ditu.
i) Bizi-konstanteak hartu ditu.
j) Bizkortzeari buruzko nazioarteko koordinazio-batzordeak (ILCOR) xedatutako protokoloaren arabera jardun-sekuentzia identifikatu du.
2.– Oinarrizko bizi-euskarriko teknikak aplikatu eta deskribatzen ditu, eta lortu beharreko helburuarekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Bihotz-biriketako bizkortzearen funtsak deskribatu ditu.
b) Aire-bidea zabaltzeko teknikak aplikatu ditu.
c) Aireztapen- eta zirkulazio-euskarriko teknikak aplikatu ditu.
d) Kanpoko desfibrilazio erdiautomatikoa (KDE) egin du.
e) Bizkortze ondoko neurriak aplikatu ditu.
f) Lesio, patologia edo traumatismo ohikoenak adierazi ditu.
g) Istripua izan duen pertsonaren lehen eta bigarren mailako balorazioa deskribatu du.
h) Agente fisikoen, kimikoen eta biologikoen ondoriozko lesioen aurrean lehen laguntzak aplikatu ditu.
i) Premiazko patologia organikoen aurrean lehen laguntzak aplikatu ditu.
j) Zein kasutan edo egoeratan esku hartu behar ez den zehaztu du.
3.– Biktimak immobilizatu eta mobilizatzeko prozedurak aplikatzen ditu, eta, horretarako, baliabide materialak eta teknikak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Biktimarengana hurbiltzeko beharrezko maniobrak egin ditu.
b) Immobilizatu eta mobilizatzeko baliabide materialak identifikatu ditu.
c) Pertsona lesionatu baten aurrean hartu beharreko jarrera-neurriak ezaugarritu ditu.
d) Mobilizazio eta lekualdatze desegokiaren ondorioak deskribatu ditu.
e) Gaixoak edo istripua izan dutenak immobilizatu eta mobilizatzeko sistemak prestatu ditu, material ohikoekin eta berariazkoak ez direnekin nahiz beste baliabide batzuekin.
f) Segurtasunerako eta norberaren babeserako arauak eta protokoloak aplikatu ditu.
4.– Istripua izan duenari eta familiei zein laguntzaileei laguntza psikologikoa eta autokontrolekoa emateko teknikak aplikatzen ditu, eta komunikazio-estrategia egokiak deskribatu eta aplikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Istripua izan duen pertsonarekin eta laguntzaileekin komunikatzeko oinarrizko estrategiak deskribatu ditu.
b) Istripua izan duen pertsonaren behar psikologikoak antzeman ditu.
c) Istripua izan duen pertsonaren egoera emozionala hobetzeko laguntza psikologikoko oinarrizko teknikak aplikatu ditu.
d) Istripua izan duen pertsonari jardun osoan zehar konfiantza eta baikortasuna emateak duen garrantzia baloratu du.
e) Istripu, larrialdi eta doluko egoeretan antsietatea sorrarazten duten faktoreak identifikatu ditu.
f) Dolu, antsietate, larritasun edo agresibitateko egoera bat kontrolatzeko erabili behar diren teknikak zehaztu ditu.
g) Laguntzean huts egin izana psikologikoki gainditzeko erabili behar diren teknikak zehaztu ditu.
h) Estres-egoeretan norbera kontrolatzearen garrantzia baloratu du.
B) Edukiak:
1.– Larrialdietako laguntzaren hasierako balorazioa
Esku hartzeko eremua babesteko teknikak aplikatzea. Larrialdietako arreta-zerbitzuetarako sarbideak identifikatzea.
Norbera babesteko teknikak identifikatu eta aplikatzea.
Informazioa emateko teknikak aplikatzea. Berariazko terminologia erabiltzea.
Lesioen larritasuna eta mota kontuan hartuta, jardun-lehentasunak identifikatzea. Bizi-arriskua dakarten egoerak identifikatzea. Oinarrizko triajeak egitea.
Istripua izan duen pertsonaren hasierako baloraziorako teknikak aplikatzea. Aire-bideen iragazkortasuna, aireztapena eta zirkulazioa egiaztatzea. Konorte-maila baloratzea. Bizi-konstanteak hartzea.
Bizkortzeari buruzko nazioarteko koordinazio-batzordeak (ILCOR) xedatutako protokoloaren arabera identifikatzea jardun-sekuentzia.
Lehen laguntzetako botikinaren oinarrizko materiala identifikatu eta erabiltzea.
Larrialdietarako sistemak.
Lehen laguntzak. Helburuak eta mugak. BAS jokamoldea (babes-sistemak, abisu-sistemak eta sorospen-sistemak).
Istripuak. Motak eta ondorioak.
Eremua babesteko sistema. Metodoak eta materialak.
Mediku- eta osasun-terminologia lehen laguntzetan. Informazioa emateko protokoloak.
Biktima anitz daudenerako jardun-lehentasunak. Triaje sinpleko metodoak.
Istripua izan duen pertsona baloratzeko teknikak. Bizi-arriskuaren zantzuak helduengan, haurrengan eta bularreko umeengan. Larrialdi-zantzuak eta -sintomak.
Miaketa egiteko protokoloak. Konorte-maila baloratzeko sistemak. Bizi-konstanteak hartzea.
Lehen esku-hartzailearen jarduna. Lege-esparrua, erantzukizunak eta etika profesionala.
Norberaren babesa eta segurtasuna esku-hartzean. Arriskuak. Neurriak eta ekipamendua.
Lehen laguntzetako botikina. Osagaiak, erabilera eta aplikazioak.
Ingurune seguruak sortzeko segurtasun-arauei eta protokoloei zorrotz jarraitzea.
Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna sortzeko interesa eta baretasuna erakustea.
Bere jardunaren mugez jabetzea.
2.– Bizi-euskarriko teknikak aplikatzea
Bizi-arriskuko egoerak aztertzea.
Bizi-seinaleen presentzia identifikatu eta egiaztatzea.
Jarrera-tratamendu egokia aplikatzea.
Bizi-euskarriko teknikak identifikatzea eta egoera bakoitzerako xedatutako jardun-protokoloekin lotzea.
Bihotz-biriketako oinarrizko bizkortze-teknikak (BBB) aplikatzea.
Aire-bidea zabaltzeko teknikak aplikatzea.
Aireztapen- eta zirkulazio-euskarriko teknikak aplikatzea.
Kanpoko desfibriladore automatikoak erabiltzea.
Bizkortze ondoko neurriak aplikatzea.
Istripua izan duten pertsonen lehen eta bigarren mailako balorazioa egitea.
Lehen laguntzako teknikak aplikatzea honako lesio hauetan: agente fisikoen ondoriozkoak (hala nola, traumatismoak, zauriak, odoljarioak, beroa edo hotza, elektrizitatea eta erradiazioak), agente kimikoen ondoriozkoak, agente biologikoen ondoriozkoak eta premiazko patologia organikoaren ondoriozkoak.
Aire-bideen iragazkortasuna kontrolatzea. Zabaltzeko eta buxadura kentzeko teknikak. Mantentze-lanak.
Bihotz-biriketako oinarrizko bizkortzea (BBB). Protokoloak helduekin, bularreko umeekin eta haurrekin.
Kanpoko desfibrilazio automatikoa (KDA). Teknikak. Tresnerien funtzionamendua eta mantentzea. Egoera bereziak. Informazio-prozedurak. Legeak. Ziurtagiria.
Istripua izan duen pertsonaren balorazioa. Bizi-seinaleak. Lehen eta bigarren mailako balorazioa. Esku hartu behar ez den egoerak.
Hasierako arreta agente fisikoen ondoriozko lesioetan (hala nola, traumatismoak, zauriak, odoljarioak, beroa edo hotza, elektrizitatea eta erradiazioak).
Hasierako arreta agente kimikoen eta biologikoen ondoriozko lesioetan.
Hasierako arreta premiazko patologia organikoan.
Konortearen asaldurak. Konorterik gabe dauden pertsonak baloratu eta zaintzea.
Krisi konbultsiboak dituzten pertsonak zaintzea.
Ordena eta zehaztasuna jardun-protokoloak aplikatzean.
Errespetua eta zuhurtzia istripua izan duen pertsonarekiko tratuan.
Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna sortzeko interesa eta baretasuna erakustea.
Tinkotasuna larrialdietako zerbitzuaren jarraibideak betetzean eta ez jarduteko egoeretan.
Bere jardunaren mugez jabetzea.
3.– Immobilizatu eta mobilizatzeko prozedurak aplikatzea
Istripua izan dutenak immobilizatu eta mobilizatzeko teknikak aplikatzea.
Jarrera egokian jartzeko teknikak aplikatzea.
Immobilizatu eta mobilizatzeko sistemak prestatzea (hala nola, ferulak eta ohatilak).
Immobilizatu, mobilizatu eta garraiatzeko teknikak. Oharrak. Motak. Materialak. Ohatilak. Ondorioak.
Lekualdatzeko beharra ebaluatzea.
Segurtasun- eta itxarote-jarrerak. Lekualdatzeko jarrerak. Oharrak.
Segurtasunari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak.
Ordena eta zehaztasuna jardun-protokoloak aplikatzean.
Errespetua eta zuhurtzia istripua izan duen pertsonarekiko tratuan.
Norbera babesteari eta segurtasunari buruzko arauei zorrotz jarraitzea.
Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna eragiteko gogoa eta sosegua erakustea.
4.– Laguntza psikologikoa eta autokontrolekoa emateko teknikak aplikatzea
Kasuak kasu komunikazio-teknikak aplikatzea. Komunikazioan jokabide egokienak hautatzea.
Dolu, antsietate, larritasuna edo agresibitateko egoerak kontrolatzeko eta horietan laguntza psikologikoa emateko oinarrizko teknikak aplikatzea.
Autokontroleko eta hutsegitea edo adore falta gainditzeko teknikak aplikatzea.
Istripu-, larrialdi- eta dolu-egoeretan antsietatea sorrarazten duten faktoreak identifikatzea.
Oinarrizko komunikazio-estrategiak. Pertsonen arteko komunikazioa errazten duten teknikak.
Lehen esku-hartzailearen erantzun emozionala. Lehen esku-hartzailearen zeregina baloratzea. Istripu edo larrialdiko egoeretan antsietatea sorrarazten duten faktoreak. Kontrol-teknikak.
Laguntza psikologikorako oinarrizko teknikak. Istripua izan duen pertsonaren eta haren familiakoen behar psikologikoak. Dolu-, larritasun-, antsietate-, urduritasun- edo agresibitate-egoerak.
Jardunaren barruan, istripua izan duenarengan konfiantza eta lasaitasuna eragiteko gogoa eta sosegua erakustea.
Autokontrola estres-egoeren aurrean eta frustrazio-jasamena.
Zuhurtzia eta interesa sekretu profesionalari eusteko.
3. lanbide-modulua: Gizartean parte hartzeko metodologia.
Kodea: 0344
Kurtsoa: 1
Iraupena: 165 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 9
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Gizarte-errealitatea aztertzeko metodoak, teknikak eta tresnak zehazten ditu, ezaugarriak eta aplikazio-esparrua interpretatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Informazioa lortzeko metodo, teknika eta tresna nagusiak identifikatu ditu.
b) Tresna eta baliabideak aplikatzeko eskakizunak zehaztu ditu.
c) Teknika eta tresnen aplikazioak, aukerak eta mugak identifikatu ditu.
d) Xedearekin koherenteak diren tresnak landu ditu.
e) Komunikazioaren teknologiak erabili ditu, informazioa lortzeko tresnak lantzean.
f) Egoerarako egokiak diren analisi-teknikak hautatu ditu.
g) Parte-hartzearen errealitatean analisiaren zeregina justifikatu du.
h) Informazioa biltzearen eta tratatzearen alderdi etikoak baloratu ditu.
2.– Gizartean parte hartzeko proiektua osatzen duten elementuak zehazten ditu, eta elementu horiek plangintza-ereduekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Gizartean parte hartzeko hainbat eredu teoriko alderatu ditu.
b) Gizartean parte hartzeko plangintzaren mailak identifikatu ditu.
c) Plangintza-ereduak alderatu ditu.
d) Plangintza-prozesuaren faseak deskribatu ditu.
e) Gizartean parte hartzeko proiektuak behar bezala funtsatzearen beharra justifikatu du.
f) Plangintzaren oinarrizko elementuak identifikatu ditu.
g) Gizartean parte hartzean aplikatzekoak diren metodoak, teknikak eta tresnak alderatu ditu.
3.– Gizartean parte hartzeko proiektuak sustatzeko eta hedatzeko estrategiak zehazten ditu, eta eskura dauden baliabideak erdietsi nahi diren lorpenekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Publizitateari eta hedabideei buruzko oinarrizko prozesuak eta kontzeptuak azaldu ditu.
b) Gizarte-proiektuen sustapenean eta hedapenean hedabideek duten garrantzia argudiatu du.
c) Sustapen- eta hedapen-kanpaina bateko oinarrizko elementuak identifikatu ditu.
d) Gizarte-proiektuak sustatzeko eta hedatzeko bitarteko, estrategia eta teknika nagusiak deskribatu ditu.
e) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu sustapen- eta hedapen-materialak lantzeko.
f) Gizarte-proiektuak sustatzeko eta hedatzeko kanpainak diseinatu ditu, askotariko baliabideak erabilita.
g) Gizarte-proiektuak sustatzeko eta hedatzeko beharra argudiatu du.
h) Gizarte-proiektuak sustatzeko eta hedatzeko prozesuetan, informazioaren egiazkotasuna bermatu beharra justifikatu du.
4.– Gizartean parte hartzeko proiektuak lantzean genero-ikuspegia txertatzen du, eta erabilitako estrategiak eta irizpideak indarrean dagoen esparru teorikoarekin eta lege-esparruarekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Generoaren ikuspegitik egiten den errealitatearen analisiaren garrantzia argudiatu du.
b) Gizartean parte hartzeko proiektuak egitean, generoaren ikuspegia txertatzearen beharra argudiatu du.
c) Aukera-berdintasuna sustatzen duen lege-esparrua interpretatu du.
d) Parte-hartzearen ingurunean dauden aukera-berdintasuneko erakundeen eta organismoen informazioa eta baliabideak interpretatu ditu.
e) Proiektuetan generoaren ikuspegia txertatzeko irizpideak identifikatu ditu.
f) Hizkuntza ez-sexistaren erabilerari buruzko nazioarteko protokoloak aztertu ditu.
g) Gizartean parte hartzeko proiektuen plangintzan hizkuntza ez-sexista erabiltzea ziurtatu du.
h) Sustapen- eta hedapen-tresnetan generoaren ikuspegia txertatzeko estrategiak identifikatu ditu.
i) Genero-indarkeriaren adierazpen nagusiak identifikatu ditu, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunen erakusle moduan.
5.– Gizartean parte hartzeko proiektuetako ebaluazio-prozedurak definitzen ditu, eta, horretarako, eredu teorikoak aztertzen ditu eta generoaren ikuspegia hartzen du aintzat.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Gizartean parte hartzea ebaluatzeko ereduak, teknikak eta tresnak deskribatu ditu.
b) Ebaluazioaren funtzioak eta printzipio orokorrak azaldu ditu.
c) Ebaluazioaren faseak deskribatu ditu.
d) Gizartean parte hartzeko proiektuak ebaluatzeko teknikak, adierazleak, irizpideak eta tresnak zehaztu ditu.
e) Diseinatutako proiektuetan kalitatea kudeatzeko prozedura orokorrak ezarri ditu.
f) Gizartean parte hartzeko proiektuetan generoaren ikuspegia txertatu dela egiaztatzeko estrategiak eta tresnak zehaztu ditu.
g) Programen funtzionamendua optimizatzeko eta horien kalitatea bermatzeko ebaluazio-beharrak argudiatu ditu.
h) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu ebaluazio-txostenak eta memoriak lantzeko eta aurkezteko.
B) Edukiak:
1.– Errealitatea aztertzeko metodoak, teknikak eta tresnak zehaztea
Informazio-iturri nagusiak eta informazioa erregistratzeko sistemak aztertzea:
– Behaketa.
– Elkarrizketa.
– Galdera sorta.
– Inkesta.
– Dokumentu-bilduma.
Informazioa biltzeko tresnak lantzea eta aplikatzea.
Datuak aztertzea eta interpretatzea:
– Metodoak, teknikak eta tresnak.
– Oinarrizko estatistika.
Gizarte-ikerketan informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea.
Gizarte-ikerketako metodoak eta teknikak:
– Oinarrizko kontzeptu eta alderdi teorikoak.
– Ikerketa/ekintza.
– Teknika eta tresna kualitatiboak eta kuantitatiboak.
– Oinarrizko laginketa-tekniken analisia.
Tekniken eta tresnen aukerak eta mugak.
Informazio-iturriak.
Informazioa biltzearen alderdi etikoen balorazioa.
Informazioaren fidagarritasuna eta baliozkotasuna.
2.– Gizartean parte hartzeko proiektuen elementuak zehaztea
Gizartean esku hartzeko eredu teorikoak aztertzea.
Gizartean esku hartzeko proiektu bat planifikatzea.
Eredu teorikoak gizartean esku-hartzean: ekologikoa eta sistemikoa, besteak beste.
Gizarteko esku-hartzearen plangintza:
– Kontzeptua, eginkizunak eta eredu teorikoak.
– Plangintza-mailak: plana, programa eta proiektua.
– Plangintza motak.
– Printzipio orokorrak eta plangintzaren eskakizunak.
– Plangintzaren alde onak, alde txarrak eta mugak.
Gizarteko esku-hartzearen programazio-teknika bereizgarriak.
Plangintzaren prozesua. Faseak eta elementuak:
– Oinarrizko kontzeptuak.
– Elementu metodologikoak: esku hartzeko estrategiak eta teknikak, jarduerak eta zereginak.
– Denborak definitzeko teknikak.
– Giza baliabideen eta baliabide materialen antolamendua eta kudeaketa.
– Barne-koherentziaren analisia.
– Bezeroei arreta emateko prozesua.
– Atzeraelikadura.
Proiektua goi-mailako teknikariaren jardunaren ardatz gisa baloratzea.
3.– Parte hartzeko proiektuak sustatzeko eta hedatzeko estrategiak zehaztea
Gizarte-proiektuak sustatzeko eta hedatzeko materialak lantzea.
Gizarte-proiektuak sustatu eta hedatzeko, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea: testu-lanketako programak, aurkezpenak, irratia eta bideoa...
Publizitatearen eta komunikazioaren oinarrizko kontzeptuak.
Publizitatea eta hedabideak gizarteko esku-hartzean:
– Sustapen- eta hedapen-estrategiak. Marketina.
– Gizartean parte hartzeko proiektuak sustatzeko eta hedatzeko kanpainen diseinua.
Elementu materialen (tresnen eta ekipoen) balio tekniko berriak kontuan hartzeko aldez aurreko jarrera izatea (ekarpen positiboa).
Gizarte-proiektuak sustatzeko eta hedatzeko zereginen garrantzia baloratzea.
4.– Genero-ikuspegia txertatzea gizartean esku hartzeko proiektuetan
Errealitatea genero-ikuspegitik aztertzea.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten baliabideak eta organismoak aztertzea.
Sustapen- eta hedapen-tresnetan, genero-ikuspegia txertatzea.
Genero-ikuspegia, gizartean esku hartzeko proiektuak diseinatzean.
Aukera-berdintasunaren legezko esparrua.
Nazioarteko protokoloak. Hizkuntza ez-sexistaren gidak eta eskuliburuak.
Sustapen- eta hedapen-tresnetan, genero-ikuspegia txertatzea.
Talde-dinamiketan garapena errazten duen elementu positibotzat baloratzea gatazka.
Arazoak eta gatazkak ebazteko garaian errespetuak eta tolerantziak duten zeregina baloratzea.
5.– Gizartean parte hartzeko proiektuak ebaluatzeko prozedurak definitzea
Proiektuak ebaluatzea:
– Kontzeptua, eginkizunak eta eredu teorikoak.
– Ebaluazioaren printzipioak eta motak.
– Ebaluazioa, programazio-elementu gisa.
Ebaluazio-prozesua aztertzea:
– Faseak.
– Ebaluazioaren edukiak.
– Ebaluazioaren baliabideak eta jarduerak antolatzea.
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko parte hartzeen ebaluazioa eta jarraipena egitea.
Txostenak eta memoriak egitea.
Gizartean parte hartzeko proiektuetan kalitatea kudeatzea.
Informatika-euskarriak informazioaren tratamenduan eta antolamenduan.
Ebaluazioan, objektibotasuna baloratzea.
Gizartean parte hartzeko proiektuen ebaluazioaren garrantzia baloratzea.
4. lanbide-modulua: Gizarte-garapena
Kodea: 1128
Kurtsoa: 1
Iraupena: 132 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 7
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Gizarte-proiektuak diseinatzen ditu, eta, horretarako, gizarte-errealitatearen analisian eta esku-hartzearen plangintzan gizarte-eragileen parte-hartzea bermatuko duten estrategiak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Gizartearen egiturazko elementuak eta gizarte-prozesuaren eragile nagusiak identifikatu ditu.
b) Gizarte-garapenaren testuinguruak, esparruak eta jardun-sektoreak identifikatu ditu.
c) Gizarte-eragileekin harremanak sortzeko eta mantentzeko estrategiak definitu ditu.
d) Gizarte-mailako eragileen, sareen, proiektuen eta programen datu-baseak sortu ditu.
e) Gizarte-garapeneko programak eta esperientziak aztertu ditu.
f) Pertsonen, kolektiboen, taldeen eta erakundeen nahiak eta interesak identifikatzeko tresnak definitu ditu.
g) Gizarte-proiektuetan parte hartzeko plangintzarako faseak, estrategiak eta tresnak deskribatu ditu.
h) Informazio-bideei eta -iturriei buruzko datuak eguneratuta mantentzearen garrantzia argudiatu du.
2.– Gizarte-prozesuen eraikuntzan hiritarren parte-hartzea sustatzeko jarduerak egiten ditu, eta legezko esparruarekin eta eskura dauden baliabideekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Gizartearen eta hiritarren partaidetza-prozesuak eta horien legezko esparrua ezaugarritu ditu.
b) Gizarteko edo zonako taldeen, kolektiboen, entitateen eta erakundeen partaidetza-maila identifikatzeko tresnak landu ditu.
c) Gizarte-partaidetza errazten edo eragozten duten faktoreak identifikatu ditu.
d) Gizarte-eragileen parte-hartzea eta elkarlana sustatzeko baliabideak eta estrategiak hautatu ditu.
e) Gizarte-laguntzan oinarritutako gizartean parte hartzeko jardunak ezaugarritu ditu.
f) Gizarte-laguntzako prozesuetan gizarte-dinamizatzailearen zeregina deskribatu du.
g) Gizarte edo zona batean dauden topagune formalak eta informalak identifikatu ditu.
h) Topaguneen eta materialen kontrolerako eta partaidetza-kudeaketarako protokoloak ezarri ditu.
3.– Gizarte-eragileen artean komunikazioa eta informazio-trukea sustatzeko baliabideak eta estrategiak aplikatzen ditu, lurraldearen eta gizartearen ezaugarriak eta informazio-beharrak identifikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Komunikazio-teknikak eta -estrategiak hautatu ditu, lurraldearen eta gizartearen ezaugarriei erreparatuta.
b) Gizartearen informazio-beharrak identifikatzeko tresnak landu ditu.
c) Jardun-lurraldean dauden komunikazio formaleko eta informaleko tresnak identifikatu ditu.
d) Gizartearen dinamizazioan, informazio-iturri nagusiak identifikatu ditu.
e) Gizarte-prozesuetan sortutako informazioa biltzeko eta sistematizatzeko tresnak landu ditu.
f) Gizarte-proiektuen eta -jardunen komunikaziorako eta hedapenerako baliabideak eta estrategiak erabili ditu.
g) Gizarte-esparruan informazioa trukatzeko eta hedatzeko protokoloak landu ditu.
h) Jardueren hedapen-maila eta emandako informazioaren inpaktua baloratzeko adierazleak definitu ditu.
4.– Elkarte-ehunari laguntza eta euskarri teknikoa eskaintzeko jardunak egiten ditu, elkarte-ehuna eratzeko eta kudeatzeko lege- eta administrazio-esparrua aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Entitate edo elkarte bat eratzeko eta kudeatzeko lege-esparrua eta administrazio-prozedurak aztertu ditu.
b) Entitate edo elkarte bat eratzeko dokumentuak bete ditu.
c) Entitateen eta elkarteen antolamendu-egitura eta egitura funtzionala deskribatu du.
d) Elkarte-ehuna garatzean eta mantentzean gizarte-dinamizatzailearen zeregina eta funtzioak deskribatu ditu.
e) Informazioa kudeatzen duten hainbat organismoren, erakunderen eta baliabideren dokumentazioa eskatzeko bideak identifikatu ditu.
f) Entitateek edo elkarteek administrazioen eskutik jaso ditzaketen laguntzak eta prestazioak identifikatu ditu.
g) Elkarte-ehunari laguntzeko baliabideei buruzko gidak eta datu-baseak landu ditu.
5.– Gizarte-bitartekaritzako prozesuak garatzen ditu, eta, eginkizun horretan, gatazkaren eta inplikatutako gizarte-eragileen ezaugarriak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Gatazkaren egoera ezaugarritzeko muntazko informazioa lortu du.
b) Aztertutako egoerak bitartekaritzaren mende egon behar duen argudiatu du.
c) Gizarte-bitartekaritzako prozesua egitearen faseak eta baldintzak errespetatu ditu.
d) Erabilitako tekniken eta prozeduren aukeraketa argudiatu du.
e) Bitartekaritza-prozesuan entzute aktiboko jarrera izan du.
f) Prozesuaren ebaluazioa egiteko eta erabakien jarraipena egiteko jardun-ildoak ezarri ditu.
g) Bitartekaritza-prozesuarekin lotzen den dokumentazioa bete du.
h) Prozesuarekin lotzen den informazioa fidagarria, baliozkoa eta konfidentziala izatearen beharra baloratu du.
6.– Gizarte-proiektuak ebaluatzeko jarduerak egiten ditu, eragileen parte-hartzea ahalbidetuko duten estrategiak, teknikak eta tresnak hautatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Ebaluazio parte-hartzaileko estrategiak eta tresnak hautatu ditu, gizartearen ezaugarriei eta lortu beharreko helburuei erreparatuta.
b) Parte hartzeko prozesuen jarraipena egiteko tresnak landu ditu, gainerako eragileekin elkarlanean.
c) Ebaluazioa biltzeko eta aztertzeko teknikak eta tresnak eragileen errealitatera egokitu ditu.
d) Ebaluazioaren emaitzak inplikatutako taldekide eta eragile guztiei komunikatzeko protokoloak ezarri ditu.
e) Gizarte-eragileen artean ezarritako lotura eta koordinazio-maila identifikatzeko aukera emango duten analisi-tresnak identifikatu ditu.
f) Gizarte-proiektuan erabilitako komunikazio-estrategien eta -tresnen erabilgarritasuna egiaztatzeko irizpideak eta adierazleak ezarri ditu.
g) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu ebaluazio-txostenak eta memoriak lantzeko, aurkezteko eta hedatzeko.
h) Parte-hartzearen kalitatea kudeatzeko prozedura orokorrak ezarri ditu.
B) Edukiak:
1.– Gizarte-proiektuak diseinatzea
Gizarte-garapeneko esku-hartzearen testuinguruak, esparruak eta sektoreak identifikatzea.
Gizarte-eragileen harremanak sortzeko eta mantentzeko estrategiak definitzea.
Gizarte-eragileekin harremanak sortzea eta mantentzea:
– Estrategiak.
Gizarte-arloko datu-baseak lantzea:
– Informazioaren aukeraketa, sailkapena eta artxiboa. Oinarrizko printzipioak.
– Egiteko irizpideak: fidagarritasuna, eguneratze erraza eta gizarteko kideen aprobetxamendu autonomoa. Irisgarritasuna.
– Informazioa mantentzea eta eguneratzea.
– Gizarte-garapeneko programa eta esperientzia zehatzak aztertzea.
Errealitatearen analisi parte-hartzailea:
– Pertsonen, kolektiboen, taldeen eta erakundeen nahiak eta interesak identifikatzeko tresnak.
– Gizarte-arloan datuak biltzeko teknikak eta tresnak.
Gizarte-egituraren analisia. Gizartearen antolamendua:
– Gizarte-egituren mugaketa. Gizarte eta kultur adierazleak:
«Gizartearen» kontzeptua.
Gizartearen egiturazko elementuak.
Lurraldea, biztanleria, eskaria eta baliabideak.
Gizarte-sarea, taldeak, kolektiboak eta auzoa.
Gizarte-garapena:
– Garapenaren ikuskerak. Aurrekari historikoak.
– Parte-hartzearen testuinguruak, esparruak eta sektoreak.
– Landa-esparrua eta gizarte-garapena.
Gizarte-prozesuaren eragileak:
– Administrazioa eta erakundeak.
– Biztanleria eta antolamenduak.
– Baliabide teknikoak eta profesionalak.
Gizarte-taldea.
Gizarte-dinamizatzailea. Zeregina eta funtzioak. Aurkezpen-protokoloak.
Parte-hartzearen plangintza:
– Prozesuetara eta emaitzetara bideratutako parte-hartzearen plangintza: esparru logikoaren ikuspegia.
Parte-hartzearen balorazioa, gizarte-garapenaren ardatz gisa.
Informazio-bideei eta -iturriei buruzko datuak eguneratuta mantentzearen garrantzia.
2.– Gizarte-prozesuen eraikuntzan hiritarren parte-hartzea sustatzeko jarduerak egitea
Gizarte-partaidetza aztertzea:
– Teknikak eta tresnak.
– Irizpideak eta adierazleak.
Gizarte-partaidetzaren prozesuan eragina duten faktoreak aztertzea:
– Gizarte-partaidetzarako jarrerak eta motibazioak.
Gizarte-eragileen parte-hartzea eta elkarlana sustatzeko baliabideak eta estrategiak hautatzea.
Parte hartzeko estrategiak aplikatzea. Sentsibilizazioa eta motibazioa. Gizartea prestatzea eta gaitzea.
Gizarte-laguntzako prozesuetan gizarte-dinamizatzailearen zeregina deskribatzea.
Gizartearen eta hiritarren partaidetza:
– Jatorria.
– Historia.
– Gaur egungo egoera.
Gizarte-boluntariotza:
– Bilakaera historikoa.
Boluntariotzaren lege-esparrua nazioartearen, estatuaren eta autonomiaren mailan.
– Boluntariotza eta elkarlana.
– Boluntariotzak gaur egun duen zeregina.
– Hiritarren partaidetzaren lege-esparrua.
– Hiritarren partaidetzaren araudiak.
Gizartean parte hartzeko gizarte-laguntza:
– Sare sozialak. Sare sozialen motak eta osaera.
– Autolaguntzako taldeak.
– Profesionalaren zeregina.
Espazioak baliabide metodologiko gisa.
Topaketa-espazioak. Partaidetza-kudeaketa:
– Erabiltzeko eta funtzionatzeko protokoloak.
Zehaztasunez lan egitea.
Arazoen eta ezusteko egoeren aurrean erantzuteko gaitasuna.
3.– Gizarte eragileen artean komunikazioa eta informazio trukea sustatzeko baliabideak eta estrategiak aplikatzea
Gizarteko informazio-beharrak hautemateko metodoak eta teknikak aplikatzea.
Gizarte-ingurunean komunikazio-baliabideak identifikatzea:
– Baliabide formalak eta informalak.
– Baliabideak ikertzea.
Gizarte-garapenean, informazio- eta prestakuntza-kanpainak egitea.
Gizarte-esparruan informazioa kudeatzea:
– Informazioa eguneratzea. Garrantzia.
– Informazioa trukatzeko protokoloak.
– Egiteko irizpideak: eragimena harreran, hartzaileen ezaugarriekiko egokitzapena, bideak, euskarriak, denborak, aldiak, tresnen errentagarritasuna.
– Informazioaren inpaktua. Adierazleak.
Gizarte-mailako parte-hartzeari aplikatutako komunikazio-teknikak.
Komunikazioan parte hartzen duten faktoreak, betiere gizarte-dinamizazioaren esparruan.
Gizarte-esparruan informazioa kudeatzea:
– Informazio-bideak eta -iturriak.
– Datu-baseak.
Parte-hartzearen balorazioa, gizarte-garapenaren ardatz gisa.
Informazio-bideei eta -iturriei buruzko datuak eguneratuta mantentzearen garrantzia.
4.– Elkarte-ehunari laguntzeko eta euskarri teknikoa emateko jardunak egitea
Entitateen eta elkarteen antolamendu-egitura eta egitura funtzionala aztertzea.
– Lanaren antolamendua.
– Komunikazioa.
– Barne-prestakuntza.
– Langileen kudeaketa.
– Profilak eta eginkizunak.
Administrazio-antolaketa: artxiboak eta prozedurak.
Elkarte-ehuna laguntzeko baliabideak hautatzea.
Baliabideak lortzea.
Elkarte-ehuna garatzean eta mantentzean, gizarte-dinamizatzailearen zeregina eta funtzioak deskribatzea.
Gobernuz kanpoko erakundeak (GBE), fundazioak eta gizarte-izaerako elkarteak:
– Esparru historikoa.
Lege-esparrua:
– Elkarteei buruzko legea.
– Fundazioei buruzko legea.
Elkartea/fundazioa sortzeko prozesua.
– Fase bakoitzaren ezaugarriak.
Giza baliabideak elkarteetan, fundazioetan eta GKEetan.
Profesionalaren zeregina eta funtzioak elkarte-ehunari laguntzeko eta euskarri teknikoa emateko garaian.
Herri-administrazioa elkarte-laguntzan.
Finantzazio-motak: diru-laguntzak, hitzarmenak, kontratuak eta zerbitzugintza.
Parte-hartzearen balorazioa, gizarte-garapenaren ardatz gisa.
Informazio-bideei eta -iturriei buruzko datuak eguneratuta mantentzearen garrantzia.
5.– Gizarte-bitartekaritzako prozesuak garatzea
Gizarte-bitartekaritzako prozesuak egitea:
– Etapak identifikatzea. Fase bakoitzaren ezaugarriak.
– Gizartean gatazkak kudeatzeko teknikak aplikatzea.
– Gizarte-bitartekaritzako erabakiak hartzea. Ezaugarriak eta baldintzak.
– Gizarte-bitartekaritzan parte hartzen dutenen zeregina.
– Profesionala bitartekaritza-prozesuan. Funtzioak eta trebetasunak.
Bitartekaritza-prozesuen ebaluazioa eta jarraipena egitea:
– Kanpo-ebaluatzaileekiko koordinazioa gizarte-bitartekaritzan.
Bitartekaritza-prozesuarekin lotzen den dokumentazioa betetzea.
Gizarte-esparruko gatazken kudeaketa:
– Ezaugarriak.
– Ohiko gatazken definizioa eta motak.
– Gatazkaren osagaiak gizarte-esparruan.
– Gatazkaren zikloak.
Gizarte-bitartekaritza:
– Motak, ezaugarriak eta protagonistak, gizarte-esparruko gatazken kudeaketan.
– Bitartekaritza-prozesua gizarte-dinamizazioan.
– Gizarte-bitartekaritzaren printzipioak.
– Aplikazio-esparruak.
– Gizarte-bitartekaritzaren onuradunak.
– Gizarte-bitartekaritzaren alde onak eta txarrak.
– Prozesuarekin lotzen den informazioa fidagarria, baliozkoa eta konfidentziala izatearen beharra baloratzea.
6.– Gizarte-proiektuak ebaluatzeko jarduerak egitea
Partaidetza-prozesuak ebaluatzea. Tresnak, irizpideak eta adierazleak.
Eragileen arteko harremanak eta koordinazio-maila ebaluatzea. Tresnak, irizpideak eta adierazleak.
Komunikazio-estrategiak eta -tresnak ebaluatzea. Tresnak, irizpideak eta adierazleak. Informazioaren hedapenaren eta inpaktuaren adierazleak.
Parte-hartzea ebaluatzea:
– Teknikak eta tresnak.
– Teknikak eta tresnak eragileetara egokitzea.
Gizarte-esparruko txostenak eta memoriak egitea:
– Gizarte-eragileetara egokitzea.
Ebaluazioa gizarte-esparruan: ezaugarriak eta prozesua.
Kanpo-ebaluatzaileekiko koordinazioa.
Emaitzak aurkeztea eta hedatzea.
Kalitatearen kudeaketa gizarte-esparruan.
Prozesuarekin lotzen den informazioa fidagarria, baliozkoa eta konfidentziala izatearen beharra baloratzea.
5. lanbide-modulua: Informazioa eta komunikazioa generoaren ikuspegitik
Kodea: 1401
Kurtsoa: 1
Iraupena: 165 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 12
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Komunikazio-prozesuak genero-ikuspegitik ezaugarritzen ditu, eta pentsamenduaren eta hizkuntzaren arteko loturak eta sexuagatiko diskriminazioan horiek zer-nolako eragina duten aztertzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Hizkuntzaren, pentsamenduaren eta generoaren arteko loturak definitu ditu.
b) Nortasunaren eta giza harremanen eraikuntzan hizkuntzak duen zeregina identifikatu du, bai eta sinesmen- eta ezagutza-sistemetan duena ere.
c) Hizkuntzak generoaren eraikuntzan eta gizarte-irudikapenean duen eragina balioetsi du.
d) Emakumeen eta gizonen gizarte-irudikapen hierarkizatuetako ereduen hedapenean komunikabideek duten zeregina zehaztu du.
e) Komunikabideen diskurtsoak gizarte-erreprodukzioan eta -eraldaketan duen eragina baloratu du.
f) Generoaren eta emakumeen zereginaren gizarte-pertzepzioan eragina duten komunikazio-prozesuak ezaugarritu ditu.
g) Hizkuntzaren erabilera sexistan, komunikazioaren, boterearen eta androzentrismoaren arteko loturak duen eragina identifikatu du.
2.– Komunikazio- eta informazio-prozesuetan generoagatiko diskriminazio-egoerak hautematen ditu, eta mezuaren edukia eta erabilitako hizkera hitzezkoa eta ikonikoa aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Genero-ikuspegia baliatuta azter daitezkeen komunikazioaren elementuak identifikatu ditu, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak hautemate aldera.
b) Komunikazio-prozesuak genero-ikuspegitik aztertzeko estrategiak eta teknikak erabili ditu.
c) Generoagatiko diskriminazio motak identifikatu ditu komunikazioan eta informazioan.
d) Hizkera hitzezko eta ikononikoaren erabilera sexista eta androzentrikoaren eraginez, emakumeei eta gizonei –bai eta euren behar eta interesei ere– ematen zaizkien ikusgarritasun, tratamendu eta garrantzi desberdinak aztertu ditu.
e) Hainbat esparrutan erabilitako komunikazio-sistemak eta -tresnak genero-ikuspegitik aztertzeko protokoloak erabili ditu.
f) Mezuen edukietan, baita hitzezko hizkeran eta ikonikoan ere, estereotipo sexistak eta diskriminatzaileak hautemateko estrategiak eta tresnak aplikatu ditu.
g) Komunikazioan eta informazioan sexuagatiko diskriminazio-egoerak erregistratzeko tresnak erabili ditu.
h) Bildutako informazioa baliagarria eta nahikoa den baloratu du.
3.– Komunikazio- eta informazio-ekintzak diseinatzen ditu genero-ikuspegia baliatuta, eta adierazpen- eta hizkuntza-baliabide ez-sexistak eta ez-diskriminatzaileak eta komunikazio-estiloetan aldaketa sustatzeko estrategiak aukeratzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Komunikazio-estiloetan mantentzen diren elementuak eta aldaketa sustatzen dutenak identifikatu ditu.
b) Komunikazio-estiloetan genero-berdintasunaren alde egiteko eta emakumeen eta gizonen errealitate anitz guztiak era orekatuan adierazteko estrategiak ezarri ditu.
c) Komunikazio- eta informazio-ekintzak egin ditu, gaur egungo genero-desberdintasunezko egoera eta arrakalen inguruan sentsibilizatu eta salatzeko.
d) Alternatiba ez-sexistak definitu ditu, gizonen neurri berean eta tratu berdina emanez, emakumeak gizarteratu eta ikusarazteko mezuak lantzeko.
e) Pentsamendu- eta komunikazio-eredu ez-sexista eta ez-androzentrikoetara aldatzeko komunikazio-jarraibideak ezaugarritu ditu.
f) Gizarte-ingurunean emakumeek egiten duten lana eta daukaten parte-hartzea erakusteko komunikazio-formulak identifikatu ditu.
g) Testuak eta mezuak formatu bibliografiko, ikus-entzunezko eta digitalean eta genero-ikuspegia baliatuta egiteko jarraibideak aintzat hartu ditu.
h) Genero-ikuspegia berdintasunezko komunikazio-jarraibide gisa aintzat hartzearen garrantzia balioetsi du.
4.– Komunikazio- eta informazio-jardunak ezartzen ditu, eta material ez-sexistak eta ez-diskriminatzaileak aukeratu eta lantzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Testuak eta mezuak formatu bibliografiko, ikus-entzunezko eta digitalean egin ditu, genero-ikuspegia baliatuta.
b) Informazio- eta komunikazio-mezuak landu ditu, emakumeak, beren bizitzak, ekarpenak eta beharrak ikusaraziz, eta gizonen kasuan emandako tratamendu berdina izan dute, informazioaren eta komunikazioaren esparru eta erregistro guztietan.
c) Komunikabideetan hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista egiteko jarraibideak aplikatu ditu, genero-ikuspegia baliatuta.
d) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta ez-diskriminatzailea sustatzeko hedapen-tresnak landu ditu.
e) Hizkuntzaren erabilera ez-sexistari erantzuten dioten komunikazio-euskarriak sortu ditu.
f) Hizkuntzaren eta komunikazioaren erabileran gizonen eta emakumeen arteko diskriminaziorik eza sustatzen duten jarraibideak oinarri dituzten informazio-ekintzak proposatu ditu.
g) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu material ez-sexistak lantzeko eta hedatzeko.
h) Hizkuntzaren erabilera ez-sexista eta ez-diskriminatzailea sustatzen duten estandarren eskakizunak errespetatu ditu.
i) Komunikazio- eta informazio-prozesuetan, datuak babesteko araudia errespetatu du.
5.– Komunikazio- eta informazio-jardunak genero-ikuspegia baliatuta ebaluatzen ditu, eta komunikazio- eta informazio-prozesuetan kalitatea bermatzeko horrek duen garrantzia baloratzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Komunikazio- eta informazio-jardunetan, ebaluatzeko jarduerak eta estrategiak planifikatu ditu.
b) Komunikazio- eta informazio-jardunak genero-ikuspegitik ebaluatzeko teknikak eta tresnak aukeratu ditu.
c) Komunikazio- eta informazio-prozesuak genero-ikuspegitik ebaluatzeko adierazleak aukeratu ditu.
d) Datuak ezarritako formatuetan erregistratu ditu, komunikazio-estilo ez-diskriminatzaileetara aldatzeko ekintzak bideratzeko.
e) Txostenak eta memoriak idatzi ditu, hizkeraren erabilera ez-sexista eta ez-diskriminatzailea eginez.
f) Esku-hartzeko testuinguruan eta esku-hartze taldearen barruan informazioa helarazteko kanalak eta bideak aukeratu ditu, genero-ikuspegitik emakumeen eta gizonen arteko ekitatea bermatzen dutenak.
g) Informazioa era argian, ordenatuan eta egituratuan helarazi du.
h) Komunikazio- eta informazio-prozesuetan, genero-ikuspegia kalitate-irizpide gisa hartzearen garrantzia balioetsi du.
B) Edukiak:
1.– Komunikazio prozesuak genero ikuspegitik ezaugarritzea
Hizkuntza-adierazpenak nortasunaren, gizarte-harremanen eta generoaren gizarte-ikuskeraren eraikuntzan duen zeregina identifikatu eta aztertzea.
Emakumeen eta gizonen gizarte-irudikapen hierarkizatuetako ereduen hedapenean komunikabideek duten zeregina hautematea eta aztertzea.
Emakumeen eta gizonen gizarte-irudikapeneko ereduei komunikabideek eskaintzen dizkieten balorazio berezitu eta hierarkizatuen kasuak identifikatu eta aztertzea.
Komunikazioa genero-ikuspegitik aztertzea.
Komunikazioaren, boterearen eta generoaren arteko lotura identifikatzea komunikabideetako informazio-transmisioan.
Genero-indarkeriaren informazio- eta dibulgazio-tratamendua interpretatzea komunikabideetan, botere politikoetan eta, oro har, gizartean.
Komunikabideek genero-ideologiaren transmisioan eta gizarte-eraldaketan duten zeregina aztertzea.
Publizitatean ematen den genero-ikuspegiari buruzko ikerketa.
Pentsamendua, kontzeptuak, terminoak eta generoa.
Komunikazio-prozesuak.
Errealitatearen ikuspegi androzentrikoa. Eredu maskulino hegemonikoa unibertsal bihurtzea.
Errealitatearen ikuspegi ez-androzentrikoa. Emakumeen eta gizonen errealitate guztien ikuspegi inklusiboa.
Komunikabideak, gizarte-erreprodukzio eta -aldaketarako tresna gisa.
Komunikazioa eta boterea. Emakumea komunikabideetan.
Publizitatea eta generoa.
Informazioaren gizartea eta emakumeak.
Pertsonarteko harremanen esparru guztietan komunikazio ez-sexista erabiltzearen garrantzia balioestea.
Gizarte-komunikabideetan hizkuntzaren tratamendu ez-sexista baliatzeak duen garrantziaren inguruan sentsibilizatzea.
Emakumeenganako tratamendu desberdinen eta diskriminatzaileen inguruko balorazio kritikoa.
Pentsamenduaren eta hizkuntzaren arteko harremana aintzat hartzea, bai eta jarrera-aldaketan duen garrantziaz jabetzea ere.
2.– Generoagatiko diskriminazio egoerak hautematea komunikazio eta informazio prozesuetan
Komunikazioa genero-ikuspegitik aztertzea.
Komunikazioan eta informazioan azaltzen diren genero-rolak eta -estereotipoak identifikatzea.
Komunikazioan eta informazioan azaltzen diren generoagatiko diskriminazio motak ikertzea eta kategorizatzea.
Hainbat esparrutan erabilitako komunikazio-sistemak eta -tresnak genero-ikuspegitik aztertzeko protokoloak aukeratzea eta erabiltzea.
Jardun-eredu berriak, desberdintasuna zuzentzeko esku-hartzeak eta esperientziak definitzea eta lehenestea, batez ere emakumeei dagokienez.
Komunikazio- eta informazio-prozesu zehatzetan emakumeei eta gizonei, bai eta beren interes eta beharrei ere, emandako tratamendua eta garrantzia aztertzea.
Komunikazioan eta informazioan azaltzen diren genero-rolak eta -estereotipoak.
Komunikazioan azaltzen diren diskriminazio-prozesuak eta -moduak.
Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazioan azaltzen diren estereotipo sexualak eta diskriminatzaileak aztertu eta hautemateko estrategiak, teknikak eta tresnak.
Hainbat esparrutan erabilitako komunikazio-sistemak eta -tresnak genero-ikuspegitik aztertzeko protokoloak.
Izendatzearen eta izendatzeko moduaren garrantzia. Emakumeak zein gizonak izendatu eta ikusgai bihurtzeko moduak.
Jarrera kritikoa eta analitikoa genero-rol eta -estereotipoen transmisioan.
Autobehaketa baloratzea, generoagatiko sinesmen, jarrera eta portaera diskriminatzaileak aztertzeko abiapuntu gisa.
Informazioa eskaini eta komunikatzeko moduan, generoaren araberako testuinguru diskriminatzaileetan inplizitu dauden alderdi etikoak antzematea.
Komunikazio proaktiboaren banakako eta gizarte-mailako lorpenak eta onurak baloratzea, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna eta legezkoa hobetzen duen heinean.
Moldagarritasuna eta aldaketetara egokitzea.
3.– Komunikazio eta informazio esparruko jardunak diseinatzea, ikuspegi ez sexista erabilita
Komunikazio- eta informazio-jardunak diseinatzea, gaur egungo genero-desberdintasunezko egoerak eta genero-arrakalak salatzeko eta horien inguruan sentsibilizatzeko.
Komunikazio eta informazioaren esparruan, jardun ez-sexistak eta ez-androzentrikoak diseinatzeko jarraibideak aztertzea.
Estrategiak lantzea, hainbat esparrutako komunikazioan eta hizkuntza-adierazpenean eredu ez-sexistetara aldatzeko.
Gida eta eskuliburuen hizkuntza-erabilera ez-sexista eta ez-diskriminatzailea aztertzea.
Hizkuntza-adierazpen ez-sexista egiaztatzea administrazio-alorrean eta idatzizko dokumentazioan, orokorrean.
Komunikazio ez-sexista aztertzea ikus-entzunezko hizkeran.
Hizkuntza-adierazpen ez-sexista identifikatzea gizarte-komunikabideetan.
Komunikazio-estiloetan mantentzen diren eta aldaketa sustatzen duten elementuak.
Hizkuntza-adierazpen ez-sexista gizarte-komunikabideetan, eta laudagarriak diren beste aukera batzuk.
Berdintasuna sustatzeko komunikazio-jarraibide gisa genero-ikuspegiak eta emakumeen benetako ikusgarritasunak duten garrantzia.
Genero-desberdintasunak eta -arrakalak. Sexuaren araberako estatistika-datuak eta horien genero-azterketa.
Hizkuntza-adierazpen ez-sexistak pertsonen garapen osorako, elkar aintzatesteko eta emakumeak eta gizonak gizarteratzerako duen garrantzia balioestea.
Idatzizko dokumentazioan, ikus-entzunezko hizkeran, IKT berrietan eta gizarte-komunikabideetan hizkuntza ez-sexista erabiltzeak dituen ondorioak baloratzea.
Informazio-bilketaren alderdi etikoen inguruan sentsibilizatzea.
4.– Komunikazio eta informazio jardun ez sexistak ezartzea
Tresnak, euskarriak edota espazioak sortzea, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunaren kausak, egoerak, eta horren erreprodukzio- eta justifikazio-baliabideak identifikatzeko helburuarekin.
Testuak eta mezuak hainbat komunikazio-euskarritan lantzea, emakumeak eta beren bizitzak, ekarpenak eta beharrak ikusaraziz, beren bizitza-esparru guztietan eta gizonen tratamendu berdina emanez.
Hainbat esparrutan hizkuntza ez-sexista eta ez-diskriminatzailea erabiltzea sustatzeko tresnak lantzea eta hautematea.
Gizarte-komunikabideetan hizkuntza ez-sexista erabiltzeko jarraibideak aplikatzea.
Genero-berdintasunari buruzko legeria eta araudiaren ikuspegi historikoaren konparazio-azterketa, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun eraginkorra agerian uzte aldera.
– Informazioaren tratamenduan, datuen babesari buruzko araudiaren aplikazio-mailaren konparazio-azterketa egitea hainbat esparrutan.
– Emakumeen zeregina eta beren ekarpenak hedatzea eta ikusaraztea bizitza pribatu eta sozialaren esparru guztietan.
Informazioaren tratamenduari lotutako datuen babesari buruzko araudia.
Hainbat esparrutan hizkuntza ez-sexista erabiltzea sustatzeko tresnak.
Gizarte-komunikabideetan hizkuntza ez-sexista erabiltzeko jarraibideak.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, material ez-sexistak eta ez-diskriminatzaileak lantzeko eta hedatzeko.
Lana garatzeko zehaztasuna eta konpromisoa.
Ostean aztertuko diren informazio ez-sexistaren iturriei buruzko datuak eguneratuta mantentzearen garrantzia.
Hizkuntza-informazio ez-sexista fidagarria eta baliozkoa izatearen beharra balioestea.
Hizkuntza inklusiboa, ez-sexista eta ez-androzentrikoa positiboki baloratzea, egungo errealitatea irudikatzeko modurik zuzenena den aldetik.
5.– Komunikazio eta informazio jardunak genero ikuspegitik ebaluatzea
Ebaluatzeko estrategiak aplikatzea informazio- eta komunikazio-jardueretan.
Emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatua bermatuko duten neurriak aplikatzea ebaluazioaren fase guztietan.
Komunikazio- eta informazio-jardunak genero-ikuspegitik ebaluatzeko teknikak, tresnak eta adierazleak aukeratzea eta erabiltzea.
Txostenak eta memoriak idaztea genero-ikuspegia baliatuta, eta hizkeraren eta irudien erabilera ez-sexista eta ez-androzentrikoa eginez.
Ebaluazio-estrategiak informazio- eta komunikazio-jardueretan.
Komunikazio- eta informazio-jardunak genero-ikuspegitik ebaluatzeko teknikak eta tresnak. Adierazleak.
Informazio-transmisioa genero-ikuspegitik.
Genero-ikuspegia, kalitatea kudeatzeko irizpidea.
Genero-ikuspegia, trebetasun guztiak barne hartzeko eta berritzeko faktorea.
Ebaluazioa kalitate-elementu gisa baloratzea, gizarte-proiektuak aztertu eta jarraitzeko orduan.
Parte-hartzearen ebaluazioan, talde-lanak eta koordinazioak duten garrantzia aintzat hartzea.
Informazioa biltzearen alderdi etikoak balioestea.
6. lanbide-modulua: Genero-indarkeriaren prebentzioa
Kodea: 1402
Kurtsoa: 2
Iraupena: 160 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 12
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Genero-indarkeriazko egoerak ezaugarritzen ditu, eta horien euskarri diren prozesu psikologiko eta soziologikoekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Genero-indarkeria osatzen duten elementuak eta beren arteko loturak definitu ditu.
b) Genero-indarkerian esku hartzen duten oinarrizko prozesuak ezaugarritu ditu.
c) Genero-indarkeriazko egoerak laguntzen edota eragozten dituzten faktoreak deskribatu ditu.
d) Genero-indarkeria motak definitu ditu.
e) Genero-indarkeriaren adierazleak zehaztu ditu.
f) Genero-indarkeriarekin lotutako arrisku-faktoreak deskribatu ditu.
g) Genero-indarkeriazko egoera posibleen ezaugarriak identifikatu ditu.
h) Genero-indarkeriazko egoeretan hedabideek duten eragina baloratu du.
2.– Genero-indarkeriaren inguruko esku-hartze prebentiboaren esparrua ezaugarritzen du, eta bere egitura juridikoa eta administratiboa garatzen den errealitatearekin lotzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Emakumeek eta beren ardurapean dauden adingabeek jasaten duten indarkeriaren inguruan sentsibilizatzea xede duten neurrien aurrekariak eta bilakaera definitu ditu.
b) Genero-indarkeriaren inguruko esku-hartze prebentiboko neurriak identifikatu ditu.
c) Emakumeen eta beren ondorengoen aurkako indarkeria hautemateko eta arreta emateko eskura dauden zerbitzuak ezaugarritu ditu.
d) Genero-indarkeriaren biktimei arreta emateko alorrean profesionalen prestakuntzak duen garrantzia argudiatu du.
e) Genero-indarkeriaren alorreko gaur egungo esparru juridikoa eta administratiboa definitu du.
f) Emakumeen aurkako indarkeria-egoeretan jarduteko dauden protokoloak identifikatu ditu.
g) Informazio-banaketa prozesuan herritarren berezitasunek (lurraldekoak, kulturalak, erlijiosoak, ekonomikoak, sexualak eta pertsonalak) duten eragina identifikatu du.
3.– Prebentzio-jarduerak planifikatzen ditu, biktimei arreta osoa emateko eta eurak babesteko baliabideak aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Biktimei dituzten eskubide eta baliabideen inguruan informatu eta orientatzeak duen garrantzia baloratu du.
b) Indarkeriaren biktimak izandako emakumeei arreta emateko zerbitzuak ezaugarritu ditu.
c) Biktimei arreta fisikoa eta mentala emateko baliabideak ezaugarritu ditu, indarkeriaren ondorioei aurre egitea bultzatuta.
d) Aldi baterako egoitza-beharrei erantzuteko neurriak identifikatu ditu, eta, hala dagokion kasuetan, horien mantenua, ostatua, irisgarritasuna eta segurtasuna bermatu du.
e) Eskura dauden bitarteko teknikoen bidez biktimari segurtasuna ematearen garrantzia baloratu du.
f) Indarkeriako egoeraren ondorioz biktimek dituzten behar ekonomiko, laneko, juridiko, hezkuntzako, kultural eta sozialei erantzuteko baliabideak deskribatu ditu.
g) Genero-indarkeriaren biktimak izandako emakumeentzako edota ardurapean dituzten adingabeentzako arreta-zerbitzu espezializatuak ezaugarritu ditu.
h) Emakumeen aurkako Indarkeriaren Estatuko Behatokiaren funtzioak eta eskumenak, bai eta egungo koordinazio-baliabideak ere, identifikatu ditu.
4.– Genero-indarkerian esku hartzeko estrategiak garatzen ditu, eta egoeraren ezaugarriak ezarritako protokoloarekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Indarkeria-egoeretan jarduteko dauden protokoloak identifikatu ditu.
b) Genero-indarkeriazko kasuetan esku hartzeko protokoloak ezarri ditu.
c) Genero-indarkeriazko egoeretan profesionalak duen zeregina baloratu du.
d) Genero-indarkeriazko kasuetan familietan esku hartzeko protokoloak ezaugarritu ditu.
e) Biktimei aholkularitza osoa emateko une bakoitzean egokiena den zerbitzua aukeratu du, eta jarraitu beharreko pausoak adierazi ditu.
f) Biktima lehentasunezko zerbitzu espezializatura laguntzea justifikatu du.
g) Jardun-protokoloan ezarritako irizpide eta arauen betetzea justifikatu du, genero-indarkeria jasan duten pertsonei emandako tratuari dagokionez.
5.– Genero-indarkeriazko egoerei lotutako esku-hartzea kontrolatu eta jarraitzeko jarduerak egiten ditu, ebaluaziorako estrategia, teknika eta tresnen aukeraketa justifikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Genero-indarkeriaren inguruko esku-hartzea kontrolatu eta jarraitzeko prozesuaren adierazleak identifikatu ditu.
b) Genero-indarkeriaren inguruko esku-hartzea jarraitzeko teknikak, tresnak eta protokoloak aukeratu ditu.
c) Diziplina anitzeko taldeak ezarritako euskarrietan erregistratu ditu datuak.
d) Datu pertsonalen pribatutasuna bermatu du.
e) Informazioa helarazi die esku-hartzean zuzenean nahiz zeharka parte hartzen duten pertsonei.
f) Genero-indarkeriaren inguruko esku-hartzea aldatu edo egokitzeko hartutako erabakiak justifikatu ditu.
B) Edukiak:
1.– Genero-indarkeriazko egoerak ezaugarritzea
Genero-indarkeriaren gizarte- eta egitura-arrazoiak aztertzea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren testuinguruan.
Genero-indarkeriari lotutako adierazleak erabiltzea diagnostikoak egiteko: haurtzaroan, nerabezaroan eta helduaroan.
Genero-indarkeria eta komunikabideak aztertzea.
Emakumeen aurkako indarkerian eragina duten sistema patriarkalaren ezaugarriak identifikatzea.
Indarkeria, kontzeptua eta tipologia. Zuzeneko indarkeria, kulturazkoa eta egiturazkoa. Indarkeriak ikusezin bihurtzea eta legezkotzea.
Nortasun maskulino eta femeninoen eraikuntza-prozesu soziohistorikoa: esleipenak eta desjabetzeak.
Aita-ama-seme/alaben familia-ereduen gizarte-eraikuntza, elkarrekiko interdependentzien eredu gisa. Aldaketa partzialeko familia-ereduak, elkarrenganako gehiegizko eskakizunen eta gatazken sorburu gisa emakumeen eta gizonen arteko harremanetan.
Gizonen eta emakumeen arteko botere-harremanak eta botere-gauzatzea, alde txar eta onak. Desberdintasun- eta esplotazio-harremanak, indarkeriaren sorburu.
Genero-indarkeria motak. Seme-alaben indarkeria gurasoenganako.
Emakumeen sexu-askatasunaren aurkako indarkeriaren eta delituen motak.
Indarkeriaren zikloa.
Emakumeen aurkako indarkeria ezaugarritzea:
– Indarkeria matxista.
– Etxeko indarkeria.
– Emakumeen trafikoa.
– Emakumeen salerosketa.
– Sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena.
– Bortxaketa.
– Emakumeen sexu-organoen ebaketa.
Tratu txarren teoriak eta azalpen-ereduak. Arrisku-faktoreak.
Maitasun erromantikoaren mitoak.
Erasotzailea. Profila eta ezaugarriak.
Genero-indarkeriaren alderdi psikosoziologikoak eta sozialak. Indarkeriaren presentzia eta funtzioa maskulinitatearen eredu hegemonikoetan.
Mikromatxismoak.
Desgaitasunen bat duten emakumeen egoera. Desgaitasun motak eta mailak.
Bizitzako hainbat esparrutan sartzeko zailtasunak.
Jarrera kritikoa, zalantzan jarriz bizi garen gizarte-ereduan eta indarkeria-portaeretan eta -jatorrietan bistakoa eta normalizatua dena.
Indarkerien kausa soziohistorikoak eta pertsonen eguneroko bizitzan dituzten ondorioak ulertzeko interesa.
Gizonen eta emakumeen arteko esplotazio- eta indarkeria-portaeren sustapenean hedabideek duten eragina baloratzea.
Emakumeen aurkako indarkeria-egoeretan parte hartzen duten oinarrizko prozesuak baloratzea.
2.– Genero-indarkeriaren inguruko esku-hartze prebentiboaren esparrua ezaugarritzea:
Genero-indarkeriazko egoeretan jarduteko dauden protokoloak identifikatzea.
«Prestakuntza-taldea» erabili eta maneiatzea, banakako eta taldeko kontzientziazioa eta ahalduntzea laguntzeko baliabide gisa.
Emakumeen aurkako indarkeriaren ondorioak identifikatzea: biktimizazio-prozesuak eta berriro biktimizatzeko edota biktimizazio bikoitzeko prozesuak.
Gatazkak ebaztea. Gatazkak ebazteko estrategiak. Gatazka, eguneroko bizitzari berezkoa zaion elementu moduan.
Genero-indarkeriaren aurka sentsibilizatzeko neurriak aztertzea: publizitate-kanpainak.
Genero-indarkeriaren aurka sentsibilizatzeko neurriak lantzea.
Genero-indarkeriaren aurka prebenitzeko neurriak aztertzea: besteak beste, hezkuntzaren, enpleguaren, kirolaren, hirigintzaren eta jaien alorretan.
Etxeko tratu txarren eta sexu-indarkeriaren biktima izan diren emakumeentzako arreta hobetzeko erakundeen arteko akordioak.
Genero-indarkeriaren kontrako babes osoko neurrien, urruntze-aginduen eta babes-neurrien inguruko indarreko legeria.
Genero-indarkeriaren biktimei laguntza osoa eta babesa emateko zerbitzuak: toki-administrazioa, forala, autonomikoa, elkarteak...
Osasunaren, lanaren eta enpleguaren alorreko neurriak.
Babes-sistema bereziak.
Informazio eta orientazio juridikoa.
Emakumeen aurkako indarkeriaren araudi-erreferentziak eta prozedurazkoak.
Genero-indarkeria eta zuzenbide prozesala, zibila, kanonikoa, zigorrekoa, Europako Erkidegokoa eta nazioarteko erakundeetakoa. Lan-zuzenbidea eta Gizarte Segurantzari buruzkoa. Atzerritartasun-zuzenbidea eta asiloari buruzko legeria.
Gizonen eta emakumeen arteko errespetu- eta onarpen-portaeren aldeko esku-hartze prebentiboa baloratzea.
Lanbide-erantzukizuna genero-indarkeriaren biktimei arreta emateko prozesuetan esku hartzean.
Herritarren berezitasunen inguruan (lurraldekoak, kulturalak, erlijiosoak, ekonomikoak, sexualak eta pertsonalak) sentsibilizatzea eta horiek errespetatzea informazioa landu eta helarazteko prozesuan.
3.– Genero-indarkeria prebenitzeko jarduerak planifikatzea.
Emakumeen aurkako indarkeria-egoeretan esku hartzeko baliabideak aztertzea eta aukeratzea.
Egoera bakoitzean egokienak diren baliabideak identifikatzea.
Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta horren inguruan sentsibilizatzeko gidak eta materialak topatzea.
Emakumeen aurkako indarkeria-prozesuetan parte hartzen duten erakundeak.
Genero-indarkeriaren biktimak izandako emakumeentzako edota ardurapean dituzten adingabeentzako arreta-zerbitzu espezializatuak.
Justiziaren eta laguntza/aholkularitza juridikoaren alorreko baliabideak.
Enplegu eta prestakuntzarako laguntza ekonomikoak eta horietarako baliabideak lehentasunez eskuratzea.
Desgaitasunen bat duten emakumeentzako baliabideak eta materialak.
Emakumearen aurkako Indarkeriaren Estatuko Behatokiaren koordinazio-baliabideak.
Autonomia- eta toki-mailako ekimenak genero-indarkeriaren prebentzioan: Beldur Barik, Ez isildu, Nahiko, Berdinsarea, Gizonduz, Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokia.
Esku hartzeko estrategia egokiak ezartzeko garrantzia baloratzea, aintzat hartuta horiek helburu duten erakundeak eta pertsonak.
Biktimei dituzten eskubide eta baliabideen inguruan ematen zaizkien informazioa eta orientazioa zaintzea.
Eskura dauden bitarteko teknikoen bidez biktimari segurtasuna ematearen garrantzia baloratzea.
4.– Genero-indarkerian esku hartzeko estrategiak garatzea
Genero-indarkeriazko egoeretan jarduteko dauden protokoloak identifikatzea eta ezartzea.
Genero-indarkeriazko kasuetan familietan esku hartzeko protokoloak ezaugarritzea.
Biktimei aholkularitza osoa emateko fase bakoitzean egokiena den zerbitzua aukeratzea, jarraitu beharreko pausoak adierazita.
Biktima lehentasunezko zerbitzu espezializatura laguntzea justifikatzea.
Jardun-protokoloan ezarritako irizpide eta arauen betetzea justifikatzea, genero-indarkeria jasan duten pertsonei emandako tratuari dagokionez.
Familiako esku-hartzea: esku-hartze ereduak, laguntzakotik sistemikora.
Biktimentzako arreta osoa. Desgaitasunen bat duten emakumeei aholkatzeko teknikak.
Genero-indarkeriaren biktimak izandako emakumeekin esku hartzea: juridikoa, psikologikoa eta soziala.
Genero-indarkeriazko kasuetan jarduteko protokoloak
Indarkeriaren biktimen egite-prozesuak errespetatzea.
Genero-indarkeriazko egoeretan jardun duen profesional-taldearen zeregina baloratzea, indarkeriaren biktimen autonomia eta protagonismoa zaindu eta sustatzen duten eragileak diren aldetik.
Jardun-protokoloan ezarritako irizpide eta arauen betetzea baloratzea, genero-indarkeria jasan duten pertsonei emandako tratuari dagokionez.
5.– Genero-indarkeriaren inguruko esku-hartzea jarraitzea eta kontrolatzea
Genero-indarkeriazko egoerei lotutako esku-hartzea kontrolatu eta jarraitzeko prozesuaren adierazleak identifikatzea.
Genero-indarkeriaren inguruko esku-hartzea jarraitzeko teknikak, tresnak eta protokoloak aukeratzea.
Datuak diziplina anitzeko taldeak ezarritako euskarrietan erregistratzea.
Datu pertsonalen pribatutasunaren bermeak ezartzea.
Informazioa helaraztea esku-hartzean zuzenean nahiz zeharka parte hartzen duten pertsonei.
Genero-indarkeriaren inguruko esku-hartzea aldatu edo egokitzeko hartutako erabakiak justifikatzea.
Genero-indarkeriazko egoeretan kontrola eta jarraipena gauzatzeko teknikak eta tresnak.
Datu-bilketa. Erregistroak landu eta betetzeko teknikak.
Datuak euskarri egokietan erregistratzea, kontuan hartuta bildutako datuen baliagarritasuna eta helburua. Erregistroa diseinatzea, euskarri mota aukeratu eta egokitzea: testua, audioa, bideoa, koadernoa/fitxategia, informatika-euskarria.
Kontrol- eta jarraipen-adierazleak.
Txostenak eta memoriak egitea.
Erabakiak hartzeko garaian eta hobekuntza-prozesuetan baliagarria den tresna gisa baloratzea ebaluazioa.
Ebaluazio-prozesuetan parte-hartzea sustatzen dela eta esku-hartzean inplikatutako eragile guztiak aintzat hartzen direla zaintzea.
Datu pertsonalen pribatutasunaren inguruko errespetu profesionala.
7. lanbide-modulua: Emakumeentzako enplegua sustatzea
Kodea: 1403
Kurtsoa: 2
Iraupena: 160 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 12
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Emakumeek enpleguan duten egoera ezaugarritzen du, esparru legala aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Enpleguaren eta lanaren arteko diferentziak ezarri ditu, genero-ikuspegia baliatuta.
b) Emakumeari eta enpleguari buruzko esparru legala interpretatu du.
c) Emakumeek enpleguaren alorrean dituzten beharrak eta eskaerak definitu ditu.
d) Emakumeek enpleguaren alorrean dituzten behar eta eskaeren diagnostikoa egin du.
e) Enpleguaren alorreko diskriminazio motak beroriek garatzen diren esparruekin lotu ditu.
f) Aukera-berdintasunaren alorreko sindikatu-ekintzaren esku-hartzea aztertu du.
g) Emakumeek lan-munduaren garapenerako egiten duten ekarpena baloratu du.
2.– Enpleguaren alorreko berdintasun eraginkorrerako informazio- eta sentsibilizazio-jarduerak antolatzen ditu, familia eta laneko bizitza uztartzeko esparru legala eta horretarako dauden oztopoak aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Familia eta lana uztartzeko esparru legala aztertu du.
b) Enpleguaren alorreko berdintasun eraginkorrarekin lotutako terminologia zehaztasunez erabili du.
c) Enpleguaren alorreko berdintasun eraginkorra zailtzen duten elementuak eta oztopoak hauteman ditu.
d) Informazio eta sentsibilizazioaren alorrean gizarte-eragileek duten zeregina aztertu du.
e) Genero-ikuspegiaren inguruan sentsibilizatzeko jarduerak garatu ditu hainbat lan-eremutan.
f) Enpleguaren alorreko berdintasun eraginkorrerako informazio- eta sentsibilizazio-teknikak aplikatu ditu.
g) Enpleguaren alorreko informazio- eta sentsibilizazio-materialak landu ditu.
h) Esku-hartzearen inguruneko zerbitzuak, baliabideak eta ekintzak ezagutzera emateko komunikazio-euskarriek duten irisgarritasuna egiaztatu du.
i) Informazio- eta sentsibilizazio-jarduerak antolatzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeak duen garrantzia baloratu du.
3.– Enpresentzako aholkularitza-jarduerak antolatzen ditu, enpleguan berdintasun eraginkorra aplikatzeak dituen abantailak aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Gizarte-ikerketako teknikak aplikatu ditu, emakumeak produkzio-sarean txertatzeko aukerak hautemateko.
b) Informazioa biltzeko tresnak landu ditu, ondoren enpresen azterketan aplikatzeko.
c) Enpresa-egituren ezaugarriak aztertu ditu.
d) Lanpostuen eskaintza emakumeen behar eta eskaerekin erlazionatu ditu.
e) Enplegu-sorgune berriak hauteman ditu.
f) Emakumeen beharrak eta esparru legala bateratzen dituzten aholkularitza-estrategiak garatu ditu.
g) Enpresaren barruan emakumeen parte-hartzea sustatzeko ekintzak garatu ditu.
h) Gizonak eta emakumeak baldintza berdinetan enplegura sartu eta bertan mantentzeak duen garrantzia justifikatu du.
4.– Enpleguaren alorrean emakumeak orientatu eta informatzeko prozesuak garatzen ditu, eta euren enplegagarritasuna eta lan-egoera erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Emakumeen enplegagarritasun-maila ezaugarritu du.
b) Orientazio- eta informazio-ekintzetarako helburuak definitu ditu.
c) Esku-hartze estrategiak aukeratu ditu, enplegagarritasuna egoera koiunturalera egokitzeko.
d) Ibilbide pertsonalizatuak diseinatu ditu.
e) Autoenplegu-estrategiak dinamizatu ditu.
f) Enplegu-bilaketa aktiborako teknikak aplikatu ditu.
g) Pertsona bakoitzaren iritzia eta aukerak errespetatzearen garrantzia justifikatu du.
5.– Enplegua sustatzeko prozesua jarraitzeko jarduerak egiten ditu, ebaluaziorako estrategia, teknika eta tresnen aukeraketa justifikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Jarraipen- eta ebaluazio-jarduerak planifikatu ditu, prozesuaren une bakoitza kontuan hartuta.
b) Enplegua sustatzeko prozesuaren adierazleak identifikatu ditu.
c) Datuak biltzeko eta informazioa erregistratzeko tresnak diseinatu ditu.
d) Ebaluazio-jardueretan ateratako datuak aztertu ditu.
e) Enplegua sustatzeko txostenak eta amaierako memoriak landu ditu.
f) Lan-jardunari buruz autogogoeta eta autokritika egitearen garrantzia baloratu du.
g) Erabakiak hartzeko unean ebaluazioa tresna erabilgarri gisa baloratu du.
B) Edukiak:
1.– Emakumeek enpleguaren alorrean duten egoera ezaugarritzea:
Enplegua eta lana genero-ikuspegia baliatuta bereiztea.
Emakumeari eta enpleguari buruzko esparru legala interpretatzea.
Emakumeek enpleguaren alorrean dituzten behar eta eskaeren diagnostikoa egitea.
Enpleguaren alorreko diskriminazio motak beroriek garatzen diren esparruetan aztertzea.
Enpresa publiko eta pribatuetan emakumeek eta gizonek erabiltzen dituzten kontziliazio-neurriak aztertzea.
Aukera-berdintasunaren alorreko sindikatu-ekintzaren esku-hartzea aztertzea.
«Lanaren banaketa sexuala» kontzeptua ekonomia-errealitate ezberdinetara aplikatzea.
Definizioa eta tipologia:
Lana. Enplegua eta lan-egoerak.
Lanaren banaketa sexuala.
Enpleguaren alorreko lege- eta araudi-erreferentziak nazioarte, Europa-, estatu- eta autonomia-mailan.
Emakumeen lan-esparruko beharrak eta eskaerak. Sektore feminizatuak eta lan-prekarietatea.
Diskriminazio zuzenaren eta zeharkakoaren adierazpenak enpleguaren alorrean.
Sexuagatiko diskriminazioa lanean.
Diskriminazio zuzena / zeharkako diskriminazioa enpleguaren eta autoenpleguaren esparruetan.
Estereotipoak eta aurreiritziak lan-esparruan. Sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena enpleguan.
Sindikatu-ekintza eta aukera-berdintasuna. Emakumeak sindikatu-esparruan.
Ekintzailetza genero-ikuspegitik.
Lan- edo lanbide-segregazioa. Segregazio horizontal eta bertikala.
Produkzio-esparruaren eta erreprodukzio-esparruaren arteko lotura.
Ekonomia feminista. Zainketen etika.
Emakumeek lan-munduaren garapenerako egiten duten ekarpena baloratzea.
Lan-esparruan emakumeek berdintasunaren alde egiten duten aldarrikapena baloratzea.
Lan-esparruko genero-estereotipoak eta jokaera sexistak identifikatu eta arbuiatzea.
2.– Enpleguaren alorrean berdintasun eraginkorra sustatzeko jarduerak antolatzea:
Aukera-berdintasunarekin lotutako erakundeak identifikatzea.
Berdintasun eraginkorraren alorreko esparru legala interpretatzea.
Ereduzko esku-hartzearen ingurunean herritarrei eskaintzen zaizkien baliabideak, zerbitzuak eta ekintzak identifikatzea:
Gizonek eta emakumeek erabiltzen dituzten baliabideak, espazioak eta denborak baliatzea.
Eskura dauden baliabide, zerbitzu eta ekintzei buruz lortutako informazioa antolatzeko irizpideak.
Osasunaren dimentsio bakoitzean dauden beharrak interpretatzea genero-ikuspegitik.
Esku-hartzearen inguruneko zerbitzuak, baliabideak eta ekintzak ezagutzera emateko komunikazio-euskarriak ezartzea.
Kontziliazio-neurriak: kontzilizazioa. Erantzunkidetasuna. Denborak kudeatzea.
Norberaren bizitza, familia eta lanekoa uztartzeari buruzko araudia: gidak eta eskuliburuak.
Lan-merkatura sartzea eragozten edo galarazten duten oztopoak.
Zenbait kontzeptu: «kristalezko sabaia», «belusezko ghettoa», «zoru itsaskorra».
Gizarte-eragileen zereginak.
Jardunbide egokiak, ekimen pribatuak eta publikoak sustatuak.
Erreferente femeninoak sektore maskulinizatuetan.
Genero-ikuspegiaren inguruko sentsibilizazio- eta informazio-teknikak eta -materialak enpleguaren alorrean. Hedapen-kanpainak. Taldeak. Testuinguruak.
Esku-hartzearen ingurunean baliabide eta ekintzen inguruko informazioa eguneratuta mantentzearen garrantzia baloratzea.
Informazio- eta sentsibilizazio-jarduerak antolatzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzeak duen garrantzia baloratzea.
3.– Enpresak aholkatu eta aztertzeko jarduerak antolatzea:
Gizarte-ikerketako teknikak aplikatzea, emakumeak produkzio-sarean txertatzeko aukerak hautemateko.
Informazioa biltzeko tresnak lantzea, ondoren enpresen azterketan aplikatzeko.
Enpresa-egituren ezaugarriak aztertzea.
Lanpostu-eskaintza ez-diskriminatzaileen zerrenda.
Lanpostu-eskaintza diskriminatzaileen aurkako argudiatzeak lantzea.
Enplegu-sorgune berriak hautematea.
Emakumeen beharrak eta esparru legala bateratzen dituzten aholkularitza-estrategiak garatzea.
Enpresaren barruan emakumeen parte-hartzea sustatzeko ekintzak garatzea.
Informazio- eta sentsibilizazio-jarduerak antolatzea.
Enpresa, erakundeak eta enplegu-egiturak.
Gizarte-ikerketako teknikak.
Informazioa biltzeko tresnak, enpresak aztertzeko jardueretan.
Lan-eskaintzaren ezaugarriak esku-hartzearen ingurunean.
Lan-orientabide ez-sexista.
Aukeratzeko eta mailaz igotzeko prozesu ez-diskriminatzaileak.
Baliabide-mapak garatzea.
Enplegu-sorguneak. Eskaerak, eskaintzak, zerbitzuak eta enplegu-sorgune potentzialak hautematea.
Aholkularitza-estrategiak. Enpleguan berdintasuna ezartzeko gidak eta eskuliburuak erabiltzea. Berdintasun-zigilua enpresan. Emakundek emandako «Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundea» aitorpena.
Lidergoa trebatzea eta sustatzea.
Informazio- eta sentsibilizazio-jarduerak antolatzea.
Gizonak eta emakumeak baldintza berdinetan enplegura sartu eta bertan mantentzeak duen garrantzia baloratzea.
Emakumeek lan-munduan duten parte-hartzea baloratzea.
4.– Enpleguaren alorrean emakumeei informazioa eta orientazioa emateko prozesuak garatzea:
Emakumeen enplegagarritasun-maila ezaugarritzea.
Orientazio- eta informazio-ekintzetarako helburuak definitzea.
Esku-hartze estrategiak aukeratzea, enplegagarritasuna egoera koiunturalera egokitzeko.
Ibilbide pertsonalizatuak diseinatzea.
Autoenplegu-estrategiak dinamizatzea.
Enplegua modu aktiboan bilatzeko teknikak aplikatzea.
Emakumeek enpleguaren alorrean duten parte-hartzea sustatzeko erreferentziazko gidak eta eskuliburuak erabiltzea.
Emakumeen enplegagarritasuna eta berau hobetzea: enplegurako eta lanbiderako prestakuntza. Konpetentziak egiaztatzeko prozesuak.
Enpleguaren alorreko informazioa eta orientazioa.
Enplegua sortzea, bertara sartzea eta mantentzea. Lanean mailaz igotzea berdintasun-baldintzetan.
Laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak. Lana bilatzeko prozesuan laguntzea.
Lanbide-baliabideei buruzko informazioa.
Lana bilatzeko teknikak.
Autoenplegua: enpresa bat sortzeko prozesua. Oinarrizko erreferentziak.
Emakume ekintzaileentzako planak eta laguntzak.
Ekintzailetzako neurri eta jardunbide egokiei buruzko gidak.
Pertsona bakoitzaren iritzia eta aukerak errespetatzearen garrantzia balioestea.
5.– Enplegua sustatzeko prozesua kontrolatu eta jarraitzeko jarduerak egitea:
Jarraipen- eta ebaluazio-jarduerak planifikatzea, prozesuaren une bakoitza kontuan hartuta.
Enplegua sustatzeko prozesuaren adierazleak identifikatzea.
Datuak biltzeko eta informazioa sexuaren arabera erregistratzeko tresnak diseinatzea.
Datuak euskarri egokietan erregistratzea: lortutako datuak aztertzea.
Ebaluazio-jardueretan ateratako datuak aztertzea.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzea.
Genero-arrakala digitala.
Genero-adierazleak eta ebaluazio-protokoloak enpleguaren sustapenean.
Ebaluazio-tresnak enpleguaren sustapenean.
Datuak euskarri egokietan erregistratzea: lortutako datuak aztertzea.
Ebaluazio-dokumentazioa, enpleguaren sustapenean parte hartzen duten gizarte-eragileen artean banatzeko.
Txostenak eta memoriak.
Genero-ikuspegia duen ebaluazioaren garrantzia baloratzea, enplegua sustatzeko esku-hartzea hobetzeko baliabide gisa.
Genero-berdintasuna sustatzeko goi-mailako teknikariak bere ekintza eta erabakien inguruan hausnartzeko beharra balioestea.
Genero-ikuspegia duen ebaluazioa baloratzea, erabakiak hartzeko unean baliagarria den tresna gisa.
8. lanbide-modulua: Berdintasuna sustatzeko jardun-esparruak
Kodea: 1404
Kurtsoa: 1
Iraupena: 165 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 9
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Esku-hartzearen ingurunea genero-ikuspegitik ezaugarritzen du, eta xede diren herritarren beharrak eta eskaerak eta beren bizi-kalitateari eragiten dioten faktoreak zehazten ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Pertsonen bizi-kalitateari eragiten dioten faktoreak eta bizi-kalitateak norberaren bizitza, familia eta lanekoa uztartzearekin duen lotura identifikatu ditu.
b) Esparru ezberdinetan gizonek eta emakumeek jasaten dituzten diskriminazio motak hauteman ditu.
c) Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren ondoriozko edo horrekin lotutako beharrak identifikatu ditu.
d) Gizonek eta emakumeek beren eguneroko bizitzan erabiltzen dituzten espazio eta denboren erabilera definitu du.
e) Esparru publiko, pribatu eta etxekoan gizonek eta emakumeek dituzten beharrak eta eskaerak, bai eta horiek banantzeko kausak ere, identifikatu ditu.
f) Genero-ikuspegitik, xede den herritarrek esparru ezberdinetan dituzten beharrak definitu ditu.
g) Genero-alborapenak gizonen eta emakumeen autonomia eta mendekotasunaren balorazioan duen garrantzia balioetsi du.
2.– Gizonen eta emakumeen berdintasun eraginkorrerako estrategiak diseinatzen ditu, baliabide, zerbitzu eta ekintzak genero-ikuspegitik aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Aukera-berdintasunarekin lotutako erakundeak identifikatu ditu.
b) Berdintasun eraginkorraren alorreko esparru legala interpretatu du.
c) Ereduzko esku-hartzearen ingurunean herritarrei eskaintzen zaizkien baliabideak, zerbitzuak eta ekintzak identifikatu ditu.
d) Gizonek eta emakumeek baliatzen dituzten baliabide, espazio eta denboren erabilera identifikatu du.
e) Eskura dauden baliabide, zerbitzu eta ekintzei buruz lortutako informazioa antolatzeko irizpideak identifikatu ditu.
f) Osasunaren dimentsio guztietan dauden beharrak interpretatu ditu, genero-ikuspegia baliatuta.
g) Esku-hartzearen inguruneko zerbitzuak, baliabideak eta ekintzak ezagutzera emateko komunikazio-euskarriak ezarri ditu.
h) Informazioa eguneratuta mantentzearen garrantzia baloratu du.
3.– Etxeko esparruan emakumeek garatutako ordaindu gabeko lanaren inguruan informatu eta sentsibilizatzeko ekintzak antolatzen ditu, eta bizitzarako zainketak ikusarazteko eta duten balioa aintzatesteko estrategiak eta teknikak aukeratzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Etxeko esparruko ordaindu gabeko lanaren zereginak eta eskainitako denborak identifikatu ditu.
b) Etxeko esparruko ordaindu gabeko lanaren ondorioak ezarri ditu, maila pertsonalean eta familia-mailan eta egitura sozioekonomikoan.
c) Ordaindu gabeko lanak berau garatzen duten emakumeen bizi-kalitatean dituen ondorioak ezarri ditu.
d) Ordaindu gabeko lana ikusarazi eta aintzatesteko estrategiak eta teknikak ezaugarritu ditu.
e) Bizitzarako zainketetan gizonek eta emakumeek dituzten erantzunkidetasuna sustatzen duten estrategiak aukeratu ditu.
f) Bizitzarako zainketak egitearen bidez garatzen diren balioen garrantzia baloratu du.
4.– Esku-hartzearen esparru eta testuinguruetako kontziliazio-neurrien inguruan informatu eta sentsibilizatzeko estrategiak aplikatzen ditu, eta pertsona, gizarte-talde eta talde ezberdinen tipologietara egokitzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Genero-ikuspegia baliatuta, osasunean, hezkuntzan, aisialdian, norberaren bizitzaren eta familiaren kontziliazioan, mugikortasunean eta denboren kudeaketan dauden beharrak definitu ditu.
b) Pertsona eta taldeen beharrei aurre egiteko baliabideak hautatu ditu.
c) Baliabide, espazio eta denboren inguruko informazioa pertsona, gizarte-talde eta taldeen aniztasunera egokitu du.
d) Emakumeen eta gizonen denbora-erabilerak aldatzeko ekintzak martxan jarri ditu.
e) Emakumeen eta beren beharren aniztasuna kontuan hartzearen garrantzia argudiatu du.
f) Kontziliazio-neurrien inguruan informatu eta sentsibilizatzeko jarduerak aurrera eraman ditu.
5.– Berdintasunaren alorreko esku-hartzea kontrolatu eta jarraitzeko jarduerak egiten ditu, horren eraginkortasuna eta eragina egiaztatzeko tresnak eta adierazleak hautatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Ebaluazioaren uneak identifikatu ditu.
b) Berdintasun eraginkorrerako ekintzen eraginkortasuna eta efizientzia baloratzeko tresnak aukeratu ditu.
c) Berdintasunaren alorreko esku-hartzeen eragina baloratzeko irizpideak eta adierazleak ezarri ditu.
d) Garatutako ekintzak jarraitzeko tresnak aplikatu ditu.
e) Emaitzak komunikatu eta hedatzeko protokoloak identifikatu ditu.
f) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu ebaluazio-txostenak eta memoriak lantzeko, aurkezteko eta hedatzeko.
g) Parte-hartzearen kalitatea kudeatzeko prozedura orokorrak ezarri ditu.
B) Edukiak:
1.– Esku-hartzearen ingurunea genero ikuspegitik ezaugarritzea
Bizi-kalitatearen eta norberaren bizitza, familia eta lanekoa uztartzearen arteko loturetan eragina duten faktoreak aztertzea.
Genero-bereizketarik egin gabe zereginak gauzatzeari dagokionez, pertsonek dituzten eskaerak eta beharrak zentzuz zehatzea.
Genero-desberdintasun eta -bereizketaren eraginez eta horrekin lotuta hartu behar diren neurriak eta beren ondorioak identifikatzea, testuinguru guztietan.
Gizonek eta emakumeek jasaten dituzten edo jasan ditzaketen diskriminazio motak eta kasuak, bai eta horiek gertatzen diren testuinguruak ere, hautematea eta aztertzea.
Generoarekin lotutako rolak eta estereotipoak aztertzea, besteak beste, honako esparru hauetan guztietan: norberaren bizitza, familia eta lanekoa, osasuna eta sexualitatea, kirola, hirigintza, aisialdia eta denboraren kudeaketa.
Genero-alborapenaren eta genero-arrakalaren konparazio-azterketa: prozedurak eta teknikak.
Genero-ikuspegia baliatuta, osasuneko, hezkuntzako, aisialdiko, norberaren bizitza, familia eta lanekoa uztartzeko, mugikortasuneko eta denborak kudeatzeko adierazleen diagnostikoa egitea.
Genero-arrakalak norberaren bizitza, familia eta laneko esparruetan duen eragina.
Bizi-kalitatea genero-ikuspegitik.
Osasunaren eta bizi-kalitatearen arteko lotura, eta hura bultzatzen eta ahultzen duten ereduak.
Espazio publiko, pribatu eta etxekoaren arteko lotura. Espazioen eta denboren erabilera egokiak eta adostuak. Gizonen eta emakumeen arteko diferentziak, aisialdi, osasun eta sexualitateari dagokienez. Kirola, hirigintza, ongizatea eta bizi-kalitatea.
Generoari lotutako rolak eta estereotipoak ezagutzea bizitzako esparru guztietan.
Gizonen eta emakumeen autonomia eta mendekotasuna balioestea.
2.– Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako estrategiak diseinatzea
Genero-berdintasun eraginkorrarekin lotuta EAEk dituen eskumenak identifikatzea.
Gizarte, lan eta beste mota batzuetako proiektuak diseinatzea (edota egokitzea, hala badagokio), emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ezarrita.
Informazioa genero-ikuspegitik aztertzea.
Hainbat ekimenen genero-eragina ebaluatzea.
Genero-ikuspegia baliatuta, norberaren bizitzaren, familia eta lanekoaren arteko kontziliazio, osasun, aisialdi eta denboren kudeaketarekin lotutako gidak eta eskuliburuak aztertzea.
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren inguruko zerbitzuak, baliabideak eta ekintzak helarazten dituzten komunikazio-euskarriak –IKT berriak barne– zerrendatzea eta ezartzea.
Teoria feminista. Feminismoaren historia.
EAEko mugimendu feministaren historia.
Genero-zeharkakotasuna edo
Aukera-berdintasunarekin lotutako erakundeak nazioarte, Europa-, estatu-, autonomia- eta toki-mailetan.
Osasunari, hezkuntzari, aisialdiari, norberaren bizitza, familia eta lanekoa uztartzeari, mugikortasunari eta denborak kudeatzeari eta bizi-kalitatea hobetzeari buruzko araudia.
Generoa aplikatzea azterketa-kategoria gisa:
– Sexua-generoa sistema.
– Genero-rolak eta -estereotipoak.
– Patriarkatua eta boterearen banaketa.
– Genero-adierazleak.
– Genero-eraginaren ebaluazioa.
Zerbitzuak eta baliabideak: osasunekoak (osasunaren dimentsioak: emozionala, sexuala eta ugalketakoa); sexu eta ugalketako zentroak eta familia-plangintzakoak. Sexu-transmisiozko gaixotasunak prebenitzea.
Aisialdi eta denbora libreko zerbitzuak eta baliabideak: sailkapena, ezaugarriak, xede diren pertsonak eta erabiltzaileak.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrarekin lotutako elkarte, erakunde eta zerbitzu nagusiak. Ezaugarriak eta tipologia.
Aisialdi, kultura, kirol eta beste ekintza mota batzuetarako laguntzak, bekak eta baliabideak.
Berdintasun-prozesuetan, diskriminazio positiboa ezagutzea.
Genero-berdintasunaren alorrean martxan jarritako ekimenak modu eraikitzailean balioestea.
Informazioa mantendu eta eguneratzearen garrantziarekiko aurretiko jarrera ona.
3.– Emakumeek etxeko esparruan egiten duten ordaindu gabeko lanaren inguruan informatu eta sentsibilizatzeko ekintzak antolatzea
Bizitzarako zainketen eragina aztertzea ordaindu gabeko lan gisa, maila pertsonalean, familia-mailan eta egitura sozioekonomikoan.
Ordaindu gabeko lanak berau garatzen duten pertsonen eta zehazki emakumeen bizi-kalitatean dituen ondorio txarrak zehaztea.
Ordaindu gabeko lanaren inguruko informazio- eta sentsibilizazio-jarduerak garatzea.
Emakumeen ordaindu gabeko lana ikusarazi eta aintzatesteko estrategiak eta teknikak aztertzea.
Etxeko esparruan eta bizitzarako zainketetan erantzunkidetasuna sustatzeko estrategiak eta tresnak.
Bizitzarako zainketen zereginak eta eskainitako denborak (higienea, elikatzea, berotzea, arreta emozionala, psikikoa eta sexuala, besteak beste). Etxeko lanaren sexu-banaketa adostua edota tradizionala.
Etxeko esparruko ordaindu gabeko lanak dituen eraginak, maila pertsonalean, familiakoan eta sozioekonomikoan.
Etxeko esparruko ordaindu gabeko lanari lotutako balioa (gutxiestea vs balio erantsia ematea), eta horren aplikazioa beste testuinguru batzuetan.
Araudi-erreferentziak.
Emakumeen lan-diskriminazioa eta tradizionalki eurek egindako zereginen gutxiespena banakako zein gizarte-mailan baloratzea.
Tradizionalki gutxien baloratutako zereginetan erantzunkidetasunak dituen abantailak aintzat hartzea.
Etxeko lanak produkzio-zeregin gisa hartzea, beste batzuek adina.
4.– Esku hartzearen esparru eta testuinguruetako kontziliazio neurrien inguruan informatu eta sentsibilizatzeko estrategiak aplikatzea
Genero-ikuspegia baliatuta, osasuneko, hezkuntzako, aisialdiko, norberaren bizitza, familia eta lanekoa uztartzeko, mugikortasuneko eta denborak kudeatzeko baliabideak eta ekintzak ezartzea.
Berdintasun eraginkorraren aldeko gizarte-proiektu, baliabide, espazio eta denborei buruzko informazioa hedatu eta aurkezteko neurriak.
Berdintasun eraginkorra sustatzeko esku-hartze taldearen lan-egiturak aztertzea, bai eta beroriek osatzen dituzten kideen eta taldeen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismoak ere.
Produkzio-esparruan, emakumeen eta gizonen denbora-erabilerak aldatzeko estrategiak: kontziliazio-neurriak.
Aukera-berdintasunaren alorreko profesionalen kontziliazioa eta talde-lana.
Gizarte-antolaketa erantzunkidea.
Talde-lan eta parte-hartze aktiborako jarrera, bai eta gaitasun autonomoa ere, kontziliazio-neurrien hedapenean.
Tradizio errotuak apurtzeko aukeran sinestea, berdintasunezko espazio baten mesedetan.
5.– Berdintasun eraginkorraren alorreko esku hartzea kontrolatu eta jarraitzeko jarduerak egitea
Berdintasun eraginkorraren alorreko ekintzen ebaluazioa eta jarraipena.
Ebaluazio-irizpideak eta -adierazleak aztertzea eta zerrendatzea: osasuna, hezkuntza, aisialdia, norberaren bizitza, familia eta lanekoa uztartzea, mugikortasuna eta denborak kudeatzea.
Emaitzak komunikatu eta hedatzeko txostenak, memoriak eta protokoloak lantzea.
Ebaluazio motak eta horren egitura.
Berdintasunerako esku-hartzeen eraginkortasuna eta efizientzia baloratu, kontrolatu eta jarraitzeko hainbat tresna erabiltzea, esaterako, IKT berriak.
Kalitate-kudeaketa gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorrerako esku-hartzeetan.
Esku-hartzearen kalitate-programen optimizazioan ebaluazioak duen garrantzia baloratzea.
Ebaluazioan, objektibotasuna baloratzea.
9. lanbide-modulua: Emakumeen gizarte-mailako parte-hartzea
Kodea: 1405
Kurtsoa: 2
Iraupena: 120 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 7
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Pertsonen gizarte-mailako parte-hartzea ezaugarritzen du, eta generoarekin eta bizitzako esparru guztiekin erlazionatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Pertsonek gizartean parte hartzeko mota eta maila posibleak ezaugarritu ditu.
b) Ikerketa-protokoloak aplikatu ditu, emakumeek bizitzako esparru guztietan duten partaidetza-maila aztertzeko.
c) Informazio-iturriak aukeratu ditu, pertsonen bizitzako esparruen arabera.
d) Datuak hainbat informazio-iturritatik biltzeko tresnak landu ditu.
e) Emakumeek bizitzako esparru guztietan duten parte-hartzeari buruzko datuak bildu ditu.
f) Partaidetza-datuak sexuen arabera sailkatu eta baloratu ditu.
g) Genero-arrakala lortutako datuetatik abiatuta identifikatu du.
h) Pertsonek gizartean parte hartzeko mota eta mailen eragina baloratu du.
2.– Emakumeek esparru publikoan duten parte-hartzea sustatzeko estrategiak diseinatzen ditu, eta euren beharrei erantzuten dieten antolaketa-egiturekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Emakumeek esparru publikoan parte hartzeko dituzten beharrak eta eskaerak identifikatu ditu.
b) Emakumeek dituzten partaidetza-eskaerei erantzuna emateko sareak eta antolaketa-egiturak identifikatu ditu.
c) Xede diren herritarrek esparru publikoan parte hartzeko dituzten ereduzko beharrak horiei erantzuten dieten antolaketa-egiturekin lotzen ditu.
d) Esku-hartzearen inguruneko eragileekin harremanetan jartzeko eta harreman hori mantentzeko estrategiak eta komunikazio-bideak ezarri ditu.
e) Emakumeek esparru publikoan parte hartzea ahalbidetzen duten egiturak sortzeko eta sendotzeko prozesuak ezaugarritu ditu.
f) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu, esku-hartzearen ingurune batean dauden sareak sortu, bultzatu edo sendotzeko.
g) Topaguneak zehaztu ditu, inplikatutako eragileen interesetatik eta eskura dauden baliabideetatik abiatuta.
3.– Emakumeen ahalduntzea sustatzeko estrategiak diseinatzen ditu, testuingurua eta esku-hartze proiektua aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Desberdintasun-egoerak identifikatu ditu emakumeek erabakiak hartzeko prozesuetan.
b) Emakumeen ahalduntzea laguntzen duten zerbitzuak, egiturak eta antolaketak identifikatu ditu.
c) Genero-
d) Hainbat egoeratan berdintasuna zailtzen duten oztopo ikusezinak identifikatu ditu.
e) Emakumeak ahalduntzeko oztopo ikusezinak apurtzea eta jardunbide egokiak trukatzea xede duten ekintzak ezarri ditu.
f) Erabakiak hartzeko prozesuetan erantzunkidetasuna lagunduko duen jarrera-aldaketa sustatzeko jardunak zehaztu ditu.
g) Sentsibilizazio-ekintzak antolatu ditu, aintzat hartuta xede duten gizarte-sektorearen ezaugarriak.
h) Erabakiak hartzeko esparruetan emakumeen parte-hartzeak duen garrantzia baloratu du, desberdintasun-egoerak identifikatze aldera.
4.– Talde-prozesuetan esku hartzeko estrategiak garatzen ditu, gatazkak genero-ikuspegitik kudeatzeko teknikak aukeratuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Taldeak dinamizatzeko estrategiak planteatu ditu, interes pertsonalak eta taldekoak eta helburu berriak bilatzeko aukera ematen dutenak.
b) Talde-teknikak hautatu ditu, norbanakoaren eta taldearen ezaugarriei erreparatuta.
c) Talde-prozesuak genero-ikuspegitik ezarri ditu.
d) Gatazkak genero-ikuspegitik identifikatu eta kudeatzeko teknikak aplikatu ditu.
e) Genero-ikuspegia barne hartzen duten talde-prozesuetan teknikariak duen zeregina zehaztu du.
f) Esku-hartze estrategiak eta teknikak aukeratzeko orduan, norbanakoaren eta taldearen ezaugarriak aintzat hartzeak duen garrantzia baloratu du.
g) Genero-indarkeria barne hartzen duten eta bestelako jardunbideak dituzten talde-prozesuen arteko diferentziak ezarri ditu.
h) Taldeen bilakaera-faseak ezaugarritu ditu, eta lanbide-jarduerarekin erlazionatu ditu.
5.– Aholkularitza- eta laguntza-prozesuak garatzen ditu, eta emakumeen eskaerak zein beharrak eta eskura dauden baliabideak eta egiturak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Informazioa banakako moduan biltzeko teknikak aplikatu ditu.
b) Emakumeek gizartean parte hartzeko eta ahalduntzeko dituzten beharrak eta eskaerak identifikatu ditu.
c) Esku-hartze talde batean aldez aurretik diseinatutako jardun-planak eta -estrategiak interpretatu ditu.
d) Gizartean parte hartzeko eta ahalduntzeko esparruetan emakumeak lagundu eta aholkatzeko jardun-protokoloak aplikatu ditu.
e) Ereduzko eskaerei erantzuten zaien entzute aktiboko teknikak aplikatu ditu.
f) Laguntza- eta aholkularitza-jardunak erabiltzaileen beharretara egokitu ditu.
g) Laguntza- eta aholkularitza-ekintzak aplikatu ditu, esku-hartzearen banakako edo taldeko izaerara egokituta.
h) Laguntza- eta aholkularitza-prozesuetan, teknikariaren gizarte-trebetasunek duten garrantzia baloratu du.
i) Laguntza eta aholkularitza egiteko estrategiak aplikatu ditu, betiere ahalduntze-ikuspegia oinarri, lagundu eta aholkatutako pertsona protagonista hartuta eta mendekotasun-egoeran egotea saihestuta.
j) Laguntza- eta aholkularitza-espazioak sortzeko ariketa praktikoak egin ditu, segurtasuna eta konfidentzialtasuna erabat bermatuta.
6.– Emakumeen parte-hartzea sustatzeko esku-hartzeak ebaluatzeko jarduerak egiten ditu, horien atzeraelikadura ahalbidetuko duten estrategiak, teknikak eta tresnak hautatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Ebaluazio-tresnak eta -estrategiak hautatu ditu.
b) Emakumeen partaidetza-prozesuen jarraipena egiteko tresnak landu ditu.
c) Ebaluazioa biltzeko eta aztertzeko teknikak eta tresnak eragileen errealitatera egokitu ditu.
d) Ebaluazioaren emaitzak inplikatutako taldekide eta eragile guztiei komunikatzeko protokoloak ezarri ditu.
e) Erabilitako komunikazio-estrategien eta -tresnen erabilgarritasuna egiaztatzeko irizpideak eta adierazleak ezarri ditu.
f) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili ditu ebaluazio-txostenak eta memoriak lantzeko, aurkezteko eta hedatzeko.
g) Parte-hartzearen kalitatea kudeatzeko prozedura orokorrak ezarri ditu.
B) Edukiak:
1.– Emakumeen gizarte-mailako parte-hartzea ezaugarritzea:
Gizarte-mailako parte-hartzearen datuak lortu, interpretatu eta aztertzea.
Hainbat esparrutan genero-arrakala identifikatzea.
Sexuaren arabera sailkatutako gizarte-mailako parte-hartzeari buruzko datuak lotzea esparru guztietan (soziala, lanekoa, politikoa, sindikala, kulturala, elkarteak) eta partaidetza-maila guztietan (parte-hartzea, afiliazioa, ordezkaritza, sustapena, kudeaketa, zuzendaritza, kontsulta, erabakiak hartzea eta beste).
Datuak genero-ikuspegitik aztertzea: genero-aurreiritzi, -rol eta -estereotipoekin lotutako kausa posibleak eta horiek emakumeengan eta gizonengan duten eragina.
Gizarte-mailako parte-hartzea eta generoa.
Emakumeen zeregina duela gutxiko historian:
– Feminismo ilustratua.
– Sufragismoa.
– Feminismoa II. Mundu Gerraren ostean.
– Feminismo garaikideak: feminismoa eta hirurogeita hamarreko hamarkada, feminismo liberala, erradikala eta sozialismoa.
– Feminismo berriak: diferentzien feminismoa, feminismo instituzionala, ekofeminismoa, ziberfeminismoa.
Gizarteratze bereiziko prozesuak eta genero-eragina.
Partaidetza-esparruak.
Partaidetza motak eta gizarte-eraginak.
Gizonen eta emakumeen interesak eta beharrak; horien eragina partaidetza-prozesuetako norberaren inplikazioan.
Partaidetza eta demokrazia, partaidetza eta emakumeen eta gizonen herritartasun osoa.
Gizarte-mailako parte-hartzeak pertsonen garapen osorako eta mota guztietako pertsona arteko harremanetarako duen garrantzia balioestea.
Gizarte-mailako parte-hartzeak dituen ondorioak baloratzea.
Norberaren gizarte-mailako parte-hartzearen prozesuaz arduratzea.
Errespetua eta jarrera proaktiboa, pertsona eta talde guztien benetako parte hartzeko eskubideari dagokionez, sexu-bereizketarik egin gabe.
Emakumeen eta gizonen parte-hartzea baloratzea, kontuan hartuta beren ekarpenen erabilgarritasuna, egokitasuna, originaltasuna, eta abar, eta ez sexua.
2.– Emakumeek esparru publikoan duten gizarte-mailako parte-hartzea sustatzeko estrategiak diseinatzea
Inguruneko eragileekin harremanak ezartzeko eta harreman horiek mantentzeko estrategiak eta baliabideak identifikatzea.
Parte-hartzea sustatzeko estrategiak aplikatzea:
– Ideiak eta iritziak trukatzeko teknikak: – Solasaldi dialogikoak, eztabaida gidatua, eztabaida librea talde txikitan, eztabaida irekia film zein abesti baten ostean eta beste.
– Parte-hartzea sustatzeko teknikak; Philips 66, txutxu-mutxuak eta beste.
– Analisi-ahalmena sustatzeko teknikak: kasuaren metodoa, gertakari erreal edo ustezko baten gertakaria-azterketa prozesua.
– Egoera bat bizipenen bidez ulertzeko teknikak: Zapalduaren antzerkia,
Topagune-espazioak sortzea:
Inguruneko eragileen interesak aztertzea.
Partaidetza-metodologia.
Parte-hartzearen esparruak eta gaiak dibertsifikatzea, bizitzako esparru guztiei eta emakumeen zein gizonen beharrei eta interesei erantzuna emateko.
Emakumeen beharrak eta eskaerak gizarte-mailako parte-hartzearen esparruan.
Lankidetza-egiturak.
Emakumeen gizarte-mailako parte-hartzea artetik abiatuta: Guerrilla girls, Beligerarte, No habrá paz sin las mujeres eta beste.
Lankidetza mota eta modu formalak eta informalak: erakundeak, elkarteak, taldeak, sareak, kolektiboak eta beste.
Emakumeen parte-hartzea esparru publikoan erabakiak hartzeko prozesuetan: mekanismoak eta baliabideak, aukerak eta zailtasunak.
Emakumeek esparru publikoan gizarte-mailako parte-hartzea izateak duen garrantzia balioestea.
Gizarte-komunikabideetan hizkuntzaren tratamendu ez-sexista baliatzeak duen garrantziaren inguruan sentsibilizatzea.
Jarrera kritikoa eta analitikoa genero-rol eta -estereotipoen transmisioan, bai eta emakumeen gizarte-mailako parte-hartzean duten eraginari dagokionez ere.
3.– Emakumeen ahalduntzea sustatzeko estrategiak garatzea:
Banakako zein taldeko erabakiak hartzea sustatzeko estrategiak aplikatzea.
Konpetentzia emozionalak eta gatazkak ebaztekoak garatzea, genero-ikuspegitik.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko sinesmenak, jarrerak eta portaerak identifikatzea.
Emakumeen gizarte-mailako parte-hartzea zailtzen duten genero-muga pertsonalak eta sozialak aztertzea, bai beren ingurunean adierazten direnak bai genero-estereotipo eta -rolekin batera barneratuta dauzkagunak.
Ariketa praktikoak egitea, autonomia pertsonal fisikoa, soziala, kulturala eta beste bultzatzeko estrategiak aplikatuta.
Sexuan/generoan oinarritutako diskriminazioa eta desberdintasuna.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko sinesmenak, jarrerak eta portaerak.
Kohlberg-en justiziaren etika eta Gilligan-en zainketaren etika.
Emakumeen berdintasun eraginkorrerako eta eurak ahalduntzeko politikak.
Dokumentuak. Berdintasun-politiken oinarrizko arauak.
Esparru estrategikoa: ekintza positiborako neurriak, generoa aintzat hartzea eta emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrerako planak.
Emakumeen ahalduntzea laguntzen duten zerbitzuak, egiturak eta antolaketak.
Erabakiak hartzea eta generoa. Berdintasunerako oztopo ikusezinak: kristalezko sabaia, zoru itsaskorra eta belusezko ghettoa, besteak beste.
Jarrera-aldaketa. Aldaketarako gizarte-prozesuak.
Banakako zein taldeko erabakiak hartzea sustatzeko estrategiak.
Autobehaketa baloratzea, sinesmenak, jarrerak eta portaerak aztertzeko abiapuntu gisa.
Pentsamenduak jarrera-aldaketan duen garrantziaz jabetzea.
Ekintza baloratzea banakako eta gizarte-mailako aldaketarako motor gisa.
Garapen moralean gizonen eta emakumeen artean dauden diferentziak ezagutzea eta aintzatestea.
Emakumeen autonomia, ekimen pertsonala eta hartzen dituzten erabakiak baloratzea eta aintzatestea.
4.– Talde-prozesuetan esku hartzeko estrategiak garatzea:
Talde-prozesuak genero-ikuspegitik aztertzea.
Talde-diagnostikorako teknikak genero-ikuspegitik aplikatzea: behaketa eta elkarrizketa, besteak beste.
Talde-dinamikak eta talde-lana egiteko teknikak lantzea eta aplikatzea.
Lidergo-estilo femeninoen (enpatia, elkarrizketa, norabide-aniztasuna) eta maskulinoen (segurtasuna, asertibitatea, norabide bakarra) ezaugarriak eta gizarte-trebetasunak identifikatzea.
Ikasle bakoitzak bere lidergo-estiloa identifikatzeko simulazioak egitea.
Nortasun partekatua.
Lidergoa: definizioa, ezaugarriak eta tipologia.
Lidergo motak. Ezaugarriak, trebetasunak eta baliabideak.
Helburuak identifikatzea.
Talde-dinamiketarako eta gatazkak ebazteko teknikak.
Taldearen bizitzaren faseak.
Gatazken kudeaketa genero-ikuspegitik.
Talde-lanak eta koordinazioak duten garrantzia balioestea.
Talde-lanetan elkartasunez parte hartzea eta ahalegina taldeak eskatzen duenera egokitzea.
Gatazka eta horren ebazpena talde-dinamikei berezkoak zaizkien elementu gisa hartzea.
Arazoak eta gatazkak ebazteko garaian errespetuak eta tolerantziak duten zeregina baloratzea.
Lidergo partekatuaren eta indarkeriazkoa ez den gatazken ebazpenaren inguruko interesa.
5.– Emakumeak lagundu eta aholkatzeko prozesuak garatzea:
Informazioa lortzea laguntza- eta aholkularitza-prozesuetan: datuak banan-banan biltzeko estrategiak, teknikak eta tresnak.
Gizarte-trebetasunak aplikatzea laguntza- eta aholkularitza-prozesuetan. Entzute aktiboko teknikak.
Parte-hartzearekin eta erabakiak hartzearekin lotutako eskaerak identifikatzea eta interpretatzea.
Laguntza- eta aholkularitza-protokoloak aztertzea.
Banakako eta taldeko laguntza- eta aholkularitza-prozesuak egitea, simulazio-teknikak baliatuta.
Laguntza- eta aholkularitza-prozesua eskatzaileen eskaera, behar, interes, erabaki eta erritmo pertsonaletara egokitzea.
Emakumeen garapen osoa sustatzea, beren banakako eta gizarteko autonomia bultzatzeko.
Lagundutako eta aholkatutako emakumeekin segurtasun eta konfidentzialtasunezko espazioa sortzea, bai eta eurei protagonismo osoa ematea ere.
Laguntza- eta aholkularitza-protokoloak.
Parte hartzeko eta erabakiak hartzeko laguntza eta aholkularitza.
Emakumeen banakako eta gizarteko autonomia.
Laguntzea, ahalduntze-ikuspegitik eta mendekotasunik sortu gabe.
Laguntza-funtzioan enpatia eta entzute aktiboaren gaitasuna baloratzea.
Pertsonarteko harremanetako esparruetan komunikazio ez-sexista erabiltzearen garrantzia balioestea.
Hizkuntza-informazio ez-sexista fidagarria eta baliozkoa izatearen beharra balioestea.
Bizitzako esparru guztietan beren autonomia bultzatzeko garapen pertsonal eta sozialaren inguruko interesa.
Hartutako erabaki autonomoak eta egindako ahalduntze-ibilbide pertsonala baloratzea, erabakion emaitza zehatzetik harantz.
6.– Gizarte-proiektuak ebaluatzeko jarduerak egitea
Gizarte-esparruko txostenak eta memoriak lantzea: gizarte-eragileetara egokitzea.
Ebaluazio-adierazleak hautatzea.
Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko, esku-hartzeen ebaluazioa eta jarraipena egitea.
Gizarte-proiektuen genero-eragina ebaluatzea: emakume eta gizonengan eta jardun-esparruko genero-arrakaletan duen eragina.
Parte hartzeko eta erabakiak hartzeko prozesuak ebaluatzea. Tresnak, irizpideak eta adierazleak.
Parte-hartzea ebaluatzea. Teknikak eta tresnak. Eragileetara egokitzea.
Komunikazio-estrategiak eta -tresnak ebaluatzea.
Kalitatearen kudeaketa emakumeen gizarte-mailako parte-hartzearen esparruan.
Proiektuen jardun-esparruan dauden genero-arrakalen inguruko genero-adierazleak lantzea.
Ebaluazioa kalitate-elementu gisa baloratzea, gizarte-proiektuak aztertu eta jarraitzeko orduan.
Parte-hartzearen ebaluazioan, talde-lanak eta koordinazioak duten garrantzia aintzat hartzea.
Informazioa biltzearen alderdi etikoak balioestea.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna baloratzea, parte-hartze demokratikoaren eta herritartasun osoaren funtsezko faktore gisa.
10. lanbide-modulua: Berdintasunerako gizarte-hezkuntzazko esku-hartzea
Kodea: 1406
Kurtsoa: 1
Iraupena: 132 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 7
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari lotutako gizarte- eta hezkuntza-jarduna ezaugarritzen du, eta xede diren taldeen ezaugarri psikosozialekin eta jardun-testuinguruekin erlazionatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan hezkuntza ez-formalak duen zeregina eta garrantzia identifikatu du.
b) Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari lotuta, gizarte- eta hezkuntza-jardunaren oinarri psikopedagogikoak identifikatu ditu.
c) Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari eta baterako hezkuntzari lotuta, gizarte- eta hezkuntza-jarduneko esparruak eta xede diren taldeak identifikatu ditu.
d) Esku-hartzearen abiapuntu gisa, esku-hartze taldeen ezaugarri psikosozialak ezarri ditu.
e) Genero-indarkeriari lotutako norberaren jarrerez eta sinesmenez jabetzeko teknikak eta tresnak ezaugarritu ditu.
f) Inguruneak esku-hartze prozesuan eta emaitzan duen eragina balioetsi du.
g) Genero-indarkeriazko egoerak prebenitu edo horiei aurre egiteko orduan, gizarte- eta hezkuntza-jarduneko programen beharra argudiatu du.
h) Gizarte- eta hezkuntza-jarduna baloratu du, gizarte-aldaketarako eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-jarrerak garatzeko baliabide gisa.
i) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako hezkuntza, baterako hezkuntza, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari lotutako gizarte- eta hezkuntza-jardun nagusi gisa identifikatu du.
2.– Prestakuntza-ekintzak diseinatzen ditu, hezkuntza ez-formalaren estrategiak eta irakatsi eta ikasteko prozesuak aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Hezkuntza ez-formalean irakatsi eta ikasteko prozesua definitu du.
b) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eraginkorrerako jarrerak garatzeko hezkuntza ez-formalaren garrantzia argudiatu du.
c) Hainbat talderentzako prestakuntza-jarduerak diseinatu ditu.
d) Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari eta baterako hezkuntzari lotuta, hezitzaileak prestatzeko programak eta espazioak diseinatu ditu.
e) Esku-hartzearen helburuekin bat datozen esku-hartze metodologiak hautatu ditu.
f) Irakasle-zentroetan, emakumeen aurkako indarkeriari eta baterako hezkuntzari lotutako prestakuntza- eta trebakuntza-jarduera espezifikoak eta jarraituak sustatzearen garrantzia baloratu du.
g) Esku-hartzean garrantzitsuak diren beste eragile batzuekiko lankidetza-bideak eta -estrategiak zehaztu ditu.
h) Baterako hezkuntzaren ezaugarriak, esparruak eta oinarrizko alderdiak identifikatu ditu, hala nola pertsonaren garapen osoa, autonomia pertsonala, elkar zaintzea eta gizonen eta emakumeen erantzunkidetasuna bizitzako esparru guztietan.
3.– Prestakuntza-ekintzak antolatzen ditu, eta esku-hartze taldearen eta testuinguruaren ezaugarrien arabera esku hartzeko baliabideak aukeratzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Gizarte- eta hezkuntza-jardunaren hartzaile izan daitezkeen erakunde eta antolakuntzekin lankidetza-harremanak hasi eta mantentzeko kanalak eta estrategiak ezarri ditu.
b) Esku-hartze programak aurkezteko tresnak landu ditu.
c) Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko eta baterako hezkuntzarako tailerren beharraren inguruan informatu du.
d) Hartzaile potentzialei informazioa, prestakuntza eta sentsibilizazio-ekintzak eskaintzeko tresnak eta materialak hautatu ditu.
e) Tresnak eta materialak hartzaileen ezaugarrietara egokitu ditu.
f) Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko gizarte- eta hezkuntza-jarduneko prozesuetan, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek duten garrantzia baloratu du.
g) Prestakuntza-tailerrak sustatu ditu erakunde eta antolakuntzetan, genero-indarkeria prebenitze aldera.
4.– Hainbat talderentzako prestakuntza-ekintzak ezartzen ditu, eta beren lanbide-zeregina eta esku hartzeko estrategiak eta jarraibideak testuinguruaren arabera aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Esku-hartzearen helburuekin bat datozen baliabideak eta materialak hautatu ditu.
b) Prestakuntza-ekintzak garatzeko materialak landu ditu.
c) Prestakuntza-ekintzak garatzeko giro egokia sortzearen garrantzia baloratu du.
d) Programaren garapenean sor daitezkeen egoera arazotsuen aurrean jarduteko estrategiak eta jarraibideak praktikan jarri ditu.
e) Emakumeen aurkako indarkeriaren esparruan lan egiten duten profesionalen prestakuntzan eta trebakuntzan parte hartzeko jardun-estrategiak ezarri ditu.
f) Jardun-jarraibideak esku-hartzearen esparru bakoitzean teknikariak duen zeregin espezifikora egokitu ditu.
g) Komunikazio-trebetasunak eta gatazkak kudeatzekoak aplikatu ditu.
5.– Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari lotutako gizarte- eta hezkuntza-jardunak ebaluatzeko jarduerak egiten ditu, eta hezkuntza ez-formalari berez dagozkion elementuak eta tresnak aukeratzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Hezkuntza ez-formalean prestakuntza-ekintzak ebaluatzeko sistemak identifikatu ditu.
b) Ebaluazio-sistema hautatu du, garatutako prestakuntza-jardueraren arabera.
c) Prestakuntza-ekintzan parte hartzen duten pertsonen informazioa biltzeko ebaluazio- eta erregistro-protokoloak landu ditu.
d) Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari lotuta, gizarte- eta hezkuntza-jarduneko ekintzak ebaluatzeko adierazleak ezarri ditu.
e) Prestakuntza-ekintzen ebaluazio parte-hartzailea ahalbidetuko duten estrategiak, teknikak eta tresnak hautatu ditu.
f) Prestakuntza-ekintzak ebaluatzean, datuak aztertzeko estrategiak eta teknikak erabili ditu.
g) Ebaluazioaren emaitzen erabilera-protokoloak ezarri ditu, etorkizuneko ekintzen kalitatea hobetzera begira.
B) Edukiak:
1.– Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari lotutako gizarte- eta hezkuntza-jarduna ezaugarritzea:
Eredu eta ingurune soziokulturalak aztertzea indarkeriazko jokaerak erakusteko faktore erabakigarri gisa.
Emakumeen aurkako indarkeriarekin zuzen-zuzenean lotutako genero-aurreiritziak, -estereotipoak eta -rolak identifikatzea.
Maskulinotasun-eredu hegemonikoa aztertzea, emakumeen, norberaren eta beste gizon batzuen aurkako indarkeriaren prebentzioari begira.
Genero-indarkeriari lotutako jarrera eta sinesmenak identifikatzea eta horiez jabetzea.
Emakumeen aurkako indarkeriazko kasu guztien atzean dauden eguneroko egiturazko desberdintasunen agerpenak identifikatzea.
Gizakia, gizarte-produkzioko subjektua. Kulturaren zeregin erabakigarria subjektibotasunaren eraikuntzan.
Garapen eta heltze psikosozialeko prozesuak.
«Emakume izatearen» eta «gizon izatearen» nortasunen eraikuntza-prozesua.
Esku-hartze taldeen ezaugarri psikosozialak: haurtzaroa, gaztaroa, familiak, desgaitasuna duten emakumeak eta beste.
Nortasunaren eraikuntza haurtzaroan eta gaztaroan. Genero-eragina nortasunaren eraikuntzan.
Esku-hartzeko taldeak eta esparruak.
Gizarte-kognizioaren garapena. Gizarte-kategorizazioko prozesuak. Atribuzioa. Rolak eta estereotipoak esleitzea. Nortasun maskulino eta femeninoen gizarteratze berezitua eta uniformatzea.
Gizarte- eta hezkuntza-jarduna, emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko. Oinarri psikopedagogikoak.
Emakumeen aurkako indarkeriaren pertzepzioa talde desberdinetan. Desgaitasunen bat duten emakumeen ahultasuna eta arriskuak.
Hezkuntza formala versus hezkuntza ez-formala. Hezkuntza ez-formalaren printzipioak.
Hezkuntza ez-formala, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari eta baterako hezkuntzari lotutako gizarte- eta hezkuntza-jardunaren esparru gisa.
Jarrera kritikoa, zalantzan jarriz bizi garen gizarte-ereduan bistakoa eta normalizatua dena.
Emakumeen eta gizonen nortasunen eraikuntzan, diskriminazio eta desjabetzearen kausa soziohistorikoak ulertzeko interesa.
Gizarte-eraldaketako prozesuetan, hezkuntza esku-hartzea oinarrizko alderdi gisa hartzea.
Gizarte- eta hezkuntza-ekintzaren hartzaile diren taldeekiko enpatia.
Genero-indarkeriaren prebentzioan gizarte- eta hezkuntza-jardunak duen garrantzia baloratzea.
2.– Prestakuntza-ekintzen diseinua:
Beharrak diagnostikatu, hauteman eta identifikatzeko prozedurak.
Emakumeen aurkako indarkeriari eta baterako hezkuntzari lotuta, gizarte- eta hezkuntza-jarduneko programak aztertzea:
– Helburuak eta ezaugarri orokorrak identifikatzea.
– Lanaren edukiak.
– Esku hartzeko metodologia eta prozedurak.
– Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari lotutako gizarte- eta hezkuntza-jardunari aplikatutako talde-dinamikak.
– Estrategiak eta baliabideak.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko hezkuntza-programak diseinatzea, hainbat talderentzat.
Hezkuntza-erakundeekin eta irakasleekin esku-hartze estrategiak diseinatzea.
IKTak esku-hartzea diseinatzeko tresna eta baliabide gisa erabiltzea.
Ikaskuntzaren kontzeptua eta teoriak.
Haurrekin, nerabeekin, gazteekin eta helduekin aurrera eramaten den hezkuntzako esku-hartzearen ezaugarriak.
Lankidetza beste eragile eta profesional batzuekin: bideak eta estrategiak. Familiaren zeregina.
Baterako hezkuntza, umeen gizarteratze berezituaren aurreko alternatiba gisa: ezaugarriak, esparruak eta oinarrizko alderdiak, hezkuntza formalean zein informalean: pertsonaren garapen osoa, autonomia pertsonala, elkar zaintzea eta gizonen eta emakumeen erantzunkidetasuna bizitzako esparru guztietan.
Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari eta baterako hezkuntzari lotutako esku-hartzea, hainbat taldetan (haurrak, nerabeak, emakumeak, desgaitasuna duten emakumeak, irakasleak eta profesionalak, besteak beste).
Prestakuntza-ekintza motak hezkuntza-erakundeetan.
Gizarte- eta hezkuntza-jardunak dituzten pertsonen aldaketa- eta eraldaketa-prozesuak errespetatzea.
Taldeak sorrera gertatzen den eta norbera nahiz taldea eraldatzen diren leku gisa baloratzea.
Beste talde eta pertsona batzuen hezkuntza-esperientziak, -ibilbideak eta -erritmoak baloratzea.
Lanbide-erantzukizuna talde-prozesuekiko eta horietan sortzen diren dinamikekiko.
3.– Prestakuntza-ekintzak antolatzea
Tresnak eta materialak hartzaileen ezaugarrietara egokitzea.
Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioari lotutako gizarte- eta hezkuntza-jarduneko prozesuetan, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek duten eragina baloratzea.
Genero-indarkeria prebenitzeko prestakuntza-tailerrak sustatzea hainbat erakunde eta antolakuntzatan.
Tailer monografikoak antolatzea:
– Indarkeriaren erabilera natural bihurtzen duten eraikuntza kulturalak aztertzea.
– Rolen eraikuntza soziohistorikoa: gizon izatea, emakume izatea.
– Gaur egungo gizarte-eredua, indarkerien sortzaile gisa.
– Zainketetarako hezkuntza eta gizonen eta emakumeen erantzunkidetasuna bizitzako esparru guztietan.
– Genero-indarkeria.
– Baterako hezkuntza.
– Programak martxan jartzeko estrategiak.
– Beste batzuk.
Hedapen-materialak eta- estrategiak lantzea:
– Kartelak eta eskuko programak.
– IKTak erabiltzea: posta elektronikoa, webgunea, bloga, sare sozialak.
Esku-hartzearen hartzaile izan daitezkeen erakunde eta antolakuntzekin harremanak hasi eta mantentzeko estrategiak hautatu eta baloratzea.
Prestakuntza-ekintzak planifikatzeko informatika-aplikazioak erabiltzea: Project.
Erakundeekin komunikatzeko bideak eta ereduak. Aldizkari ofizialak, eskaerak, laguntzak eta diru-laguntzak.
Esku hartzeko estrategia egokiak ezartzearen garrantzia baloratzea, aintzat hartuta horien ordezkari diren erakundeak eta pertsonak.
IKTak kontuz erabiltzea programak diseinatu eta aurkezteko orduan, bai forma eta edukietan bai komunikazio-bideetan.
Gizarte- eta hezkuntza-ekintza zuzentzen den talde eta erakundeen funtzionamendu-arauak aintzat hartzea eta errespetatzea.
4.– Prestakuntza-ekintzak ezartzea:
Baliabideak hautatzea.
Hezkuntza-izaerako IKTak erabiltzea, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioaren inguruan informatu eta komunikatzeko:
– Sare sozialak erabiltzea.
– Blogak sortu eta horietan parte hartzea...
Esku-hartzea gauzatzeko trebetasun pertsonalak eta sozialak garatzea:
– Laguntza-harremanetako egoerak ezagutu eta maneiatzea. Entzute aktiboa. Talde-lana. Lan-bilerak eta -elkarrizketak zuzentzea.
Teknikariaren zeregina aztertzea, esku-hartze taldearen eta helburuaren arabera: profesionalentzako prestakuntza-programetarako ekarpenak (gizarte zibilaren, berdintasunaren aldeko erakundeen eta lan-jardunaren inguruko ezagutza eta horietan izandako esperientzia).
Indarkeria erabili gabe gatazkak ebazteko teknikak aplikatzea.
Emakumeen aurkako indarkeria eta biktimizazioa prebenitzeko trebetasunak garatzeko teknikak aplikatzea, emakumeak ahalduntzea oinarri:
– Arrisku-egoerak hauteman eta saihestea, besteenganako konfiantza aldatu gabe.
– Egoera gatazkatsuak era asertiboan lantzea, enpatia eta besteenganako konfiantza izateko gaitasuna alde batera utzi gabe. Erru-sentimendurik gabe erantzun negatiboak emateko gaitasuna.
– Laguntza eskatzeko gaitasuna.
– Talde-lana, sare-lana.
Prestakuntza-ekintzen tipologia, zuzentzen diren taldearen eta garatzen diren testuinguruaren arabera: hitzaldiak eta hitzaldi-zikloak, erakusketak, tailer monografikoak, azterketa eta gogoetarako prestakuntza-taldeak, tutoretza, babesa eta jarraipena.
Gatazkak konpontzeko teknikak.
Emakumeen aurkako indarkeria eta biktimizazioa prebenitzeko gaitasunak garatzeko teknikak.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien hezkuntza-aukerak emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan: IKTak, gizarte-komunikazio eta -elkarrekintzarako tresna.
Esku-hartzea gauzatzeko trebetasun pertsonalak eta sozialak:
Laguntza-harremanaren kontzeptuko esparrua. Entzute aktiboaren, talde-lanaren, bilerak zuzentzearen eta lan-elkarrizketen oinarrizko alderdiak.
Jarrera prosoziala, indarkeria eta desberdintasuneko egoerak ulertu, horietan esku hartu eta gainditzeko interesa esplizituki adierazita.
Programak ezartzeko prozedurak eta horiek martxan jartzeko unean hartutako konpromisoak errespetatzeko erantzukizuna.
Ideiak planteatzeko jarrera eta ekimen pertsonala, taldeko zereginetan elkartasunez parte hartuz.
5.– Gazteekin gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea ebaluatzeko jarduerak egitea
Prestakuntza-ekintzak ebaluatzeko protokoloak eta erregistroak lantzea.
Sexuaren arabera bereizitako datuak lortzea. Datuon genero-azterketa egitea.
Emakumeen eta gizonen parte-hartze orekatua bermatuko duten neurriak aplikatzea ebaluazioaren fase guztietan.
IKTak ebaluazio-tresnak garatzeko baliabide gisa erabiltzea.
Gizarte- eta hezkuntza-jardunaren txostenak eta memoriak lantzea.
Gizarte- eta hezkuntza-jardunak emakume eta gizonengan eta jardunaren esparruko genero-arrakaletan duen eragina ebaluatzea ahalbidetzen duten genero-adierazleak lantzea.
Hezkuntza ez-formalean ebaluazio parte-hartzailea egitea.
Ebaluazioa, etengabe hobetzeko prozesuetako gako elementu gisa.
Ebaluazio ororen oinarrizko elementuak:
– Ebaluazioaren asmoa: zertarako.
– Ebaluazioaren helburua: zer.
– Ebaluazioaren eragileak: nortzuk.
– Ebaluazioaren metodologia eta tresnak: zer, zeren bidez.
– Denboralizazioa: noiz.
Ebaluazioetako datuak aztertzeko estrategiak eta teknikak.
Desgaitasunen bat duten emakumeekin egindako gizarte- eta hezkuntza-jardunen ebaluazioa.
Ebaluazio kuantitatiboa versus kualitatiboa. Tresnak eta modalitateak, banakako eta taldeko elkarrizketak, inkesta irekiak/itxiak.
Ebaluazioa aldatu eta hobetzeko gako elementu gisa baloratzea.
Ebaluazio-prozesuetan parte-hartzea sustatzen dela eta gizarte- eta hezkuntza-programetan (bai diseinu- eta ezarpen-faseetan bai gauzatzean) inplikatutako pertsona guztiak aintzat hartzen direla zaintzea.
Ebaluazioaren beraren genero-azterketa baloratzea, hezkuntzako esku-hartzeak etengabe hobetzeko beharrezkoa den tresna gisa.
11. lanbide-modulua: Genero-berdintasuna sustatzeko proiektua
Kodea: 1407
Kurtsoa: 2
Iraupena: 50 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 5
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Produkzio-sektorearen beharrak identifikatzen ditu, eta behar horiek ase ditzaketen ereduzko proiektuekin lotzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Sektoreko enpresak antolamendu-ezaugarrien arabera eta eskaintzen duten produktuaren edo zerbitzuaren arabera sailkatu ditu.
b) Ereduzko enpresak ezaugarritu ditu, haien antolamendu-egitura eta sail bakoitzaren eginkizunak adierazita.
c) Enpresei gehien eskatzen zaizkien beharrak identifikatu ditu.
d) Sektorean aurreikus daitezkeen negozio-aukerak baloratu ditu.
e) Aurreikusten diren eskaerei erantzuteko behar den proiektu mota identifikatu du.
f) Proiektuak izan behar dituen berariazko ezaugarriak zehaztu ditu.
g) Zerga-betebeharrak, lanekoak eta arriskuen prebentziokoak, eta horiek aplikatzeko baldintzak zehaztu ditu.
h) Proposatzen diren produkzio edo zerbitzuko teknologia berriak txertatzeko jaso daitezkeen laguntzak edo diru-laguntzak identifikatu ditu.
i) Proiektua lantzeko jarraitu beharreko lan-gidoia landu du.
2.– Tituluan adierazitako konpetentziekin lotutako proiektuak diseinatzen ditu, eta horiek osatzen dituzten faseak barnean hartu eta garatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Proiektuan jorratuko diren alderdiei buruzko informazioa bildu du.
b) Bideragarritasun teknikoari buruzko azterlana egin du.
c) Proiektua osatzen duten faseak edo zatiak eta horien edukia identifikatu ditu.
d) Lortu nahi diren helburuak ezarri ditu eta horien irismena identifikatu du.
e) Egiteko beharrezkoak diren baliabide naturalak eta pertsonalak aurreikusi ditu.
f) Dagokion aurrekontu ekonomikoa egin du.
g) Abian jartzeko finantziazio-beharrak identifikatu ditu.
h) Diseinatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.
i) Proiektuaren kalitatea ziurtatzeko kontrolatu beharreko alderdiak identifikatu ditu.
3.– Proiektua gauzatzea planifikatzen du, eta esku hartzeko plana eta dagokion dokumentazioa zehazten du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Jarduerak sekuentziatu ditu eta osatzeko premien arabera antolatu ditu.
b) Jarduera bakoitzerako beharrezko baliabideak eta logistika finkatu ditu.
c) Jarduerak gauzatzeko baimenen beharrak identifikatu ditu.
d) Jarduerak gauzatzeko edo jarduteko prozedurak finkatu ditu.
e) Proiektua inplementatzeari datxezkion arriskuak identifikatu ditu, eta arriskuei aurrea hartzeko plana eta beharrezko bitartekoak eta tresneria definitu ditu.
f) Baliabide materialak eta giza baliabideak eta gauzatze-denborak esleitzeko plangintza egin du.
g) Ezartzearen baldintzei erantzuten dien balorazio ekonomikoa egin du.
h) Proiektua ezartzeko edo gauzatzeko beharrezko dokumentazioa zehaztu eta prestatu du.
4.– Proiektua gauzatzean, jarraipena eta kontrola egiteko prozedurak definitzen ditu, eta erabilitako aldagaiak eta tresnak hautatu izana justifikatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Jarduerak edo esku-hartzeak ebaluatzeko prozedura definitu du.
b) Ebaluazioa egiteko kalitate-adierazleak definitu ditu.
c) Jarduerak egitean sor daitezkeen gorabeherak eta izan daitekeen konponbidea ebaluatzeko eta horiek erregistratzeko prozedura definitu du.
d) Baliabideetan eta jardueretan izan daitezkeen aldaketak kudeatzeko prozedura definitu du, horiek erregistratzeko sistema barne.
e) Jarduerak eta proiektua ebaluatzeko beharrezko dokumentazioa definitu eta landu du.
f) Erabiltzaileei edo bezeroei buruzko ebaluazioan parte hartzeko prozedura ezarri du, eta berariazko dokumentuak prestatu ditu.
g) Proiektuaren baldintza-agiria betetzen dela bermatzeko sistema ezarri du, halakorik dagoenean.
5.– Proiektua aurkeztu eta defendatzen du. Horretarako, eraginkortasunez erabiltzen ditu proiektua gauzatzean eta heziketa-zikloko ikasteko prozesuan bereganatutako konpetentzia teknikoak eta pertsonalak.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Proiektuari buruzko memoria-dokumentua egin du.
b) Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak erabiltzen dituen aurkezpena prestatu du.
c) Proiektuaren azalpena egin du. Bertan, haren helburuak eta eduki nagusiak deskribatu ditu eta jasotako ekintza-proposamenen hautaketa justifikatu du.
d) Azalpenean komunikazio-estilo egokia erabili du eta, ondorioz, azalpen antolatua, argia, atsegina eta eraginkorra lortu du.
e) Proiektua babestu du, eta arrazoituta erantzun die epaimahai ebaluatzaileak planteatzen dituen galderei.
12. lanbide-modulua: Ingeles teknikoa
Kodea: E200
Kurtsoa: 2
Iraupena: 40 ordu
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Tituluaren lanbide-esparruarekin, prestakuntza pertsonalarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Zuzeneko mezuaren, telefono bidezkoaren edo entzunezko beste bitarteko baten bidezkoaren xedea ezagutu du.
b) Ahozko mezu zehatzak adierazi ditu egoera puntualak ebazteko: hitzordu bat, produktu bat igortzeko/jasotzeko datak eta baldintzak, makina/gailu baten oinarrizko funtzionamendua.
c) Ahozko argibideak ezagutu ditu eta enpresaren testuinguruan emandako adierazpenei jarraitu die.
d) Sektorearen berezko produktuak edo zerbitzuak deskribatzeko termino tekniko zehatzak erabili ditu.
e) Mezu bat bere elementu guzti-guztiak ulertu beharrik gabe orokorrean konprenitzea zeinen garrantzitsua den konturatu da.
f) Emandako informazioen ideia nagusiak laburbildu ditu bere hizkuntza-baliabideak erabilita.
g) Beharrezkotzat jo duenean diskurtsoa edo horren zati bat berriz formulatzeko eskatu du.
h) Laneko elkarrizketa baterako aurkezpen pertsonala prestatu du.
i) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.
2.– Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Berariazko informazioa atera du eskainitako produktuarekin edo zerbitzuarekin lotutako mezuetatik (publizitate-liburuxkak, funtzionamenduari buruzko eskuliburua) eta bizitza profesionalarekin zerikusia duten eguneroko alderdietatik.
b) Merkataritza-transakzioei buruzko dokumentuak identifikatu ditu.
c) Euskarri telematikoen bitartez (e-posta, faxa, besteak beste) hartutako mezua interpretatu du.
d) Sektoreko web-orri bateko oinarrizko informazioak identifikatu ditu.
e) Dagokion lanbide-esparruko merkataritza-dokumentazioa eta berariazko dokumentazioa bete ditu.
f) Lanbidearen berezko terminologia eta hiztegia zuzen erabili ditu.
g) Aurkezpenetan eta agurretan, prestatu beharreko dokumentuaren berezko adeitasun-formulak erabili ditu.
h) Bere lanbide-ingurunearekin erlazionatutako testuen laburpenak egin ditu.
i) Profilarekin lotutako okupazioak eta lanpostuak identifikatu ditu.
j) Bere konpetentziako lan-prozesu bat deskribatu eta sekuentziatu du.
k) Lan-ingurunean garatu beharreko konpetentziak deskribatu ditu.
l) Curriculum vitaea egiteko, norberaren prestakuntza eta lanbide-konpetentziak aurkezteko Europako herrialdeetan erabiltzen diren jarraibideak bete ditu.
3.– Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu, herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den gizartearen ohitura eta usadioen ezaugarri esanguratsuenak definitu ditu.
b) Herrialdearen berezko gizarte- eta lan-harremanetako protokoloak eta arauak deskribatu ditu.
c) Sektorearen berezko alderdi sozioprofesionalak identifikatu ditu edozein testu motatan.
d) Atzerriko hizkuntza hitz egiten den herrialdearen berezko gizarte-harremanetako protokoloak eta arauak aplikatu ditu.
e) Beste herrialdearen berezko balioak eta ohiturak identifikatu eta bere jatorrizko herrialdekoekin lotu ditu, antzekotasunak eta desberdintasunak ezartzearren.
B) Edukiak:
1.– Profilarekin lotutako ahozko mezuak ulertu eta sortzea
Sektoreko mezu profesionalak eta egunerokoak ezagutzea.
Zuzeneko mezuak, telefono bidezkoak eta grabatutakoak identifikatzea.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.
Beste hizkuntza-baliabide batzuk ezagutzea: gustuak eta lehentasunak, iradokizunak, argudioak, argibideak, baldintzaren eta zalantzaren adierazpena eta bestelakoak.
Ahozko mezuak igortzeko erabiltzen diren erregistroak hautatzea.
Ahozko diskurtsoa mantentzea eta jarraitzea: sostengua ematea, ulertzen dela erakustea, argitzeko eskatzea, eta bestelakoak.
Intonazioa, ahozko testuaren kohesio-baliabide gisa.
Nahikoa ulertzeko soinuak eta fonemak egoki sortzea.
Gizarte-harremanen markatzaile linguistikoak, adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak hautatzea eta erabiltzea.
Laneko elkarrizketa bat prestatzea, dituen prestakuntza eta motibazio pertsonalak aurkezteko.
Sektoreko terminologia espezifikoa.
Gramatika-baliabideak: aditz-denborak, preposizioak, adberbioak, lokuzio preposizionalak eta adberbialak, erlatibozko perpausak, zehar-estiloa, eta bestelakoak.
Hots eta fonema bokalikoak eta kontsonantikoak. Konbinazioak eta elkarteak.
Lan-elkarrizketa baten gaikako atalak.
Atzerriko hizkuntzak lanbide-munduan duen garrantziaz konturatzea.
Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.
Informazio-trukean bete-betean parte hartzea.
Atzerriko hizkuntzan komunikatzeko norberaren gaitasunaz jabetzea.
Hizkuntza bakoitzaren berezko adeitasun-arauak eta erregistro-desberdintasunak errespetatzea.
2.– Profilarekin lotutako idatzizko mezuak interpretatu eta adieraztea
Mezuak formatu desberdinetan ulertzea: eskuliburuak, liburuxkak, eta oinarrizko artikulu profesionalak eta egunerokoak.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak bereiztea.
Erlazio logikoak ezagutzea: aurkakotasuna, kontzesioa, konparazioa, baldintza, kausa, helburua, emaitza.
Denbora-erlazioak bereiztea: aurrekotasuna, gerokotasuna, aldiberekotasuna.
Sektorearen berezko testu erraz profesionalak eta egunerokoak lantzea.
Puntuazio-markak erabiltzea.
Lexikoa hautatzea, egitura sintaktikoak hautatzea, horiek egoki erabiltzeko eduki adierazgarria hautatzea.
Testu koherenteak lantzea.
Lan-ingurunearekin lotzen den lan-eskaintza bateko iragarkien atalak ulertzea.
Dagokion profilarekin lotutako lan-eskaera prestatzea: curriculuma eta motibazio-gutuna.
Euskarri telematikoak: faxa, posta elektronikoa, burofaxa, web-orriak.
Hizkuntzaren erregistroak.
Nazioarteko transakzioekin lotutako dokumentazioa: eskabide-orria, jasotze-orria, faktura.
Europako Curriculum Vitaearen eredua.
Heziketa-zikloarekin lotutako konpetentziak, lanbideak eta lanpostuak.
Ulertzeko eta ulertarazteko interesa izatea eta hori errespetatzea.
Beste kultura batzuen alderdi profesionalekiko interesa erakustea.
Beste kultura eta gizarteetako ohiturak eta pentsamoldea errespetatzea.
Testuaren garapenean koherentziaren premia baloratzea.
3.– Herrialdearen berezko errealitate soziokulturala ulertzea.
Komunikazio-egoera bakoitzerako kultura-elementurik esanguratsuenak interpretatzea.
Enpresaren irudi ona proiektatzeko portaera sozioprofesionala eskatzen duten egoeretan baliabide formalak eta funtzionalak erabiltzea.
Atzerriko hizkuntza (ingelesa) mintzatzen den herrialdeen elementu soziolaboral esanguratsuenak.
Nazioarteko harremanetan, arau soziokulturalak eta protokolokoak balioestea.
Bestelako usadioak eta pentsamoldeak errespetatzea.
13. lanbide-modulua: Laneko prestakuntza eta orientabidea
Kodea: 1408
Kurtsoa: 1
Iraupena: 99 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 5
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Lan-munduratzeko eta bizialdi osoko ikaskuntzako hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak hautatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Etengabeko prestakuntzaren garrantzia baloratu du, enplegatzeko aukerak zabaltzeko eta produkzio-prozesuaren eskakizunetara egokitzeko funtsezko faktore gisa.
b) Tituluaren lanbide-profilari lotutako prestakuntza-ibilbidea eta ibilbide profesionala identifikatu ditu.
c) Profilari lotutako lanbide-jarduerarako eskatzen diren gaitasunak eta jarrerak zehaztu ditu.
d) Tituludunarentzako lanerako eta lan-munduratzeko hobi nagusiak identifikatu ditu.
e) Lana bilatzeko prozesuan erabiltzen diren teknikak zehaztu dira.
f) Tituluari lotutako lanbide-sektoreetan autoenplegurako hautabideak aurreikusi ditu.
g) Erabakiak hartzeko nortasuna, helburuak, jarrerak eta norberaren prestakuntza baloratu ditu.
2.– Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten eraginkortasuna baloratzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Profilari lotutako lan-egoeretan talde-lanak dituen abantailak baloratu ditu.
b) Benetako lan-egoera batean osa daitezkeen lantaldeak identifikatu ditu.
c) Lantalde ez-eraginkorraren aldean, talde eraginkorrak dituen ezaugarriak zehaztu ditu.
d) Taldekideek bere gain hartutako denetako eginkizunen eta iritzien beharra ontzat baloratu du.
e) Taldekideen artean gatazkak sortzeko aukera erakundeen alderdi ezaugarritzat onartu du.
f) Gatazka motak eta horien sorburuak identifikatu ditu.
g) Gatazkak konpontzeko prozedurak zehaztu ditu.
3.– Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta gaitasuna dauka horiek lan-kontratuetan aurkitzeko.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Lan-zuzenbidearen oinarrizko kontzeptuak identifikatu ditu.
b) Enpresaburuen eta langileen arteko harremanetan esku hartzen duten erakunde nagusiak bereizi ditu.
c) Laneko harremanaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak zehaztu ditu.
d) Kontratazio modalitate nagusiak sailkatu ditu, eta kolektibo jakin batzuentzat kontratazioa sustatzeko neurriak identifikatu ditu.
e) Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteko indarrean dagoen legeriak ezarritako neurriak baloratu ditu.
f) Laneko harremanak aldatu, eten eta deuseztatzearen arrazoiak eta ondorioak identifikatu ditu.
g) Soldata-ordainagiria aztertu du, eta haren osagai nagusiak identifikatu ditu.
h) Gatazka kolektiboko neurriak eta gatazkak ebazteko prozedurak aztertu ditu.
i) Tituluarekin zerikusia duen lanbide-sektore bati aplikatzekoa zaion hitzarmen kolektiboan adostutako lan-baldintzak zehaztu ditu.
j) Lan-antolamenduaren ingurune berrien ezaugarriak identifikatu ditu.
4.– Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten du, eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko funtsezko oinarri gisa baloratu du Gizarte Segurantzaren eginkizuna.
b) Gizarte Segurantzak estaltzen dituen kontingentziak zerrendatu ditu.
c) Gizarte Segurantzako sisteman dauden araubideak identifikatu ditu.
d) Gizarte Segurantzako sistemaren barruan enpresaburuaren eta langilearen irudiak dituen betebeharrak identifikatu ditu.
e) Langilearen kotizazio-oinarriak, eta langilearen eta enpresaburuaren irudiari dagozkion kuotak identifikatu ditu.
f) Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak sailkatu eta eskakizunak identifikatu ditu.
g) Legez egon daitezkeen langabezia-egoerak zehaztu ditu.
h) Oinarrizko kontribuzio mailari dagokion langabezia-prestazioaren iraupena eta kopurua kalkulatu ditu.
5.– Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta arrisku-faktoreak aztertuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Enpresaren esparru eta jarduera guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia baloratu du.
b) Lan-baldintzak langilearen osasunarekin erlazionatu ditu.
c) Jardueraren arrisku-faktoreak eta horien ondoriozko kalteak sailkatu ditu.
d) Tituluaren lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan ohikoenak diren arrisku-egoerak identifikatu ditu.
e) Enpresan dauden arriskuak ebaluatu ditu.
f) Lanbide-profilari lotutako lan-inguruneetan, prebentziorako garrantzitsuak diren lan-baldintzak zehaztu ditu.
g) Tituluaren lanbide-profilari lotutako kalte profesionalen motak sailkatu eta deskribatu ditu, bereziki lan-istripuei eta lanbide-gaixotasunei dagokienez.
6.– Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako eragile guztien erantzukizunak identifikatuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Laneko arriskuen prebentzioan dauden eskubide eta betebehar nagusiak zehaztu ditu.
b) Enpresan prebentzioa kudeatzeko moduak sailkatu ditu, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudian ezarritako irizpideen arabera.
c) Arriskuen prebentzioari dagokionez, enpresan langileak ordezkatzeko moduak zehaztu ditu.
d) Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak identifikatu ditu.
e) Enpresan, larrialdirik izanez gero jarraitu beharreko jardun-sekuentziazioa barne hartuko duen prebentzio-plana izatearen garrantzia baloratu du.
f) Tituludunaren lanbide-sektorearekin lotutako lantoki baterako prebentzio-planaren edukia zehaztu du.
g) Larrialdi- eta ebakuazio-plan bat pentsatu du.
7.– Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arrisku-egoerak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Kalteak sorburuan saihesteko eta, saihestezinak badira, haien ondorioak ahalik eta gehien murrizteko aplikatu behar diren prebentzio-teknikak, eta norbera eta taldea babestekoak zehaztu ditu.
b) Mota guztietako segurtasun-seinaleen esanahia eta hedadura aztertu ditu.
c) Larrialdietarako jardun-protokoloak aztertu ditu.
d) Larrialdietan, larritasun-maila desberdinetako biktimak daudenean, zaurituak sailkatzeko teknikak identifikatu ditu.
e) Istripuaren lekuan bertan hainbat kalteren aurrean aplikatu beharreko lehen laguntzetako oinarrizko teknikak identifikatu ditu, baita botikinaren osaera eta erabilera ere.
f) Langileen osasuna zaintzeko eskakizunak eta baldintzak zehaztu ditu, eta prebentzio-neurri gisa duten garrantzia adierazi du.
B) Edukiak:
1.– Lan munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko prozesua
Lan-ibilbiderako interes, gaitasun eta motibazio pertsonalak aztertzea.
Tituluari lotutako prestakuntza-ibilbideak identifikatzea.
Tituluaren lanbide-sektorea definitzea eta aztertzea.
Norberaren ibilbidea planifikatzea:
– Beharrekin eta hobespenekin bateragarriak izango diren epe ertain eta luzerako lan-helburuak ezartzea.
– Uneko eta gerorako pentsatutako prestakuntzarekiko errealistak eta koherenteak.
Ibilbide-planaren, prestakuntzaren eta helburuen arteko koherentzia norberak egiaztatzeko zerrenda bat ezartzea.
Lan-munduan sartzeko beharrezko dokumentuak betetzea (aurkezpen-gutuna, curriculum vitaea), eta test psikoteknikoak eta elkarrizketa simulatuak egitea.
Lana bilatzeko teknikak eta tresnak.
Erabakiak hartzeko prozesua.
Sektoreko enpresa txiki, ertain eta handietan lana bilatzeko prozesua.
Europan ikasi eta enplegatzeko aukerak. Europass, Ploteus.
Tituludunaren lan- eta lanbide-ibilbiderako etengabeko prestakuntzak duen garrantzia baloratzea.
Norberaren ikaskuntzaz arduratzea. Eskakizunak eta aurreikusitako emaitzak ezagutzea.
Autoenplegua lan-mundura sartzeko hautabidetzat balioestea.
Lan-munduan egoki txertatzeko lan-ibilbideak baloratzea.
Lanarekiko konpromisoa. Lortutako trebakuntza baliaraztea.
2.– Gatazka eta lantaldeak kudeatzea.
Antolakundea pertsona talde gisa aztertzea.
Antolamendu-egiturak aztertzea.
Kideek lan-taldean izan ditzaketen eginkizunak aztertzea.
Antolakundeetako gatazken sorrera aztertzea: espazioak, ideiak eta proposamenak partekatzea.
Gatazka motak, esku-hartzaileak eta horien abiapuntuko jarrerak aztertzea.
Gatazkak ebazteko moduak, bitartekotza eta jardunbide egokiak aztertzea.
Lan-taldeen sorrera aztertzea.
Enpresa baten antolamendu-egitura, xede bat lortzeko pertsona-talde gisa.
Talde motak sektoreko industrian, dituzten eginkizunen arabera.
Komunikazioa, taldeak sortzean arrakasta lortzeko oinarrizko elementu gisa.
Lan-talde eraginkorraren ezaugarriak.
Gatazka definitzea: haren ezaugarriak, sorburuak eta etapak.
Gatazkak ebazteko edo ekiditeko metodoak: bitartekaritza, adiskidetzea eta arbitrajea.
Enpresa-helburuak lortzeko pertsonen ekarpena balioestea.
Antolamenduaren eraginkortasunean talde-lanak dituen abantailak eta eragozpenak balioestea.
Talde-lanerako funtsezko faktoretzat komunikazioa baloratzea.
Lan-taldeetan sor daitezkeen gatazkak ebazteko partaidetzazko jarrera izatea.
Gatazkak ebazteko sistemak aztertzea.
3.– Lan-kontratuaren ondoriozko lan-baldintzak
Lan-zuzenbidearen iturriak aztertzea eta hierarkiaren arabera sailkatzea.
Langileen Estatutuari buruzko Legearen Testu Bateginean (LELTB) arautzen diren lan-jardueren ezaugarrien analisia.
Kontratu-modalitate ohikoenak formalizatu eta alderatzea, haien ezaugarrien arabera.
Nomina interpretatzea.
Dagokion lanbide-jarduerako sektorerako hitzarmen kolektiboa aztertzea.
Lan-zuzenbidearen oinarrizko iturriak: Konstituzioa, Europar Batasunaren zuzentarauak, Langileen Estatutua, Hitzarmen Kolektiboa.
Lan-kontratua: kontratuaren elementuak, ezaugarriak eta formalizazioa, gutxieneko edukiak, enpresaburuaren betebeharrak, enpleguari buruzko neurri orokorrak.
Kontratu motak: mugagabeak, prestakuntzakoak, aldi baterakoak, lanaldi partzialekoak.
Lanaldia: iraupena, ordutegia, atsedenaldiak (laneko egutegia eta jaiegunak, oporrak, baimenak).
Soldata: motak, ordainketa, egitura, aparteko ordainsariak, soldataz kanpoko eskuratzeak, soldata-bermeak.
Soldata-kenkariak: kotizazio-oinarriak eta ehunekoak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).
Kontratua aldatu, eten eta deuseztatzea.
Ordezkaritza sindikala: sindikatuaren kontzeptua, sindikatzeko eskubidea, enpresa-elkarteak, gatazka kolektiboak, greba, ugazaben itxiera.
Hitzarmen kolektiboa. Negoziazio kolektiboa.
Lan-antolamenduaren ingurune berriak: kanpora ateratzea, telelana, eta abar.
Lana arautzeko beharra baloratzea.
Bere jarduera profesionalari dagokion sektorearen lan-harremanetan aplikatzen diren arauak ikasteko interesa izatea.
Aurreikusitako legezko bideak laneko gatazken ebazpide gisa aintzat hartzea.
Langileen kontratazioan etika eskaseko eta legez kanpoko jardunak baztertzea, batez ere premia handienak dituzten kolektiboei dagokienez.
Gizartea hobetzeko eragile gisa, sindikatuen eginkizuna aintzat hartu eta balioestea.
4.– Gizarte Segurantza, enplegua eta langabezia.
Gizarte Segurantzako sistema orokorra unibertsala izateak duen garrantzia aztertzea.
Gizarte Segurantzaren prestazioei buruzko kasu praktikoak ebaztea.
Gizarte Segurantzako sistema: aplikazio-esparrua, egitura, araubideak, erakunde kudeatzaileak eta laguntzaileak.
Enpresaburuen eta langileen betebehar nagusiak Gizarte Segurantzaren arloan: afiliazioak, altak, bajak eta kotizazioa.
Babes-ekintza: osasun-asistentzia, amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta ezintasun iraunkorra, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrak, erretiroa, langabezia, heriotza eta biziraupena.
Prestazioen motak, eskakizunak eta kopurua.
Langileak euren eskubideen eta betebeharren inguruan aholkatzeko sistemak.
Herritarren bizi-kalitatea hobetzeko Gizarte Segurantzaren eginkizuna aintzat hartzea.
Gizarte Segurantzarako kotizazioan nahiz prestazioetan iruzurrezko jokabideak gaitzestea.
5.– Arrisku profesionalak ebaluatzea.
Lan-baldintzak aztertu eta zehaztea.
Arrisku-faktoreak aztertzea.
Segurtasun-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Ingurumen-baldintzei lotutako arriskuak aztertzea.
Baldintza ergonomikoei eta psikosozialei lotutako arriskuak aztertzea.
Enpresaren arrisku-esparruak identifikatzea.
Lanbide-eginkizunaren araberako arrisku-protokoloa ezartzea.
Lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren artean bereiztea.
Arrisku profesionalaren kontzeptua.
Enpresan arriskuak ebaluatzea, prebentzio-jardueraren oinarrizko elementu gisa.
Profilari lotutako lan-ingurunearen berariazko arriskuak.
Antzemandako arrisku-egoeren ondorioz langilearen osasunean eragin daitezkeen kalteak.
Lanbide-jardueraren fase guztietan prebentzioaren kulturak duen garrantzia.
Lanaren eta osasunaren arteko lotura balioestea.
Prebentzio-neurriak hartzeko interesa azaltzea.
Enpresan prebentziorako prestakuntza ematearen garrantzia balioestea.
6.– Enpresan arriskuen prebentzioa planifikatzea
Planifikazio- eta sistematizazio-prozesuak bideratzea, oinarrizko prebentzio-tresna gisa.
Laneko Arriskuen Prebentzioari (LAP) buruzko oinarrizko araua aztertzea.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) arloko egitura instituzionala aztertzea.
Lan-ingurunerako larrialdi-plan bat egitea.
Zenbait larrialdi-plan bateratu eta aztertzea.
Lanak giza osasunean eta segurtasunean dituen ondorioak.
Eskubideak eta betebeharrak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.
Erantzukizunak laneko arriskuen prebentzioaren arloan. Erantzukizun mailak enpresan.
Laneko Arriskuen Prebentzioan (LAP) eta osasunean esku hartzen duten agenteak, eta horien eginkizunak.
Prebentzioaren kudeaketa enpresan.
Langileen ordezkaritza prebentzioaren arloan (laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko teknikaria).
Laneko arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten erakunde publikoak.
Prebentzioaren plangintza enpresan.
Larrialdi- eta ebakuazio-planak lan-inguruneetan.
Laneko Arriskuen Prebentzioaren (LAP) garrantzia eta beharra baloratzea.
Laneko arriskuen prebentzioko (LAP) eta laneko osasuneko (LO) agente gisa duen posizioa baloratzea.
Erakunde publikoek eta pribatuek laneko osasunean (LO) errazago sartzeko egindako aurrerapenak baloratzea.
Bere ezagutza baloratzea eta dagokion kolektiboaren larrialdi-planei zabaltzea.
7.– Enpresan prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzea
Norbera babesteko teknikak identifikatzea.
Norbera babesteko neurriak erabiltzeko garaian enpresak eta banakakoek dituzten betebeharrak aztertzea.
Lehen laguntzetako teknikak aplikatzea.
Larrialdi-egoerak aztertzea.
Larrialdietarako jardun-protokoloak egitea.
Langileen osasuna zaintzea.
Banako eta taldeko prebentzio- eta babes-neurriak.
Larrialdi-egoera batean jarduteko protokoloa.
Larrialdi medikoa / lehen sorospenak. Oinarrizko kontzeptuak.
Seinale motak.
Larrialdien aurreikuspena balioestea.
Osasuna zaintzeko planen garrantzia baloratzea.
Proposatutako jardueretan bete-betean parte hartzea.
14. lanbide-modulua: Enpresa eta ekimen sortzailea
Kodea: 1409
Kurtsoa: 2
Iraupena: 60 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 4
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Berrikuntzaren kontzeptua, eta gizartearen aurrerabidearekin eta gizabanakoen ongizatearekin duen lotura identifikatu du.
b) Kultura ekintzailearen kontzeptua, eta enpleguaren eta gizarte-ongizatearen sorburu gisa duen garrantzia aztertu du.
c) Norberaren ekimenaren, sormenaren, prestakuntzaren eta lankidetzaren garrantzia baloratu du, jarduera ekintzailean arrakasta lortzeko ezinbesteko eskakizuntzat.
d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain bateko enplegatuaren lanerako ekimena aztertu du.
e) Sektorean hasten den enpresaburu baten jarduera ekintzailea nola garatzen den aztertu du.
f) Jarduera ekintzaile ororen elementu saihestezintzat aztertu du arriskuaren kontzeptua.
g) Enpresaburuaren kontzeptua, eta enpresa-jarduera garatzeko beharrezko eskakizunak eta jarrerak aztertu ditu.
2.– Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Negozio-ideiak sortzeko prozesu bat garatu du.
b) Tituluarekin lotutako negozio baten esparruan ideia jakin bat hautatzeko prozedura sortu du.
c) Hautatutako negozio-ideiaren inguruko merkatu-azterketa egin du.
d) Merkatu-azterketatik ondorioak atera ditu eta garatu beharreko negozio-eredua ezarri du.
e) Negozio-proposamenaren balio berritzaileak zehaztu ditu.
f) Enpresen gizarte-erantzukizunaren fenomenoa eta enpresa-estrategiaren elementu gisa duen garrantzia aztertu ditu.
g) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten balantze soziala egin du, eta sorrarazten dituen kostu eta mozkin sozial nagusiak deskribatu ditu.
h) Sektoreko enpresetan, balio etikoak eta sozialak gaineratzen dituzten ohiturak identifikatu ditu.
i) Tituluarekin zerikusia duen enpresa txiki eta ertain baten bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioari buruzko azterketa egin du.
j) Enpresa-estrategia deskribatu du eta enpresaren helburuekin lotu du.
3.– Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu. Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Enpresa baten oinarrizko eginkizunak deskribatu ditu eta enpresari aplikatutako sistemaren kontzeptua aztertu du.
b) Enpresaren ingurune orokorraren osagai nagusiak identifikatu ditu; batik bat, ingurune ekonomiko, sozial, demografiko eta kulturalarenak.
c) Berariazko ingurunearen osagai nagusi diren heinean, bezeroekiko, hornitzaileekiko eta lehiakideekiko harremanek enpresa-jardueran duten eragina aztertu du.
d) Sektoreko enpresa txiki eta ertain baten ingurunearen elementuak identifikatu ditu.
e) Enpresa-kulturaren eta irudi korporatiboaren kontzeptuak, eta horiek enpresa-helburuekin duten lotura aztertu ditu.
f) Enpresaren forma juridikoak aztertu ditu.
g) Hautatutako forma juridikoaren arabera, enpresaren jabeek legez duten erantzukizun-maila zehaztu du.
h) Enpresen forma juridikoetarako ezarritako tratamendu fiskala bereizi du.
i) Indarrean dagoen legeriak enpresa txiki eta ertain bat eratzeko exijitutako izapideak aztertu ditu.
j) Erreferentziazko herrian sektoreko enpresak sortzeko dauden laguntza guztiak bilatu ditu.
k) Enpresa-planean, forma juridikoa aukeratzearekin, bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioarekin, administrazio-izapideekin, diru-laguntzekin eta bestelako laguntzekin zerikusia duen guztia barne hartu du.
l) Enpresa txiki eta ertain bat abian jartzeko dauden kanpoko aholkularitza eta administrazio-kudeaketako bideak identifikatu ditu.
4.– Enpresa txiki eta ertain baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu: kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak identifikatzen ditu, eta dokumentazioa betetzen du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Kontabilitatearen oinarrizko kontzeptuak eta kontabilitate-informazioa erregistratzeko teknikak aztertu ditu.
b) Kontabilitate-informazioa aztertzeko oinarrizko teknikak deskribatu ditu, batez ere, enpresaren kaudimenari, likideziari eta errentagarritasunari dagokienez.
c) Tituluarekin zerikusia duen enpresa baten zerga-betebeharrak zehaztu ditu.
d) Zerga-egutegian zerga motak bereizi ditu.
e) Sektoreko enpresa txiki eta ertain batentzako merkataritza eta kontabilitateko oinarrizko dokumentazioa bete du (fakturak, albaranak, eskabide-orriak, kanbio-letrak, txekeak eta bestelakoak), eta dokumentazio horrek enpresan egiten duen bidea deskribatu du.
f) Banku-finantzaketako tresna nagusiak identifikatu ditu.
g) Dokumentazio hori enpresa-planean barne hartu du.
B) Edukiak:
1.– Ekimen sortzailea
Tituluari lotutako sektorearen jardueran berrikuntzak dituen ezaugarri nagusiak aztertzea (materialak, teknologia, prozesuaren antolamendua, etab.).
Ekintzaileen faktore garrantzitsuenak aztertzea: ekimena, sormena, lidergoa, komunikazioa, erabakiak hartzeko ahalmena, plangintza eta prestakuntza.
Jarduera ekintzailean arriskua ebaluatzea.
Sektoreko berrikuntza eta garapen ekonomikoa.
Kultura ekintzailea gizarte-behar gisa.
«Enpresaburu» kontzeptua.
Ekintzaileen jarduna sektoreko enpresa bateko enplegatu gisa.
Ekintzaileen jarduna enpresaburu gisa.
Ekintzaileen arteko lankidetza.
Enpresa-jardueran aritzeko eskakizunak.
Negozio-ideia lanbide-arloaren esparruan.
Kultura ekintzaileari lotutako jardunbide egokiak tituluari dagokion jarduera ekonomikoan eta toki-esparruan.
Izaera ekintzailea eta ekintzailetzaren etika baloratzea.
Ekimena, sormena eta erantzukizuna balioestea ekintzailetzaren bultzatzaile gisa.
2.– Enpresa-ideiak, ingurunea eta haien garapena
Enpresa-ideiak zehazteko tresnak aplikatzea.
Internet bidez, sektoreko enpresei buruzko datuak bilatzea.
Garatu beharreko enpresaren ingurune orokorra aztertzea.
Lanbide-arloko ereduzko enpresa bat aztertzea.
Ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak identifikatzea.
Merkatu-azterketaren ondorioetatik abiatuta, negozio-eredua ezartzea.
Erabakitako ideiaren gainean berrikuntza-ariketak egitea.
Enpresaren betebeharrak berariazko ingurunearekiko eta sozietate osoarekiko (garapen jasangarria).
Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egitea.
Sektoreko enpresen erantzukizun soziala eta etikoa.
Merkatu-azterketa: ingurunea, bezeroak, lehiakideak eta hornitzaileak.
Enpresaren balantze soziala aintzat hartu eta baloratzea.
Genero-berdintasuna errespetatzea.
Enpresa-etika baloratzea.
3.– Enpresa baten bideragarritasuna eta abiaraztea.
Marketin-plana ezartzea: komunikazio-politika, prezioen politika eta banaketaren logistika.
Produkzio-plana prestatzea.
Sektoreko enpresa baten bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzea.
Enpresaren finantzaketa-iturriak aztertzea eta haren aurrekontua egitea.
Forma juridikoa hautatzea. Tamaina eta bazkide kopurua.
Enpresaren kontzeptua. Enpresa motak.
Enpresa baten funtsezko elementuak eta arloak.
Zerga arloa enpresetan.
Enpresa bat eratzeko administrazio-izapideak (ogasuna eta gizarte-segurantza, besteak beste).
Lanbide-arloko enpresentzako diru-laguntzak, bestelako laguntzak eta zerga-pizgarriak.
Enpresaren jabeek duten erantzukizuna.
Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa zorroztasunez ebaluatzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
4.– Administrazio-funtzioa.
Kontabilitate-informazioa aztertzea: diruzaintza, emaitzen kontua eta balantzea.
Dokumentu fiskalak eta lanekoak betetzea.
Merkataritza-dokumentuak betetzea: fakturak, txekeak, letrak, etab.
Kontabilitatearen kontzeptua eta oinarrizko ideiak.
Kontabilitatea, egoera ekonomikoaren irudi zehatz gisa.
Enpresen legezko betebeharrak (fiskalak, lanekoak eta merkataritzakoak).
Dokumentu ofizialak aurkezteko eskakizunak eta epeak.
Sortutako administrazio-dokumentuei dagokienez, antolamendua eta ordena baloratzea.
Administrazioko eta legezko izapideak betetzea.
15. lanbide-modulua: Lantokiko prestakuntza
Kodea: 1410
Kurtsoa: 2
Iraupena: 360 ordu
ECTS kredituetarako baliokidetza: 22
A) Ikaskuntzaren emaitzak eta ebaluazio-irizpideak.
1.– Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek enpresak egiten duen zerbitzu motarekin erlazionatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Enpresaren antolamendu-egitura eta arlo bakoitzaren eginkizunak identifikatu ditu.
b) Enpresaren egitura eta sektorean dauden ereduzko enpresa-antolamenduak alderatu ditu.
c) Zerbitzuaren ezaugarriak eta bezero mota lotu ditu enpresa-jardueraren garapenarekin.
d) Zerbitzugintza garatzeko lan-prozedurak identifikatu ditu.
e) Jarduera behar bezala garatzeko giza baliabideen beharrezko konpetentziak baloratu ditu.
f) Jarduera honetan ohikoenak diren hedabideen egokitasuna identifikatu du.
2.–Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta enpresan ezarritako prozeduren arabera.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Aintzat hartu eta justifikatu ditu:
– Lanpostuan beharrezkoa den langileen eta denboraren eskuragarritasuna.
– Lanposturako beharrezkoak diren jarrera pertsonalak (besteak beste, puntualtasuna eta enpatia) eta profesionalak (besteak beste, ordena, garbitasuna eta erantzukizuna).
– Jarrerazko eskakizunak lanbide-jarduerak dituen arriskuen prebentzioaren aurrean.
– Lanbide-jardueraren kalitatearekin zerikusia duten jarrerazko eskakizunak.
– Lan-talde barruko eta enpresan ezarritako hierarkiekiko harreman-jarrerak.
– Lanaren esparruan egiten diren jardueren dokumentazioarekin zerikusia duten jarrerak.
– Profesionalaren jardun egokiarekin lotuta, esparru zientifikoan eta teknikoan laneratzeko eta berriro laneratzeko prestakuntza-beharrak.
b) Lanbide-jardueran aplikatzekoak diren laneko arriskuen prebentzioari buruzko arauak eta Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.
c) Jarduera profesionalak dituen arriskuen arabera eta enpresaren arauen arabera jarri du abian norbera babesteko tresneria.
d) Garatu dituen jardueretan ingurumena errespetatzeko jarrera izan du.
e) Antolatuta, garbi eta oztoporik gabe mantendu du lanpostua edo jarduera garatzeko eremua.
f) Zuzendu zaion lanaz arduratu da, jasotako argibideak interpretatuz eta betez.
g) Egoera bakoitzean ardura duen pertsonarekin eta taldekideekin komunikazio eraginkorra ezarri du.
h) Taldearen gainerakoekin koordinatu da eta sortzen diren gertakaririk adierazgarrienak komunikatu ditu.
i) Bere jardueraren garrantzia eta zereginen aldaketetara egokitzeko beharra baloratu ditu.
j) Lana garatzean arauak eta prozedurak aplikatzeaz arduratu da.
3.– Genero-indarkeria prebenitzeko edota berdintasuna sustatzeko jarduera prestatzeko eragiketak egiten ditu, eta, horretarako, erakundean edo enpresan ezarritako arauen eta jarraibideen araberako teknikak eta prozedurak aplikatzen ditu.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Genero-indarkeria prebenitzeko edota berdintasuna sustatzeko jarduera prestatzeko jasotako jarraibideak interpretatu ditu.
b) Garatu beharreko lan-prozesuak prestatzearekin lotzen den dokumentazioa identifikatu du.
c) Ezarritako arauen eta jarraibideen araberako kontrol-prozedurak erabili ditu.
d) Genero-indarkeria prebenitzeko edota berdintasuna sustatzeko jarduera garatuko den espazioen egokitzapen-beharrak identifikatu ditu.
e) Jarduerari hasiera emateko irizpideak behar bezala aplikatu ditu, ezarritako arauak eta jarraibideak kontuan izanik.
f) Zerbitzuaren hartzaileen beharrak ezagutu eta finkatu ditu, ezarritako protokoloak kontuan hartuta.
g) Erabiltzaileekin lehen harremana izateko prozedurak behar bezala egin ditu, bitartekoak erabilita eta teknikak aplikatuta, ezarritako argibideen eta/edo arauen arabera.
h) Genero-indarkeria prebenitzeko edota berdintasuna sustatzeko jarduera prestatzeko prozesuan sortutako zailtasunak identifikatu ditu.
4.– Lan-plangintzan aurreikusten diren jarduerak inplementatzen ditu, eta, horretarako, garatu beharreko jardueren berezko prozeduren eta tekniken aplikazioarekin lotzen ditu ezarritako arauak eta jarraibideak.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Genero-indarkeria prebenitzeko edota berdintasuna sustatzeko jarduera egiteko jasotako jarraibideak interpretatu ditu.
b) Garatu beharreko lan-prozesuekin lotzen den dokumentazioa identifikatu du.
c) Ezarritako prozedurei jarraituz egin ditu zereginak.
d) Lanbidearen irizpide deontologikoak kontuan izanik egin ditu lan-jarduera guztiak.
e) Erabiltzaileei buruzko informazioaren konfidentzialtasuna errespetatu du.
f) Erabiltzaile, egoera edo zeregin motaren araberako jarrera egokiak erabili ditu.
g) Jarduerarako baliabide tekniko egokiak erabili ditu.
h) Baliabide teknikoen erabileran ezarritako prozedurei jarraitu die.
i) Erabilitako teknikak zerbitzuaren hartzaileen beharrekin lotu ditu.
5.– Segurtasun- eta higiene-irizpideak betetzen ditu, eta higiene- eta osasun-arauak, laneko segurtasunekoak eta ingurumena babestekoak aintzat hartuta jarduten du.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Legezko araudiarekin eta enpresaren beraren berariazko araudiarekin lotzen diren nahitaez bete beharreko higiene- eta osasun-arauak ezagutu ditu.
b) Higiene- eta osasun-arazoak edo segurtasun-arazoak eragin ditzaketen portaera edo jarrera guztiak ezagutu ditu.
c) Jarduerarako arropa egokia erabili du.
d) Laneko arriskuen prebentzioari dagokionez lanbide-jardueran aplikatu beharreko arauak eta aplikatzekoa den legeriaren oinarrizko alderdiak identifikatu ditu.
e) Jardueretan, ingurumenarekiko errespetu-jarrera argia izan du, eta jarrera horrekin lotutako barne- eta kanpo-arauak aplikatu ditu.
f) Hondakinak biltzeko, hautatzeko, sailkatzeko eta ezabatzeko edo isurtzeko eragiketak aplikatu ditu.
6.– Egindako zerbitzua aztertzen du, esku hartzeko prozeduraren kalitate-irizpideekin lotuta.
Ebaluazio-irizpideak:
a) Genero-indarkeria prebenitzeko edota berdintasuna sustatzeko jarduera egiteko jasotako jarraibideen betetze-maila baloratu du.
b) Norberaren jarduera kontrolatzeko eta jarraipena egiteko prozesuarekin lotzen den dokumentazioa identifikatu du.
c) Jarduerak egiteko moduarekiko jarrera kritikoa erakutsi du.
d) Zereginak egiteko ezarritako prozedurari jarraitu zaiola egiaztatu du.
e) Lanbide-jarduerak egitean, lanbidearen irizpide deontologikoak aplikatu ditu.
f) Erabilitako baliabideen eta tekniken egokitzapena argudiatu du.