EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-06-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2015103

IRAGARKIA, 2015eko maiatzaren 22koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurreko informazioaren izapidean jartzen den zuhaitzik gabeko zerrenda zabalduko dela linea honetan: Arabako Lurralde Historikoan, Laudioko eta Orozkoko udal-mugarteetan, airetiko goi-tentsioko linean, 30 kV-ko linean, Laudio-Orozko 1. eta 2. zirkuituetan.

Xedapenaren data: 2015-05-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201502483
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Beste iragarki ofizial batzuk)
Jendaurrean jartzen da instalazio hau eta, harekin batera, eskatzaileak nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza, abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta honako xedapen hauetan xedatutakoarekin bat: azken testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko 2011ko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua; Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011ko maiatzaren 31ko EHAA); eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea (1998ko martxoaren 27ko EHAA).
– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU (egoitza: San Adrian etorbidea 46, Bilbao)
– Xedea: zuhaitzik gabeko eremu zabalagoa izatea, aipatutako linea elektrikoa eta haren adarrak handik igaro daitezen, Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean (2011ko maiatzaren 31ko EHAA) xedatutakoa betetzeko; bertan ezartzen baitira zuhaiztietatik aireko lineak pasatzeko preskripzio espezifikoak.
– Erreferentzia: RS 1-19137 / AT-H-2015-00004 (18098).
– Jardutearen oinarrizko ezaugarriak: aurkeztutako proiektuan jasotakoak, J. Ignacio Villanueva Ortueta industria-ingeniariak 2015eko maiatzean sinatutako proiektukoak.
– Linearen ibiltartea: Laudioko eta Orozkoko udal-mugarteak.
– Proiektuak eraginpean hartzen dituen ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.
– Aurrekontua: 5.387,20 euro.
Onura publikoaren deklarazioa eskatzen da, hain zuzen ere, aipatutako instalazioaren babes-eremuaren zortasuna zalabaltzeko xedeaz.
Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, proiektua azter dadin Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) zein kasuan kasuko udaletxean; eta, bestetik, egoki iritzitako erreklamazioak aurkez daitezen (bina ale) iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 22a.
Lurralde-ordezkaria,
SABIN ZUGADI BARRÓN.