EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-06-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2015102

1447/2015 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten mendeko langileen lanbide taldeko zeladoreen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onetsi dira.

Xedapenaren zenbakia: 201501447
Xedapenaren data: 2015-05-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201502453
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/06/03an argitaratutako 2015/05/28ko 201501135 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2014an eta 2015ean deitu diren hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onetsi dira.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoei buruzko deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.
Bigarrena.– Zeladoreen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onestea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatutako kategoria mendeko langileen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.
Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onestea.
Laugarrena.– Merezimenduen baremoa onestea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena.– Dagokion gai zerrenda onestea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko maiatzaren 28an.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
I. ERANSKINA
ZELADOREEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK. AIPATUTAKO KATEGORIA MENDEKO LANGILEEN LANBIDE TALDEKOA DA, ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA.
1.– DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK
1.1.– Deialdi honen xede izango dira zeladoreen kategoriako destinoak. Aipatutako kategoria mendeko langileen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. eranskinean bilduak.
1.2.– Deitutako destinoen % 7 gordeko dira desgaitasuna duten langileek betetzeko, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera. Horiek II. eranskinean adierazi dira.
2.– IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, hala bada, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
a) Hurrengo titulua edukitzea edo lortzeko moduan egotea: Gauzatutako ikasturteen ziurtagiria (DBH edo baliokidea), Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
c) Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:
E taldea: 10 euro
3.– OPOSIZIO-LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA
3.1.– Oposizioaldia.
Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Era berean, aipatutako eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
3.2.– Oinarri orokorren 14. oinarrian ezarritako puntuazio hurrenkeraren arabera izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baita 14.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa ere:
– Ondoko agirion fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Gauzatutako ikasturteen ziurtagiria (DBH edo baliokidea), Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: ZELADOREA
Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:
● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 40 destino.
Sarbide orokorra: 37.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 3.
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 3
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0
●Txanda irekiaren deialdia: 26 destino.
Sarbide orokorra: 24.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 2.
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 2
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.
Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.
2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
III. ERANSKINA
MENDEKO LANGILEEN LANBIDE TALDEKO ZELADOREEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA
1) LAN ESPERIENTZIA: 80 puntu, gehienez.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
1.– Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, zeladore gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,22 puntu hilabete bakoitzeko.
b) Lehiatzen den lanpostu berean eskainitako zerbitzuak: 0,30 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
2) EUSKARA.
– 2. HE: 18 puntu.
– 1. HE: 9 puntu.
ZELADOREEN KATEGORIAKO GAI-ZERRENDA
1.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legea: Euskadiko Osasun Sistemaren eraketa. Printzipio informatzaileak eta antolakuntza eta funtzionamenduaren gaineko printzipio programatikoak. Herritarren eskubide eta betebeharrak.
2.– Estatutu Markoa: helburua eta aplikazio-eremua. Arauak. Erregimen estatutarioa antolatzeko printzipioak eta irizpideak. Pertsonal estatutarioaren sailkapena.
3.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak: Definizioa. Helbidea. Xedeak.
4.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zerbitzu-erakundeak: legezko aitorpena. Ahalmenak. Osasun-zerbitzuetako erakundeen zerrenda. Osasun erakundeetako zuzendaritza-, kudeaketa- eta partaidetza-organoak.
5.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta paziente eta osasun-profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa: xedea. Aplikazio-eremua. Historia klinikoaren definizioa. Dokumentazio klinikoa. Historia klinikoaren sarbidea eta erabilerak. Dokumentazio klinikoarekin loturiko eskubideak eta betebeharrak: pazienteen eskubideak, baimen informatua. Historia klinikoan datuak zuzentzea, deuseztatzea eta horien aurka egitea.
6.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa; Borondate aurreratuen osasun-eremua.
7.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Erabakia: Lanaldia. Atsedenaldia eta oporrak. Lizentziak eta baimenak.
8.– 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzekoa: xedea eta aplikazio-eremua.
9.– Osakidetzako zeladoreen antolamendu-eskuliburua: pazienteak mugitzea. Pazienteak mugitzeko baliabide mekanikoak. Ohea/ohatila eta gurpil-aulkiaren maneiua. Beste material, ekipamendu edo aparatu batzuk. Terminoen hiztegia.
10.– Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuaren suteak prebenitzeari buruzko informazio-eskuliburua: sutearen izaera, nola eragiten den, itzalgailu eragile ohikoenak, suteak prebenitzeko gomendioak, larrialdiak. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuaren informazio-eskuliburua: Osakidetzako langileen arrisku orokorrak: prebentzio-zerbitzua, definizioak, osasun arloko arrisku orokorrak, arrisku ergonomikoak, arrisku psikosozialak. Prebentziorako karpeta gorria: lan-istripuak/gertakariak, halakoetan egin beharrekoak: langileak berak eta goragoko arduradun hurrenak, eraso bati nola aurre egin.
11.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa. Datuak babestearen oinarriak. Pertsonen eskubideak (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19. artikulu).
12.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.
13.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.
14.– Lerro estrategikoak eta ekintza-planak. Osakidetza. 2013-2016.
15.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.
16.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.
17.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana. 2013-2019.
BIBLIOGRAFIA
1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena: 5, 6, 8, 10 eta 11. artikulu.
2.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, Osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoari buruzkoa: 1, 2, 3 eta 4. artikulu. eta II. kapitulua.
3.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena: 1, 2 eta 3. artikulu.
4.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena: 13 eta 14. artikulu. Osasun-zerbitzuetako erakundeen zerrenda: izendapen horiek aldatzen dituzten zenbait erabaki: azkena, 2011ko urriaren 3koa.
5.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa: 1, 2, 3, 8, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 24, 25 eta 27. artikulu.
6.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa; Borondate aurreratuak osasun-eremuan (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7. artikulu).
7.– Osakidetzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Erabakiaren III. eta IV. titulua (EHAA, 250 zk., 2007ko abenduaren 31koa, eta 113. zk., 2008ko ekainaren 16koa).
8.– 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzekoa: 1. eta 2. artikulu.
9.– Osakidetzako zeladoreentzako eskuliburua.
10.– Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuaren suteak prebenitzeari buruzko informazio-eskuliburua: sutearen izaera, nola eragiten den, itzalgailu eragile ohikoenak, suteak prebenitzeko gomendioak, larrialdiak. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuaren informazio-eskuliburua: Osakidetzako langileen arrisku orokorrak: prebentzio-zerbitzua, definizioak, osasun arloko arrisku orokorrak, arrisku ergonomikoak, arrisku psikosozialak. Prebentziorako karpeta gorria: lan-istripuak/gertakariak, halakoetan egin beharrekoak: langileak berak eta goragoko arduradun hurrenak, eraso bati nola aurre egin. Hori guztia Osakidetzako Prebentzio Zerbitzuak argitaratu du.
11.– Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12. art).
12.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/lineas_estrategicas_%20euskera.pdf
13.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf
14.– Lerro estrategikoak eta ekintza-planak. Osakidetza. 2013-2016.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkpubl02/eu/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/estrategia/lerroEstrategikoakOsakidetza.pdf
15.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf
16.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/l_e_sociosanitarias_eu.pdf
17.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana. 2013-2019.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf