EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-06-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2015102

1146/2015 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide taldeko administrari laguntzaileen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onetsi dira.

Xedapenaren zenbakia: 201501146
Xedapenaren data: 2015-05-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201502452
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/06/03an argitaratutako 2015/05/28ko 201501135 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2014an eta 2015ean deitu diren hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onetsi dira.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoei buruzko deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legeak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.
Bigarrena.– Administrari laguntzaileen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onestea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatutako kategoria administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.
Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onestea.
Laugarrena.– Merezimenduen baremoa onestea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena.– Dagokion gai zerrenda onestea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 28a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
I. ERANSKINA
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK. AIPATUTAKO KATEGORIA ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE TALDEKOA DA, ETA DESTINOAK OSAKIDETZAKO-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA.
1.– DEIALDI HONETAN ESKAINTZEN DIREN DESTINOAK.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira administrari laguntzaileen kategoriako destinoak. Aipatutako kategoria Administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. eranskinean bilduak.
1.2.– Deitutako destinoen % 7 gordeko dira desgaitasuna duten langileek betetzeko, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera. Horiek II. eranskinean adierazi dira.
2.– IZANGAIEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK.
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, hala bada, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
a) Hurrengo titulua edukitzea edo lortzeko moduan egotea: Administrazio Kudeaketako teknikariaren titulua edo baliokidea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
Era berean, kategoria honetan parte hartzen duten izangaiek ondorengo moduluetako informatika ezagutzak dituztela egiaztatu beharko dute: Microsoft Word XP Aurreratua edo Microsoft Word 2003 Aurreratua edo Microsoft Word 2007 Aurreratua edo Microsoft Word 2010 Aurreratua eta Microsoft Excel XP Oinarrizkoa edo Microsoft Excel 2003 Oinarrizkoa edo Microsoft Excel 2007 Oinarrizkoa edo Microsoft Excel 2010 Oinarrizkoa. Ezagutza horiek Euskadi Informazio Gizartean Planak KZgune zentro publikoetan eskura jartzen dituen moduluak lortuz ziurtatu beharko dira.
b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
c) Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:
C2 taldea (antzinako D taldea): 15 euro.
3.– OPOSIZIO-LEHIAKETAREN NONDIK NORAKOA.
3.1.– Oposizioaldia.
Epaimahaiari dagokio probaren edukia eta iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Era berean, aipatutako eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
3.2.– Oinarri orokorren 14. oinarrian ezarritako puntuazio hurrenkeraren arabera izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baita 14.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa ere:
– Ondoko agirion fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: Administrazio Kudeaketako teknikariaren titulua edo baliokidea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA
Osakidetzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:
● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 122 destino.
Sarbide orokorra: 114.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 8.
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 3.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 5.
● Txanda irekiaren deialdia: 70 destino.
Sarbide orokorra: 65.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 5.
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 3.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 2.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.
Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.
2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
III. ERANSKINA
ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE TALDEKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA
1) LAN ESPERIENTZIA: 55 puntu, gehienez.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
1.– Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako osasun zerbitzuetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, administrari laguntzaile gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,20 puntu.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.
b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,11 puntu hilabete bakoitzeko.
c) Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,20 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
2) PRESTAKUNTZA, IRAKASKUNTZA ETA IKERKUNTZA (25 puntu, gehienez).
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduatu aurreko prestakuntza (6 puntu, gehienez):
Administrazio Kudeaketako teknikarien ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza):
– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.
– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.
d) Etengabeko prestakuntza (20 puntu, gehienez):
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
9 orduko edo hortik beherako ikastaroak: 0,50 puntu.
10-19 orduko ikastaroak: 1 puntu.
20-29 orduko ikastaroak: 2 puntu.
30-49 orduko ikastaroak: 3 puntu.
50-99 orduko ikastaroak: 4 puntu.
100-199 orduko ikastaroak: 5 puntu.
200 orduko edo hortik gorako ikastaroak: 6 puntu.
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:
– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.
Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,50ekoa edo hortiko gorakoa.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
Etengabeko prestakuntzari dagokionez –aurreko ataletan ezarritako baldintzekin bat datorrena–, 500 ordu baloratuko dira urte bakoitzeko, gehienera jota, ordutan zein kreditutan ziurtatuta daudela ere.
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaro espezifikotzat, besteak beste, honako hauek hartuko dira:
– Giza Baliabideetako, Kudeaketa Ekonomikoko eta SDH kudeaketako SAP ikastaroak.
– Lan osasuna, Ergonomia, Jarrera-higienea, Estresaren kudeaketa, Laneko Segurtasuna eta Lan-arriskuen prebentzioa.
– Zerbitzuen kalitatea, Erabiltzailearentzako arreta, telefono bidezko arreta, pazientearentzako arreta-eremuetako irudi instituzionala.
– Prozesuen araberako kudeaketa.
– Gaitasunak eta trebetasunak, automotibazioa eta talde-lana.
– Kudeaketari buruzko aplikazio informatikoak.
– Artxiboa eta dokumentazioa, historia klinikoen artxiboa.
– Lan administratiboaren antolakuntza, Osabide global.
e) Irakaskuntza jarduera (6 puntu, gehienez):
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (10 puntu, gehienez):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Txosten bakoitzeko: 2 puntu.
Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.
Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk) 1 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).
3) EUSKARA.
2. HE: 18 puntu.
1. HE: 9 puntu.
ADMINISTRAZIOKO TEKNIKARI LAGUNTZAILEEN LANBIDE TALDEKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN GAI-ZERRENDA
1.– Euskadiko Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta Lehendakaria.
2.– 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Xedea. Aplikazio-eremua eta printzipio orokorrak. Printzipio orokorrak eta eskumena. Kide anitzeko organoak: printzipio orokorrak eta eskumena: sortzea, eskumena, eskuordetzan ematea, goragokoak eskumenak bereganatzea, kudeatzeko gomendioa, izenpea eskuordetzan ematea, ordezkotza, eskumena koordinatzea, organoen arteko komunikazioak, eskumenari buruzko erabakiak, jarraibideak eta zerbitzuko aginduak.
3.– Interesdunak: jarduteko gaitasuna. Kontzeptua. Ordezkaritza. Interesdun-aniztasuna eta interesdunak identifikatzea. Herritarren eskubideak. Prozeduretako hizkuntza. Erregistroak.
4.– Administrazio-egintza (I). Baldintzak eta epeak: bete beharra. Zenbaketa. Luzapena. Presako tramitazioa.
5.– Administrazio-egintza (II). Administrazio-egintzen betekizunak: egitea eta edukia, arrazoitzea, forma. Egintzen eraginkortasuna: betearazpena, ondorioak, jakinarazpena, nola jakinarazi eta argitalpena.
6.– Administrazio-errekurtsoak: Printzipio orokorrak: xedea eta motak, aparteko berraztertze-errekurtsoa, administrazio bidea amaitzea. Errekurtsoa jartzea. Gora jotzeko errekurtsoa: xedea, epeak. Aukerako berraztertze-errekurtsoa. Egintza zibil eta laboraletara jo aurretiko erreklamazioak.
7.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.
8.– 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Jabetza Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiena eta Datuen Babeserako Euskal Agentzia sortzen duena: xedapen orokorrak (I. titulua).
9.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituena: printzipio orokorrak. Informazio klinikorako eskubidea. Intimitaterako eskubidea.
10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Atariko titulua: xedea, aplikazio-eremua eta printzipio orokorrak. Autonomia Erkidegoko, foruko eta tokiko administrazioen eskumena eta eginkizunak.
11.– 7/2007 Legea, apirilaren 12koa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzkoa: I. titulua: xedea eta aplikazio-eremua. II. titulua: Administrazio Publikoetan lan egiten duten langile motak. Zuzendaritza-kideak.
12.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko Legea: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: antolaketa eta herritarren eskubideak eta betebeharrak. Aplikazio-eremua. Pertsonalaren egitura eta antolaketa. Lan-lotura estatutarioa. Sailkapena.
13.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak: definizioa. Helbidea. Helburuak. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Araubide juridikoa. Zuzendaritza antolamendua. Zerbitzu-erakundeak. Osasun-zerbitzuetako erakundeen zerrenda, izenak, lurralde-eremua.Erakunde Sanitario Integratuak (ESI).
14.– Pazienteen eta erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak. Eskubide orokorrak. Emakumeen berariazko eskubideak. Pazienteen betebeharrak. Paziente eta erabiltzaileentzako arreta zerbitzua. Zereginak. Erreklamazioak, kexak edo iradokizunak bideratzea. Haur eta nerabeen berariazko eskubideak.
15.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa: xedea. Aplikazio-eremua. Historia klinikoaren definizioa. Dokumentazio klinikoa. Historia klinikoaren sarbidea eta erabilerak. Dokumentazio klinikoarekin loturiko eskubideak eta betebeharrak: pazienteen eskubideak, baimen informatua. Historia klinikoan datuak zuzentzea, deuseztatzea eta horien aurka egitea.
16.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa; Borondate aurreratuak osasun-eremuan.
17.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Erabakia: xedea. Hartzen dituen langileak. Eskubide sozialak. Lanaldia: urteko ohiko lanaldia, eguneroko lanaldia eta atsedenaldiak, asteko atsedenaldia, atsedenaldi alternatiboak, atsedenaldien ezaugarriak, lan-egutegia, lan-karteldegiak, soberako orduen konpentsazioa. Oporrak. Lizentziak eta baimenak. Langileen egoerak. Ordainsarien araubidea.
18.– 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzekoa: xedea eta aplikazio-eremua. Euskararen erabilera.
19.– Estatutu Markoa: xedea eta eremua. Pertsonal estatutario finkoaren izaera lortzea eta galtzea. Lanpostuak hornitzea, hautaketa eta barne-sustapena. Mugikortasuna. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.
20.– Bigarren mediku baten iritzia izateko eskubidea baliatzea Euskal Osasun Sisteman: xedea, aplikazio-eremua, titularrak, bigarren medikuaren iritzia, prozedura, pazientearekiko komunikazioa eta informazioa. Osasun Arreta.
21.– Lan-arriskuen Prebentzioari buruzko legea: xedea, aplikazio-eremua eta definizioa. Laneko segurtasuna eta osasuna babesteko arriskuen prebentzio arloko politika.
22.– Laneko arriskuak prebenitzea bezeroentzako arreta gunean. Osakidetzako Prebentzio Zerbitzua. Laneko arriskuen definizioa, lan taldea, gaixotasun profesionala, norbera babesteko ekipamenduak, arrisku psikosozialak. Ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuak. Laneko istripuak edo gertakariak: definizioak, langileen eta horien goragoko arduradun hurrenek egin beharrekoak, eraso bati nola aurre egin.
23.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.
24.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.
25.– Lerro estrategikoak eta ekintza-planak. Osakidetza. 2013-2016.
26.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.
27.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.
28.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana. 2013-2019.
BIBLIOGRAFIA
1. gaia.– 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuari buruzkoa (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 25, 26, 27, 28, 29, 30, 31, 32 eta 33 art.).
2 gaia.– 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: atariko titulua (1, 2 eta 3 art.), II. titulua (11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21 art.).
3. gaia.– 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: III. titulua (30, 31, 32, 33 eta 34 art.). IV. titulua (35, 36, 37 eta 38 art.).
4. gaia.– 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: 47, 48 eta 49 art.
5. gaia.– 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: 53, 54, 55, 56, 57, 58, 59 eta 60 art.
6. gaia.– 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: 107, 108, 109, 110, 114, 115, 116, 117, 122, 123, 124, 125 eta 126 art.
7. gaia.– 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa: 139, 140, 141, 142, 143 eta 144 art.
8. gaia.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa. I. titulua (1, 2 eta 3 art.). II. titulua (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 art.). III. titulua (13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19 art.).
9. gaia.– 2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Jabetza Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiena eta Datuen Babeserako Euskal Agentzia sortzen duena: I. titulua (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9 art.).
10. gaia.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan pazientearen autonomia eta eskubideak eta betebeharrak arautzen dituena. I. kapitulua (1, 2 eta 3 art.). II. kapitulua (4, 5 eta 6 art.). III. kapitulua (7. art.).
11. gaia.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: xedea, aplikazio-eremua eta printzipio orokorrak (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8 art.).
12. gaia.– 7/2007 Legea, apirilaren 12koa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzkoa: I. titulua (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 art.). II. titulua (8, 9, 10, 11, 12 eta 13 art.).
13. gaia.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa: xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: I. titulua (1, 2, 3 eta 4). II. titulua (lehen kapitulua: 5, 6, 7, 8 eta 9 art.; bigarren kapitulua: 10 eta 11 art.). III. titulua (hirugarren kapitulua: 25, 26 eta 27 art. eta 28. artikuluko lehen, bigarren eta hirugarren arauak).
14. gaia.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituena: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 13, 14, 15 eta 16 art. Osasun-zerbitzuetako erakundeen eta Erakunde Sanitario Integratuen (ESI) zerrenda: izenak, sortzeko era eta eremuak aldatzen dituzten hainbat erabaki (azkena, 2015eko abenduaren 30ekoa).
15. gaia.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa: 1, 2, 3, 8, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 24, 25 eta 27 art.
16. gaia.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa; Borondate aurreratuak osasun-eremuan (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 art.).
17. gaia.– Osakidetzako lan-baldintzak arautzen dituen Erabakia: 1 eta 2 art., II. titulua, III. titulua, IV. titulua, V. titulua eta IX. titulua (abenduaren 18ko 235/2007 Dekretua eta ekainaren 16ko 106/2008 Dekretua).
18. gaia.– 67/2003 Dekretua, martxoaren 18koa, euskararen erabilera Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan normalizatzekoa: 1, 2 eta 3 art. eta I. kapitulua.
19. gaia.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoari buruzkoa: I. kapitulua: 1 eta 2 art. V. kapitulua: 20, 21, 22, 23, 24, 25, 26, 27 eta 28 art. VI. kapitulua: 29, 30, 31, 32, 33, 34 eta 35 art. VII. kapitulua: 36, 37, 38 eta 39 art. IX. kapitulua: 41, 42, 43, 44 eta 45. XII. kapitulua: 70, 71, 72, 73, 74 eta 75 art.
20. gaia.– 149/2007 Dekretua, irailaren 18koa, Euskadiko Osasun Sisteman bigarren mediku baten iritzia izateko eskubidea baliatzea arautzen duena: 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 art.
21. gaia.– 31/ 1995 Legea, azaroaren 8koa, Lan-arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua: 1, 2, 3 eta 4 art. II. kapitulua: 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13 eta 14 art.
22. gaia.– Informazio-eskuliburua: Osakidetzako langileen arrisku orokorrak. Lehen mailako arretan laneko arriskuak prebenitzeko informazio-eskuliburua. Informazio-eskuliburua: ordenagailua erabiltzen duten lanpostuetako laneko arriskuak. Osakidetzaren prebentziorako karpeta gorria.
23. gaia.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/lineas_estrategicas_%20euskera.pdf
24. gaia.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak. 2013-2020.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/osasun_plana_2013_2020.pdf
25. gaia.– Lerro estrategikoak eta ekintza-planak. Osakidetza. 2013-2016.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkpubl02/eu/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/estrategia/lerroEstrategikoakOsakidetza.pdf
26. gaia.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza. 2013-2016.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf
27. gaia.– Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Ildo Estrategikoak. 2013-2016.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/l_e_sociosanitarias_eu.pdf
28. gaia.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. Plana. 2013-2019.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf