EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-05-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2015097

IRAGARKIA, «Finantzaketa eta gastu publikoa kulturan. EAE 2014» estatistika-lana prozedura irekiz kontratatzeari buruzkoa (Espedientea: K-14/2015).

Xedapenaren data: 2015-05-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201502333
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritza.
c) Espediente zenbakia: K-14/2015.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.
b) Loteak: ez dago.
c) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazitakoaren arabera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen-era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Kontratu osoaren gehienezko aurrekontua 91.960 eurokoa da, BEZa barne, karatulan xehatutako moduan.
5.– Bermeak.
Behin-behineko bermea: ez dago.
Behin betiko bermea: kontratuaren esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua «O» eraikina, 3. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Telefonoa: 945 01 69 47.
e) Web orria: www.contratacion.info
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu aurreko eguna.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez da eskatzen.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa edo profesionala: administrazio-klausula zehatzen agiriaren dagokion atalean adierazitakoaren arabera.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2015ko ekainaren 15a, 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztuko dira («A», «B» eta «C»), berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukiarekin.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Erregistroa.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik.
e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.
9.– Eskaintzak irekitzea.
1) Eskaintza teknikoen gutun-azalak irekitzea. Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak:
a) Entitatea: Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Eguna: 2015eko ekainaren 22a.
e) Ordua: 10:00etan.
2) Eskaintza ekonomikoen gutun-azala irekitzea. Automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:
a) Entitatea: Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 2. solairua.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Eguna: 2015ko ekainaren 29a.
e) Ordua: 10:00etan.
10.– Bestelako argibideak.
Eskaintzak baloratzeko irizpideak honako hauek izango dira, berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoaren arabera:
a) Automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz:
– Eskaintza ekonomikoa. 20 puntu.
– Bete eta onartutako galdesorten gutxieneko ehunekoa. 10 puntu.
– In situ egingo diren galdesorten ehunekoa. 6 puntos.
– Laginaren norainokotasun proposamena. 15 puntu.
Ponderazioa: 51 puntu.
b) Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak:
– Eskaintzaren kalitate teknikoa.
Ponderazioa: 49 puntu.
11.– Iragarki-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 16a.
Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,
AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.