EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-05-26 Aldizkari honetan argitaratua: 2015096

21/2015 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak egindako hainbat hitzarmen, beherago zehaztutakoak, argitaratzea xedatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 201500021
Xedapenaren data: 2015-03-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201502300
Maila: Ebazpena
Eusko Jaurlaritzak zenbait hitzarmen sinatu dituenez gero, zabalkunde egokia izan dezaten, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Honako hitzarmen hauen testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea:
– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Donostiako udalaren artekoa EAEko polizia-kidegoek hartutako listu-laginak analizatzean jardunbide-eredu bateratuak ezartzeko, horien bidez, egiaztatzeko ibilgailuak gidatzen ari diren pertsonek drogak hartu dituzten, I. eranskinean jasotzen da.
– Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta Barakaldoko udalaren artekoa EAEko polizia-kidegoek hartutako listu-laginak analizatzean jardunbide-eredu bateratuak ezartzeko, horien bidez, egiaztatzeko ibilgailuak gidatzen ari diren pertsonek drogak hartu dituzten, II. eranskinean jasotzen da.
– Lankidetza-hitzarmena, Villabonako Udalarekin, polizia-koordinazio eta elkarlanaren arloan, III. eranskinean jasotzen da.
– Lankidetza hitzarmena Arasur plataforma logistikoan (Rivabellosa, Araba) tren-terminala eraiki eta finantzatzeko, EAEko Administrazio Orokorraren, Arabako Foru Aldundiaren eta Bilboko Portuko Agintaritzaren artean, IV. eranskinean jasotzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 31a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.
I. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 31KO 21/2015 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA DONOSTIAKO UDALAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENAREN EREDUA EAE-KO POLIZIA-KIDEGOEK HARTUTAKO LISTU-LAGINAK ANALIZATZEAN JARDUNBIDE-EREDU BATERATUAK EZARTZEKO, HORIEN BIDEZ, EGIAZTATZEKO IBILGAILUAK GIDATZEN ARI DIREN PERTSONEK DROGAK HARTU DITUZTEN.
Erandion, 2015eko otsailaren 24an.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Jesus Maria Zubiaga Nieva, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisara.
Bestetik, Juan Karlos Izagirre Hortelano jauna, Donostiako Udaleko alkatea, azken horren ordezkari gisara.
Bi alderdiek, dagozkien karguen bidez eta eman dizkieten ahalmenak erabiliz, hitzarmen hau gauzatzeko legitimotasun eta gaitasun nahikoak aitortzen dizkiote elkarri, eta, horretarako, hau
ADIERAZI DUTE:
Lehenengoa.– Bi administrazioak jakitun direla drogen eraginpean gidatzea gizarte-arazo bat dela eta beharrezkoak direla horri aurre egiteko gertakari horren aurkako borrokan eskumenak dituzten administrazioen arteko koordinazio eta lankidetzako antolakuntza-moduak.
Berriki onartutako apirilaren 7ko 6/2014 Legeak, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua aldatzen duenak (azken hori martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen), lehen aldiz adierazten du drogak listuan hautemateko gailuen aldeko hautua, egiaztatu baita juridikoki seguruak direla, gidarientzat ez direla intrusiboegiak eta, poliziaren ikuspuntutik, bideragarriak direla. Egia esan, drogen eraginpean gidatzen ote den hautemateko kontrolak orokortu arte itxaron behar izan dugu arazo honi aurre egiteko; hala eta guztiz ere, bideko segurtasunerako arazorik larrienetako bat dela egiaztatu da dagoeneko.
Hain zuzen ere, lege berriaren 12. artikuluan nabarmenki aldatu da drogen eraginpean gidatzeari buruzko araudia: aurrerantzean, drogen eraginpean gidatzen den hautemateko probak listuaren bidez egingo dira, baimendutako gailu batekin, eta ondoren listu-kopuru nahikoa duen lagin bat analizatuz.
Bigarrena.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar dituela, polizia-kidego guztien ekintza-baliabideak optimizatzeko asmoz.
Hirugarrena.– Sinatzen duen udaleko udaltzaingoak ez duela baliabide teknikorik drogen eraginpean gidatzen ote den jakiteko analisiak egiteko beharrezkoak diren polizia zientifikoen lanak eta peritu-lanak gauzatu ahal izateko; Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak, berriz, horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak badituenez gero, bi aldeek egoki iritzi diote azpiegitura horiek erabiltzeari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legean aurreikusitako listu-proban lortutako laginak analizatzeko eta, horrela, drogen eraginpean gidatu izan den egiaztatu ahal izateko.
Horregatik guztiagatik, bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatzea erabaki dute eta hauek izango dira bete beharreko
ESTIPULAZIOAK
Lehenengoa.– Helburua.
Hitzarmen honen helburua da esku hartzen duten administrazioetara atxikitako polizia-kidegoek bete beharreko jardunbide bateratuak ezartzea Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko laborategietan EAEko polizia-kidegoek lortutako listu-laginak analizatzeko eta, horrela, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten beste pertsona batzuk, edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatu ahal izateko.
Era berean, beharrezko gidalerroak ezartzen dira Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Unitateak listu-laginen analisia egin dezan, organismoan drogarik dagoen hautemateko.
Bigarrena.– Hauteman daitezkeen substantziak.
Hona hemen zer substantzia hauteman daitezkeen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laborategietan listu-probaren bidez:
● Opiazeoak (monoazetilmorfina, morfina, kodeina).
● Kokaina (kokaina, benzoilekgonina, kokaetilenoa).
● Anfetamina (anfetamina, metanfetamina, MDA (3,4-metilendioxianfetamina), MDMA (3,4-metilendioximetanfetamina), MDEA (3,4-metilendioxietilanfetamina).
● Haxixa (THC).
● Ketamina.
Emaitza positiboa baieztatzeko masen espektrometriari atxikitako gasen/likidoen kromatografia (ME - GK) baliatzen da.
Hirugarrena.– Jardunbideak.
1.– Listu-laginak emateko baldintzak.
Hitzarmen hau sinatzen duen Udaltzaingoak bere eskualdeko Ertzaintzaren polizia-etxera eramango ditu probak; azken horiek hoztuta eta behar bezala zainduta egon beharko dute une oro, Polizia Zientifikoari bidaltzeko. Proba horien artean egon beharko dira kontrasterako listu-lagina ez ezik dagokion pertsonari egindako proban baliatutako hasierako testaren osagai guztiak ere, proben poltsa edo ontziaren barruan.
Proba horiek Udaltzaingoaren egoitzan gordeta egon beharko dute, eta une oro bermatu beharko da zaintza-katea, dagokion eskualdeko Ertzaintzaren komisariara eraman arte. 72 ordu iragango dira, gehienez ere, probak hartu zirenetik Ertzainetxera eraman arte.
Zaintza-katea behar bezala bete dela jasota gera dadin, emate-agiri bat bete beharko da, Hitzarmen honen eranskinean ageri den ereduaren araberakoa.
Behar bezala identifikatu beharko dira, betiere, bai probak eramaten dituen Udaltzaingoko agentea eta bai horien jasotzen dituen Ertzaintzako komisariako agentea ere, horien lanbide-txartelaren zenbakia emanez.
Agiri horren bi kopia sinatu beharko dira, esku hartzen duten polizia-kidego bakoitzarentzat bana; gainera, ematearen ziurtagiritzat ere balioko dute.
Ertzaintzaren komisariak Polizia Zientifikoko Unitatera igorriko ditu jasotako probak, dagokion analisia eta, ondoren, adituen txostena egin ditzan.
2.– Bete beharreko agiriak.
Analizatu beharreko laginekin batera aurkeztuko diren agirietan informazio hau jaso beharko da:
● Eskaera atestatu ireki bati dagokion edo ireki beharreko bati; azken kasu horretan hildakorik edota zauriturik (arinak zein larriak) egon den adierazi beharko da.
● Eskaeraren jatorria prebentzio-kontrol bat izan den, edo trafiko-istripua, edo trafiko-arloko indarreko araudiaren urraketaren bat.
● Listu-lagina hartu zaion pertsonaren balizko zitazioa, epaiketa azkarreko zigor-prozeduraren bidez auzipetzeko, zitazioaren data adierazita, hala badagokio.
● Lehen listu-analisian aurkitutako zantzuzko substantziak, baieztatu beharrekoak.
● Zantzuzko listu-testaren lote-zenbakia eta iraungitze-data.
3.– Analisia egiteko eta adituaren txostenaren emaitza jakinarazteko epea.
Analisia egin eta dagokion adituaren txostena idatzi ondoren, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak eskualdeko komisariaren bidez helaraziko dio Udaltzaingoari, hiru hilabeteko epean, gehienez ere, ematea gauzatu zenetik.
Adituen txostenean ondoko datu hauek agertu behar dira:
● Azterketaren emaitzak.
● Txostenaren erreferentzia.
● Udaltzaingo instrukzio-egilearen izendapena eta diligentziak.
Laugarrena.– Alderdien betebeharrak.
Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko Unitateak udaltzaingoak emandako laginak jasoko ditu aurreko klausulan ezarritako prozeduraren arabera, eta horien analisia egin ondoren dagokion adituen txostena gauzatuko du. Segurtasun Sailak bere gain hartuko ditu jarduketa horien gastuak, langileen kostua barne.
Hitzarmen hau sinatzen duen udalak, berriz, bere gain hartzen du Segurtasun Sailaren laborategietan baliatutako material suntsikorraren kostua, hots, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten bidearen beste pertsona erabiltzaile batzuk edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatzeko baliatutako material suntsikorrarena.
Horrez gainera, Hitzarmen hau sinatzen duen udaleko udaltzaingoak konpromisoa hartzen du hilean behin drogen eraginpean gidatzearekin lotutako atestatuei buruzko datu estatistikoak bidaltzeko Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzara, baita udalean jartzen diren administrazio-zehapenei buruzkoak ere, trafiko-arloko indarreko araudiak ezarritakoaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztuko duen bidea erabilita.
Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena behar bezala betetzen dela zaintzeko sortuko da Jarraipen-batzorde teknikoa, bi kidez osatua: Segurtasun Saileko ordezkari bat eta dagokion udalaren ordezkari bat. Batzordeko lehendakaria Segurtasun Saileko ordezkaria izango da.
Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.
Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, bai eta alderdietako batek horrela eskatzen duenean ere; akordioak, berriz, adostasunez hartuko dira.
Seigarrena.– Hitzarmena aldatzea.
Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi alderdiek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa erantsiko zaizkio dokumentu honi.
Zazpigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.
Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.
Bosgarren klausulan aurreikusitako Jarraipen-batzordeari dagozkion eginkizunei eragin gabe, hitzarmen hau garatu edota gauzatzean sor litezkeen auzigaiak administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren jurisdikzioaren mende jarriko dira.
Zortzigarrena.– Indarraldia eta amaiera.
Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Hala eta guztiz ere, urtez urte luzatuko da, adierazpen beharrik gabe, alderdietako batek salatzen ez duen bitartean. Beste alderdiari idatzizko jakinarazpena bidaliz gauzatu beharko da salaketa, hitzarmenaren indarraldia edo luzapenetako edozein bukatu baino hilabete bat lehenago, gutxienez.
Hitzarmena edozein unetan baliogabetu ahalko da bi alderdiek hala adostuz gero.
Irakurri ondoren eta lankidetza-hitzarmen honetan adierazitakoarekin ados daudela erakusteko, alderdiek bi kopia sinatu dituzte, goiburukoan adierazitako leku eta egunean, bertan ezarritako klausulekin bat etorrita.
Segurtasuneko sailburuordea,
JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.
Donostiako Udaleko Alkatea,
JUAN KARLOS IZAGIRRE HORTELANO.
ERANSKINA: EMATE-AGIRIA
(E)KO UDALTZAINGOA
Listu-lagina 20 (e)ko aren (e)(a)n hartu zen.
Listu-proba egin duten agenteen lanbide-zenbakia:
Zigilua jarri eta sinatu duen buruzagitzaren lanbide-zenbakia:
Non gorde den, bidali arte:
Proba garraiatu eta eman duten agenteen lanbide-zenbakia:
BURUZAGITZAREN SINADURA:
ERTZAINTZA
Unitate hartzailea:
Proba hartu duen agentearen lanbide-zenbakia:
Harrera-data: Ordua:
Gordetzen den tokia:
.........................(E)KO ERTZAINTZAKO INSTRUKZIO-BURUAREN SINADURA:
II. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 31KO 21/2015 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA BARAKALDOKO UDALAREKIN LANKIDETZA-HITZARMENAREN EREDUA EAE-KO POLIZIA-KIDEGOEK HARTUTAKO LISTU-LAGINAK ANALIZATZEAN JARDUNBIDE-EREDU BATERATUAK EZARTZEKO, HORIEN BIDEZ, EGIAZTATZEKO IBILGAILUAK GIDATZEN ARI DIREN PERTSONEK DROGAK HARTU DITUZTEN.
Barakaldon, 2015eko otsailaren 10ean.
BILDU DIRA:
Alde batetik, Jesus Maria Zubiaga Nieva, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari gisara.
Bestetik, Andoni Bousquet Elorrieta jauna, Basauriko Udaleko alkatea, azken horren ordezkari gisara.
Bi alderdiek, dagozkien karguen bidez eta eman dizkieten ahalmenak erabiliz, hitzarmen hau gauzatzeko legitimotasun eta gaitasun nahikoak aitortzen dizkiote elkarri, eta, horretarako, hau
ADIERAZI DUTE:
Lehenengoa.– Bi administrazioak jakitun direla drogen eraginpean gidatzea gizarte-arazo bat dela eta beharrezkoak direla horri aurre egiteko gertakari horren aurkako borrokan eskumenak dituzten administrazioen arteko koordinazio eta lankidetzako antolakuntza-moduak.
Berriki onartutako apirilaren 7ko 6/2014 Legeak, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulatua aldatzen duenak (azken hori martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen), lehen aldiz adierazten du drogak listuan hautemateko gailuen aldeko hautua, egiaztatu baita juridikoki seguruak direla, gidarientzat ez direla intrusiboegiak eta, poliziaren ikuspuntutik, bideragarriak direla. Egia esan, drogen eraginpean gidatzen ote den hautemateko kontrolak orokortu arte itxaron behar izan dugu arazo honi aurre egiteko; hala eta guztiz ere, bideko segurtasunerako arazorik larrienetako bat dela egiaztatu da dagoeneko.
Hain zuzen ere, lege berriaren 12. artikuluan nabarmenki aldatu da drogen eraginpean gidatzeari buruzko araudia: aurrerantzean, drogen eraginpean gidatzen den hautemateko probak listuaren bidez egingo dira, baimendutako gailu batekin, eta ondoren listu-kopuru nahikoa duen lagin bat analizatuz.
Bigarrena.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar dituela, polizia-kidego guztien ekintza-baliabideak optimizatzeko asmoz.
Hirugarrena.– Sinatzen duen udaleko udaltzaingoak ez duela baliabide teknikorik drogen eraginpean gidatzen ote den jakiteko analisiak egiteko beharrezkoak diren polizia zientifikoen lanak eta peritu-lanak gauzatu ahal izateko; Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak, berriz, horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak badituenez gero, bi aldeek egoki iritzi diote azpiegitura horiek erabiltzeari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legean aurreikusitako listu-proban lortutako laginak analizatzeko eta, horrela, drogen eraginpean gidatu izan den egiaztatu ahal izateko.
Horregatik guztiagatik, bi alderdiek lankidetza-hitzarmen hau sinatzea erabaki dute eta hauek izango dira bete beharreko
ESTIPULAZIOAK:
Lehenengoa.– Helburua.
Hitzarmen honen helburua da esku hartzen duten administrazioetara atxikitako polizia-kidegoek bete beharreko jardunbide bateratuak ezartzea Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko laborategietan EAEko polizia-kidegoek lortutako listu-laginak analizatzeko eta, horrela, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten beste pertsona batzuk, edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatu ahal izateko.
Era berean, beharrezko gidalerroak ezartzen dira Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Unitateak listu-laginen analisia egin dezan, organismoan drogarik dagoen hautemateko.
Bigarrena.– Hauteman daitezkeen substantziak.
Hona hemen zer substantzia hauteman daitezkeen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren laborategietan listu-probaren bidez:
● Opiazeoak (monoazetilmorfina, morfina, kodeina).
● Kokaina (kokaina, benzoilekgonina, kokaetilenoa).
● Anfetamina (anfetamina, metanfetamina, MDA (3,4-metilendioxianfetamina), MDMA (3,4-metilendioximetanfetamina), MDEA (3,4-metilendioxietilanfetamina).
● Haxixa (THC).
● Ketamina.
Emaitza positiboa baieztatzeko masen espektrometriari atxikitako gasen/likidoen kromatografia (ME - GK) baliatzen da.
Hirugarrena.– Jardunbideak.
1.– Listu-laginak emateko baldintzak.
Hitzarmen hau sinatzen duen Udaltzaingoak bere eskualdeko Ertzaintzaren polizia-etxera eramango ditu probak; azken horiek hoztuta eta behar bezala zainduta egon beharko dute une oro, Polizia Zientifikoari bidaltzeko. Proba horien artean egon beharko dira kontrasterako listu-lagina ez ezik dagokion pertsonari egindako proban baliatutako hasierako testaren osagai guztiak ere, proben poltsa edo ontziaren barruan.
Proba horiek Udaltzaingoaren egoitzan gordeta egon beharko dute, eta une oro bermatu beharko da zaintza-katea, dagokion eskualdeko Ertzaintzaren komisariara eraman arte. 72 ordu iragango dira, gehienez ere, probak hartu zirenetik Ertzainetxera eraman arte.
Zaintza-katea behar bezala bete dela jasota gera dadin, emate-agiri bat bete beharko da, Hitzarmen honen Eranskinean ageri den ereduaren araberakoa.
Behar bezala identifikatu beharko dira, beti ere, bai probak eramaten dituen Udaltzaingoko agentea eta bai horien jasotzen dituen Ertzaintzako komisariako agentea ere, horien lanbide-txartelaren zenbakia emanez.
Agiri horren bi kopia sinatu beharko dira, esku hartzen duten polizia-kidego bakoitzarentzat bana; gainera, ematearen ziurtagiritzat ere balioko dute.
Ertzaintzaren komisariak Polizia Zientifikoko Unitatera igorriko ditu jasotako probak, dagokion analisia eta, ondoren, adituen txostena egin ditzan.
2.– Bete beharreko agiriak.
Analizatu beharreko laginekin batera aurkeztuko diren agirietan informazio hau jaso beharko da:
● Eskaera atestatu ireki bati dagokion edo ireki beharreko bati; azken kasu horretan hildakorik edota zauriturik (arinak zein larriak) egon den adierazi beharko da.
● Eskaeraren jatorria prebentzio-kontrol bat izan den, edo trafiko-istripua, edo trafiko-arloko indarreko araudiaren urraketaren bat.
● Listu-lagina hartu zaion pertsonaren balizko zitazioa, epaiketa azkarreko zigor-prozeduraren bidez auzipetzeko, zitazioaren data adierazita, hala badagokio.
● Lehen listu-analisian aurkitutako zantzuzko substantziak, baieztatu beharrekoak.
● Zantzuzko listu-testaren lote-zenbakia eta iraungitze-data.
3.– Analisia egiteko eta adituaren txostenaren emaitza jakinarazteko epea.
Analisia egin eta dagokion adituaren txostena idatzi ondoren, Ertzaintzako Polizia Zientifikoaren Unitateak eskualdeko komisariaren bidez helaraziko dio Udaltzaingoari, hiru hilabeteko epean, gehienez ere, ematea gauzatu zenetik.
Adituen txostenean ondoko datu hauek agertu behar dira:
● Azterketaren emaitzak.
● Txostenaren erreferentzia.
● Udaltzaingo instrukzio-egilearen izendapena eta diligentziak.
Laugarrena.– Alderdien betebeharrak.
Ertzaintzaren Polizia Zientifikoko Unitateak udaltzaingoak emandako laginak jasoko ditu aurreko klausulan ezarritako prozeduraren arabera, eta horien analisia egin ondoren dagokion adituen txostena gauzatuko du. Segurtasun Sailak bere gain hartuko ditu jarduketa horien gastuak, langileen kostua barne.
Hitzarmen hau sinatzen duen udalak, berriz, bere gain hartzen du Segurtasun Sailaren laborategietan baliatutako material suntsikorraren kostua, hots, ibilgailuen gidariak, edo trafiko-istripu batean parte hartu duten bidearen beste pertsona erabiltzaile batzuk edo Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide-segurtasunari buruzko Legea urratu dutenak drogen eraginpean zeuden egiaztatzeko baliatutako material suntsikorrarena.
Horrez gainera, Hitzarmen hau sinatzen duen udaleko udaltzaingoak konpromisoa hartzen du hilean behin drogen eraginpean gidatzearekin lotutako atestatuei buruzko datu estatistikoak bidaltzeko Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzara, baita udalean jartzen diren administrazio-zehapenei buruzkoak ere, trafiko-arloko indarreko araudiak ezarritakoaren arabera, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztuko duen bidea erabilita.
Bosgarrena.– Jarraipen-batzordea.
Hitzarmena behar bezala betetzen dela zaintzeko sortuko da Jarraipen-batzorde teknikoa, bi kidez osatua: Segurtasun Saileko ordezkari bat eta dagokion udalaren ordezkari bat. Batzordeko lehendakaria Segurtasun Saileko ordezkaria izango da.
Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.
Batzordea urtean behin bilduko da, gutxienez, bai eta alderdietako batek horrela eskatzen duenean ere; akordioak, berriz, adostasunez hartuko dira.
Seigarrena.– Hitzarmena aldatzea.
Lankidetza-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean alda daiteke, bi alderdiek hala erabakiz gero, eta erabaki berriak gehigarri gisa erantsiko zaizkio dokumentu honi.
Zazpigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.
Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.
Bosgarren klausulan aurreikusitako Jarraipen-batzordeari dagozkion eginkizunei eragin gabe, hitzarmen hau garatu edota gauzatzean sor litezkeen auzigaiak administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren jurisdikzioaren mende jarriko dira.
Zortzigarrena.– Indarraldia eta amaiera.
Hitzarmen hau aldeek sinatzen dutenean sartuko da indarrean, eta indarraldia 2015eko abenduaren 31n bukatuko da. Hala eta guztiz ere, urtez urte luzatuko da, adierazpen beharrik gabe, alderdietako batek salatzen ez duen bitartean. Beste alderdiari idatzizko jakinarazpena bidaliz gauzatu beharko da salaketa, hitzarmenaren indarraldia edo luzapenetako edozein bukatu baino hilabete bat lehenago, gutxienez.
Hitzarmena edozein unetan baliogabetu ahalko da bi alderdiek hala adostuz gero.
Irakurri ondoren eta lankidetza-hitzarmen honetan adierazitakoarekin ados daudela erakusteko, alderdiek bi kopia sinatu dituzte, goiburukoan adierazitako leku eta egunean, bertan ezarritako klausulekin bat etorrita.
Segurtasuneko sailburuordea,
JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.
Barakaldoko Udaleko alkatea.
ALFONSO GARCIA ALONSO,
ERANSKINA: EMATE-AGIRIA
(E)KO UDALTZAINGOA
Listu-lagina 20 (e)ko aren (e)(a)n hartu zen.
Listu-proba egin duten agenteen lanbide-zenbakia:
Zigilua jarri eta sinatu duen buruzagitzaren lanbide-zenbakia:
Non gorde den, bidali arte:
Proba garraiatu eta eman duten agenteen lanbide-zenbakia:
BURUZAGITZAREN SINADURA:
ERTZAINTZA
Unitate hartzailea:
Proba hartu duen agentearen lanbide-zenbakia:
Harrera-data: Ordua:
Gordetzen den tokia:
(E)KO ERTZAINTZAKO INSTRUKZIO-BURUAREN SINADURA:
III. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 31KO 21/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA-HITZARMENA, EUSKADIKO AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK ETA VILLABONAKO UDALAK SINATU BEHARREKOA, POLIZIA-KOORDINAZIO ETA ELKARLANAREN ARLOAN.
Vitoria-Gasteizen, 2015eko martxoaren 16an.
BILDU DIRA
Alde batetik Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz andrea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburua agertu da eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren izen eta ordezkaritzan esku hartu du.
Bestetik, Galder Azkue jaunak, Villabonako Udaleko alkatea, aipatu udalaren izen eta ordezkaritzan.
Ordezkariak direnez, eta hitzarmen hau egiteko legezko gaitasun nahikoarekin, ondokoa
ADIERAZI DUTE
Lehenengoa.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legeak 42. artikuluan ezarri duenez, Segurtasun publikoaren eskumena duen sailak erabilera komuneko komunikazio-sare bat sortu eta mantenduko du konektatzeko bai Ertzaintza eta udaltzaingoak elkarrekin bai bi horiek segurtasun publikoaren sistemako gainontzeko zerbitzu profesionalekin ere.Gaineratu duenez, Ertzaintzak eta udaltzaingoek elkarri lagundu eta informazioa eman beharko diote, bakoitzak bere eginkizunen barruan.
Era berean, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko Legearen 36. artikuluaren arabera, koordinazioaz ari garenean, elkarri informazioa eman, baliabide material eta giza baliabideen dotazioa homogeneo izan eta elkarrekin aritzeko aukera ematen duten bitarteko eta baliabideak finkatzeko jardun-sistemen multzoaz ari gara, alegia, udalerriei nahiz Euskal Autonomia Erkidegoari agindutako jardun-ahalmenek bat egiteko moduan.
Bigarrena.– Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistemak Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko lankidetza- eta koordinazio-mekanismo bateratuak behar ditu, hain zuzen, jarduerak bikoiztea saihesteko eta polizia-kidego guztien ekintza-baliabideak optimizatzeko asmoz.
Hirugarrena.– Ondorioz, premiazkoa da zehaztea eta bultzatzea Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko informazio-trukea eta batera jardutea ahalbidetzen dituzten irizpide, prozedura eta bitartekoen ezarpena.
Ildo honi jarraituz, premiazkoa da komunikabide seguruagoak eta eraginkorragoak izatea; eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioa, Segurtasun Sailaren bidez, TETRA Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren (IMSD) titularra denez, bi aldeek egokitzat jotzen dute azpiegitura hori erabiltzea Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko komunikazioa ezartzeko biderik aproposena baita.
Hori guztia dela eta, bi aldeek Lankidetza Hitzarmen hau sinatzea adostu dute, betiere toki-araubidearen oinarrizko legerian eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako esparruan, aintzakotzat hartuz hurrengo,
ESTIPULAZIOAK
Lehenengoa.– Xedea.
Hitzarmen honen helburua da udal sinatzaileen Udaltzaingoa sartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarena den eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak kudeatzen duen TETRA Irrati Mugikorreko Sare Digitala (IMSD) komunikazio sarean eta; bestetik, polizia-lankidetza eta -koordinazioa bultzatzen dituzten informazio- eta komunikazio-sistemen bitartez trukaketa ahalbidetzen duten mekanismoak aurreikustea.
Bigarrena.– Tetra Sarerako Sarbidea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bidez, udal sinatzaileko Udaltzaingoari doan utziko dio sartzen TETRA Irrati Mugikorreko Sare Digitalean (IMSD), polizia-zerbitzu horri dagozkion eskumenak betetzeko behar diren komunikazioak egin ditzan.
Udal sinatzaileko udaltzaingoa azaldutako komunikazio-sarean sartzea errazte aldera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Segurtasun Sailaren bitartez, udalari oinarri-emisorea esleituko dio.
Udal sinatzaileak, bere aldetik, compromiso hauek hartzen ditu:
– Esleitutako ekipoa erabiltzeko langile egokiak izatea.
– Instalatu eta mantentzeagatik sortutako gastuak ordaintzea.
– Behar bezalako segurtasun-bermeekin gordetzea eta; lagatako materiala hondatu, lapurtu edo galduz gero, berriz jartzeaz arduratuko da.
– Ohiko erabilerak, erruak edo zabarkeriak eragindako matxurak konpontzea.
Hitzarmen hau sinatu duen udala komunikazio-sarearekin konektatzeko beharrezkoak diren gainerako komunikazioekipoak (walkie-talkieak eta beste emisore batzuk) eskuratu eta mantentzeaz arduratuko da.
Irrati mugikorreko terminalak eskuratu, ezarri, kudeatu eta mantentzeak kontuan hartuko ditu hitzarmen honen I. eranskinean aurreikusitako jarraibideak eta prozedurak.
Hirugarrena.– Elkarren Arteko Komunikazioa.
Udaltzaingoaren eta TETRA Irrati Mugikorreko Sare Digitalean (IMSD) dauden beste talde, agentzia edo zerbitzu batzuen arteko komunikazioa burutuko da erabiltzaileen artean onartutako eta aurretik zehaztutako flota-planen arabera.
Akordio horietan oinarrituta, Ertzaintzak eta udal sinatzailearen Udaltzaingoak ahots-zerbitzuen elkarreragingarritasuna zehaztu ahalko dute.
Laugarrena.– Datu Baseetarako Sarbidea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak udal sinatzailearen Udaltzaingoari sartzen utziko dio Segurtasun Saileko datu-base edo fitxategi polizialetara TETRA Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren (IMSD), Udaltzaingoen Atariaren edo beste aplikazio batzuen bidez, kontsultak edo beste polizia-izapide batzuk egin ahal izateko; baina bakar-bakarrik Ertzaintzaren eta udal sinatzailearen Udaltzaingoaren artean sinatutako protokolo bereziaren bitartez zehaztuko den eran eta moduan, eta horretan berariaz zehazten diren murrizketak, segurtasun-mailak eta sarbide-kontrola aintzat hartuz, betiere polizia-kidegoen arteko eskuduntzak banatzeari jarraituz.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Segurtasun Sailaren bitartez, udaleko Udaltzaingoari sartzen utziko dio Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren datu-baseetan, lehenago esandako baliabideez eta helburuaz, Segurtasun Sailaren eta Barne Ministerioaren Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren artean aldez aurretik adostutako eran eta moduan.
Gorago adierazitako datu-zerbitzuetara sartzeko erabili beharreko irrati-terminalek erabiltzen dituzten funtzionarioei atxikirik egon beharko dute Udaltzaingoen Erregistroaren bidez. Horretarako, ezinbestekoa izango da kontsulta egiten duen agentearen identifikazioa eta erregistroa egitea.
Ondorio horietarako, udalak etengabe eguneratuta izan beharko ditu Udaltzaingoko agenteen datuak, asmo horretarako Autonomia Erkidegoak Segurtasun Sailaren bidez haren esku jarriko duen aplikatiboa baliatuz.
Datu pertsonalak dauzkaten datu-base edo fitxategietarako sarbideak errespetatu beharko du datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko araudia.
Hitzarmen hau sinatzean Udaltzaingoen Erregistroa erabiltzeko moduan egon ezean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko datu-base edo fitxategietara sartzen diren udaleko Udaltzaingoaren erabiltzaileen altak eta bajak gauzatuko dira Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara bidaliz dagokion datu-fitxategia.
Bosgarrena.– Trafikoa.
Hitzarmen hau sinatzen duen udaleko Udaltzaingoak hitzematen du hilero Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzari bidaliko dizkiola trafikoko istripuen kopuruari buruzko datu estatistikoak, gai horren gainean indarrean dagoen araudian aurreikusitako egiturari eta edukiei jarraiki eta, betiere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak egoki zehazten duen modua erabiliz, besteak beste, faxa, posta elektronikoa, web zerbitzua.
Udal sinatzaileak Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak antolatutako bide-segurtasuneko kanpainetan elkarlanean aritzeko konpromisoa hartzen du.
Seigarrena.– Jarraipen Batzordea.
Hitzarmen hau egoki aplikatzen dela ziurtatzeko jarraipen-batzordea sortuko da, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko ordezkari batek eta sinatzen duen udaleko beste batek osatuko dute. Batzorde horren zereginak hauek dira: hitzarmena interpretatzean sor daitezkeen zalantzak argitzea, betearaztean eragin daitezkeen desadostasunak konpontzea, hitzarmenaren urratsak aztertzea eta, beharrezkoa izanez gero, hori hobetzeko proposamenak egitea.
Batzorde hori bilduko da hitzarmen horietako batek eskatzen duen bakoitzean eta, gutxienez, urtean behin.
Zazpigarrena.– Indarraldia.
Hitzarmen hau sinatzen den egunean sartuko da indarrean eta 2014 ko abenduaren 31ra arteko indarraldia izango du. Gainera, automatikoki, urtez urte luzatuko da, baldin eta alderdietako batek berariaz salatzen ez badu. Horrelakoetan, salaketa aurkeztu eta jakinarazi beharko da hitzarmena amaitu baino hilabete lehenago gutxienez.
Zortzigarrena.– Hitzarmenaren araubidea eta auzigaiak.
Hitzarmen hau administrazio arlokoa da, eta, beraz, interpretatu eta garatzeko administrazio publikoen arteko lankidetza-hitzarmenei aplikatu beharreko administrazio-araubidea bete beharko da.
Seigarren klausulan adierazitako jarraipen-organoaren gain utzitako eginkizunei eragin gabe, hitzarmen hau ulertzean eta betetzean sor litezkeen auziak Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren ezagutzaren eta eskumenaren eraginpean geratuko dira.
Bederatzigarrena.– Eraginkortasuna.
Hitzarmena sinatzen denetik behartuko ditu administrazio parte-hartzaileak.
Eta bi alderdiak bat datozela eta adierazitako guztia onartzen dutela erakusteko, hitzarmen hau izenpetzen dute, bi aletan, izenburuan esandako tokian eta egunean.
Villabonako alkatea,
GALDER AZKUE.
Estefanía Beltrán de Heredia Arróniz,
SEGURTASUNEKO SAILBURUA.
ERANSKINA
UDALTZAINGOEI DAGOZKIEN ETA SEGURTASUN SAILAREN «TETRA IMSD» SAREAN DAUDEN IRRATI MUGIKORREKO TERMINALAK ESKURATU, EZARRI, KUDEATU ETA MANTENTZEKO PROZEDURA
1.– Sarrera.
Agiri honek Udaltzaingoei dagozkien eta Segurtasun Sailaren «TETRA IMSD» sarean dauden irrati mugikorren terminalak eskuratu, zabaldu, kudeatu eta mantentzeko oinarrizko prozedura jasotzen du; halaber, jarraitu beharreko gomendioak eta prozedurak ere jasotzen ditu, bai eta zerbitzua behar bezala emateko prebentzio- eta zuzenketa-ekintzak ere.
2.– Orokorra.
2.1.– Sarearen eskema.
Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Alorrak (IKTA), besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko (EJHS) Irrati Mugikorreko Sare Digitala (IMSD) kudeatu eta ustiatu behar du.
TETRA estandarrak erabiltzen duen IMSD Segurtasun Saileko Komunikazioen Sareak ematen duen zerbitzuetako bat da; horrek garraiobidearen zeregina betetzen du, EAEn dauden oinarrizko estazio transmititzaile/hartzaileen eta gaur egun Erandion eta Vitoria-Gasteizen dauden kommutazio-zentroen arteko konexiorako aukera emateko. Sarearen osaera hauxe da:
Kommutazio Zentroetan beretan egiten dira interkonexio guztiak, IMSDren bidez egindako taldekako zein banakako dei guztiak ezartzeko.
Sarearen oinarrizko estazioen erdia Erandioko kommutazio-zentrora dago konektatuta eta beste erdia, Vitoria-Gasteizko kommutazio-zentrora. Konfigurazio horrek aukera emango luke sareak ibiltzen jarraitzeko, baldin eta kommutazio-zentroetako bat erortzen bada, lurraldearen ia % 100ean komunikazioak lanean izanik.
Oinarrizko estazioak zabaldu dira eta horietako bakoitzaren estaldura-zonak ondokoenekin estaltzen dira. Horrek esan nahi du kommutazio-zentro bati esleitutako estazio batek edo guztiek huts eginez gero, komunikazioek ibiltzen jarraituko dutela, nahiz eta, estaldura-mailari dagokionez, pixka bat motelago.
Gaur egun, sare honen bidez zerbitzua ematen zaie zenbait agentziari, bai segurtasunekoei, bai larrialdietakoei. Agentzien taldeen arteko deien pribatutasun eta segurtasuna bermatuta dago, TETRA sarearen egituraren beraren eta diseinuaren bidez. Agentzien taldean ezin du beste talde batek esku hartu/entzun, nahiz eta agentzia beraren beste talde bat izan. Taldeen arteko komunikazioa behar izanez gero, sistemak zeregin horiek betetzeko beharrezko baliabideak ematen ditu, baldin eta nahitaezko protokolo eta akordioak ezartzen badira.
Lan egiteko modu horren taula ezartzeko eta normalizatzeko, «Flota Planak» ezarri dira; horietan, taldeen artean egon daitezkeen komunikazio-beharrak zehazten dira. Badago zehaztutako Floten Esparru Plana; hala ere, floten plan hauek egokitu daitezke, une zehatzetan agentziaren beraren beste talde batzuekin edo beste agentzia batzuetako taldeekin elkarreragingarritasuna behar duten erabiltzaileen arteko akordioak oinarri hartuta. Horiek ezarri ondoren, terminalak programatzen dira, onetsitako Floten Planaren arabera.
2.2.– Arreta.
Erabiltzaileen Arreta Zentroa da, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien Alorraren mendekoa.
Hori harremanetarako puntu bakarra da, erabiltzaileei Segurtasun Sailak ematen dituen zerbitzuen gorabehera, matxura eta kontsulten gainean arreta emateko, bai informatika-arloan, ai telekomunikazio-arloan, gorabeherak gertatzen direnetik konpontzen direnera arteko kudeaketa egokia bermatzeko.
Honako prozesuak egiten ditu:
Gorabeheren erregistroa, dei-egileak emandako datuen bidez.
Zenbait kasutan, gorabehera unean bertan konpondu ahalko da; beste zenbaitetan, horren berri emango zaio euskarri espezializatuari, eta horrek konponduko du telefonoaren bidez edo, bestela, bertaratu egingo da. Kasu horietan, erabiltzaileari gorabeheraren zenbakia emango zaio, segimendua egiteko.
Arazo baten berri ematean euskarri espezializatuari, Arretak gorabeheraren bilakaera monitorizatzen jarraitzen du, erabiltzailearen aurrean ebazteko arduraduna baita; horretarako, bilakaeraren segimendua egin eta erabiltzaileari horren gaineko informazioa emango dio.
Arreta zerbitzuarekin harremanetan jartzeko bitartekoak
Tel.: 94 607 81 51.
Fax: 94 607 81 75.
Helbide elektronikoa: arreta@hsdi.ej-gv.es
2.3.– Sarea kudeatu eta mantentzeko zentroa.
Sarea Kudeatzeko Zentroa Erandion dago eta honako ardurak ditu:
● Maila teknikoan, IMSD sistema –alegia, kontrol-zentroak, oinarrizko estazioak, sarearen hedatzaileak, bulegoko postuak– eta sistemaren gainerako elementuak ibiltzea.
● TETRA sarearen mantentze-zerbitzua kudeatzea; horretarako, prebentzio- zein zuzenketa-arloko mantentze-lanak behar bezala egiten direla egiaztatzea.
● Komunikazioen erabiltzaile, terminal, sare-elementu eta segurtasunaren osaera kudeatzea.
● Estatistika orokorrak eta xehatuak eskuratzea, bai sarearen funtzionamenduari dagokionez, bai terminalei dagokienez.
● Erabilgarritasun, saturazio, segurtasun, zerbitzuen kalitate, eta abarren gaineko parametroak aztertzea, zerbitzuaren maila egokia izan dadin.
2.4.– Terminalen laguntza teknikoa.
Irratien terminal berriek Segurtasun Sailaren IMSDren barruan ibili ahal izateko eta komunikazioen segurtasuna eta konfindentzialtasuna bermatu ahal izateko, aurretik, IKTAko zerbitzu teknikoek hasiera eman behar diete; IKTAk terminalaren eta sarearen konfigurazioetan behar bezalako parametroak sortuko ditu, ekipoa ibili ahal izateko.
Programatu ondoren, terminalak Segurtasun Sailaren Sarean lan egin ahalko du, eskura jarritako dei-taldeetan baino ez, bere profilari esleitutako Floten Planak jasotakoaren arabera.
Edozein aldaketa, konponketa edo terminala beste baliabide batera aldatu behar izanez gero, zerbitzu teknikoek berriro programatu beharko dute.
Aurretik azaldutakoa kontuan hartuta, beharrezkoa izango da, bai terminal berriak, bai konpondutakoak IKTAk bidaltzea; horretarako, kasu bakoitzerako egokiena den bidalketa-modua ezarriko da.
3.– Udaltzaingoekin funtzionatzeko protokoloak.
3.1.– Terminalak eskuratzea.
Udaltzaingoek edo, hala badagokio, udal egokiek berek eskuratu beharko dituzte egokitzat jotzen dituzten terminalak, beren ardurapekoak diren zereginak egokiro bete ahal izateko.
Terminalek GETen TETRA zehaztapenak bete behar dituzte, eta honakoak bete beharko dituzte, nahitaez:
Komunikazio-protokoloak aire-interfazean, trunking moduan (V+D) eta modu zuzenean (DMO, batik bat modu efizientean maiztasunean).
TETRA Vocoder.
Interfazeak, kanpoko operadore eta gailuekin: MMI eta PEI.
Segurtasuna: TEA2 aire-interfazean enkriptatzea eta terminalak autentifikatzea (edo prestazio hori epe laburrean sartzeko aukera).
Handoverra edo gelaxken arteko deien transferentzia.
Ekipoen onarpenaren eta elkarreragingarritasunaren probak. Motorolaren Dimetra 5.2 sistemaren bidez dokumentatutako elkarreragingarritasuna.
Funtzionamenduaren maiztasun-bandek maiztasunen esleipenaren nazioko koadroaren UN-28 nazionala erabiltzeko araua beteko dute.
Trunking moduko transmisioko maiztasun-banda: 380-385MHz.
Trunking moduko harrerako maiztasun-banda: 390-395MHz.
Modu zuzeneko maiztasun-banda: 380-400MHz.
RFren kanalaren banda-zabalera: 25KHz.
Tx/Rx banaketa: 10MHz.
3.2.– Programazioa.
Dagokion udaltzaingoak terminalak eskuratu ondoren, horiek programatu egin beharko dira (ikusi 2.4. atala).
Eragiketa hau Segurtasun Sailaren erantzukizunpekoa da, eta horrek IKTAren bidez egingo du; horretarako, lankidetza-hitzarmenaren arabera dagozkion parametro tekniko eta operatiboak sartuko ditu.
Horiek programatu ondoren, igorgailuak instalatu ahalko dira.
3.3.– Oinarrizko igorgailuen instalazioa eta ibilgailuetakoa.
Oinarrizko igorgailuen instalazioa eta ibilgailuetan dauden igorgailuen instalazioa udaltzaingoen beren ardurapekoa izango da; horretarako, IKTAren Telekomunikazioen Arloaren zerbitzu teknikoen aholkularitza izango dute.
3.4.– Terminalen altak, bajak eta birprogramatzea.
Terminalen edozein alta, baja edo birprogramatzerako, IKTArekin jarri beharko da harremanetan.
Terminalak berriro programatzeko mugigarriak (talkyak) badira, IKTAren egoitzara bidaliko dira, Erandiora, Telekomunikazioen Arloarentzat; horien zerbitzu teknikoek izango dute programatzeko eta jatorrizko egoerara bueltatzeko ardura.
Igorgailuak diren kasuetan, bai finkoak, bai ibilgailuetan instalatutakoak, IKTAk baimendutako enpresa instalatzaileek izango dute terminalen zerbitzu teknikoetara joateko ardura, dagokion programazioa jasotzeko eta berriro programatzeko igorgailuetan instalatzeko. Lana egin ondoren, enpresa horiek sarea kudeatzeko zentroari emango diote abisua, sisteman alta emateko.
Terminal bat bajan eman nahi izanez gero, Arreta zerbitzuari emango zaio abisua; gero, Arreta sarea kudeatzeko zentroarekin jarriko da harremanetan, baja egiteko. Baja aldi batekoa izan bada eta berriro alta eman nahi bazaio, Arretari emango zaio abisua, gaitzeko kudeaketa-lanak egiteko.
Terminal bat matxuratuz gero (talkya edo igorgailua), protokoloa ezarriko da IKTArekin, ekipoetan sarearen segurtasuna arriskuan jar dezaketen datuak ezabatzeko, fabrikatzaileari konpontzeko bidali aurretik.
Terminalak galdu edo ebatsiz gero, berehala emango zaio abisua Arreta zerbitzuari, sisteman baja emateko, eta terminal horretatik deirik egin edo jaso ezin izateko.
3.5.– Datu-zerbitzuetara sartzea.
Segurtasuna, sarreren kontrola eta DBLO betetzea bermatzeko, ezinbestekoa da datu pertsonalak atzitzeko sarrerek erregistroa uztea (zein informazio, nork eta noiz).
Hori dela eta, hitzarmenak IMSDren bidez datu-baseetara sartzeko funtzionaltasunak jasotzen dituenean, nahitaezkoa izango da zerbitzu horiek erabiliko dituzten udaltzaingoen irrati-terminalak erabiltzen dituzten agenteei lotuta egotea, Udaltzaingoen Erregistroaren bidez. Erregistro independentea egongo da, eta udaltzaingo bakoitza baino ezingo da sartu eta horrek baino ez du kudeatuko.
Erregistro hauek kontsultatu ahalko dira, Udaltzaingoen Erregistroan jasotako aukera espezifikoen bidez. Horretarako, udaltzaingo bakoitzari sartzeko kodea emango zaio, esleitzen/baimentzen duten pertsonak bakarrik sartu ahal izateko sarreren erregistroetara eta agenteen terminalen esleipenera.
Hasiera batean, urtebeteko antzinatasuna duten erregistroak gordeko dira.
3.6.– Prestakuntza.
Udaltzaingoen erabiltzaileen prestakuntzarako, TETRA sarearen ekipo eta zerbitzuak erabiltzeko, IKTAk prestakuntza-saioak emango dizkio agentzia bakoitzeko erabiltzaile aurreratuen kopuru txiki bati, eta horiek izango dute ezagutza hori dagokion udaltzaingoaren gainerako erabiltzaileei emateko ardura.
Nolanahi ere, prestakuntza-saio berrien gaineko edozein zalantza edo beharren aurrean, IKTA erabilgarri egongo da une zehatz batean eskatzen duenarentzat.
3.7.– Gorabeheren kudeaketa.
Irrati Mugikorreko Sare Digitalaren gaineko edozein gorabehera gertatuz gero, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien Alorrak (IKTA) Arreta izeneko Erabiltzaileen Arreta Zentroa du eskuragarri; horrek, gorabeherak kudeatzeko aplikazio baten bidez, aukera ematen du honako eragiketak egiteko:
● Gorabeheren erregistroa.
● Jakinarazitako gorabeheren egoera kontsultatzea.
● Gorabehera baten informazio gehigarria ematea.
● Dagoeneko jakinarazitako gorabehera baten konponbidea erreklamatzea.
● Gorabehera konpondu dela berrestea.
Era berean, udaltzaingo bakoitzak, aurretik zehaztutako telefono edo harremanetarako pertsona jakinarazi beharko du, Arreta Zerbitzuak ordezkari bakarra izateko, jakinarazitako gorabeherei buruzko informazio gehiago emateko edo bilatzeko. Garrantzitsua da ordezkari edo harremanetarako telefono hori bakarra izatea, udaltzaingoaren bulegoen barruan harreman anitzak saihesteko.
Segurtasun Saila / Departamento de Seguridad
Tlfno.: 68 151 - 94 607 81 51
Fax: 68 175 – 94 607 81 75
Email: arreta@hsdi.ej-gv.es
IV. ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 31KO 21/2015 EBAZPENARENA
LANKIDETZA HITZARMENA ARASUR PLATAFORMA LOGISTIKOAN (RIVABELLOSA, ARABA) TREN-TERMINALA ERAIKI ETA FINANTZATZEKO, EAEKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN, ARABAKO FORU ALDUNDIAREN ETA BILBOKO PORTUKO AGINTARITZAREN ARTEAN.
BILDUTA:
Batetik, Ana Oregi Bastarrika andrea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren izenean.
Bestetik, Jose Zurita Laguna jauna, Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatu gisa, eta Foru Aldundi horren izenean.
Eta bestetik, Asier Atutxa Zalduegi jauna, Bilboko Portu Agintaritzako presidente gisa, Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 5eko 146/2013 zenbakidun Dekretuan oinarrituz (2013ko otsailaren 8ko EHAAn eta 2013ko otsailaren 16ko BOEan argitaratuta).
PARTAIDEAK:
Ana Oregi Bastarrika andrea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, 2014ko abenduaren 2ko gobernu Kontseiluaren Akordio bidez eman zitzaion Hitzarmen hau sinatzeko baimena.
Jose Zurita Laguna jauna, Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatu gisa, 2014ko azaroaren 18ko Diputatu Kontseiluaren Akordio bidez eman zitzaion Hitzarmen hau sinatzeko baimena.
Asier Atutxa Zalduegi jauna, Estatuko Portuen eta Merkataritako Marinaren Legearen testu baterakoa onetsi duen irailaren 5eko 2/2011 Errege Dekretu Legegilearen 31.2.a) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, behar bezalako baimenarekin Hitzarmen hau gauzatzeko, 2015eko martxoaren 13ko lan saioan hartutako Administrazio Kontseiluaren Akordio bitartez.
Partaideek dagokien ordezkaritza aitortzen diote elkarri, eta baita Hitzarmen hau gauzatzeko adina ahalmen ere, Administrazioen arteko koordinazio, lankidetza eta errespetu printzipioetan oinarrituz, eta, horretarako, honako hau
ADIERAZTEN DUTE:
I) Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari dagozkio trenbide, portu eta itsas gaietako jarduera eremuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuko 13. artikuluaren arabera.
II) Arabako Foru Aldundiko titulartasun eskumenen arloan, Ekonomia sustapenaren eta Foru Administrazioaren sailak funtzio hauek ditu, besteak beste: ekonomiaren sustapena, trebakuntza eta enplegu planak eta programak, funtzio publikoa, zerbitzu orokorrak eta arkitektura.
III) Bilboko Portuko Agintaritzak Bilboko Portuaren lurralde-eremuko zerbitzugunean garatzen ditu funtzio eta eskumenak. Euskal ekonomiaren kanpo-merkataritzaren eta lehiakortasunaren sostengua da portua. Gaur egun, etengabeko garapenari eta inbertsio-ahaleginei esker, Estatu espainiarreko atlantiar aurrealdeko porturik garrantzitsuena da, baita ipar ekonomikoa eta soziala ere Euskadin.
IV) Euskadirentzat aurrerabidea eta aberastasuna sortzeko dinamikan protagonista izaten jarraitzeko, Bilboko Portuko Agintaritzak estrategikoa irizten dio plataforma logistikoetan, trafiko-bilketan eta hori sendotzean lagunduko duten garraioen transferentzia intermodalen nodoetan parte hartzeari. Horrela, nazioarteko garraio-katearen kate-begi eta portu-azpiegituren osagarri ezin hobea izango da, Rivabellosa (Araba) udalerrian kokatutako Arasur Plataforma Logistikoan ezartzea interes handikoa izanik.
V) Era berean, Bilboko Portuko Agintaritza Arasurren ezartzearen alde daude partaideak, terminal multimodalarentzat aukera estrategikoa delako. Bilboko Portuarekin zein ekoizpen- eta kontsumo-zentroekin lotzeak indartu egingo du, baita lehiakorrago egin ere. Bestalde, Euskadiko nodo logistiko nagusien eta garraio-azpiegituren interkonexioa sustatuko du, eta lurralde-kudeaketa optimizatuko du, sakabanatutako jarduerak kontzentratuta zein funtzio-espezializazioaren bidez. Horrela, garraio multimodala sendotuko da errepideko garraioaren ordezko aukera gisa, eta, oro har, enplegua eta oparotasuna sortuko ditu ekonomiarako, bai herri mailan eta bai Euskadi mailan.
VI) Hala ere, Bilboko Portuko Agintaritza Arasur Plataforma Logistikoan ezartzea baldintzatuta dago, Interes Orokorreko Trenbide Sarearekin lotuta dagoen tren terminala izan arte ezin baitateke gauzatu. Gaur egun, ez dagoen azpiegitura denez, sinatzaileek argi eta garbi adierazten dute parte hartzen duten administrazio guztien babes instituzionala, Bilboko Portuko Agintaritza Arasurren ezar dadin. Horretarako, era bateratuan, tren terminala eraikitzeko finantziazioaren ardura hartuko dute, beharrezkoak diren ekarpenak haien aurrekontuetan sartuta.
VII) Partaideek adierazitako helburuak erdiesteko dituzten interes komunez ohartuta, sinatzaileek ondorengoa hitzartzen dute: Administrazioen arteko honako Lankidetza Hitzarmen hau sinatzea, Erakunde Publikoen eta Ohiko Administrazio-prozeduren Erregimen Juridikoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 6. artikulutik aurrerakoetan adierazitakoan oinarrituz.
ESTIPULAZIOAK
Lehenengoa.– Xedea.
Hitzarmen honen xedea da EAEko administrazioaren (Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren bidez), Arabako Foru Aldundiaren (Ekonomia Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailaren bidez) eta Bilboko Portuko Agintaritzaren arteko lankidetza artikulatzea, Rivabellosako (Araba) Arasur instalazioetan Interes Orokorreko Trenbide Sareari lotutako tren-terminal bat eraiki eta finantzatzeko; eta bakoitzaren eskumenen arloan jarduera guztiak egiteko aipatutako plataforma logistiko horretan Bilboko Portuko Agintaritza ezarri dadin. Horretarako, administrazio arteko beharrezko lankidetza-bide guztiak sustatuko dira, eskumendun administrazioek dagozkien antolamendu tresnak, hirigintzakoak, ingurumenekoak edo izaera sektorialeko beste edozein eta horien aldaketak ezartzeko, izapidetzeko eta onartzeko, ezarri daitekeen araudiaren arabera.
Lankidetza honen xedea bete dadin, batez ere Arasurren tren-terminal bat eraiki eta finantzatzeko, sinatzaileek elkar behartzen dute formalki dagozkien konpromisoak garatu, burutu edo finantzatzera, agiri honen arabera berariaz onartzen baitituzte eta jarraian adieraziko den irismena dute, nahi den xedea lortzeko aurreikusitako jarduerak artatzeko.
Bigarrena.– Tren-terminalaren Oinarrizko eta Eraikuntza Proiektuen idazketa.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bidez, eta dagokion egitekoa formalizatuta, Arasurreko plataforma logistikoan tren-terminalaren oinarrizko eta eraikuntzako proiektua eskaintzeko konpromisoa hartu du; proiektu horrek sustatutako tren-terminala burutzeko behar diren obra eta jarduera guztiak jaso eta definitu beharko ditu, baita Interes Orokorreko Trenbide Sarerako lotura ere; hori guztia ezarri daitezkeen legezko xedapen orokor edo sektorekoen arabera.
Era berean, ADIFek emandako onespenean jasotzen diren baldintzen arabera, egin beharreko balizko aldaketen arduradun ere izango da.
Eraikitze-proiektua garatzean, ikuskaritza lanetan parte hartu ahal izango dute administrazio-sinatzaileek. Nolanahi ere, garapenaren onespena dokumentu honen hamaikagarren Estipulazioan zehazten den Jarraipen Batzordeak emango dio, ADIFi administratiboki dagokion onartze teknikoari kalterik egin gabe.
Hirugarrena.– ADIF-en Administrazio Baimena.
«Arasur plataforman merkantzien bazterlekua eraikitzeko proiektua Rivabellosan (Araba)» idatzita eta onartuta dagoenean, lehendabizi ADIFen baimena eskuratu beharko da Interes Orokorreko Trenbide Sarearekin lotutako tren terminala sortzeko. Ostean egin beharko da lurzoruak lortzearekin edo lanak hastearekin zerikusia duen edozein jarduera.
Bilboko Portuko Agintaritzari dagokio ADIFi hasiera- eta tramitazio-txostenak aurkeztea, adierazitako administrazio-baimena lortzeko.
Halaber, Bilboko Portuko Agintaritzari dagozkio beharrezkoak diren ekintzentzat nahitaezko baimenak eta lizentziak lortzea. Lurzoruen inguruko elementuei dagozkien hirigintza-aldaketak ere kontuan izan beharko ditu, eta baita zergen likidazioa eta lanak baimendu ahal izateko baimenerako tasak ere.
Hitzarmen hau sinatzen duten gainontzeko administrazioek eta erakundeek administrazio-kudeaketa guztietan lagunduko dute.
Bestalde, Interes Orokorreko Trenbide Sarea eta plataforma lotzeko baimena eskatu duenaren ardura da lanak ADIFen ikuskaritzapean jartzea, behin eraikitze-proiektua prest dagoenean eta azpiegituraren ustiaketa hasi baino lehen.
Laugarrena.– Lurrak eskuratzea, titulartasuna eta erabilerarako baldintzak.
Proiektatutako tren plataformaren lanak eta Interes Orokorreko Trenbide Sarearekiko lotura gauzatzeko, beharrezko lursailak erosi beharko dira, Arasur Plataforma Logistikoaren barruan kokatutakoak. Hala ere, lanen eraikitze proiektua elaborazio-fasean dagoenez, gaur egun ezin da jakin aipatutako jarduerek zer espazio behar izango duten. Hasiera batean, 35.000 m
Proiektatutako jardueretarako behin betiko gainazala ezartzen denean, Hitzarmen honetako Hamaikagarren Estipulazioan aurreikusitako Jarraipen Batzordeak ezarriko ditu nahi diren helburuak lortzeko Arasur Plataforma Logistikoko zein lursail erosiko diren.
Bilboko Portuko Agintaritzak erosiko ditu, kostu osoa bere gain hartuz, Arasur Plataforma Logistikoaren barruan kokatutako lursailak. Ondoren, lursail horien gainean gauzatuko dira tren-plataformaren lanak, zuzenbideak onartutako edozein formularen bidez.
Izendatutako lursailek ez balute tren-erabilerarako kalifikaziorik, Bilboko Portu Agintaritzak dagokion hirigintza-aldaketa tramitatu beharko luke, nahi den helburua lortzeko beharrezko kalifikazioa izan dezaten, hitzarmen hau sinatu duten gainerako administrazioen babesarekin erantzukizun-eremu bakoitzetik.
Erosiko diren lursailen erregistro-titulartasuna eta ondare-titulartasuna eta horien gainean egingo diren lanena eta instalazioena, Bilboko Portuko Agintaritzari dagozkio.
Erositako higiezinen eta hitzarmen honetan oinarrituta gauzatzen diren tren instalazioen kontserbaziotik, erabileratik eta mantentzetik eratorritako gastuak, baita tributuei eta eragiten dieten beste edozeini dagozkionak ere, Bilboko Portuko Agintaritzari dagozkio.
Bosgarrena.– Aldeen betebeharrak.
Lankidetza honen xedea betetzeko, EAEko Administrazio Orokorrak, Arabako Foru Aldundiak eta Bilboko Portuko Agintaritzak hitza ematen dute, euren aurrekontuen gain finantzatuko dituztela «Arasur plataforman merkantzien bazterlekua eraikitzeko proiektua Rivabellosan (Araba)» eraikuntza proiektuko obrak, hau da, bideen hondartza eta Interes Orokorreko Trenbide Sarearekiko lotura; hor sartuko da, era berean, horien likidazioaren kostua, obren zuzendaritzako gastu guztiak, kalitate kontrola, segurtasun plana eta obretako osasuna eta beste laguntza teknikoak, gastuak, zergak edo proiektua egiteko behar diren konpentsazioak.
Lursailak erostea, akordio honetan adierazten diren ekintzak egitea eta horiek egiteko adostutako finantziazioa ADIFen baimen administratiboaren (Interes Orokorreko Trenbide Sarearekin proiektatutako tren terminalaren konexioarekin erlazionatutakoa) mende egongo dira.
Seigarrena.– Obren burutzapena eta loturiko laguntza teknikoak.
Tren-plataformaren Eraikitze Proiektua onartuta, dagokion administrazio-baimena lortuta (ADIFek eman beharrekoa, plataforma eta Interes Orokorreko Trenbide Sarea lotzeko) eta lursailak erosita, Bilboko Portuko Agintaritzak lanen likidazio publikoa egingo du.
Bilboko Portuko Agintaritzak obrak egitea kontratatzeaz gain, Proiektu hau egiteko behar diren gainerako zerbitzuak izapidetu eta kontratatuko ditu, hala nola, obren zuzendaritza, kalitate-kontrola eta segurtasun eta osasun planaren jarraipena; baita beharrezko gainerako zerbitzu eta laguntza teknikoak ere, hori guztia ezar daitekeen kontratazio publikoa arautzen duen araudiaren arabera.
Bilboko Portuko Agintaritzak, lanen lizitazioaren eta adierazitako zerbitzuen arduradun gisa, bere gain hartuko ditu lanen ikuskapena eta zaintza, eta lanak amaitu arte horiekin erlazionatutako kontratuak, kontratazio-organoaren eskumenak gauzatuz.
Zazpigarrena.– Obrak gauzatzeko aurreikusitako epeak.
ADIFek plataforma eta Interes Orokorreko Trenbide Sarea lotzeko baimena ematen duenean, ADIFek emandako baimeneko obligazioak bete direla egiaztatuta eta lursailak erosita, Eraikitze Proiektua gutxi gorabehera 12 hilabeteko epean gauzatuko da, esleitzen denetik zenbatzen hasita.
Zortzigarrena.– Finantzaketa.
Lankidetza Hitzarmen honen xede den tren-terminala eta honi lotutako zerbitzuak eta laguntza teknikoak burutzeko aurreikusitako gehieneko inbertsioa zortzi milioi eta hirurehun mila eurokoa da (8.300.000), BEZ barne; inbertsio hori Administrazioek eta jarraian adierazitako erakundeek egindako ekarpenekin finantzatuko da, Hitzarmen honen arabera hitza eman duten parte hartze portzentajeen arabera:
– EAEko Administrazio Orokorra: 3.000.000 euro, BEZ barne.
– Arabako Foru Aldundia: 2.300.000 euro, BEZ barne.
– Bilboko Portuko Agintaritza: 3.000.000 euro, BEZ barne.
Hori dela eta, Administrazio sinatzaileek hitza ematen dute euren urteko aurrekontuetan beharrezko aurrekontu zuzkidurak jarriko dituztela, Hitzarmen honetan hartutako finantzazio konpromisoak betetzeko.
Ondorioz, aipatutako jarduera bakoitza izapidetu eta burutzea Hitzarmen hau sinatu duten administrazio guztiek aurrez zuzkidura ekonomikoak ematearen mende geratuko da; EAEko Administrazio Orokorrak, Arabako Foru Aldundiak eta Bilboko Portuko Agintaritzak hitza ematen dute aurreko paragrafoan aurreikusitako konpromisoa betetzeko beharrezko ekarpenak egingo dituztela, eta Bilboko Portuko Agintaritza hornituko dutela obra hau finantzatzeko funtsez, aipatutako terminoetan.
Obra ziurtagiriak eta Hitzarmen honen finantzazio-xede diren kontzeptuen fakturak Bilboko Portuko Agintaritzak bidaliko dizkie EAEko Administrazio Orokorrari eta Arabako Foru Aldundiari, eta bi hauek dagozkien zenbatekoak sartu beharko dituzte dagozkien portzentajeen arabera (% 36,14 EAEko Administrazio Orokorraren ekarpena, % 27,71 Arabako Foru Aldundirena eta % 36,14 Bilboko Portuko Agintaritzarena), gehienez ere zazpi eguneko epean, Portuko Agintaritzak xede horretarako ezarriko duen kontuan. Dena dela, dagozkien fakturen epemuga baino lehenago sartu beharko litzateke dirua.
Bederatzigarrena.– Kontratuarekin erlazionaturiko gertakariak.
Bilboko Portuko Agintaritzak, kontratazio organo legez, sinatu duten administrazioei jakinaraziko dizkie obren garapenean sor daitezkeen kontratuko gorabeherak (aldaketak, obra osagarriak, likidazioak, gehiegizko likidazioak, etab.).
Sortutako gorabeheraren ondorioz, kontratutako zenbatekoa haziko balitz baina hazkundea kontratua etetekoa adinakoa ez balitz, eta zenbateko hori Hitzarmeneko gehieneko kopurua baino handiagoa balitz, Bilboko Portuko Agintaritza izango da aipatutako kopuru guztien kargu egingo dena.
Hamargarrena.– Administrazioen Bultzada.
Administrazio esku-hartzaileek lurralde-antolaketako eta hirigintza-plangintzako tresnak sustatuko dituzte eta onartu arte izapidetuko dituzte aurreikusitako jarduerak egingo diren lursailei dagokienez, dagozkien eskumenen alorretan eta aplikagarria den araudiaren arabera, horietan aipatutako trenbide-plataforma ezarri ahal izan dadin. Gauza bera egingo da ondarearen, ingurumenaren, kontratazioaren edo beste edozein sektoreren alorretan beharrezkoa den beste edozein izapiderekin, hitzarmen honetan aurreikusitako helburuak betetzen direla bermatzeko.
Hamaikagarrena.– Jarraipen Batzordea.
Ezarritako aurreikuspenak eta konpromisoak, zorrotz betetzeko neurrien proposamena, Lankidetza Hitzarmen honen jarraipenerako, garapenerako, kontrolerako eta informaziorako eta bere aplikazioari dagokionez sor daitezkeen eztabaiden ebazpenerako beharrezkoak diren jarduketa guztien koordinaziorako, aldeek Hitzarmenaren Jarraipenerako Batzordea eratzea erabaki dute. Batzorde hori sei kidek osatuko dute:
– Bi, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa ordezkatuz.
– Bi, Arabako Foru Aldundia ordezkatuz.
– Bi, Bilboko Portu Agintaritza ordezkatuz.
Jarraipen Batzordea, aldeetakoren batek horren beharra dagoela irizten dionean bilduko da eta, gehienez, hiru hilean behin, Hitzarmen honen xede diren prestazioen eta konpromisoen garapena eta burutzapen maila aztertzeko, emaitzak ebaluatzeko eta sor daitezkeen zailtasunak eta arazoak zuzentzeko neurriak proposatzeko. Bereziki, Jarraipen Batzordeak bere adostasuna eman beharko dio tren-terminalaren Eraikuntza Proiektuaren onespenari, proiektatutako jarduketen burutzapenerako erosi beharreko Arasur Plataforma Logistikoko lurrei, beharrezkoak diren obren eta zerbitzuen lizitazio pleguei, eta aurrera eraman beharreko kontratuen esleipen, aldaketa eta kitapen proposamenei.
Batzorde hori balioz eratu dadin, bertan egon beharko dira Batzordeko Presidentea eta Idazkaria eta beste bi ordezkari. Batzordeko Presidentzia eta Idazkaritza, Bilboko Portuko Agintaritzaren ordezkarien esku egongo da. Bidezkoa iritziz gero, Jarraipen Batzordeak, sinatu duten Administrazioetako teknikariek edo ordezkariek osatutako Lan Taldeen eraketa erabaki ahal izango dute.
Hauek dira Jarraipen Batzordearen eta Lan Taldeen funtzionamendu araudia zehaztuko dutenak: bertako akordioek eta Herri Administrazioen eta baita Administrazio Prozedura Erkidearen Araubide Juridikoko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko organo kolegiatuentzat ezarritako araudiak ere.
Akordioak boto gehiengoz hartuko dira; berdinketa gertatuz gero, Batzordearen Presidentearen kalitatezko botoak erabakiko du.
Hamabigarrena.– Hitzarmenaren indarraldia eta indargabetzea.
Hitzarmen honek ondorioak izango ditu sinatzen den egunetik, eta bere indarraldiarekin jarraituko du bertan aurreikusten diren jarduketak amaitu arte, batez ere, Obra Zuzendaritzak aurkeztu beharreko txostena aurkeztu arte, obraren berme epea amaitu ondoren eta aurretiazko ikuskapenean hauteman daitezkeen arazoak konpondu eta gero.
Sinatu duten alde guztien berariazko akordioaren ondorioz Elkarlanerako Hitzarmen hau aurretik baliogabetzeko aukeraren kalterik gabe, Hitzarmena baliogabetzeko zergatia izan daiteke alderen batek ez betetzea bertan agertzen diren funtsezko estipulazioetako edozein, batez ere, aurreikusitako jarduketaren bat egiteko beharrezkoak diren fondo ekonomikoen ekarpena ez egitea epearen barruan, aurretik egoera horren salaketa egiten bada, hilabete bateko aurrerapenarekin, gainerako sinatzaileei zuzendutako idatzizko jakinarazpenaren bitartez.
Aldeetakoren batek, alde bakarreko salaketa egiteko komenigarritasuna ikusten badu, eta hori egin aurretik, Jarraipen Batzordearen deialdia proposatuko du, jarduketak bideratu ahal izateko, hori posible balitz, Hitzarmenaren xedearen betearazpen partzialera edo osora. Aipatutako Administrazioak edo Erakundeak Hitzarmena baliogabetzeko asmoarekin jarraituko balu, salaketa egingo du, eta horren burutzapena etenda geratuko da, gainerako aldeei benetako jakinarazpena egiten zaien unetik, eta Jarraipen Batzordeari dagokio jarduketak gainbegiratzea benetan amaitu arte, ukitutako gainerako aldeei egin beharreko konpentsazio proposamenak egitea barne. Dena den, beti ere erreserbatuta geratuko dira alde sinatzaileen arteko erreklamazio ekintzak eta prestazioen ordainketa posiblea.
Hamahirugarrena.– Hitzarmenaren izaera.
Lankidetza Hitzarmen honek izaera administratiboa du, eta Hitzarmenaren xede den alorrean indarrean dagoen administrazio zuzenbideko legedia eta gainerako araudia aplikatu ahal izango zaizkio. Horren interpretazioari, aplikazioari, aldaketari, baliogabetzeari eta ondorioei buruz sor daitezkeen alderdi guztien ezagutza administrazio epaibidezko jurisdikzioari dagokio.
Eta aipaturiko guztiarekin ados egotearen seinale gisa, eta aldeek hori zorroztasun osoz betetzeko konpromisoa hartuz, dokumentu hau sinatzen dute, alde hirukoiztuan, burualdean adierazten diren tokian eta egunean.
Rivabellosa, 2015eko martxoaren 24a.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA OREGI BASTARRIKA.
Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenaren eta Foru Administrazioren diputatua,
JOSÉ ZURITA LAGUNA.
Bilboko Portuko Agintaritzaren presidentea,
ASIER ATUTXA ZALDUEGI.