EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-04-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2015066

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 30ekoa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa bete gabe uzten duena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2015-03-30
Hurrenkenaren zenbakia: 201501633
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/03/05ean argitaratutako 2015/02/24ko EBAZPENA [201501059]

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2015eko otsailaren 24an emandako Ebazpeneko (martxoaren 5eko EHAA, 44 zk.) hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Zerbitzu Zuzendaritzan, 520010/161 kodea, 18. maila, C/D taldea.
Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke ebazpena eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 30a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.