EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2015-03-20 Aldizkari honetan argitaratua: 2015054

EBAZPENA, 2015eko martxoaren 9koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa betetzeke uzten duena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2015-03-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201501326
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2015/02/11n argitaratutako 2015/01/30reko EBAZPENA [201500661]

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Lehendakaritzaren idazkari nagusiak 2015eko urtarrilaren 30ean emandako Ebazpeneko hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (otsailaren 11ko EHAA, 28 zk.), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: C/D taldea, 18. maila, 520010/155 kodea, Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzan.
Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari bukaera ematen dio. Aurka egiteko, aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri dakioke ebazpena eman duen organoari, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 9a.
Lehendakaritzako idazkari nagusia,
JESÚS MARÍA PEÑA MARTÍNEZ.