EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2013-11-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2013218

EBAZPENA, 2013ko urriaren 22koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013. urtean «Sormen Lantegiak» programaren barruan emandako diru-laguntzak jakinarazten dituena.

Xedapenaren data: 2013-10-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201304973
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/06/03an argitaratutako 2013/05/14ko AGINDUA [201302556]

2013ko ekainaren 3ko EHAAn, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 14ko Agindua argitaratu zen, «Sormen Lantegiak» programaren barruan diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 12.2 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 14ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta haien onuradunak jakinaraztea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 22a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSE ANGEL MARIA MUÑOZ OTAEGI.