EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2013-11-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2013216

EBAZPENA, 2013ko urriaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek osatutako elkarteei eta toki-erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten diru-laguntzak emateko Kalifikazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2013-10-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201304909
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/08/29an argitaratutako 2013/07/24ko AGINDUA [201303786]

Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 24ko Agindua, hots, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek osatutako elkarteei eta toki-erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.
Kontuan izanda 2013ko uztailaren 24ko Aginduaren 10. artikuluak xedatzen duela aipaturiko diru-laguntzak emateko kalifikazio-batzorde bat osatuko dela eta batzorde horretako kideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek osatutako elkarteei eta toki-erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten diru-laguntzak emateko osatuko den kalifikazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Lehendakaria: Imanol Agote Alberro jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.
Batzordekideak:
– Francisco Borja Aguinagalde Olaizola jauna, Irargi, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko arduraduna.
– Roberto Kerexeta Zulaika jauna, Irargi, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko teknikaria, eta idazkari funtzioak egingo dituena.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 4a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.