EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2013-10-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2013194

EBAZPENA, 2013ko irailaren 24koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerentzako 2013. urtean emandako laguntzen berri ematen duena.

Xedapenaren data: 2013-09-24
Hurrenkenaren zenbakia: 201304298
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/06/14an argitaratutako 2013/06/12ko AGINDUA [201302752]

2013ko ekainaren 14an, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 12ko Agindua argitaratu zen, EHAAn. Agindu haren bidez, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerak 2013. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen zen.
2013ko ekainaren 12ko Aginduaren 10.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egitea eragotzi gabe.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 12ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 24a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.