EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2013-08-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2013150

EBAZPENA, 2013ko uztailaren 9koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei dirulaguntzak emateko balorazio batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Xedapenaren data: 2013-07-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201303546
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2013/06/14an argitaratutako 2013/06/12ko AGINDUA [201302752]

Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 12ko Agindua, hots, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei dirulaguntzak emateko modua garatzen duena.
Kontuan izanda 2013ko ekainaren 12ko Aginduaren 8. artikuluak aipaturiko dirulaguntzak emateko balorazio batzorde bat osatuko dela eta batzorde horren batzarkideak izendatzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela,
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio batzordearen batzarkideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea (Kultura Sustatzeko Zuzendaria).
Batzarkideak:
– Miren Jule Azurza Gerrika-Etxebarria anderea (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuordetza).
– José Luis Ibarzabal Egibar jauna (Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako Sailburuordetza).
Idazkaria: Arturo García Fiel jauna (Kulturako Saileko teknikaria).
Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 9a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.