EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 1994-06-24 Aldizkari honetan argitaratua: 1994120

AGINDUA, 1994ko ekainaren 21ekoa, Kultura sailburuarena, Donejakue Bidea, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa sailkatzeko espedientearen nondik-norakoak eraldatu eta horri buruzko jendaurreko informazioaldiari hasiera ematen diona.

Organo emailea: Kultura
Xedapenaren data: 1994-06-21
Hurrenkenaren zenbakia: 199402302
Maila: Agindua
Euskal Kultura Ondareari buruz uztailaren 3an onartutako 7/1990 Legearen 6. atalean ezarritakoaren arabera onartutako erakunde den aldetik, eta urriaren 23ko 284/1990 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, Euskadiko Monumentu Ondare Arkitektonikorako Aholku Batzordeak, Donejakue Bidea Mutriku eta Errenteriako Herrigune Historikoetara zabaltzearen aldeko iritzia eman du 1994ko ekainaren 10eko bileran. Era berean, Donejakue Bidea Monumentu Multzo izendapenaz sailkatzeko espedientearen aldeko txostena ere aurkeztu du, I eta II Eraskinetan azaldutakoaren arabera eta III Eraskinean ezarritako nondik-norakoei jarraituz eta espedienteak dakarren babesaraudia aintzat harturik. Horrenbestez, XEDATU DUT: Lehena.- Donejakue Bideari lotutako ibilbide eta inguruen nondik-norakoak Mutriku eta Errenteriako Herriguneetara aldatzea. Bigarren.- Hogei (20) eguneko informazioaldi publikoari hasiera ematea, Erabaki honekin zerikusirik izan dezaketen jabeek eta gainerako interesatu guztiek egoki iritzitako alegazio eta dokumentazio guztiak aurkez ditzaten, Guztiontzako Administrazio Ihardunbidearen 30/1992 Legearen 86. atalean ezarritakoaren arabera. Aipatutako espedientea, Euskal Kultura Ondarearen Zentruan eskuratu ahal izango da (San Antonio kalea, 2-behea, VitoriaGasteiz). Hirugarren.- Espedientearen tramitazioari jarraitzea, indarrean dauden arauei jarraituz. Vitoria-Gasteiz, 1994ko ekainak 21. Kultura sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU. I. ERASKINA DESKRIBAPEN FORMALA Euskal Autonomia Elkartea zeharkatzen duen Donejakuerako Erromes-bideak bi ardatz ditu oinarrian: A. Kostaldeko Bidea B. Barruko Aldeko Bidea Babestu beharreko eremuak dira, beraz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurraldeei dagokienez ondoren zehaztuko den Udalen zerrenden barruan agertzen diren Lur-sailak. Era berean, babestuta egongo dira, Erromesbidearekin zerikusirik izanik, Espedientean azaldutako leku edo Multzo Historikoak eta interes historikoartistikorik izan dezaketen elementuak. A Kostaldeko Bidea Erromesak Hendaiatik etortzen ziren eta, Bidasoa ibaia zeharkatuz, Hondarribira heltzen ziren. Hortik, kostaldean barrena, Orereta eta PasaiaDonibanera abiatzen ziren eta handik, beste aldera txalupaz pasatuz, Pasaia San Pedrora, ondoren Donostiara heldu arte. Donostiatik, kostaldeko bideari jarraituaz, Orio, Aia, Zarautz, Getaria, Zumaia eta Debako Udaletako lurrak zeharkatzen dira, hiriguneak ere bisitatuz. Debatik aurrera, hain zuzen ere, Erromes-bidea barrukalderantz doa Sasiola eta Astigarribia auzoetara iritsi arte, azken hori Mutrikuko Udalaren barruan dagoela. a Hortik aurrera, Erromes-bidea Bizkaiko Lurralde Historikoan sartzen da Berriatutik barrena Markinaraino. Ondoren, Bolibartik, Ziortzia, ArbatzegiGerrikaitz, Axangiz eta Gernikarantz. Gernikan, Erromesbideak barneko alderantz jotzen du berriz, Mendata, Muxika, Morga, Larrabetzu, Lezama eta Zamudio herrietako lurrak zeharkatu ondoren, azkenean Bilboraino heldu arte. Bilbao utzita Erromes-bideak kostaldetik Barakaldo, Sestao eta Santurtzirantz jotzen du, AbantoZierbena zeharkatuaz Muskizeraino. Hortik, Sopuertarantz doa Kantabrian sartuz Muñecaseko mendatatik. B Barneko Aldeko Bidea Irundik zehar Frantziako mugatik sartuta, Oiartzun, Astigarraga, Hernani, Urnieta, Andoain, Billabona eta Iruratik doa Tolosaraino. Bide hori, ia oso-osorik, N-1 errepide nazionaletik doa. Ondoren, Altzo, Alegia, Ikaztegieta, Legorreta, Itsasondo, Arama, Ordizia eta Olaberria herrietako lurretan barrena, Erromes-bidea Beasainera heltzen da, bertan Iartzako bidegurutzea dagoelarik. Besaindik, N-1 errepidea behin-betiko utzita, ErromesbideaIdiazabal herriko lurrak eta Segurako hiribildua zeharkatzen ditu, ondoren, Zegamatik zehar, San Adriango Pasabiderantz abiatuz. Inguru hau, Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Nagusiarenak diren herrilurrez osaturik dago. b Gipuzkoa eta Arabaren arteko mugan dagoen San Adriango Pasabidetik zehar, Arabako lurraldera heltzen gara errazerraz. Lurralde honetan, Erromes-bidea Zalduondo, Ordoñana eta Agurainen barrena jaisten da. Azken herri honetatik, Gazeo, Dulantzi, Elburgo, Estibaliz, Villafranka, Argandoña, Askartza, Otazu eta Arkaian barrena, Erromes-bidea Vitoria-Gasteizen barneratzen da. Gasteiztik irtenda, Armentia, Zuazo, Gometxa, Ariñez, Zumelzu, Subilana eta Langraitzetik zehar eta Trebiñoko Konterria zeharkatuz (Burgoseko Lurraldea), bideak jarraitu egiten du Armiñon, eta Ribavellosarantz. Herri honetatik bidea Burgosen sartzen da Mirandatik. II. ERASKINA Donejakuerako Erromesbidearekin lotutako lekuak eta interesa duten elementuak, zerrendan bilduta. 1 Kostaldeko Erromesbidea. - Herrigune Historikoen zerrenda Orereta Orio Getaria Mutriku Markina Bilbao Portugalete - Ondadunen zerrenda Gipuzkoa Orereta Santa M.ª Magdalenaren Basilika. Gipuzkoa Hondarribia Donejakuerako Galtzada. Gipuzkoa Hondarribia Santa Engraziaren Baseliza. Gipuzkoa Hondarribia Santiagotxo Baseliza. Gipuzkoa Hondarribia Magdalenaren Eliza Ohia. Gipuzkoa Pasaia-Donibane Pietateko Gurutzetokia. Gipuzkoa Pasaia-Donibane Santo Kristo de Bonanza Basilika. Gipuzkoa Donostia Amezti BaserriaBenta. Gipuzkoa Donostia Igeldoko San Pedro Eliza. Gipuzkoa Orio San Martin Baseliza. Gipuzkoa Aia Martin Portu Etxea. Gipuzkoa Aia San Pablo Baseliza. Gipuzkoa Zarautz Ibazetako San Martin Baseliza. Gipuzkoa Zarautz Santa Barbarako Galtzada. Gipuzkoa Getaria San Prudentzio Baseliza. Gipuzkoa Getaria Askizuko San Martin Eliza. Gipuzkoa Zumaia Arritokietako Ama Birjinaren Baseliza. Gipuzkoa Zumaia Santiagoko Baseliza. Gipuzkoa Zumaia San Telmo Baseliza. Gipuzkoa Deba Elorriagako San Sebastian Baseliza. Gipuzkoa Deba San Roke Baseliza. Gipuzkoa Deba Itziarko Salbatzailearen Baseliza. Gipuzkoa Deba Egiako Santa Katalinaren Baseliza. Gipuzkoa Deba San Rokerako Galtzada. Gipuzkoa Deba Sasiolako Monastegia. Gipuzkoa Deba Sasiolako Ospitalea. Gipuzkoa Deba Sasiolako Dorrea. Gipuzkoa Mutriku Astigarribiako San Andres Eliza. Gipuzkoa Mutriku Astigarribiako Galtzada. Gipuzkoa Mutriku Astigarribiako Dorretxea. Bizkaia Markina Arretxinagako S. Miguel Zubia. Bizkaia Markina Arretxinagako S. Migel Eliza. Bizkaia Markina Txartxanetxe/Ospitale Ohia. Bizkaia Markina Edortzako Ama Birjinaren Baseliza. Bizkaia Markina Kareaga ondoko Zubia. Bizkaia Markina Kareaga ondoko Galtzada. Bizkaia Markina Kareaga Dorrea. Bizkaia Markina Iruzubietako Bidegurutzeko Zubia. Bizkaia Markina Magdalena Baseliza Bolibarren. Bizkaia Markina Abatetxea, Ziortzan. Bizkaia Markina Ziortzako Kolegiata. Bizkaia Markina Ziortzako Galtzada. Bizkaia ArbatzegiGerrikaitz Donejakuerako Baseliza, Aldakan. Bizkaia ArbatzegiGerrikaitz S.Salvador Baseliza, Berreñon. Bizkaia ArbatzegiGerrikaitz Arbatzegiko Zubia. Bizkaia ArbatzegiGerrikaitz Magunasetik Gerrikaitzeko Galtzada. Bizkaia ArbatzegiGerrikaitz Ospitalearen hondakinak, Gerrikaitzen. Bizkaia Gernika Axangizko Igokunde Eliza. Bizkaia Gernika Errenteriako Bidegurutzea. Bizkaia Gernika Errenteriako Zubia Bizkaia Gernika Santa Luzia Baseliza, Zallon. Bizkaia Gernika Santa Maria Eliza. Bizkaia Muxika S. Miguel Baseliza, Urrialduan. Bizkaia Muxika San Juan Baseliza, Ajuriasen. Bizkaia Muxika San Roman Baseliza. Bizkaia Muxika Usparitzako San Miguel Baseliza. Bizkaia Muxika Ibarrako S. Pedro, Ibarrurin. Bizkaia Muxika Muxikako Dorrea. Bizkaia Morga Gerekizko S.Esteban Baseliza. Bizkaia Larrabetzu San Emeterio eta San Zeledonio. Bizkaia Larrabetzu Goikolexeako Gurutzadura. Bizkaia Larrabetzu San Salvadorren Baseliza, Zarandoasen. Bizkaia Larrabetzu San Salvadorren ondoko Galtzadak. Bizkaia Larrabetzu S. Bartolomeren Baseliza, Launzan. Bizkaia Lezama Santa Maria Eliza. Bizkaia Lezama Kristoren Baseliza. Bizkaia Zamudio San Martin Eliza. Bizkaia Zamudio Zamudioko Dorrea. Bizkaia Bilbao Artxandako Galtzada. Bizkaia Bilbao Mallonako Galtzadak Bizkaia Barakaldo Deabruaren Zubia, Zubietan. Bizkaia Barakaldo Santa Ageda Baseliza. Bizkaia Portugalete Santa Maria Eliza. Bizkaia Muskiz San Juan Eliza Bizkaia Muskiz San Julián Eliza Bizkaia Muskiz Muñatones Gaztelua. Bizkaia Muskiz Muñatones Jauregia. 2 Barneko aldeko Bidea. - Hirigune Historikoaren zerrenda Hernani Tolosa Ordizia Segura Agurain AlegriaDulantzi Vitoria-Gasteiz - Ondasunen zerrenda Gipuzkoa Irun, Santa Elena Baseliza. Gipuzkoa Oiartzun, San Esteban Eliza. Gipuzkoa Oiartzun San Juan Bautistaren Basilika. Gipuzkoa Astigarraga Santiagomendiko Baseliza. Gipuzkoa Astigarraga Ergobiako Zubia. Gipuzkoa Astigarraga Igokunde Ama Birjinaren Eliza. Gipuzkoa Astigarraga Murgiako Jauregia. Gipuzkoa Hernani Gurutze Deunaren Gurutzetokia. Gipuzkoa Hernani Sta. M.ª Magdalena Ospitalea. Gipuzkoa Hernani Fagollagako Zubia. Gipuzkoa Urnieta San Miguel Eliza. Gipuzkoa Urnieta Santa Leokadia Baseliza. Gipuzkoa Andoain Tourseko San Martin Eliza, Sorabillan Gipuzkoa Andoain Zumeako Gurutze Deunaren Baseliza. Gipuzkoa Billabona eta Zizurkilen arteko Zubia. Gipuzkoa Billabona Tourseko S. Martin Eliza, Amasan. Gipuzkoa Anoeta BarrundiBarrenako Gurutzea. Gipuzkoa Tolosa Nafarroako Zubia. Gipuzkoa Albiztur Ospital Zaharra. Gipuzkoa Alegia Zubi Zaharra, Oria Ibaian. Gipuzkoa Alegia Gurutze Deunaren Gurutzetokia. Gipuzkoa Ikaztegieta San Lorenzo Eliza. Gipuzkoa Legorreta Zubi Zaharra, Oria Ibaian. Gipuzkoa Legorreta Torreauzoko Zubia. Gipuzkoa Legorreta San Salbador Eliza. Gipuzkoa Itsasondo Letrango San Juanen Baseliza. Gipuzkoa Itsasondo Gurutze Deunaren Baseliza. Gipuzkoa Arama Ibaros Zubia, Oria Ibaian. Gipuzkoa Arama San Martin Eliza. Gipuzkoa Ordizia San Bartolomé Baseliza. Gipuzkoa Ordizia Zabala Multzoa. Gipuzkoa Beasain Iartza Multzoa. Gipuzkoa Beasain Loinazeko San Martin Basilika. Gipuzkoa Beasain Erauskineko S. Andres Baseliza. Gipuzkoa Olaberria Gainerako Gurutze Deunaren Baseliza. Gipuzkoa Idiazabal Sta. Isabel Baseliza, Eztenagan. Gipuzkoa Idiazabal Eztenagatorre Baserria. Gipuzkoa Idiazabal San Miguel Eliza. Gipuzkoa Idiazabal Kurutzeta Baseliza. Gipuzkoa Idiazabal Animasagasti Baserria. Gipuzkoa Segura San Sebastian Baseliza. Gipuzkoa Segura San Andres Baseliza. Gipuzkoa Segura Santa Engrazia Baseliza. Gipuzkoa Segura Zubiaundiko Zubia. Gipuzkoa Segura Magdalenako Baserria/Ospitalea. Gipuzkoa Segura Gurutze Deunaren Baseliza. Gipuzkoa Segura Arabiola Multzoa. Gipuzkoa Zegama San Martin Eliza. Gipuzkoa Zegama San Bartolome Baseliza. Gipuzkoa Zegama Iturzuloko Iturria. Gipuzkoa Zegama Gurutze Deunaren Baseliza, Ugarten. Gipuzkoa Zegama Elurretako Ama Birjinaren Baseliza edo Iruetxeta. Gipuzkoa Zegama San Pedro Baseliza. Gipuzkoa Zegama Sankti Spiritus Baseliza. GipuzkoaAraba Patzuergoa. San Adriango Galtzada. GipuzkoaAraba Patzuergoa. San Adriango Tunela. GipuzkoaAraba Patzuergoa. San Adriango Baseliza. Araba Zalduondo San Adriango Baseliza. Araba Zalduondo Txaroste Zubia. Araba Zalduondo Zubizabal Zubia. Araba Zalduondo Ospitale Ohia. Araba Zalduondo Lazarragako edo Zubizabalgo Gurutzea. Araba Zalduondo San Saturnino Eliza. Araba Zalduondo S. Julian eta Sta. Basilisaren Baseliza. Araba Galarreta Berokiako Gurutzea. Araba Galarreta Zuribarri Zubia. Araba Galarreta Jasokunde Eliza. Araba Galarreta Iturri bobedaduna, Estibarri erreka ondoan. Araba Luzuriaga Eliza Nagusia. Araba Luzuriaga Iturria estalia, Udalako bidean. Araba Luzuriaga Udala bideko Zubia. Araba Mezkia Jasokunde Ama Birjinaren Eliza. Araba Mezkia Iturriaska. Araba Erdoñana San Millán Baseliza. Araba Erdoñana Jasokunde Ama Birjinaren Eliza. Araba Donemiliaga. San Román Eliza. Araba Salvatierra Arrikruz Gurutzea. Araba Salvatierra S. Lazaro eta Magdalenaren Ospitalea. Araba Salvatierra Ulako Santa Maria Baseliza. Araba Salvatierra Aiurtegiko Santa Maria Baseliza. Araba Alaiza Jasokunde Ama Birjinaren Eliza. Araba Ezkerokotxa San Roman Eliza. Araba Ezkerokotxa Zubia. Araba Gazeo San Martin Eliza. Araba Dulantzi San Blas Eliza. Araba Dulantzi Aialako Ama Birjinaren Saindutegia. Araba Burlegu Arraraingo San Juan Baseliza. Araba Burlegu Pikuta. Araba Añua Jaiokunde Ama Birjinaren Eliza. Araba Arburu Aniako S. Martin Baseliza. Araba Arburu San Martin Eliza. Araba Gazeta San Martin Eliza Nagusia. Araba Vitoria-Gasteiz Abendañoko San Martin Baseliza. Araba Arkaia Jaiokunde Eliza Nagusia. Araba Arkaia Arkaiako Zubia. Araba Argandoña Santa Kolumba Eliza Nagusia. Araba Ariñez S. Julian eta Sta. Basilisa Eliza. Araba Armentia San Prudentzio Basilika. Araba Armentia Gurutzadura. Araba Armentia Mariturriko Iturria. Araba Oreitia S. Julian eta Sta. Basilisaren Eliza. Araba Oreitia Alegria ibaiko Zubia. Araba Villafranka Estibalizko Saindutegia. Araba Ribavellosa Ospitale Ohia. Araba Ribavellosa Baias Ibaiko Zubia. Araba Ribavellosa S. Juan eta Sta. Magdalenaren Baseliza. Araba Araia Amamioko San Juan Baseliza. Araba Araia Presaldeko Zubia. Araba Araia San Pedro Eliza Nagusia. Araba Araia AndraMari Baseliza. Araba Audikana Errotako Zubia. Araba Audikana Zubi zaharra. Araba Gebara Gebaratarren Gotorleku Jauregia. Araba Gebara Gebara Gaztalekua. Araba Estabelu San Roke Baseliza. Araba Estabelu San Martin Eliza Nagusia. Araba Aramiñon Zadorra gaineko Zubia. Araba Aramiñon San Andres Eliza Nagusia. Araba Beranturi Eliza Nagusia. Araba Beranturi Lacorzanillako Ama Birjinaren Baseliza. Araba Zanbrana Santa Luzia Eliza Nagusia. Araba Zanbrana Gurutze Tokia. Araba Zanbrana Bentaren aztarnak. Araba Buradón Sorkunde Garbiaren Eliza Nagusia. Araba Buradón Santa Ana Ospital Etxea. Araba Buradón Buradón eta Briñas arteko Gatzagako Pikuta.