EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 1989-03-13 Aldizkari honetan argitaratua: 1989049

50/1989 DEKRETUA, otsailaren 21ekoa, «Sangronizerako errepidea handiagotzea eta hobetzea» egitasmoa gauzatzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak, derrigorrezko desjabetzapena egiteko, Bizkaiko Foru Aldundi T. Gorenak presaka jabetzekoak direla aldarrikatzen duena.

Xedapenaren zenbakia: 198900050
Xedapenaren data: 1989-02-21
Hurrenkenaren zenbakia: 198900641
Maila: Dekretua
Bizkaiko Foru Aldundiko Herrilan Sailak irailaren 26an emandako 2674/88 Foru Aginduz, »Sangronizerako errepidea handiagotzea eta hobetzea« egitasmoa gauzatzeko beharrezkoak diren ondasunak eta eskubideak hasera batetan jendaurrean jartzea erabaki zen, horien derrigorrezko desjabetzapena egiteko; horrez gainera, Foru Aldundiak 1988.eto azaroaren 16an egindako bileran, derrigorrezko desjabetzapenak eragindako ondasunez eta eskubidez presaka jabetzeko aldarrikapena egin zezala eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzari, Derrigorrez Desjabetzezko Legeko berrogeitamabigarren atalean eta Autonomi Estatutuko Aldibaterako Xedapenetatik zazpigarrenean xedatutakoaren babesean. Presaka jabetzeko aldarrikapenak hartzen dituen ondasunak eta eskubideak, ezagutuak izan daitezen, behar hainbat xehetasunez zehaztuta eta banakatuta gelditu dira, horretarako egin eta espedientean dagoen zerrendan; zerrenda hori, bere garaian, herritarren aurrean jarri zen, eta ez zen horren aurkako alegaziorik aurkeztu. Indarrean dagoen hirigintza-legeria eta ohartemandako helburuak elkarri egokitzen direla baieztatzen duen aldezko informea eman zuen Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak. Sangronizerako errepidearen egokitze-lanak gauzatu xedez, ezinezkoa da aipatu jabetzepena atzeratzea, Asua-Erletxes errepidearen eta Asuako itsasadarraren gaineko portuaren artean kokatutako enpresen industri iharduera erazkoagoa ahalbideratzeko; izan ere, Sondika eta Enekuri Gane hegoaldetik estekatzen dituen errepide horrek hondatu xamar du bere zorua, espaloi xingolarik ere ez duela gaurregun. Hori horrela, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritza Batzordeak mila bederatziehun eta laurogeitabederatziko otsailaren hogeitabatean egindako bileran eztabaidatu ondoren, zera XEDATU DUT: Atal Bakarra.- «Sangronizerako errepidea handiagotzea eta hobetzea» egitasmoa gauzatzeko beharrezkoak izan eta horretarako egindako administrazio espedientean dagoen ondasunen zerrendan zehaztuta eta banakatuta ageri diren ondasun eta eskubideez Bizkaiko Foru Aldundia jabetzea presakotzat aldarrikatzen da, Derrigorrez Desjabetzezko Legeko berrogeitamabigarren atalarekin bat etorriz. ' Gasteiz. 1989.eko otsailak 21. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.