EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 1989-03-13 Aldizkari honetan argitaratua: 1989049

AGINDUA, 1989.eko otsailaren 24ekoa, Industria eta Merkataritza Sailarena, Behe Tentsioko Instalazio Elektrikoak ihardunean jartzeko, haundiagotzeko, titularitatez aldatzeko eta aldizka aztertzeko bete behar diren baldintzak ezartzen dituena.

Organo emailea: Industria eta Merkataritza
Xedapenaren data: 1989-02-24
Hurrenkenaren zenbakia: 198900637
Maila: Agindua
73.10.31-ko Aginduz onartutako Behe Tentsiorako (MI.BT.041) Elektrotekniazko Arauteriaren Osagarrizko Instrukzioak, gauzatu aurretik zein instalazio den proiektu idatzia edukitzea eskatzen duena eta zeinek ez duen eskatzen adierazten du, hots, Instalapen Boletina betetzea nahiko dela alegia eta okasio batzutan ulerpen-arazoak ere egon badaudela. Bestalde, Industria Liberalizaziorako irailaren 26ko 2135/80 Errege Detretuak, Behe Tentsiorako Arauteri Elektrotetnikoak ezartzekoa, moduren batetan, aldatzen duen instalazio elektrikoei buruzko espedienteen izapideketarako prozedura bat ezartzen du. Horrela bada, bi Dekretu horietan esarritakoa errespetatuz, moeta horretako espedienteen izapideketa zehazti ebatzi eta erreztuko duten horri dagozkion neurriak hartzea beharrezko gertatzen da. Halaber, akatsak agertzen dituzten instalazio elektrikoetan hartu beharko diren zuzenketa neurriak erabakitzekoan erizpideak bateratzeko asmotan, aipatu Arautegiko MI.BT.043 Instrukzio Teknikoan ageri diren akatsen sailkapena, instalazioen segurtasunari zuzenean dagokion guztiari garrantzi haundiena emanez, garatzea beharrezko gertatzen da. Azkenez, zerbitsuan dauden instalazio elektrikoen iraupen egoera juzgatu ahal izateko, harpidedunei, horiei buruzko iharduketa admioistratiboren bat egin dezatenean, esaterako, kontratapena, potentzia gehitzea, titularitate aldaketa, beren instalazioen subrogazioa, edo legez ezarritako aldizkako berrikuskatzeak etab., eskatu behar zaizkien betebeharrak erabakitzea nahitaezko gertatzen da. Hori dela bide eta, industria gaietan Estatutoak Autonomi Elkarteari ematen dizkion eskuduntza esklusiboak tontutan hartuz, ondorengo hau agindu dut: AGINDUA I ATALBURUA INSTALAZIO BERRIAK 1. Atala.- Energia elektrikoa sortzea, banatzea edo garraiatzea edo horiei buruzkoak salbu, behe tentsioko instalazio berriak ihardunean jartzeko, I Eraskinean aipatutako agiriak, beren tipoaren arauera, Industriaren horri dagokion Lurralde Ordezkaritzan aurkeztea bakarrik eskatuz egingo da. 2.Atala.- 1 Eraskinean aipatutako potentziak, instalazioan onartzeko haundienak bezala hartuko dira eta Proiektuetan, Boletinetan, Obrako Zuzendaritzaren Ziurtagirietan edo Obrako Azken Ikuskatze-Ziurtagirian, dagokionaren arauera, adierazita egon beharko dute. 3. Atala.- I Eraskineko laukian jasotako 1, 2, 5, 7, 8, 12, 13, 15, 17, 18, 19, 20, 22 eta 26 zenbakiez adierazitako instalazio elektrikoek, lezgeztotuak izan daitezen, lndustriako beraiei dagokien Lurralde Ordezkaritzan, eskudun-teknikariak idatzi eta kokatzen deneko Kolegio Ofizialak ikuskatutato proiektu baten beharra izango dute. Proiektu horren egilea izango da, proiektua indarrean dagoen kgeriui egokitzearen erantzukizundun. 4.Atala.- Proiektua eskatzen den kasuan, Indusriako Lurralde Ordezkaritzak aztertu egingo du proiektu hori eta, hala gertatuz gero, bidezkotzat jo ditzan argibideak eskatuko ditu eta horretarako hilabeteko gehienerako epe bat izango du. Proiektua aurkeztu denetik epe hori pasatzen bada eta Lurralde Ordezkaritzak ez badu adierazpenik egiten, instalazio elektriko hori egiteko inolako eragozpenik ez dagoela ulertuko da eta horrek, inola ere, aipatu proiektu horren onarpen teknikoa esan nahi ez duela. ll eraskineko akta-ereduaren esanera egingo da proiektuaren erregistroa bere aukeratze-unean. 5. Atala.- Agindu honen xede diren Behe Tentsioko instalazio elektritoak izan eta proiektua behar dutenek zerbitzuan jarriko badira, dagozkien Lurralde Ordezkaritzan, eskudun teknikariak emandako egiaztagiria aurkeztea beharrezko izango da, agiri horretan, obra, III Eraskinearen arauera, proiektuari egokitzen zaiola egiaztatzen dela. Proiektua aurkeztu beharrik ez baina obra eskudun-tetnikariak abalatu beharra den kasuetarako, IV Eraskinean ezartzen den ereduaren arauera, Obraren Azken Ikuskatze Ziurtagiria aurkeztuko da. lnstalazioaren ezaugarri teknikoak, obrako Zuzendaritzaren Ziurtagiriarekin batera doazen orrien berdinekotan ezarriko dira. Gainerako Instalazioentzat Instalazio-Boletinak, V eraskinaren arauera, aurkeztea nahiko izango da. 6.Atala.- Zuzendari teknikorik eskatzen ez bada, ahalmendun teknikaria edo baimendun instalatzailea da obra proiektuari egokitu dadinearen erantzukizundun eta, bere gauzaketan, neurriak hartu eta hor erabili beharreto arauzko baldintza teknikoak bete direnacen erantzukizundun eta, hori, hala gertatuz gero, horri dagozkion zigorren kaltetan izan gabe. 7. Atala.- Instalaziorako Boletinak, Zuzendaritzako Ziurtagiria edo Obraren Azken Ikuskatzea aurkeztu ondoren eta beharrezko konprobaketak egin ondoren, Industriako Lurralde Ordezkaritzak, agiriak eginbideratzeari ekingo dio. Hornidura kontratatzeko, instalazioaren titular denak, Horniketa-Konpainiari beste betebeharrik ezkatzen ez den kasuan, Industria-Ordezkaritzak zigilatutako Instalaketa-Boletina aurkeztuko dio. Proiektua edo Obrako Ikuskapen-Ziurtagiria behar denean, kontratapenerako, VI eraskineko Zerbitzuan Jartzeko Akta aurkeztea utziezinezkoa izango da. 8.Atala.- Industriako Lurralde Ordezkaritzak, arauketa teknikoak eta erabilgarri diren arauak betetzea egiazta eta zaintzeko asmotan, beharrezkotzat jo ditzan instalazio-ikustaketak xedatu ahal izango ditu. 9. Atala.- Aldibaterako instalazioetarako, eusgarri higikorraren gaineko instalazio fijoa izan edo kokagune bakoitzean egin beharreko instalaioetakoa denacen arauera, bi kasu bereizten dira. Lehenengo kasuan eta 10 kW arteko gehienerako potentzia duten bigarrenekoen kasuan, kokagune bakoitzean estekaketa elektrikoa eskatzeko unean, VII Eraskineko Aldibaterako Instalaziotanko Boletina aurkeztea eskatuko da. Boletin horrek urtebeteko balioa izango du eta Elkarte guztirako erabilgarri izango da, aurkeztu deneko Lurralde Ordezkaritza dena dela ere. Bigarren kasuan eta 10 kW baino gehiagoko gehienerako potentziarako, kokagune bakoitzean, Instalaketa-Boletin bat eta Obraren Azken Ikuskatze Ziurtagiria eskatuko da, energia elektrikoa kontratatzeko, Zerbitzuan Jartzeko Akta ematen dela. 10. Atala.- Merkataritza tegiak, beren iharduna eta instalatutako potentzia dena dela ere, instalaketa-ondorioetarako, MI.BT.025-ren arauera, bilerarako tegitzat joko dira II ATALBURUA EGON DAUDEN INSTALAZIOEN GEHIKUNTZA 11. Atala.- Kontsumoa. erabilpen berriak edo arauzko aginduei egokitzea direla medio bertan obrak egin beharra dagoenean ulertuko da instalazio baten gehikuntza. 12. Atala.- Egun dauden Instalazioen gehikuntza kasuan, instalazio horiek I eraskineko 1, 2, 5, 7, 8, 12, 13, 15, 17, 18, 19, 20 eta 22 zenbakietan adierazitakoei dagozkienak badira, beren legezkotzerako, instalazio berriak balira bezala joko dira beti. Gainerako kasuetarako, bereizi egingo da, edo 1974.eko urtarrilaren, gaurregungo Arauteriaren indarrartzea, ondoren egindakoak diren edo lehenago egindako instalazioak diren. Lehenengo kasuan, edozein gehiketa-kasurako, hasieran jarritakoaren gainetik %50-tik goiko potentzia baten gehiketa bat tontratatzeko denean salbu, ez da beharrezkoa ir.ango inolako izapideketa administratiborik. Instalazioa aipatu data hori baino lehenago egin, etxebizitzetarako izan eta kontratatu beharreko potentzia 3,3 kW baino gehiagokoa ez denean ere, es da eskatuko inolako izapidetetarik. Instalaketak, gainerako kasuetan, instalaketa berriak bezala joko dira. 13. Atala.- Instalaketa egin zeneko eguna konstarazteko, enpresa banatzailearen artxibategietan agertzen ez bada, erabiltzaileat, hori ziurtatzen duen edozein agíri aurkeztea beharrezko izango da. Enpresa banatzaileak, horren fotokopia bat gordeko du harpidetze-polizarekin batera. Agiri horiek guztiak, Lurralde Ordezkaritzek bidezkotzat jo ditzaten egiaztaketei atxikita egongo dira. III ATALBURUA INSTALAZIOAK BERRIKUSTEA 14. Atala.- 1. MI.BT.O42 Instrukzioaren esanera ikuskatzea beharrezkoa duten instalazioetarako eta, baimendun instalatzailearen lana, lan espezifikorik gabe, ikuskaketa bat egitera mugatzen den guztietarako, horretarako sortzen den MI.BT.042 Berrikuskatze-Boletina erabiliko da. VIII Eraskinean jasotzen da Berrikuskatze-Boletin hori. 2. Aurreko apartaduan adierazitako ikuskaketak egitea eta horri dagokion Ikuskaketa-Boletina idaztea, baimendun instalatzaile batek egingo du, MI,BT.040-n ezarritako ahalmenen esparruan. 3. Boletina, Aldizkako ikuskatze baten aldezko ondorio gisa idazten den kasuan , Lurralde Ordezkaritzak eginbidetu gabe aurkeztuko da energia elektrikoaren Enpresa Banatzailean eta, horrek, dagozkion ziurtapenetarako, Industriako Lurralde Ordezkaritzaren eskuragarri gordeko du. 15. Atala.- Merkataritza eta zerbitzutarako tegiak, aldizkako ikuskatzearen ondorioetanko, beren potentzia 50 kW. baino goragokoa ez bada, ez dira publikoarentzako irekiak bezala joko. 16. Atala.- Instalazioak ikuskatzean, IX Eraskinean ageri dena erabiliko da akatsen sailkapen gisa. 17. Atala.- 1. Akatsak bilatu zaizkien instalazioetan, IX eraskinean agertzen den behar bezala betetako Ikuskatze-Erizpenaren kopia bat bidaliko da Industriako dagokien Lurralde Ordezkaritzara. 2. Hartu beharreko neurriak, nabaritu den akatsaren arauera, hauek izango dira: 2 Bertatik zerbitzutik kanpo geldituto dira. 2 Konponduak izan daitezen, sei hileko geihenerako epe bat izango dute eta zera kontutan hartuko da, epe horren barruan konpontzen ez badira atatsak, zerbitzutik kanpo geldituko direla. 2 Titularrari jakinaraziko zaio, kasu bakoitzean erabakiko den epearen barruan, horren konponketarako beharrezko diren neurriak har ditzan. 3. Atatsak zuzendu ondoren, Industriako horri dagokion Ordezkaritzak aurretik eginbidetutako horri dagokion Ikustatze-Boletina aurkeztuko da Enpresa Banatzailearen aurrean. Akatsak zuzentzeko egindako obrak garrantzizkoak badira, horri dagokion Lurralde Ordezkariak erabaki ahal izango du instalazio berritzat jotzea. IV ATALBURUA TITULARRAREN ALDAKETA, SUBROGAZIOA, POTENTZIAREN MUGAKETA EDO EGON DAUDEN INSTALAZIOAK ZERBITZUAN JARTZEA 18. Atala.-Titularren aldaketa bat edo bere subrogazioa eskatzen zaieneko instalazioetaz ari denean, enpresa banatzaileak, beste betebeharrik gabe eta horniketa baldintzak harpidatze-polizan ageri zireneak berak direnean, hori gauzatzeari ekingo dio. Kontratatutako tentsioa edo potentzia gehituz, polizako baldintzak aldatzen diren kasuan, instalazioan obrarik ez bada egin behar, Berrikuskatze-Boletina eskatuko da edo, obra egin behar bada, instalazio berri baten izapideketak. 19. Atala.- Potentziaren mugagailurik ez duenean instalatioak ea hori jarri nahi denean, instalazioa dena dela ere, Berrikuskatze-Boletina bakarrik eskatuko da obra egin beharrik ez dagoenean edo obra horiek ondorengo betebehar hauek bermatzera bideratuak direnean: - Kontaktu direktu eta ezdirektuei buruzko segurtasun arauak egiaztatzea. - Isolamendu egoki baten jabe izatea. - Gainkarga eta kortozirtuituen aurkako babesa egotea. Hala ere, 3,3 kW baino haundiagoa ez den potentzia kontratatua daukaten etxebizitzetarako, ez da izapideketaren beharrik izango. 20. Atala.- Serbitzua etenik eduki baina lehen eduki bazeukatenak izan eta obraren beharrik ez duten instalazioak ihardunean jartzeko, Berrikuskatze-Boletina nahiko izango dute. Gaitze-obrak egin beharra dagoenean, instalazio berritzat joko da. Hala ere, etxebizitzetan eta eta 3,3kW arte edo gehiago, hori frogatzen duen dokumentaziorik baldin badago, inolako betekizunik gabe, instalazioa 1974.eko urtarrila baino geroago egina izan bada. XEDAPEN GEHIGARRIA Instalazioak beren zerbitzuan jarri aurretik egiaztatu beharrari buruzko MI.B.T.-041-n adierazitakoa, ez du ondoriorik gabe uzten Agindu honetan xedatutakoak. AZKEN XEDAPENA Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra. Gasteiz, 1989.eko otsailak 24. Industria eta Merkataritza Sailburua, RICARDO GONZALEZ-ORUS MARCOS. I ERASKINA/ APENDIZEA OHARRAK (1) Merkataritza tegiak, irakaskuntza- zerbitzu- zentruak etab. bere tamaino eta haunditasuna kontutan hartu gabe, bilerakotzat joko dira, beraz, xedapen ofizialetan horrelako tegientzat adierazten diren aginduen arauen jarrita egon beharko dute. Hala ere, salmentarako eta zerbitzuetarako tegietan, %50a arte urteko ikuskaketa ez da aginduzkoa izango. (2) Erradiaziozko instalaziorik ez daukatenean. 7 zbk.-koak bezala, edukiz gero, potentzia dena dela ere. (3) Ml.BT.026-en arauera (4) Tegiak, hemen jaso gabeko zirkustantzi berezi batzu badituen kasuan, Industriako horri dagokion Ordakaritzarekin harremanak hasi beharko ditu. (5) Potentzia estekagunetzat ulertuko da. (6) Ikus II Apendizea (7) Instalazioko onargarri den gehienerako potentzia gaindituz gero, berritzat joko da. I ERASKINA/ APENDIZEA TENTSIO BEHEKO INSTALAZIO ELEKTRIKOAK (20.09.73-ko 2413/73 Dekretua. 31.10.73-ko Agindua) ETXEBIZITZETARAKO ETA SALMENTA TEGIETARAKO ETXEAK AURRIIKUSITAKO KARGAK TABLA LABURPENA 14 zbk,-dun Interpretazio orria-Eguna 1976.eko martxoak 26 TENTSIO BEHEKO ARAUTEGI ELEKTROTEKNIKOA GAIA: NAGUSIKI ETXEBIZITZETARAKO DIREN ERAIKINTZETAN AURRIKUSITAKO KARGA Mi-BT-010 Instrukzioa INTERPRETAZIOA: Etxebizitzen multzoaren aurrikusitako karga, harpidedunen zenbatekoaren, elektrikotze mailaren eta simultaneitate koefizienetaren arauera, ondorengo lauki honetan aurkezten dena izango da eta hori, MI-BI-010 Instrukzioan, 3. 1 apartaduan dagoen taula erabiliz kalkulatu da. Ateratzen den balioa zuzenki ateratzeko aipatu lauki hori egiteko erabili den metodoa, ondorengo hau da: Aipatu instrukzio taulan, harpidedunen zenbakia lau taldetan banatzen da, 2-tik 4era, 5etik 15era, 16tik 25era eta 25 baino haundizgoak. Horrela bada, aipatu taldeetako batekoa den harpidedun-kopuru jakin baten petentzia kalkulatzeko, aurreko taldeari edo taldeei dagokien gehienerato guztirako karga hartuko da lehenengoz eta horri, aipatu harpidedunen zenbatekearen produktua gehituko zaio, aurreko hurrengo taldeetako harpidedunen gehienerako zbk. kenduz, elektrifikazio mailaren arauera, potentzia eta simultaneitate koefizientez biderkatuz. TABLA Aurreko laukiko harpideduen kopurua baino kopuru haundiago bati dagozkion balioak lortzeko, harpidedun bikoitzeko, 1,5 KW gehitzea nahiko izango da gutxieneto elektrifikaziorako, 2,5 KW. ertainerako eta 3,2 KW goikorako. Etxe batean etxebizitza-multzo ezberdinak aurkitzen badira eta bakoitza elektrifikazio maila ezberdinez, multzo bakoitza, bakar bat balitz bezala hartuko da eta,guztirakoa lortzeko, ateratzen diren balioen gehiketa egingo da. Nagusiki etxebizitzetarako den eraikintza bati dagokion guztirako karga lortzeko, aurrean lortutako zenbakiari, eraikintzaren zerbitzu orokorrei (igongailua, jasogailua, atariko argiteria, etab.) dagokien karga, halaber salmentarako tegi posibleen karga ere geitu beharko zaio. II ERASKINA INSTALAZIO ELEKTRIKOA BEHE TENTSIOAN. PROIEKTU-ERREGISTROA TABLA III ERASKINA OBRA-ZUZENDARITZAREN ZIURTAGIRIA B.T. TABLA EZAUGARRI TEKNIKOEN TAULA TABLA LURRERAKO BIDEA Lurrerako bidearea antolamendua egoki egin da Lurrerako bidearea erresistentzi orokorraren balioa neurtu ondorea, ohmetakoa gertatu da. (Bai edo Ez) daude egoki egindako konesio ekipontentzilak. ISOLAMENDUA Behe Tentsioko Arauteri Elektroteknikoko MIBT-017 Instrukzioan zehaztutakoaren esanera, isolaketa-balioa neurtu ondorea, zera gertatu da: - Eroela aktiboen artean: ohmio - Eroale aktiboen eta lurraren artean: ohmio LARRIALDIRAKO ARGITERIA ETA SEINALEZTATZEA Instalazioak ----------------------- du egoki antolatutako larrialdirako argiteria (Bai edo ez) honako hauez egin edo osatua: ekipo autonomo, Larrialdi-argiterirakoak ---------------------- W-ekoak. ekipo autonomo, larrialdiko seinaleztapenak, ------------------------------ W-ekoak. OSAGARRIZKO HORNIDURAK Instalazioak ------------ du osagarrizko hornidurarik (ba edo ez) Banatze taulen errotulazioa egokia da. Normalizatutako margoz, erraz identifikatzen dira eroaleak. Borne egokiz eginda daude loturak. Fase guztiak behar bezala orekaturik daude. GOI-TENTSIOETARAKO ERROTULO ARGIDUNAK (MIBT-032) magnetotérmica omnipolar de -------- A-ko etengailu magnetotermiko omnipolarrez osatutako eten-gailuak baditu goi-intentsitatearen kasuan. Deskargarako hodiak zeran aurkitzen dira: - Fatxadako kanpokaldez ------------------ m. altura - Barrukaldea ------------------- m. altura. Ikustorra den kortezko etengailu omnipolar bat badu, ---------------------- -n dagoen kokaleku baten posibilitatez. - Tentsiopean dauden zati guztiak behar bezala isolatuta daude. - Lurrera bideratutako lotura ekipotentzial bat badu, transformadoreen, kanalizazio metalikoen, eusgarri metalikoen, etab: en karkasa eta zirkuito magnetikoak berari lotuta daudela. GARAJEETAKO ETA BILGAILUAK KONPONTZEKO TAILERRETAKO AIREZTAPENA(MIBT-027) TABLA IV ERASKINA OBRAREN AZKEN IKUSKATZE-EGIAZTAGIRIA TABLA VII ERASKINA / ANEXO VII ALDIBATERAKO INSTALAZIOENTZAKO l BOLETIN PARA INSTALACIONES TEMPORALES TABLA VII ERASKINA ALDIBATERAKO INSTALAZIOEN BOLETINA (Atzekaldea) Instalazio elektrikoa koka dadineko toki guztien eta bakoitzaren berri, baimendun istalatzaileari aurrez eskaintako hitza ematen du instalazioaren titularrak. Koka-leku bakoitzean, horri dagozkion instalazio -gauzaketak eta arauz esarritako neurriak bete beharko ditu baimendun instalatzaileak. --------------- -n, 19 -- eko -- -k TITULARRA * Instalasio-Boletinaren lau aleak eta, hala gertatuz gero, horri dagokion Ziurtagiri Teknikoa, Industriako Lurralde Ordezkaritzari eman behar zaio. Instalatzailearen alea, ziurtutako postaz bidaliko da edo eskutan entregatuko da. VIII ERANSKINA / ANEXO VIII IKUSKATZERAKO BOLETINA l BOLETIN DE RECONOCIMIENTO TABLA Akats Kritikoa  1*) Zuzeneko Kontaktoen aurkako neurriak ex betetzea (MIBT-021)  2*) Segurtasun aginduak ez betetzea, ondorengo toki hauetan:  - Publikoa dabilenekoa (MIBT-025)  -Sute edo lehertetaren arriskuz (MIBT-026)  - Ezaugarri berezietakoa (MIBT-027)  - Helburu berezietarako instalazioak (MIBT-028) Akats haundia A moeta  1.) Zeharkako kontaktoen aurkako segurtasun neurri egukirik ez egotea.  2.) Instalazioaren isolamendurik eza (MIBT-017)  3.) Gainintentsitate eta kortozirkuitoen aurkako babes ezegokia.  4.) Babeserako eroaleetan jarraipenik eza.  5.) Onartutako segurtasun neurriarekiko, lurrerakearen erresistentziaren balio haundiak.  6.) Masen babesketa-eroalerantzetarako estekaguneetan, estekagune horiek arauzkoak izan daitezenean, akatsak.  7.) Babesketa-eroaleetan sekzio nabarmenki eznahikoa.  8.) Instalazioaren xati edo punturen bat egotea, bere gauzaketa akatsduna dela bide, kalte edo maxura ugariak sor ditzakeena.  9.) Erabilitako eroaleen izaera edo ezaugarri nabarmenki ezegokiak.  10.) Aurrikusitato kargetarako, onar daitezkeen tentsio jausketekiko, eroaleen sekzio garrantzitsuen gabezia.  11.) «Neutro»-ko eta «babes»-eko eroaleen identifikaziorik ez  12.) UNE arauetan espezifitatutakoari egokitzen ez zaizkion material, aparailu edo hargailuak erabiltzea eta adierazitako bete beharreko beste batzu eta, hori dela bide, instalazioaren segurtasuna arriskuan gertatzen dela.  13.) Sute edo leherketaren arriskua dagoen tegietan, pertsonen edo ondasunen segurtasunean larriki eragina izan ahal dutela ikus dadinean, konexio ekipotentzialak ez egotea. B Moeta  1.) Estekagune ekipotentzialak ez egotea, beharrezko direnean.  2.) Babespen-eroaleen sekzio eznahikoa.  3.) Instalazioko zati edo puntuak egotea, beren gauzaketa akatsduna dela bide, aldizkako maxurak sor ditzakena.  4.) Naturaleza o característica de los conductores utilizadosErabilitako eroaken izaera eta ezaugarriak.  5.) Eroaken sekzioaren gabezia, baimendutakoa baino piska bat haundiagoak izan, baina instalatutako aparailuen ihardun egokian eraginik ez duten tentsio-beherakadak sortzen dituena.  6.) UNE arauetan edo bete beharreko bestetan zehaztutakoari egokitzen ez zaizkion material, aparailu edo errezeptoreak erabiltzea, baino hori dela medio, instalazioaren segurtasuna arriskutan ez dagoela. Akats txikia Pertsona edo gauzentzat arristurik ez sortu, instalazioaren iharduna ez nahastu eta nabaritu den desbideraketat behe tentsioko instalazio elektrikoaren ihardunaren erabilpen efektiborako balio nabarmenik ez duen guztia da akats txikia. Eguna, (lnstalatzailearen izenpea eta zigilua)