EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 1989-03-13 Aldizkari honetan argitaratua: 1989049

AGINDUA, 1989ko otsailaren 28koa, Nekazaritza eta Arrantzu eta Kultura eta Turismo Sailena, 295/ 1988 Dekretuan ohartemandako nekazal hustirakuntzetan, FEOGA-O-ren dirulzguntzak jasotzeko gai diren turismo arloko inbertsioen betekizun zehatzei buruz.

Xedapenaren data: 1989-02-28
Hurrenkenaren zenbakia: 198900636
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 1988/12/13an argitaratutako 1988/11/08ko 198800295 DEKRETUA

Geroko erreferentziak:
  • 1990/08/16an argitaratutako 1990/07/30reko 199000210 DEKRETUAK indargabetutakoa
Azaroaren 8ko 295/ 1988 Dekretuaren bidez, loiamendu mota berri bat sortzen da, Nekazal Turismoko baserria, alegia, eta horrekin batera, laguntza sail bat ere baserriak atontzeko inbertsioen alde. Bestalde, EEE 797/ 1985 Arautegiaren 16 atalak ezartzen duenez, turismo eragin pezn dauden eskualde desfaboratuetako nekazal hustirakuntzetan turismo arloko proiektuetarako inbertsioak Iaguntzagai izan daitezke. Horregatik, aipaturiko Dekretuaren azken xedapenen lehena kontutan harturik, Dekretu berean adierazitako nekazal hustirakuntzetan, FEOGA-0-ren dirulaguntzak jasotzeko gai diren turismo arloko inbertsioen betekizun zehatzak ezartzea bidezkotzat jotzen da. Ondorioz, honako hau XEDATU DUT: 1. atala.- 295/1988 Dekretuan ohartemandako nekazal hustirakuntzetan, FEOGA-O-ren dirulaguntzak jasotzeko gai diren turismo arloko inbertsioen betekizun zehatzak hurrengoak dira: a) Nekazal hustirakuntzen aldeko 27/ 1988 Dekretuaren 3. atalak eskaturiko betekizun orokorrak betetzea. b) Hustirakuntzako eskualdea, Ekonomi Elkarteak eskualde desfaboratuetarako duen zerrendan agertzea, EEE 268/ 1975 Direktibaren 2 eta 3 atalen arabera. c) Inbertsioaren gehienezko zenbatekoa hustirakuntzako, 40.000 ECUkoa izango da. 2. atala.- Aurreko atalean esandakoari atxekitako inbertsioen aldeko laguntzak honelakoak izango dira: - Higiezinezko ondasunetarako inbertsioetan, inbertsioaren %45 arterainoko dirulaguntza. -Gainontzeko inbertsioetan, inbertsioaren %30 arterainoko dirulaguntza. - Nekazaria gazte izanez gero, %25eko gehikuntza izango dute dirulaguntzek, EEE 797/1985 Arautegiaren 7.2 atalean ezarritakoaren arabera. 3. atala.- Foru Aldundiek espedienteak bidaliko dizkiote Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantzu Sailari, finantzal partaidetza amankomunaren eskariaren ondorioetarako. ALDI BATERAKO XEDAPENA EEE 797/ 1985 Arautegiaren 4.2 atalaren azken lerroaldian agindurikoa betez, gehienezko laguntzaren zenbatekoak %10eko gehikuntza izango du, gorago adierazitako ponzentaiekiko, 1989ko abenduaren 31ra arte aurkezturiko hobekuntza planetan agertzen diren inbertsioetarako. AZKEN XEDAPENA Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den egunean. bertan hartuko du indarra. Gasteizen, 1989ko otsailaren 28a. Kultura eta Turismo Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU. Nekazaritza eta Arrantzu Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.