EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 1989-03-13 Aldizkari honetan argitaratua: 1989049

DEKRETUA, 49/1989ko martxoaren 7koa, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak eraketan dagoen Nekazal Ikerketa eta Teknologia, S.A.-I.K.T., S.A. delakoan partehartzeko baimenari buruz.

Xedapenaren zenbakia: 198900049
Xedapenaren data: 1989-03-07
Hurrenkenaren zenbakia: 198900635
Maila: Dekretua
Geroko erreferentziak:
  • 1989/09/27an argitaratutako 1989/07/27ko 198900199 DEKRETUAK aldatutakoa
Euskadiren Ondareaz den uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44.1 atalak ezartzen duenez, Autonomi Elkarteak edozein motako elkartetan partehartzeko, beharrezkoa izango da Jaurlaritza Kontseiluaren Dekretu bidezko baimena, doakion Sailaren eta Ogasun eta Finantzak Sailaren saloaz. Nekazal Elikagaien sektoreari behar bezalako zerbitzu teknikoak eskaini ahal izateko beharrezkoa delakoan, Administrazio hau irrikitan dago partehartzeko Foru Aldundiekin batera eta baita Nekazal Elikagaien sektoreko zenbait kooperatibarekin ere eraketan dagoen Nekazal Ikerketa eta Teknologia, S.A.- I.K.T., S.A. elkartean. Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantzu eta Ogasun eta Finantzak Sailen baterako saloaz eta Jaurlaritza Kontseiluak 1989ko martxoaren 7an egindako bilkuran akordioa hartu ondoren, honako hau XEDATU DUT: 1. atala.- Baimena ematen zaio Euskal Autonomi Elkarteari eraketan dagoen Nekazal Ikerketa eta Teknologia, S.A.-I.K.T., S.A. elkartean partehartzeko, elkarte horren xedeak hauexek dira: - Nekazal Elikagaien sektorearekiko edozein motako zerbitzuren plangintza, eraketa eta ematea, hala enpresa eta gizabanakoentzat, nola erakunde eta herri-entitateentzat, batez ere, kontabilitate, kudeaketa tekniko-ekonomiko, merkatari, finantzari eta administraria, estatistika, antolakuntza eta informazio-sistemak arloei dagokienez. - Aurreko puntuan adierazitako iharduera eta zerbitzuekiko aholkularitza, azterketa, informazio, ikerketa, gaikuntza eta komunztadura. - Orokorrean, elkarte-xedeetatik eratorritako edozein osagarrizko iharduera edo xedea garatzeko egoki den beste edozein bai industri arlokoa, bai merkatalgokoa, baita finantzarikoa, hala higigarrizko izaerakoak, nola higiezinezkoak, nekazal elikagaien sektorearekiko enpresa eta entitateetan, nahiz Espainiako nahiz atzerrikoetan, partehartzea barne delarik. 2. atala.- 1. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren hasierako partehartzea, aipatu elkartearen kapitalean, lau milioi bostehun mila (4.500.000) pezetakoa izango da, kapical sozial osoaren, hots, hamar milioi ( 10.000.000) pezetaren ehuneko berrogeitabosta horrenbestekoa dena. 2. Euskal Autonomi Elkarteto Administrazioaren partehartzea lau mila bostehun akzio harpidetzaren bidez gauzatuko da, titulu bakoitza mila pezetakoa izanik, beti ere estatutu sozialetan ezartzen diren baldintza eta zernolakoen pean. 3. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak eltartea eratzerakoan ordainduko du harpideturiko akzioei dagokien nominal osoa. 3. atala.- 1. Nekazal Ikerketa eta Teknologia, S.A.-I.K.T., S.A. delakoan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari legozkiokeen bazkide-eskubideak Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuak ihardungo ditu, jarraian adierazten diren kasuak ezik. Elkarteko Batzar Nagusiak hurrengo zertzeladei buruzko akordioak hartuko dituenean: a) Estatutuen aldaketa, kapital soziala ere aldatuko balitz. b) Elkartearen itxuraldaketa, deuseztapena edo elkarketa beste batekin. c) Kontseilari kopurua zehaztea, Estatutuek zehatz-mehatz esaten ez badute. Administrazio Kontseiluan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari legozkiokeen kontseilariak izendatu eta karguz kentzeko proposamena. d) Obligazioen jaulkipena, eta Euskal Autonomi Elkarteto Administrazioaren eskubideak ordezkatzeko ondorioetarako, ezinbestekoa izango da Ekonomi Batzordeko agindua, Ogasun eta Finantzak Sailaren aurretiazko txostenarekin. 2. Edonola ere, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak Elkartearen kapitalean duen partehartzearen tituluak inorenganatzeko nahitaezkoa izango da Jaurlaritza Kontseiluaren erabakia, Ogasun eta Finantzak Sailburuaren saloaz. 3. Atal honen bidez Nekazaritza eta Arrantzu Sailburuari esleiczen zaizkion eginkizuenen iharduna eskuordegai izango da, Sailburuak nahita, Sail bereko Sailburuorde edo Zuzendarien alde. Eskuordetza balio orokorrezkoa ala salbuespen gisakoa izan daiteke, lehenengoa izanez gero, dagokion erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argituatzea beharrezkoa izango da. 4. atala.- Nolanahi ere, Ogasun eta Finantzak Sailburuaren saloaz eta Ekonomi Batzordcaren txostena jaso ondoren, Administrazioaren bazkide-eskubideak dagozkio Jaurlaritza Kontseiluari, Administrazio Kontseiluak Batzar Nagusiari aurkezten dion edozein moatako dokumentu ekonomiko edo kontableren onarpenari dagokionez; dena dela, horrek ez du ukatzen Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak Batzarrean, eta aurreko atalean seinalaturiko organuen bidez, bere borondatea adierazteko duen estubidea. 5. atala.- Ogasun eta Finantzak Saileko Ondare eta Kontratazio Zuundariari baimena ematen zaio azaltzeko, Administrazioaren izenean, elkartea eratzeko eskritura publitoaren egilespen ekitaldian, estatutu sozialen onarpenean eta Administrazio Kontseiluko kargu eta tideen izendapenean; eta baita, Autonomi Elkarteari esleituriko akzioen harpidetza eta horien zenbatekoa eskuratzeko beharrezkoak diren ordainketa eta ekarpenak gauzatzeko baimena ere. AZKEN XEDAPENA Lehendabizikoa.- Nekasal Ikerketa eta Teknologia, S.A. -I.K.T., S.A. elkartearen kapitaleango partehartzeak, Dekretu hontan biltzen denak. ez du inolaz ukatzen Eusko Jaurlaritzako Informatika Elkarteak (EJIE) Eusko Jaurlaritzako Sailei ematen dizkion informatika zerbitzuak. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan sartuko da indarrean. Gasteizen, 1989ko martxoaren 7a. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantzak Sailburua, ALFONSO BASAGOITI ZABALA. Nekazaritza eta Arrantzu Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.