EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 1989-03-10 Aldizkari honetan argitaratua: 1989048

47/1989 DEKRETUA, Martxoaren 7koa, Garraio eta Herrilan Saileko Portu eta Itsas Gaietarako Zuzendariak, berak eskatuta, kargu hori utz dezala xedatzen duena.

Organo emailea: Garraioak eta Herrilanak
Xedapenaren zenbakia: 198900047
Xedapenaren data: 1989-03-07
Hurrenkenaren zenbakia: 198900622
Maila: Dekretua
Jaurlaritzari buruzko Ekainaren 31ko 7/1981 Legeak bere 18. ataleko j idazatian, 26.eko 6. idazatian eta 29. atalean jartzen denarekin bat etorriz, Garraio eta Herrilan Sailburuaren saloz, Jaurlaritzak 1989.eko Martxoaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT: Lehenengo Atala.- José Luis Ormazabal Berrondo Jaunak, berak eskatuta, Garraio eta Herrilan Saileko Portu eta Itsas Gaietarako Zuzendari izateari utz diezaiola, egindako zerbitzuegatikako eskerrona adierazten zaiola. Bigarren Atala.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean bertan jarriko da Dekretu hau indarrean. Gasteizen, 1989.eko Martxoak 7. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Garraio eta Herrilan Sailburua, ENRIQUE ANTOLIN SAN MARTIN