EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 1988-06-14 Aldizkari honetan argitaratua: 1988114

ERABAKIA, Ondare eta Kontrataziotarako Zuzendaritzaren 1988.eko ekainaren 7koa, Donostiako Amarako Tren Geltokiaren Administraziozko Zedarriketa onartzen duena.

Organo emailea: Ogasuna eta Finantzak
Xedapenaren data: 1988-06-07
Hurrenkenaren zenbakia: 198801280
Maila: Erabakia
Ondare-Zerbitzuaren proposamen-txostena ikusi ondoren. Eta, Euskadiko Ondarea osatzen duten ondasunetan Muga-bereizketak eta zedarriketak jartzeko Arautegia onartzen duen azaroaren 4eko 238/86 Dekretuko 12. artikuluan egindutakoarekin bat eginik, zera ERABAKITZEN DUT: Donostiako Amarako Tren Geltokiaren zedarriketa onartzea, hemen jarraian egiten den azalpenaren arauera zedarrikaturik gelditzen dela Geltoki hori: Donostiako Amara Auzoan dago kokaturik, 17.725'70 metro karratuzko azaleraz. Geltoki horrek honako mugakide hauek ditu: 40 metro linealezko lerrokada batez, Moraza kalea Iparraldetik; 380'40 metro linealezko lerrokada batez, Autonomia kalea Mendebaldetik; 238 metro linealezko lerrokada batez, Easo kalea eta 190 metro linealezko lerrokada batez Errondo Ibilbidea Ekialdetik eta trenbidea eta larogeitamar graduko Mendebalderantzgo biurgune bat eginez, 16'65 metro linealezko lerrokada bat Hegoaldetik. Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta horretan interesdun diren organo eta pertsonei osoki jakineraziko zaien Erabaki honen aurka, Gorajotze helegitea hartu ahal izango da Eusko Jaurlaritzako Herriogasun eta Dirubideetarako Sailburuaren aurrean, bere jakinerazpen egunaren biharamonetik kontatzen hasi eta 15 eguneko epe baten barruan eta hori, ohizko bideko jurisdikzioaren aurrean horri dagozkion ekintzen kaltetan izan gabe. Gasteiz, 1988.eko ekainak 7. Ondare eta Kontrataziotarako Zuzendaria, VlCTOR BRAVO DURAN.