EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 1987-10-09 Aldizkari honetan argitaratua: 1987190

Industria-Arduralaritzako Artezkaritzaren 1987.eko Irailaren 9ko ERABAKIA, Bizkaiko Urduñan,«Sociedad de Materiales Orduña Laboral, Sociedad Anónima» (SOMOL, S.A.) delako enpresak egindako TIMSHEL ikur-izeneko sukaldeetatik 310CS, 410CS, 412C5, 521CS, 420CS y 430C5 ereduak sendetsiz. Baltzu-egoitza, Bizkaiko Kondaira-Lurraldeko Urduñan, La Pau kaleko 8.ean duen «Sociedad de Materiales Orduña Laboral, Sociedad Anónima» (SOMOL, S.A.) delako enpresak aurkeztutako eskabidea, «Sociedad de Materiales Orduña Laboral, Sociedad Anónima» (SOMOL, S.A.)-k Arabako Gasteizen duen industria-lantegian egiten duen sukalde bat sendestekoa alegia, Industria-Arduralaritzako Artezkaritzan jaso ondoren.

Organo emailea: Industria eta Merkataritza
Xedapenaren data: 1987-09-09
Hurrenkenaren zenbakia: 198702164
Maila: Erabakia
Doakionak indarrean dauden legeek, sendespen eskearen gai den apailurako, eskatzen dituzten agiripaper guztiak aurkeztu dituenez gero. «Laboratorio de Electricidad y de Homologaciones Industriales y de Seguridad (I.N.T.A)» delako enpresak, I-4/200/83237 teknikazko erizpenari eta «TECNOS Garantia de Calidad, S.A.» delako Laguntza-Erakundeak emandako TV-SOM-IA-O1 (AD) ezaugarria duen egiaztagiriari darienez,.aurkeztu den apailu-eredu edo moetak, elektra-indarrez baliatzen diren etxe-apailuei buruzko teknika-arauak betebeharrekotzat aldarrikatzen dituen Ekainaren 5eko 2236/1985 Errege-Dekretuan, 1985.eko Abenduaren 9ko Aginduz garatuta, adierazten diren zehaztapen guztiak betetzeen dituenez gero. Butano, S.A. delakoaren Madrileko Gas-Apailuetarako Saiaketategi Ufizialak, 1986.eko Apirilaren 25eko agiribidez, aurkeztu den eredu edo moeta, Gas Erregarriak erabiltzen dituzten A.pailuetarako Araudiaren arauera (Martxoaren 7ko 1651/1974 Dekretua) ikuskatu eta ondorio zuzenak atera direla egiaztatzen duenez gero. «SOMOL S.A.» Enpresak egindako zenbait apailu sendesteko baimena ematen duen Eusko Jaurlaritzako Industria eta Merkataritza-Arduralaritzako Sailordetzaren 1987.eko Urtarrilaren 7ko Erabakia ikusi ondoren. Industria-Arduralaritzako Artezkaritza honek, Industria-alorreko Segurantza eta Ontasun-mailari buruzko Azaroaren 25eko 275/1986 Dekretoak dioenaren arauera, esandako apailua sendestea erabaki du, behin-behin goz CEH OO1OP sendespen-ezaugarria emanez. Halaber, 1989.eko Irailaren 9a jartzen da, doakionak, hala behar izanez gero, ekoizpenaren egiaztatze-agiriak aurkezteko epe-muga. Behin-behingo sendespen-ezaugarri hori baliozkoa izango da ondorio guztietarako, eta Industria eta Enerjia-Ministeritzak bere oneritzia eta behin-betiko ezaugarria eman bezain laster, behin-behingo izateari utziko. Azkenik, ondoren zehazten dira sendetsitako ikur-izen, eredu edo moeta bakoitzaren zernolakoak. Ikur-izen, eredu edo moeta bakoitzaren zernolakoak: Ikur-izena:«TIMSHEL», eredua: 521CS Zernolakoak: Volt-Maila: 220 V 5.430 W. Elektrindarrezko berogailu-aleak: 5 Ikur-izena: «TIMSHEI,», eredua: 420CS Zernolakoak: Volt-Maila: 220 V 5.930 W. Elektrindarrezko berogailu-aleak: 5 Ikur-izena: «TIMSHEL», eredua: 430CS Zernolakoak: VoIt-Maila: 220 V 8.930 W. Elektrindarrezko berogailu-aleak: 7 Arduralaritza-bideari buruzko Legearen 122. Atalak dioenaren arauera, Arduralaritza-bidea akitzen ez duen Erabaki honen aurka, Gora Jotzea egin daiteke, Industria eta Merkataritza-Arduralaritzako eta Birregituraketarako Sailburuorde Jn. T.A.-ren aurrean, erabaki horren berri jaso dadin egunaren biharamonetik hasi eta 15 laneguneko epearen barruan. Erabaki hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean sartuko da indarrean. Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori. Gasteizen, 1987.eko Irailak 9. Industria-Arduralaritzako Artezkaria, PEDRO RUIZ DE ALEGRIA ROGEL.