EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 1987-10-09 Aldizkari honetan argitaratua: 1987190

ERABAKIA, Industria Administraziorako Zuzendaritzaren 1987.eko Irailaren 9koa; Urduñan (Bizkaia) «Sociedad de Materiales Orduña Laboral, Sociedad Anónima» (SOMOL, S.A.) delakoak elektrikazko labe cransgarri bat, «TIMSHEL» markako 280 HE eta 200 HE modeluak, hotnologatuz.

Organo emailea: Industria eta Merkataritza
Xedapenaren data: 1987-09-09
Hurrenkenaren zenbakia: 198702161
Maila: Erabakia
Egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoko Urduñako La Pau kaleko 8.ean duen «Sociedad de Materiales Orduña Laboral, Sociedad Anónima» (SOMOL, S.A.) delakoak aurkeztutako eskabidea, «Sociedad de Materiales Orduña Laboral, Sociedad Anónima» (SOMOL, S.A.) delakoak Urduñan (Bizkaia) dituen industria instalazioetan fabrikatutako elektrikazko labe eransgarri bat homologatzekoa alegia, jaso ondoren Industria Administraziorako Zuzendaritzan. Hau honela: Indarrean dauden legeek eskatutako agiriak aurkeztu dituela interesatuak, hots, homologazioa eskatzen deneko produktuari dagozkionak. Hau honela: Madrileko «Laboratorio C.T.C. Servicios Electromccánicos, S.A.» delakoak, 994-M-IE/2 eta 1185-M-IE/3 ezaugarriak dituzten diktamenak teknikoaren bidez eta aTECNOS Garantia de Calidad, S.A.a Entitate Laguntzaileak TV-SOMIA-O1 (AD) ezaugarria duen egiaztagiriz, zera jakinarazi dute: elektra indarea erabiltzen duten etxeko «Parailuci buruzko arau teknikoak derrigorrez betebeharrekotzat deklaratzen dituen Ekainaren 5eko 2236/1985 Errege Dekretuan, 1985.eko Abenduaren 9ko Aginduz garatutakoan, gaarregun ezarritako zehaztapen guztiak betetzen dituela aurkeztutako moeta edo modeloak. Zera ikusita: SOMOL, S.A. Elkarteak egiten dituen hainbat gailu homologatzeko beimena ematen duen Eusko Jaurlaritzako Industria eta Merkataritzaren Administraziorako Sailordetzaren Erabakia. Zuzendaritza honek, Industria-Kalitate eta Segurtasunari buruzko Azaroaren 25eko 275/ 1986 Dekretoak ezartzen duenaren arabera, honako hau erabaki du: Aipatutako produktua homologatzea CEH 0007P homologazioko aldibaterako kontrazeinuaz eta, aldi berean, interesatuak, 1989.eko Irailaren 9a baino lehen dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko dituela produkzioaren arabera. Aipatutako homologaziorako aldibaterako kontrazeinu horrek indarra du ondorio guztietarako eta bere aldibaterakotasuna Industria eta Energia Ministeritzak adostasuna eman eta behin-betiko kontrazeinua ezar diezaionean amaituko da. Homologatutako marka, modelu edo mota bakoitzaren ezaugarri teknikoak definitzen dira azkenik eta ondoren zehazten direnak direla: Osagarrizko argibideak: Labe hauek TIMSHEL markako 4 MEI, 3+1 MI, 2+2 MI eta 4 MGI modeluetako sukalgainei baino ezin izango zaie erantsi. Marka, modelu edo mota bakoitzeko zernolakoak. «TIMSHEL»marka, 230 HE modelua Voltmaila: 220 V 2.458 W. Elektraindarrezko elemento berogailuen kopurua: 3 «TIMSHEL»marka, 200 HE modelua. Ezaugarriak: Voltmaila: 220 V 2.458 W. Elektraindarrezko elemento berogailuen kopurua: 3 Administrazio-bidea akitzen ez duen Erabaki horretr aurka, Gora-jotzeko Eskea egin ahal izango da, Administrazio-Bideari buruzko Legearen 122. Atalean ezarritakoaren arauera. Eske hori, Industria eta Merkataritzako Adrninistrazio eta Industria-Birregituraketarako Sailburuorde Jn. T. Argiaren aurrean egin behar izango da, honen adierazpena jaso dadin egunaren biharamonetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan. Erabaki honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean hartuko du indarra. Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori. Gasteiz, 1987.eko Irailak 9. Industria-Administraziorako Zuzendaria, PEDRO RUIZ DE ALEGRIA ROGEL.