EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 1987-10-09 Aldizkari honetan argitaratua: 1987190

ERABAKIA, Industria Administraziorako Zuzendaritzaren 1987.eko Irailaren 9koa; Urduñan (Bizkaia) «Sociedad de Materiales Orduña Laboral, Sociedad Anónima» (SOMOL, S.A.) delakoak gasezko labetxo bat, aTIMSHELo markako 330 HR eta 580 SH modeloak, homologatuz.

Organo emailea: Industria eta Merkataritza
Xedapenaren data: 1987-09-09
Hurrenkenaren zenbakia: 198702159
Maila: Erabakia
Egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoko Urduñako La Pau kaleko 8.ean duen «Sociedad de Materiales Orduña Laboral, Sociedad Anónimao (SOMOL, S.A) delakoak aurkeztutako eskabidea, «Sociedad de Materiales Orduña Laboral, Sociedad Anónima» (SOMOL, S.AJ delakoak Urduñan (Bizkaia) dituen industria instalazioetan fabrikatutako gasezko labetxo bat homologatzekoa alegia, jaso ondoren Industria Administraziorako Zuzendaritzan. Hau honela: Indarrean dauden legeek eskatutako agiriak aurkeztu dituela interesatuak, hots, homologazioa eskatzen deneko produktuari dagozkionak. Butano, S.A. delakoaren Madrileko Gas-Apailuetarako Saiaketategi Ofizialak, 1985.eko Azaroaren 15eko agiribidez aurkeztu den eredu edo moeta, Gas Erregarriak erabiltzen dituzten Apailuetarako Araudiaren arauera (Martxoaren 7ko 1651/1974 Dekretua) ikuskatu eta ondorioak zuzenak izan direla egiaztatzen duenez gero. Zera ikusita: SOMOL, S.A. Elkarteak egiten dituen hainbat gailu homologatzeko baimena ematen duen Eusko Jaurlaritzako Industria eta Merkataritzaren Administraziorako Sailordetzaren Erabakia. Zuzendaritza honek, Industria-Kalitate eta Segurtasunari buruzko Azaroaren 25eko 275/ 1986 Dekretuak ezartzen duenaren arabera, honako hau erabaki du: Aipatutako produktun homologatzea CEH 0005P homologazioko aldibaterako kontrazeinuaz eta, aldi berean, interesatuak, 1989.eko Irailaren 9a baino lehen dagozkion egiaztagiriak aurkeztu beharko dituela produkzioaren arabera. Aipatutako homologaziorako aldibaterako kontrazeinu horrek indarra du ondorio guztietarako eta bere aldibaterakotasuna Industria eta Energia Ministeritzak adostasuna eman eta behin-betiko kontrazeinua ezar diezaionean amaituko da. Holnologatutako marka, modelu edo mota bakoitzaren ezaugarri teknikoak definitzen dira azkenik eta ondoren zehazten direnak direla: Administrazio-bidea akitzen ez duen Erabaki horren aurka, Gora-jotzeko Eskea egin ahal izango da, Administrazio-Bideari buruzko Legearen 122. Atalean ezarritakoaren arauera. Eske hori, Industria eta Merkataritzako Administrazio eta Industria-Birregituraketarako Sailburuorde Jn. T. Argiaren aurrean egin behar izango da, honen adierazpena jaso dadin egunaren biharamonetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan. Erabaki honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamonean hartuko du indarra. Guztiek jakin dezaten argitaratzen da hori. Gasteiz, 1987.eko Irailak 9. Industria-Administraziorako Zuzendaria, PEDRO RUIZ DE ALEGRIA ROGEL.