EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 1987-03-17 Aldizkari honetan argitaratua: 1987052

Euskadiko Prezio-Batzordearen 1987.eko Martxoaren 9ko ERABAKIA, edateko uraren zuzkiketa-zerbitzurako Soraluzeko Udalak eskatutako prezio berriak onartuz.

Xedapenaren data: 1987-03-09
Hurrenkenaren zenbakia: 198700553
Maila: Erabakia
Euskadiko Prezio-Batzordeak, Martxoaren 9an egindako bilkuran eta, Soraluzeko Udal T. Gorenak aurkeztutako eskabidea ikusi ondoren, bere agintze-zatia guztiek jakin dezaten ondoren argitaratzen deneko erabakia hartu dü: Zera izañik: Soraluzeko Udal Txit Gorenak, 1986.eko Azaroarer 25ean, etxe eta industria-erabilpidetarako edateko uraren zuzkiketa-zerbitzuaren prezioak igoteko eskea aurkeztu zuela. Zera ikusita: Merkataritza eta Turismo-Sailaren 1980.eko Abuztuaren 20ko eta 1982.eko Martxoaren 8ko Dekretoak, eta bai 1985.eko Urtarrilaren 27ko Dekretoa ere, eta «Confederación Hidrográfica del Norte de España» delakoaren Ur-Batzordeari eskatutako prezio horiei buruzko erizpen-txostena ikusi ondoren, Euskadiko Prezio-Batzordeak, aho batez, ondorengo hau erabakitzen du: Soraluzeko Udal Txit Gorenak eskatu duen edateko uraren zuzlciketa-zerbitzua egiteagatikako prezioak igotzeko baimena ematea, horren ondorioz prezioak honako hauek izango direla: Etxeko erabilpideetarako: -Gutxienezkoa, 30 m3/Hiruhilekoa....... 386; psta - Gutxienezkotik gorakoak - Gutxienezkoa, 30 m3/Hiruhilekoa. . . . . . . 580,- psta - Gutxienezkotik gorakoak . . . . . . . . . . . 26; psta/m3 Prezio horiek, Balio Erantsiagatikako Zerga daramate bere barruan. Indarrean dauden legeek ezarritakoarekin bat etorriz, prezio horiek, jakinaraz daitezeneko egunaren biharamonetik hásita izango dita erabilgarri. Gasteiz, 1987.eko Martxoak 9. Prezio-Batzordeko Lehendakaria, JON BELAUSTEGIGOITIA ABANDO.