EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 1981-10-28 Aldizkari honetan argitaratua: 1981081

Urriaren 6ko 117/1981 DEKRETOA, Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeko Eibarreko Udalaren "HIRI TXIT EREDUGARRIA" ospezko deitura berriz indarrean jartzeari buruz.

Xedapenaren zenbakia: 198100117
Xedapenaren data: 1981-10-06
Hurrenkenaren zenbakia: 198100857
Maila: Dekretua
Errepublikaren behin-behingo Jaurlaritzaren 1981garreneko Jorrailaren 29ko Dekretoz, "HIRI TXIT EREDUGARRIA" ospezko deitura eman zitzaion Eibarreko Udalari, haundigarri berezi eta goren-mailako. Udal honek, bertako Udalbatzarrak 1987garrenean ospezko deitura hori baliorik eta indarrik gabe utzi eta lehen zuen "Eibarreko Hiribildu Guren-Leiala" ikurra berriz erabiltzea erabaki zuenerarte erabili zuen. 1981garreneko Otsailaren 7ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiz, Eibarreko Udalak eman zitzaion "HIRI TXIT EREDUGARRIA" ospezko deitura birreskuratzea erabaki zuen, Eusko Jaurlaritzari horretarako eskea eginaz. Zehaztapidetzan dauden altzina eta xehetasunek, bere garaian eman zitzaion osandako ohorezko deitura hori berriz indarrean jartzea bidezkoa dela erakusten dute. Hori dela eta, Toki-Erakundeen Antolaketa, Ihardutze eta Jaurpideen Araudiaren 300garren Atalak, Autonomia Estatutoaren 10.4 Atalarekin eta Aldibaterako Zazpigarren Erabakiarekin batean hartuta agintzen duenaren arauera, eta Lehendakaritzaren Idazkaritzaren saloz, Jaurlaritzak 1981garreneko Urriaren 6an egindako bilkuran hartutako akordioaren ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT Atal Bakarra.- Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeko Eibarreko Udalari, mila bederatzirehun eta hogeita hamaikagarreneko Jorrailaren hogeita bedertzaiko Dekretoz eman zitzaion "HIRI TXIT EREDUGARRIA" ohorezko deitura berriz indarrean jartzea ontzat ematen zaio, berak eskatuta. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita batgarreneko Urriak sei. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA. Lehendakaritzako Idazkaria, XABIER CAÑO.