EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 1981-06-11 Aldizkari honetan argitaratua: 1981028

Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailaren 1981garreneko Maiatzaren 8ko ERABAKIA, Udal-egitamuketa birraztertzeko eta indarrean dagoen Lurraren Jaurpide eta Hiri-Antolaketaren Legeari egokitzeko erazko bidea finkatzeko Gorlizeko Udalak egindako eskeari buruz.

Xedapenaren data: 1981-05-08
Hurrenkenaren zenbakia: 198100326
Maila: Erabakia
Sail honek, gaur, agintze-zatia hemen ematen deneko Erabaki hau hartu du: "Gorlizeko Udalbatzarrak Lurraren Jaurpide eta HiriAntolaketaren Legea egipideratzeko eta erabiltzeko EgitamuketaAraudiko 91garren Atalaren b) zatiak zermugatzen duen Osatze-bidezko Udal-Araupidetaren bidea hautatu izanarekin egindako aukeraren aldezko iritzia ematea eta, hori, bere udalmugartearen erabateko antolaketa egiteko bide egokitzat jotzen delako, Araupide hoiek lurralde-aukeraren mailan eskualdearteko elkartzepideei lurraldeko Guztizko Antolapidetza eta egituratzaile direnez ikusiz eta aztertuz eutsi beharraz ohartaraziz". Erabaki hori arduralaritza-bidean behin-betikoa da eta, horren aurka, arduralaritza-auzipideetara jo aurretik egin beharrekoa den arazoa lehenengoratzeko eskea egin daiteke; arduralaritza-auzipideetan hastekoa Sail honen aurrean egin beharko da, iragarpen hau argitaratu dedin egunaien biharamonetik hasi eta hilabeteko epearen barruan. Epe horrek dirauen artean (HI2-O10/81-P02-) zehaztapidetza agirian egongo da, nornahik ikus dezan, Bilboko Poza Lizenziatuaren kaleko 17,19 eta 21 garrenetan dagoen Hirigintzako Bizkaiko Lurralde-Artezkaritzan. Gasteiz, 1981garreneko Maiatzak 8. Lurralde-Antolaketa eta Herrilan-Sailburua, XABIER LASAGABASTER ETXARRI.