qrcode

Hirube kooperatibak, Eragintza Fundazioak eta Munduko Medikuak GKE-k gizarte intereseko aitorpena jaso dute (Gobernu Bilera 2025-03-11)

2025-03-11
  • Familien ongizate komunitarioa, buruko gaixotasunak dituztenen laneratzea eta osasuna zein giza-eskubideak bultzatzen dituzte
  • Irabazi asmorik gabeko erakunde hauek ibilbide historiko etaemankorra bete dute gizarte zerbitzuak eskaintzen

Eusko Jaurlaritzak Hirube Kooperatibari, Eragintza Fundazioari eta Munduko Medikuak GKEri aitortza egin die. Indarrean dagoen legediaren arabera  hiru elkarte hauek Gizarte Intereseko Aitorpena jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituzte.

Eragintza Fundazioak 30 urte baino gehiago daramatza Bizkaian buruko gaixotasun edo nahasmenduren bat duten pertsonen laneratzea bultzatzen. Enplegu gune bereziak eskaintzearekin batera hainbat enpresekin pertsona hauek laneratzeko sarea osatu dute eta kolektibo honen laneratzeak duen garrantziari buruzko sentsibilizazio lana egiten dute.

Hirube Kooperatiba Gipuzkoako irabazi-asmorik gabeko gizarte ekimeneko kooperatiba bat da eta ongizate komunitarioa lortzeko lan egiten du. Horretarako pertsonen gizarte-premiak hauteman, aurreikusi eta horiei erantzuna ematen dihardu. Era berean gizartearen inplikazioan aurrera egiteko sustapen jarduerak garatzen ditu, baita ikerketa jarduerak ere. Lehentasunezko jarduera eremua familiak, haurrak eta gazteak dira. 

Munduko Medikuak GKEren Euskadiko egoitzak orain dela 30 urte zabaldu zituen bere ateak. Nazioarteko erakunde mediku bat izatearekin batera giza-eskubideen defentsan tinko lan egiten du. Bilbon, Barakaldon edo Gasteizen dituen egoitzetan honako gaiei buruzko programak lantzen dituzte: sexu-bidezko gaixotasunen prebentzioa, integrazioa, maskulinitate berriak, idarkeria matxistaren aurkako hezkuntza proposamenak…

Gizarte duinago eta berdinzaleago bat sortzeko bidean Eragintza Fundazioak, Hirube Kooperatibak eta Munduko Medikuak GKE-k egiten duten ahalegina aldarrikatu nahi du Eusko Jaurlaritzak eta helburu horrekin Gizarte Intereseko Aitorpena esleitu die.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailak azken hiru urteetan Munduko Medikuak GKE-k landutako sei proiektu desberdin diruz lagundu ditu, guztira 102 mila euroko diru laguntza bideratuta. Sail berak, epe berean, Hirube Kooperatibaren bi proiektu diruz lagundu ditu, guztira 13 mila euroko dirulaguntza bideratuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko