
Zumaia´ko Portuko Udal Kontseilu berriak Portuaren Plan Berezia, Hiri Antolamendukoa eta horrek portu-jabarian duen eragina aztertu ditu
- Gaur goizean eratu da, eta aisialdirako dartsenarekin lotutako gaiak aztertu ditu
Zumaia, 2025 03 11
Gaur goizean eratu da Zumaiako Portuko Udal Kontseilu berria kirol-dartsenako EKP-Euskadiko Kirol Portuaren bulegoetan, eta, besteak beste, Portuaren Plan Bereziaz, Hiri Antolamenduko Plan Orokorraz eta horrek portu-jabarian duen eraginaz eta aisialdirako dartsenarekin lotutako gaiez hitz egin dute.
Eusko Jaurlaritzako Itsasertzaren Garapeneko, Portuetako eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak aurten, 2025ean, Zumaiako portuan egingo dituen lanen artean daude bokalea eta nabigazio-kanala dragatzea, portuko bideko mantentze-lanak eta ubideratzeko harri-lubetako juntak hartzea.
Bileran parte hartu dute Koldo Goitia Portuetako zuzendariak, Zumaiako alkateak, Zumaiako kirol-portuko amarratzaileen ordezkariek, Edurne Egaña EKPko zuzendariak eta portuen zuzendaritzako eta udaleko teknikariek.
“Zumaiako Portuko Udal Kontseilua izanik, helburu nagusia izan da kontseilua aurkeztea, bere funtzionamendua azaltzea eta bertako ordezkariak izendatzea”, adierazi du Koldo Goitiak.
Zumaiak emakidan du, portuko jabari publikoan, aparkalekuaren ustiapena eta trafikoaren kudeaketa, eta hori 7.991 m2-ko azalera da Txomin Aguirre eta Julio Behobide pasealekuetan.
Portuko eremuan daude, halaber, udalak kudeatuta, Gernika parkea, arraun-pabiloia, Santiago hondartzako pantalana, Zumaiako itsasadarraren gaineko oinezkoen pasabidea, “Iraganeko industriaguneak” ibilbideko hiru informazio-kartel eta udal-azpiegitura batzuk, hala nola, argiteria, saneamendua, drainatze-sarea eta kanpoko dikeko zenbait eskultura. Udalak % 49ko parte-hartzea du Zumaiako Kirol Portua sozietate publikoan, eta gainerako % 51 Eusko Jaurlaritzak kudeatzen du.
Portuko Udal Kontseiluak honako portuetan eratzen ari dira: Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia. Datozen egunotan Mundakakoa, Armintzakoa eta Donostiakoa eratuko dira.
-
2025-03-12
Comentario de X:
🚢 En la reunión de constitución del nuevo Consejo Portuario Municipal de #Zumaia sus representantes han estudiado el Plan Especial del Puerto, el Plan de Ordenación Urbana y su afección al dominio portuario. -
2025-03-12
Comentario de X:
🚢 #Zumaia-ko Udal Portu Kontseilu berria eratzeko bileran, ordezkariek Portuaren Plan Berezia eta Hiri Antolamenduaren Plana eta portu-jabariaren gaineko eragina aztertu dute.


.jpg)


