Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Extremadurako presidentearekin bildu da

2012.eko apirilak 17

Erakunde publikoen arteko elkarrizketak eta akordioek krisiari aurre egiteko duten garrantzia izan du ardatz bilerak

Extremadurako presidentea, Jose Antonio Monago, Euskadi bisitatzera etorri dela-eta, lehendakariarekin batzartu da komunean dituzten interesei heltzeko.

Lehenengo topaketa honetan, Monago presidenteak eta lehendakariak krisi ekonomikoa finantza publikoen eta autonomia erkidegoek eskaintzen dituzten oinarrizko zerbitzuak mantentzearen harira eragiten ari den zailtasunak analizatu dituzte, eta, era berean, Extremaduran eta Euskadin aplikatzen ari diren irtenbideen errepasoa egin dute.

Horren harira, biek adierazi dute komenigarria dela erakunde publikoak hitz egiteko eta akordioak lortzeko ahalegintzea krisiaren ondoriozko arazoei erantzuteko, langabeziari, batik bat, egungo egoeraren adierazlerik kezkagarriena baita. Hori dela eta, bi presidenteek esan dute zorroztasun neurriak hartzeaz eta gastua mugatzeaz gain, erakunde publikoek jarduera ekonomikoa suspertzeko eta langabeziari aurre egiteko ekintzak gauzatu behar dituztela.

Bestalde, lehendakariak eta presidenteak beren gobernuek lankidetzan jarduteko prozesu bat hastea adostu dute, etorkizunean akordioak lortzeko interes komuneko arloetan lankidetzan aritzeko eta, horrela, bi erkidegoen arteko harremanak indartzeko.

Iruzkin bat
  • @maicagq13
    2012.eko apirilak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia_news: Lehendakaria Extremadurako presidentearekin bildu da. http://t.co/vBNp5mAb

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)