Berriak Herrizaingoa
Eu

Trafiko Zuzendaritzak harrapatzeei buruzko gogoeta bultzatu nahi du

2012.eko apirilak 17

64 urtetik gorako pertsonei zuzendutako kontzientziatze-kanpaina

Trafiko zuzendariak, Amparo López-ek, programa horren hirugarren edizioa aurkeztu du gaur. 36 saio daude aurrez ikusita (18 bisita Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentrora eta beste 18 desplazamendu hainbat udalerritako jubilatuen elkarteetara edo auzo etxeetara).  1.500 pertsona inguruk parte hartzea espero da. Programa hau egiten den hirugarren urtea da. Guztira, aurreko bi urteetan, 41 udalerritako 1.600 pertsonak parte hartu dute, 35 bisitatan.

Trafiko Zuzendaritzaren helburua honako da: adineko pertsonek ere bide-segurtasunean parte hartzea, jarrera segurua edo arriskutsua izateak osotasun fisikorako dituen kostuei eta onurei buruz gogoeta egitea, eta, ondorioz, adinkideen artean iritzi-lider bihurtzea.

Horretarako, jubilatuen elkarte bati gonbidapena egiten zaio ETKZn (Bilbon) egingo den ekitaldi batera etortzeko. Instalazioak bisitatu ostean, bideo bat aurkezten zaie, eta hitz egiteko txanda irekitzen da, monitore batek zuzenduta.   Horrela, norbere burua babesteko ohiturak sustatu nahi dira, arauak errespetatzeak eta jarrera segurua izateak dituen onurak aintzat hartuta (semaforoa berde dagoenean gurutzatzea, ibilgailuak zebra-bidean geratu egin direla egiaztatzea, etab.).  Halaber, parte-hartzaileen iritzia eskatzen da, administrazioek hartu beharreko neurriei buruz.

Harrapatzeen bilakaera EAEn

EAEko kale eta errepideetan 2011n hil diren 60 pertsonetatik hamabost ibilgailu batek harrapatuta hil diren oinezkoak izan dira (hildakoen % 25).  Zazpi gizonak izan dira eta zortzi emakumeak. Adinari dagokionez, ibilgailu batek harrapatuta hil direnetatik zortzi (erdia) 64 urtetik gorakoak izan dira.

2012an, gaur arte, EAEn 15 lagun hil dira istripuen ondorioz. Horietatik bost oinezko hil dira harrapatuta, eta bostak 64 urtetik gorakoak izan dira.

Historikoa:

(2010) 67 hildako, 14 harrapatzeen ondorioz, horietako 7 64 urtetik gorakoak.
(2009) 67 hildako, 16 harrapatzeen ondorioz, horietako 9 64 urtetik gorakoak.
(2008) 86 hildako, 17 harrapatzeen ondorioz, horietako 11 64 urtetik gorakoak.
(2007) 102 hildako, 24 harrapatzeen ondorioz, horietako 14 64 urtetik gorakoak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)