Gripearen aurkako txertaketa kanpaina 2025
Berriak Osasuna
qrcode

Osakidetzak ekainean aurkeztuko du bere bigarren Berdintasun Plana, osasun-arretan genero-ikuspegia txertatuta

2025-03-07

8M, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

  • Osakidetzak bat egin du Emakunderen "Ni feminista naiz" erakunde arteko kanpainarekin, eta M8a ospatzeko deia egin die gaur profesionalei eguerdiko 12etan osasun-zentroetan egingo den elkarretaratze solidarioetan parte hartzeko

Martxoaren 8an urtero ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Osakidetzak jakinarazi du datorren ekainean argitaratuko duela Berdintasun Plan berria, datozen lau urteetan euskal osasun-zerbitzu publikoan berdintasunaren arloko politiken eta ekintzen oinarriak ezarriko dituen tresna. Plan berriaren helburu nagusietako bat da osasun-arretan genero-ikuspegia txertatzea eta Euskadiko berdintasunerako 2030 Estrategiaren helburuak integratzea.

Osakidetzaren bigarren Berdintasun Planak, halaber, dimentsio berri bat proposatzen du: berdintasuna zeharkako ikuspegi estrategiko bihurtzea, gobernu onaren estrategian sartuta eta haren aldeko konpromiso politikoa bermatuta.

Aurreko dimentsioarekin batera, Osakidetzaren Berdintasun Plan berriak beste proposamen berri batzuk ere egiten ditu, hala nola berdintasuna administrazio-lanean txertatzea, genero-ikuspegia lidergoan eta ikerketan txertatzea, eta erakundearen sexu-jazarpeneko protokoloaren maketazio berria egitea.

Kontzentrazio solidarioa gaur osasun zentroetan M8aren alde

Hala, Osakidetzak bat egin du aurten ere Emakundek gidatutako erakunde arteko kanpainarekin, berdintasunaren arloan lortutako aurrerapenak eta pertsonen eguneroko bizitzan duten botere eraldatzailea balioesteko. "Ni feminista naiz: El feminismo va contigo” da Emakundek, hiru foru-aldundiek eta EUDELek bultzatutako martxoaren 8ko erakundearteko kanpainaren leloa.

Horretarako, Osakidetzak bere profesionalei proposatu die, gaur, ostirala eguerdiko 12etan martxoaren 8rako argazki solidario bat egitea osasun zentroetan, horrelako ekitaldietarako bildu ohi diren guneetan, feminismoak gure gizarteari egin dion ekarpena aldarrikatzeko.

Aurten, gainera, ekimenak berdintasun-politiken bidez eskubideetan lortu diren aurrerapenen balioa azpimarratzen du, Euskadin Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lehen Legea onartu zenetik 20 urte betetzen direnean.

Osakidetzaren Lehen Berdintasun Planaren ondorioak

Osakidetzak indarrean dagoen Berdintasun Planaren ebaluazioa amaitu berri du, eta, ateratako ondorio nagusien artean, orain arteko ekintzen balorazio positiboa gailentzen da. Besteak beste, ekintza hauek nabarmentzen dira: Erakundeak berdintasunaren, generoaren eta osasunaren eta indarkeria matxistaren arloan egindako prestakuntza-ahalegin handia; sexu-jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokolo bat ezartzea; soldata-arrakala orokorra eta lanbide-kategorien araberakoa murrizteko egindako lana; eta erabakimena duten lanpostuetan emakumeen presentzia pixkanaka handitzea lortzeko egindako lana.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak