qrcode

Eusko Jaurlaritzak kirol-ontziak amarratzeko agindua eguneratuko du aurten

2025-03-07
  • Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Euskadiko Aisiako eta Portuetako Ontzien Elkarte Erabiltzaileak "Cauerpe" izango ditu
  • Gaur egun, Sailak eta EKP´k kudeatutako amarralekuak 3.757 dira guztira; egungo eskaera ofiziala 5.873 plazakoa da
  • Agindu berriak eragingo die deialdiak 2017ko aginduaren aurretik egin zituzten portuei: Hondarribia, Orio, Getaria, Ondarroa, Elantxobe eta Bermeo
  • Amaia Barredo: "Plan Estrategiko berriak euskal portuetako amarralekuen eskaintzaren eta eskariaren arteko desorekei aurre egiten laguntzen digu"

    VG 2025 03 07

Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak, iragarri duenez, “Euskadiko Portuetako Udal Kontseiluak eratzen amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko arduradunek beste bilera bat egingo dute “Cauerpe” Euskadiko Portuetako Kirol Itsasontzien Erabiltzaileen Elkarteen Koordinakundearekin, Portuetako Udal Kontseiluak,  kirol-ontzien amarralekuekin lotutako egoerei eta behar berriei buruz eztabaidatzeko, legegintzaldi honetan 2017´tik indarrean dagoen amarralekuei buruzko agindua eguneratzeko, beharrezkoa izanik”.  

Donostiako Portuko Udal Kontseilua apirilaren hasieran eratuko da, eta horrekin Euskadiko kostaldeko herri guztiek –Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia– izango dute portuko eremuak kudeatzeko organo hori, itsasertzaren garapeneko jarduerak Eusko Jaurlaritzaren, portuko eragileen, arrantzarekin eta ur-kirolekin lotutako zerbitzuen eta udalen artean koordinatzeko.

Agindu berri hori ezarriko da amarralekuetarako deialdiak 2017 baino lehen egin zituzten portuetan: Hondarribia, Orio, Getaria, Ondarroa, Elantxobe eta Bermeo.

Sailaren interesekoa da aisiako nabigazioaren hazkundea eta eragin ekonomikoa, Gernikako Estatutuak ezartzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa duela portuen arloan, betiere interes orokorreko gisa sailkatuta ez badaude. Eusko Jaurlaritzak aspaldiko urtetatik kudeatzen du arlo hori.

2004an onartu zen orduko Garraio eta Herri Lan Sailaren agindua, Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko portuetan eta portu-instalazioetan aisiako ontzi ez-profesionalen titularrei amarralekuen aldi baterako baimenak emateko prozedura arautzen duena. Helburu nagusia zen ordura arte arautu gabe zegoen egoera bat erregularizatzea.

Eguneratzea

2017an une hartako araudira egokitu behar izan zen. Arartekoak, 2009an, orduko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari iradoki zion “amarralekuak esleitzeko sistema bat ezartzea, deialdi bakoitzean eskatzaile guztien lehia askea bermatuko zuena, lehendik zeuden erabiltzaileei lehentasuna eman gabe”.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2015eko epai batek ere adierazi zuen gehieneko eperik gabe bata bestearen atzetik isilbidezko luzapenak egitea eztabaidagarria zela “erabiltzeko aldi baterako baimenen” prozedura bat denean, gehienez ere hiru urterako.

EAEJAN´ren epaiak, Auzitegi Nagusiak 2021ean kasazioan berretsi zuenak, inflexio-puntu bat zekarren garai hartan sozietate publikoa zen EKPk kudeatutako portuen egoerari dagokionez, ezarri baitzuen sozietate publikoak ezin zuela amarralekuak esleitzen jarraitu lehentasunez erabiltzeko eskubidea alokatzeko kontratu pribatuen bidez, ordura arte egiten zuen bezala. Hori dela eta, beharrezkoa zen EAEko portu guztietan amarralekuak emateko prozedura arautuko zuen arau-xedapen berri bat.

Aisialdiko sektore nautikoaren hazkundea

Aisialdiko sektore nautikoan dagoen eskaera handiaren aurrean, euskal administrazioak amarraleku berri ugari instalatu ditu bere titulartasuneko portuetan, bai modu zentralizatuan edo bereizi gabe kudeatutakoetan bai EKPk kudeatutakoetan, eta beharrezkoa zen, beraz, amarraleku horiek erabiltzeko baldintzak bateratzea.

Azken batean, 2017ko agindu berriak oinarri juridikoak ezartzen zituen kudeaketa egokia ezartzeko, erabiltzaileei amarralekuak lehia askearen, ekitatearen eta publizitatearen printzipioen arabera esleitzeko, eta hamarkada horretako esperientziak eman duen kasuistika guztiari irtenbidea emateko.

Kirol-ontzien plazak kudeatzeko sistema zehazterakoan, Administrazioaren eta portuetako zerbitzuen erabiltzaileen beharrak baloratu ziren, hala nola, Administrazioak eskaintza egitea, eta erabiltzaileek nolabaiteko iraunkortasuna eta egonkortasuna duen amarraleku bat izatea, hiru urtean behin ontzi guztiak amarralekuetatik kanporatzea ekarriko ez zuena. Egoera horrek distortsioak eragingo zituen portu-zerbitzu horren funtzionamenduan, eta horrek portuko jabari publikoaren okupazio bidegabeak eragin zitzakeen, horretarako gaitzen zuen titulurik izan gabe.

2017ko agindu berri horretan gerta zitezkeen gorabeherak aurreikusten ziren, hala nola, esleipen berriak, erantzunik eman ezin zaien eta itxaron-zerrendan geratzen diren eskaerak, uko egiteak, ontzi-aldaketak, amarralekuen aldaketak eta trukeak, eta abar.

Amarralekuak

Gaur egun Sailak eta EKPk guztira 3.757 amarraleku kudeatzen dituzte portuetan, eta egungo eskaera ofiziala (esleituak+itxaron-zerrenda: 3.540 (esleituak) + 2.333 (zain)) 5.873 plazakoa da. Desoreka dago eskaintzaren eta gero eta handiagoa den eskariaren artean.

2021era arte 2017ko amarralekuen aginduak ez zuen inolako arazorik ekarri aplikatu zen bitartean, baina portu-administrazioetatik hura hobetzeko alderdiak aurreikusten ziren etorkizunean araudian egin beharreko aldaketa hipotetiko batean planteatzeko, araudi guztiekin gertatzen den bezala, onartzen direnetik denbora bat igaro ondoren berrikusi egin behar izan baitira errealitatearen bilakaera eta inguruabar berrietara egokitzeko.

Donostian eta Plentzian egindako deialdiak ikusita, 2022an Eusko Jaurlaritzak uste izan zuen indarrean zegoen amarralekuen agindua berrikusteko unea iritsi zela, araudia leku jakin batzuetan sortzen hasi den errealitate berri horretara egokitzeko. Eusko Legebiltzarrak ere eskatu zuen berrikuspen hori, eta Eusko Jaurlaritza berriak, bere sail berriarekin, legegintzaldi honetan heltzeko konpromisoa hartu du.

Zazpi urte igaro dira agindu hori ezartzen hasi zenetik, eta aisialdiko nautikak izan duen bilakaera azkarra ikusita, azken urteotan egiaztatu da beharrezkoa dela araua eguneratzea inguruabar berrietara egokitzeko, eta Euskadiko portuen erabiltzaileen elkarteek parte hartuta, bai eta parte har lezaketen beste eragile batzuek ere.

Cauerpe

2024ko azaroan, Eusko Jaurlaritzako Portuetako Zuzendaritzak bilera izan zuen CAUERPE – Euskadiko Portuetako Kirol Itsasontzien Erabiltzaileen Elkarteen Koordinakundearen ordezkariekin, etorkizuneko amarralekuen agindurako euren proposamenak zuzenean ezagutzeko.

Hain zuzen ere, aste hauetan eratzen ari diren Euskadiko kostaldeko herrietako Portuko Udal Kontseiluak administrazio autonomikoaren, tokiko administrazioaren eta arrantza, itsaso eta aisialdiko sektoreko eragileen arteko elkarrizketarako eta koordinaziorako lekua dira, eta Euskadiko portuen kudeaketa eraginkorra, egungo eta etorkizuneko erronketara egokitua, bermatzen dute.

Horrez gainera, berme juridiko handiagoa izateko eta Plentziako eta Donostiako deialdiei buruzko administrazioarekiko auzi-errekurtsoak kontuan hartuta, egokitzat jo da, zuhurtziagatik, prozedura horien ebazpen judizialak eman arte itxarotea berrikuspen horri ekin aurretik

Horrek aukera emango du Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan 7. eta 6. zerrendako ontzientzat amarralekuak ematea arautzen duen eta indarrean dagoen araudia berrikusi aurretik egin beharreko analisian kontuan izan beharreko edozein gai edo akats administratibo identifikatzeko.

Bere Plan Estrategikoan positiboki baloratzen da EKP arrantzari lotuago dagoen sail berri batean egotea, bai eta Portuko Udal Kontseiluak eratzea ere. Era berean, nabarmendu du aurreko krisiek ez dutela eragin handirik izan erabiltzaileen bolumenean, baina ez da baztertzen plaza huts gehiago izatea eta itxaron-zerrendetan mugimendu gehiago egotea egoera ekonomikoaren arabera.

Amaia Barredo´ren arabera, "Plan Estratejikuak aurreikusten duen bezala, portuak eta amarraleku nautikoak planifikatzeko eta kudeatzeko alderdi berri batzuk hartzen dira kontuan, hala nola ezegonkortasun geopolitikoa, orain arte erabiltzaileen bolumenean eraginik izan ez duena. Gorabehera ekonomikoen arabera, ez da baztertzen epe ertainera itxaron-zerrendetan lanpostu hutsak eta mugimenduak egotea".

"Ildo estratejikuetako bat da amarralekuen eskaintza handitzea eta daudenak eskariaren bilakaerara eta sor daitezkeen premia berrietara egokitzea. Horretarako, erabiltzen ez diren edo gutxi erabiltzen diren portu-eremuak aprobetxatzea eta berrantolatzea planteatzen da, merkatuaren joerak zaintzea eta amarratze-modalitate edo -sistema berrien ezarpena aztertzea" gehitu du Amaia Barredo´k.

Teknolojia berriek eskaintzen dituzten aukerek soluzio berritzaileak garatzeko atea irekitzen dute, hala nola itsaso lehorrak, uretako amarraleku tradizionalen alternatiba bideragarria izan daitezkeenak, batez ere gurea bezalako orografia batean, non ur-laminak txikiak eta mugatuak diren.

Besteak beste, Bermeo´ko Artza´ko kaia berrantolatzea. Udan lizitatuko da, eta uretan gutxiegi erabiltzen den eremu bat antolatuko du. Horrela, arrantza-ontziak jolas-ontziekin batera bizitzea lortzen da, itsasontzietara sartzeko baldintzak aprobetxatzeko eta hobetzeko. Hori guztia baxurako arrantzako flota profesionalarentzat eta iragaitzazko eta alokairuko ontzientzat.

Era berean, EKP´k uste du salerosketa-jarduera areagotu egin dela, baina batez ere bigarren eskukoa, ez hainbeste ontzi berriena. Amarralekurik ezak ontzien erosketa ere geldiarazten du, baina badira nabigatzera irteten ez diren ontziak eta ontziak zaintzen ez dituzten jabeak ere.

Ez da baztertzen belaunaldien arteko erreleboak behera egitea; izan ere, gazteek ez dute hainbesteko erosahalmenik eta beste kultura nautiko bat, jabetzaren beste kultura bat dute: gora egiten ari da ontziak partekatzeko aukera, jabetzan izan ordez.

Teknologia berriei dagokienez, EKP´ren ustez sektore nautikoa oraindik ez dago prestatuta erregai fosilen murrizketa berrietara egokitzeko. Era berean, hautematen da klima-aldaketarekin gero eta larrialdi- edo arrisku-egoera gehiago egon daitezkeela, eta horietarako prest egon behar dela.

 

 

5 iruzkin
  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
    2025-03-17

    Estimado Sr. Ramón; La nueva orden que dentro de unos meses aprobará este nuevo Departamento actualizará el sistema de gestión de plazas previendo los desajustes entre la oferta y demanda de plazas de amarre en los puertos vascos. Ello lo estamos tratando con las asociaciones de Amarristas. Muchas gracias por su interés.

  • Argazkia Ramon
    2025-03-10

    Los usuarios que hemos obtenido plaza en el puerto de Donostia, pero no podemos acceder a ella debido a la ocupación indebida de los que no abandonan sus plazas, solicitamos poder participar en las comisiones y consejos portuarios para defender nuestros derechos.
    La Administración no puede permitir que algunos usuarios se mantengan durante muchos años en espacios públicos a los que todos tenemos derecho (siguiendo un procedimiento público, tal y como se ha hecho con publicación en BOPV en 2022)

  • Argazkia Ramon
    2025-03-10

    Ha habido una convocatoria pública para la concesión de amarres en el Puerto de Donostia. Se ha resuelto y publicada la adjudicación en BOPV de 2022.
    Los usuarios que no han obtenido plaza han interpuesto demandas en lo contencioso -administrativo con la finalidad de perpetuarse en el uso de los amarres. Y han conseguido retrasar y paralizar el procedimiento de adjudicación. De esta manera siguen ocupando una plaza que no les corresponde y deja fuera a los que la han obtenido en un procedimiento que cuenta con una orden reguladora aprobada en 2017.
    Los que hemos obtenido plaza y no podemos disponer de ella estamos en una situación de indefensión y además tenemos un perjuicio económico porque debemos contratar plazas en otros puertos mucho mas caros.
    Para colmo se va a constituir comisiones en os que se les da la voz a los usuarios que no abandonan los marres que no les corresponden. Por favor, denos voz también a los perjudicados en las comisiones pertinentes y en el Consejo del Puerto de Donostia. Hay que arbitrar medidas para todos. No se pueden perpetuar los amarres para los que llevan muchos años disfrutando de un amarre.

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-03-07

    Comentario de X:
    ⚓️El Departamento va a analizar junto a las asociaciones de Personas Usuarias de Embarcaciones de Recreo de Euskadi y los Consejos Portuarios, las necesidades relacionadas con los amarres de embarcaciones deportivas para actualizar la Orden de amarres.

    🔗 https://t.co/c0mcWvAYOS https://t.co/cyy1htnORi

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurraEJGV
    2025-03-07

    Comentario de X:
    ⚓️ Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Euskadiko Aisialdirako Ontzien Erabiltzaileen Elkarteekin eta Portu Kontseiluekin batera, kirol-ontzien amarraketekin lotutako beharrak aztertuko ditu, amarratzeen agindua eguneratzeko.

    🔗 https://t.co/RLkWfToFqW https://t.co/ODXpfugaGR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak