Berriak Osasuna
qrcode

Osasuneko sailburuak positibotzat jo du Osasun Ministerioak azken urteko mediku egoiliarren udako salbuespenezko kontratazioari segurtasun juridikoa emateko hartutako konpromisoa

2025-03-06
  • Alberto Martinezek eta Monica Garciak gaur Madrilen egin duten aldebiko bileran Euskadik medikuen defizita arintzeko proposatu duen premiazko neurrietako bat da
  • "Egoera kritiko batean gaude, eta horrek epe ertain eta luzerako neurriak eskatzen ditu, baina baita premiazko jarduketak ere, gaur mahai gainean jarri ditugunak bezalakoak", adierazi du sailburuak

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Alberto Martínezek positibotzat jo du Osasun Ministerioak hartu duen konpromisoa, autonomia-erkidego guztietarako homogeneoa den legeriaren interpretazioa sendotzeko. Era horretan, udako hilabeteetan azken urtean dauden mediku egoiliarrak salbuespenez kontratatzeari segurtasun juridikoa emateko, eta, horrela, aldi horretan agertzen diren asistentzia-premiei erantzuteko.

Horixe zen Eusko Jaurlaritzako sailburuak Osasuneko ministro Monica Garciari gaur helarazi dion proposamenetako bat, bi agintariek Madrilen, osasun-sisteman mediku-faltaren arazoari aurre egiteko, burutu duten aldebiko bileran. "Egoera kritiko batean gaude, eta horrek epe ertain eta luzerako neurriak eskatzen ditu, baina baita premiazko jarduketak ere, gaur mahai gainean jarri ditugunak bezalakoak", azpimarratu du Alberto Martinezek.

Bi arduradunen arteko bilera luzearen ondoren egindako adierazpenetan, sailburuak nabarmendu du Ministerioak Euskadik proposatutako beste neurri bat aztertuko duela: Lehen Mailako Arretan borondatezko erretiroa 72 urtera arte atzeratzea —hori ere salbuespenez eta premiaz—, medikuntza pribatuan gertatzen den bezala.

Alberto Martinezek berretsi du horiek talka-neurriak direla, eta jarraipena izan beharko dutela epe ertain eta luzerako ekintzen bidez, eta bera ez dela gustura egongo gizartearen behar guztiei erantzuteko mediku kopuru nahikoa izan arte. Azken ardura hori Ministerioari dagokio.

 

* ARGAZKIA:

Reunión consejero ministra 2: Alberto Martínez Osasuneko sailburua, Josune Retegi Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaria eta Larraitz Gezala Kabineteko zuzendaria lagun zituela.

2 iruzkin
  • Argazkia jose
    2025-03-07

    Una pregunta:la promesa del ministerio de estudiar la propuesta de jubilacion voluntaria hasta los 72 años en atención primaria,como sucede en la medicina privada,me imagino que irá incluida la pediatria???

  • Argazkia jose
    2025-03-06

    A ver si de una vez por todas existe cordura y sensatez.Yo creo que estas dos medidas excepcionales y urgentes son fundamentales,no para solucionar,si no para paliar el grave problema que existe con los RRHH de la sanidad en este pais.Ojalá se lleven a cabo!!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak